Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 31koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez behin-behineko langile bat izendatzen baita Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 656
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/31
  • Argitaratze-data: 2020/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau

Lehenengoa. Elena Pérez Iriarte andrea izendatzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Erakundeekiko Harremanetarako aholkuari (kodea: 5230; dotazioa: 5.a; maila: zuzendaria).

Bigarrena. Aholkularitzako lanpostu baten lanak egin beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatutako baldintzak betetzen baditu, honako artikulu hauetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion: goi-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1998 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluak.

Laugarrena. Izendapen honek 2020ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana berez azkenduko da, izendapena egin duen organoko titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein momentutan indargabetu ahal izango da.

Bostgarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 31.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik