Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 21ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako 2020ko deialdia aldatzen den, eta eskaerak aurkezteko epea luzatzen den.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 453
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/21
  • Argitaratze-data: 2020/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Instituzional; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko azaroaren 22ko Aginduak «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako 2020ko deialdia iragartzen duena (EHAA 233. zk., 2019ko abenduaren 9koa) laugarren artikuluan ezartzen du eskabideak aurkezteko epea berrogei egunekoa izango dela, agindua indarrean sartzen denetik aurrera.

Agindua 2019ko abenduaren 9an argitaratu zen; beraz, 2019ko abenduaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak (epearen lehenengo eguna) eta 2020ko otsailaren 6an eskaerak aurkezteko epea amaituko da.

Aurten, tramitazio prozedura aldatu egin da, eta horrek zailtasunak sortu ditu. Ondorioz, interesdunen onerako, eskaerak aurkezteko epea luzatzea komeni da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.1 artikuluak ezartzen duenez, administrazioak, ofizioz edo interesdunek hala eskaturik, ezarritako epea luza dezake, manuren batek kontrakoa ez badio, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarren batzuen eskubideei kalterik egiten ez bazaie. Luzapena ez da izango epeen erdia baino luzeagoa, inguruabarrek hala gomendatzen badute. Epea luzatzeko erabakia interesdunei jakinarazi behar zaie.

Horrenbestez, honako hau

Aldatzea Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko azaroaren 22ko Aginduaren laugarren artikulua, zeinaren bidez iragartzen baita «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako 2020ko deialdia. Horren ondorioz, eskaerak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 21era arte luzatuko da.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 21a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.