Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko otsailaren 17koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baitira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 965
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/02/17
  • Argitaratze-data: 2020/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Sailak; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen laugarren xedapen gehigarriak ezartzen du: «Lege honetan aurreikusitako zenbatekoak euro konstanteei dagozkie». Bada, Eusko Jaurlaritzan ogasunaren ardura duen Sailari dagokio zenbateko horiek eguneratzea, hauteskundeetarako deia egin eta hurrengo zazpi eguneko epean, abenduaren 23ko 11/2015 Legeak emandako idazkeraren arabera.

Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egin denez, aurreko paragrafoan jasotzen den legezko manua bete egin behar da.

Azaldutakoa kontuan izanik, honako hau

Lehenengoa. Hauteskundeetako gastuei buruzko dirulaguntza publikoak izanik, honela geratzen dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 151. artikuluan jasotako zenbatekoak:

1. 1. apartatuaren a) letrari dagokiona: hogeita zazpi mila bederatziehun eta hirurogeita sei euro eta hamazazpi zentimo (27.966,17).

2. 1. apartatuaren b) letrari dagokiona: laurogeita hamalau zentimo (0,94).

3. 1. apartatuaren c) letrari dagokiona: berrogeita sei mila seiehun eta hamar euro eta hogeita zazpi zentimo (46.610,27).

4. 2. apartatuaren a) letrari dagokiona: hogeita lau zentimo (0,24).

Bigarrena. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako beste zenbateko guztiek, aurreko paragrafoan jasota ez daudenek, ehuneko ehun eta lau koma bosteko igoera izango dute (% 104,5).

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 17a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik