Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko abenduaren 17koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Agindua, eta 2019ko ekitaldiko laguntzetarako deialdia egiten baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 5871
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/17
  • Argitaratze-data: 2019/12/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 6ko Aginduak euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako GAUZATU Programa arautzen du. (2016ko maiatzaren 9ko EHAA, 86. zk.).

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak (2019ko ekitaldirako luzatua) bere bigarren xedapen gehigarriak dioenez, «laguntzen finantzaketa-kudeaketa Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta erakunde horiekiko lankidetza-akordioetan xedatzen den moduan. Erakunde horiek, halaber, erakunde laguntzaile gisa jardungo dute, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 52. artikuluan eta lege hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako».

Urriaren 31ko 241/2017 Dekretuak baimendu egiten du Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA (BT&I) izeneko sozietate publikoa sortzea eta Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAk bertan parte hartzea.

Horiek horrela, honako hau

Agindu honen xedea da Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 6ko Agindua aldatzea.

Agindu honen xedea da, orobat, euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzeko Aginduan xedatutako laguntzen aurrerakin itzulgarrien deialdia egitea 2019ko ekitaldirako.

  1. Euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 6ko Aginduak Garapenerako Euskadiko Kapital Sozietateari buruz egiten dituen aipamenak Finantzen Euskal Institutuari buruzkotzat joko dira. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 5/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren bigarren apartatuak lehenengo apartatua dela-eta xedatzen duena aplikatzen da, honela baitio: «Aurrerakin itzulgarri eran ematen diren laguntzen finantza-kudeaketa bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta erakunde horiekiko lankidetza-akordioetan xedatzen den moduan». Finantzen Euskal Institutua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sustatu du. Haren ezaugarriak eta laguntzen ezaugarriak kontuan harturik, erakunde hori jo da egokientzat, 2019ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzak kudeatzen laguntzeko.

  2. 2016ko apirilaren 6ko Aginduan Sociedad para la Transformación Competitiva / Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAri buruz egiten diren aipamenak Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA (BT&I) izeneko sozietateari buruzkotzat joko dira. Hori guztia, bat etorriz Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA sozietate publikoa sortzea eta Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SAk bertan parte hartzea baimentzen duen urriaren 31ko 241/2017 Dekretuaren lehenengo artikuluarekin. Izan ere, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA (BT&I) sozietateari funtzio hauek ematen baitzaizkio: «Euskal enpresei atzerrian ezartzeko sostengua ematea, eta lankidetzan jardutea enpresak nazioartekotzeko laguntza- eta sustapen-programak bultzatzen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko entitateekin [...]».

  3. Aldatzea Euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko apirilaren 6ko Aginduaren 13. artikulua. Honela geratuko da:

    1. Eskabidean jarri beharreko daturen bat edo aurreko artikuluan aipatutako agirietakoren bat falta dela atzemanez gero, nazioartekotzearen arloan eskumenak dituen sailak enpresa interesdunari eskatuko dio hutsa konpontzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko 10 eguneko epean, eta adieraziko dio ezen, hori egin ezean, ulertuko dela atzera egin duela eskabidean, eta, horretarako, nazioartekotzearen arloan eskumenak dituen sailburuordetzak ebazpena emango duela, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak xedatzen duenarekin bat etorriz.

    2. Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA (BT&I)ri dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, eta, orobat, arau honek esleitzen dizkion funtzioen markoan, txosten bat ematea, non enpresa-proiektua eta berorren bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa aztertuko baitira.

      Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA (BT&I)k egiaztatu egingo du eskatzailea enpresa txiki edo ertaina den ala ez, bai eta urteko datu hauek ere: enpresako eta hala gertatuz gero berarekin elkartu edo lotutako gainerako enpresetako enplegua, negozio-bolumena eta balantze orokorra. Enpresa-taldearen datu orokorrak ere aurkeztu behar dira, laguntza eskatu aurreko bi ekitaldietakoak.

      Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA (BT&I)k egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidaliko dio proiektuen segimendua egiteko sortutako Balorazio Batzordeari. Batzorde horrek kide hauek izango ditu: industria-garapenaren eskumena duen zuzendaritzaren pertsona titularra, batzordeburua izango dena; bokalak: Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA (BT&I) sozietate publikoko kontseilari delegatua; Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA (BT&I) sozietate publikoko Nazioartekotzeko zuzendaria; Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA (BT&I) sozietate publikoko Programa eta Zerbitzuetako arduraduna; Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA (BT&I) sozietate publikoko programetako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena. Batzordearen funtzionamenduari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoa aplikatuko da.

      Balorazio Batzordeak aztertu egingo ditu kanpo ezarpenetarako proposamenak; hartarako, izaera industrialeko proiektuak kontsideratuko dira, eta horien artean, lehenik, teknologiaren aldetik interesgarriak direnak, eta gero berritzaileak direnak, betiere 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Proiektu horien ostean, edonola ere, honako proiektu hauek etorriko dira: jarduera ekonomikoaren beste sektore batzuenak eta merkaturatze-enpresenak, baldin eta horiek Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak izanik produkzioa kanpoan ezartzeko ekimenak badituzte.

      Batzordeak hartutako erabakian oinarriturik, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA (BT&I) sozietate publikoak aurrerakinak emateko proposamen bat idatziko du, nazioartekotzearen arloan eskumenak dituen sailburuordetzarentzako dena.

  1. 2019ko ekitaldirako deialdia egiten da, Euskal enpresak atzerrian sustatzeko eta ezartzeko jardueretan laguntzeko Kanpo Ezarpenetarako Gauzatu Programa arautzeko Aginduan xedatutako laguntzetarako aurrerakin itzulgarriak.

  2. Laguntza horiek jaso ahal izateko, eskabidea aurkeztu baino lehen eginda izan beharko dira hauek: enpresa berrien eraketa, lehendik direnetan partaidetzak eskuratzea, eta zabalkuntzak.

    Era berean, eskabidea zein deialditan aurkezten den, harexetan hasi beharko dira diruz lagunduko diren inbertsioak; edonola ere, eskabidea aurkeztu ondoren.

  3. Xede horretarako, guztira, 5.000.000,00 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean esleituriko kredituen kargura finantzatuko direnak.

  1. Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta laguntza-deialdi honetan jasotako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera.

  2. Kanal elektronikoaren bitartez izapidetzeko zehaztapenak, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak webgune honen bidez beteko dira: http://www.euskadi.eus/tramitar-por-internet/web01-s2kono/es/

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da; amaitu, berriz, 2019ko abenduaren 31n.

  1. artikuluko (Eskabideak aztertzea) Balorazio Batzordea honela osatuta egongo da:

    Batzordeburua: Industria Garatzeko zuzendaria, Mikel Amondarain Leibar.

    Bokalak: BT&I-ko kontseilari delegatua: Ainhoa Ondarzabal.

    BT&I-ko Enpresak Nazioartekotzeko zuzendaria: Iñaki Ezkurra.

    BT&I-ko Programa eta Zerbitzuetako arduraduna. Maite Subinas.

    BT&I-ko programetako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena. Enbor Barruetabeña.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita, edo edozein unetan administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 124. artikuluari jarraikiz. Gainera, zuzenean ere aurkaratu daitezke, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 17a.

    Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.