Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko otsailaren 20koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez xedatzen baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailean behin-behineko langile bat kargutik kentzea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 1323
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/20
  • Argitaratze-data: 2020/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargutik kentzea formalizatzen da, eta, horrenbestez, hau

Lehenengoa. Daniel Senderos Oraá jauna Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumeneko eta Lurralde Plangintzako aholkulariaren kargutik kentzea (5305 kodea eta 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Kargutik kentzeak 2020ko otsailaren 23tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 20a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.