Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko abenduaren 18koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 115
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/18
  • Argitaratze-data: 2020/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko azaroaren 15eko Aginduaren 3. oinarrian agindutakoari jarraituz (agindu horretan egiten da deialdia sail honetako lanpostu huts bat izendapen askearen bidez betetzeko), honako hau,

Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkariaren lanpostua: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza, 520010 zenbakiko kodea, 108. dotazioa.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hileko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 18a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.