Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko martxoaren 2koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak 2020ko apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako onetsitako akta-ereduak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1472
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/03/02
  • Argitaratze-data: 2020/03/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrerako ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 29.f artikuluak xedatzen duenez, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen eginkizuna izango da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak proposatuta, zenbait eredu onestea: eratze-aktenak, boto-kontaketaren aktenak eta boto-kontaketaren saioaren aktarenak, bai hauteskunde-mahaienak bai lurralde historikoko hauteskunde-batzordeenak. Hautetsiak izendatzeko akta ere onetsiko du.

Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 19.1.g artikuluak ere Hauteskunde Batzorde Zentralari esleitzen dio eskumen hori hauteskunde autonomikoen kasuan.

Horiek horrela, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeak eta Hauteskunde Batzorde Zentralak akta-ereduak onetsi dituzte, hurrenez hurren, 2020ko otsailaren 25ean eta 26an hartutako erabakien bidez. Beraz, orain horiek argitaratzea dagokio.

Edonola ere, Hauteskunde Batzorde Zentralak hartutako erabakian bada zer azpimarratu; izan ere, Hauteskunde-prozesuen arauketa osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuaren eranskinak aldatzen dituen martxoaren 28ko INT/259/2015 Aginduan onetsitako ereduei jarraikiz, beste bi akta gehitzen ditu: bata, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko kideek osatutako hauteskunde-mahaiaren eratze-akta, atzerrian bizi diren egoiliarren boto-kontaketa egiteko; eta bestea, boto horren kontaketa-akta.

Era berean, Estatuaren agindu horretan eta Segurtasun Sailak ekainaren 7an onetsitako 90/2016 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-paper, bozkatzeko gutun-azal eta hauteskundeetarako gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak, baita material hori banatzeko prozedura ere, zehazten dituen Dekretuaren bigarren aldaketari buruzkoa), Hauteskunde Batzorde Zentralak kontsuletxeetako funtzionarioek erabiliko duten akta eta haren eranskina jaso ditu onetsitako ereduen artean, atzerrian dauden ez egoiliarren boto-kontaketarako.

Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. Agindu honen I. eranskinean argitaratzea Hauteskunde Batzorde Zentralak eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak onetsitako akta-ereduak. Eredu horien ezaugarri teknikoak agindu honen II. eranskinean jasota daude.

Bigarrena. III. eranskinean argitaratu dira hauteskunde-batzorde horiek onartutako akta-ereduak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 2a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik