Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 10ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2020ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXIX. edizioaren deialdia egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 710
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/10
  • Argitaratze-data: 2020/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak emandako definizioaren arabera, eskolako kirola da eskola-umeek nahitaezko eskola-aldian baina eskola-orduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera.

Legearen II. tituluak xedatzen duenez, Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eskumena da eskolako kirolaren oinarriak eta printzipio orokorrak finkatzea, bai eta kirol-diziplinako araubidea eta lehiaketak finkatzekoa ere. Bertako 45. artikuluak dioenez, bestalde, autonomia mailako lehiaketa ofizialak bideratzea, kalifikatzea eta baimentzea Eusko Jaurlaritzaren zeregina da.

Testuinguru horretan, beharrezkoa da agindu baten bidez Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXXIX. edizioaren deialdia egitea, Eskolarteko Jokoetan sortzen diren gorabeherei soluziobidea bilatzeko.

Ondorioz, hau

Kirol modalitateren batean Eusko Jaurlaritzak aurrez baimenik eman badu 2019-2020 ikasturtean zehar eskola-lizentzia duen autonomia mailako lehiaketaren bat egiteko, lehiaketa hori ez da Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan sartuko.

  1. Hiru Foru Aldundietako batek emandako eskola-lizentzia izatea.

  2. Ordezkatzen duten ikastetxe edo klubean inskribatuta egotea. Selekzioak onartzen dituzten kirol modalitateetan, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak onartutako araudi teknikoan ezartzen diren irizpide espezifikoak erabiliko dira selekzio horiek osatzeko.

  3. Kirolariek ikasturtean zehar Foru Aldundien eskola-kiroleko programetan izandako baldintza beretan parte hartuko dute, eta Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek erabakitako parte hartzeko irizpideak errespetatu beharko dituzte.

  4. Kirol Joko hauetan parte hartzen duten kirolariek 11 urte beteak izan behar dituzte, eta 14 urte gehienez, Jokoak egiten diren urtean.

    Oro har, parte hartzeko kategoria haur-kategoria deritzona izango da (2006an eta 2007an jaiotako eskola-umeak).

    1. Salbuespenez, beste adin batzuetako kirolarien parte-hartzea ere onartuko da, betiere gorabehera hori dagokion modalitatearen araudi teknikoan jasotzen bada (kimu-kategoria, 2008. eta 2009. urteetan jaiotako kirolariak).

    2. Edozein eskola-ume kirolarik aukera izango du kirol modalitate batean baino gehiagotan batera parte hartzeko. Aldi berean bi lehiaketatan parte hartzea suertatzen bazaio, baten edo bestearen artean aukeratu beharko du.

  1. Deialdiko neguko modalitate bakarra, Krosa, 2020ko martxoaren 1ean ospatuko da, Murgian. Judoa martxoaren 29an eta eskubaloi txapelketa maiatzaren 2 eta 3an ospatuko dira. Beste lehiaketa guztiak bi asteburutan jarraian izango dira: 2020ko maiatzaren 30 eta 31n eta ekainaren 6 eta 7an. Kirol modalitate bakoitzaren behin betiko programa gutxienez 15 egun aurretik jakinaraziko die Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak hiru Foru Aldundiei eta inplikatutako euskal kirol federazioei.

Hona laguntza teknikotzat zer ulertzen den: jardueraren inguruko alderdi tekniko guztiak zuzendu, koordinatu eta haiek jarraipena egiteko behar diren egiteko guztiak bete.

Halaber, lehiaketen aktak egingo dituzte. Akta horiek ekintzaren bukaeran sinatu beharko dituzte lehiatu diren taldeetako teknikariek, ordezkariek eta kapitainek.

  1. Parte hartzaileen gaineko diziplina-ahalmena erabiltzea. Lehiaketan epaileek izandako jokamoldeari buruzko erreklamazioak ebatziko ditu.

  2. Diziplinakoak ez diren erreklamazio guztiak ebatziko ditu.

    1. Behin kirol jardunaldia bukatu eta gero, epaile bakarrak bidezko ebazpena emango du, eta bi ordu baino lehen jakinaraziko du, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari men eginez eta pertsona interesdun guztiei entzuteko aukera bermatuz.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 10a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik