Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko azaroaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita musika-ikastegi pribatuei dirulaguntzak emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5653
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/26
  • Argitaratze-data: 2019/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Musika-irakaskuntzak irakaskuntza artistikoen erreferente nagusiak dira Euskadin. Tradizioz, xarma berezia izan dute gizartean, eta hori dela-eta tokiko Administrazioek eskaintzen dituzte.

Gizartean duten garrantziarengatik, udalen esfortzuagatik, eta herritarren prestakuntza sustatzeagatik, hezkuntzako administrazioak baliabideak kudeatu izan ditu, eremu hori antolatu, planifikatu eta finantzatzeko.

Bestalde, zenbait egoera eta eremu geografikotan, ekimen pribatuak hurbildu dizkio gizarteari irakaskuntza horiek eta gizartean zabaldu ditu.

Ildo horretatik, aurrekontuetan irakaskuntza horiek jaso, eta Euskal Autonomia Erkidegoan duten ezarpenarekin bat datorren normalizazio-prozesua azaldu nahi da, bai irakaskuntzak espazioan banatzeko orduan, baita irakaskuntza horietan ematen diren espezialitateak eta mailak orekatzeko orduan ere.

Musika-ikastegien barruan, musika eskola hauen helburu nagusia da tradizioan oinarritutako dantza eta musikaren alorretan prestakuntza praktikoa ematea eta gaitasun eta bokazio berezia erakusten dituztenak ikasketa profesionaletarako prestatzea. Baimena duten zentroek irakaskuntza arautuaren eskaintzarekin laguntzen dute.

Horrela, bada, musika-ikastegi pribatuentzat prestatu da agindu hau, ikastegiok mantentzen, ondorioz, adierazitako helburuak betetzen laguntzeko.

Laguntza hauek Hezkuntza Sailaren Dirulaguntzen 2019ko Plan Estrategikoaren barruan sartzen dira. Plana Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 15eko Aginduaren bidez onartu zen, eta plan horren ardatz estrategikoen eta dirulaguntza-lerroen artean dago ikastegi pribatuek ematen dituzten araututako nahiz arautu gabeko musika-irakaskuntzen finantzaketa-prozesuari jarraipena ematea.

EBk kulturarentzako estatu-laguntzei buruz dituen arauen barruan, 2014ko uztailaren 1ean indarrean jarri zen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez adierazten baita zenbait laguntza-kategoria bateragarriak direla barne-merkatuarekin, EBFTren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta; aurrerantzean, erregelamendu hori 651/2014 (EB) Salbuespenen Erregelamendu Orokorra izango da. Erregelamendu horren 53. artikuluan ezarrita dago kulturarako eta ondarea zaintzeko laguntzak jakinarazi beharrik ez den kategoriakoak direla. Beren 3. apartatuan, funtzionamendurako laguntzak sartuta daude.

Hori dela eta, agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak Salbuespenen Erregelamendu Orokorrean sartuta egongo dira (erregelamendu horren bidez adierazten da zenbait laguntza-kategoria bateragarriak direla barne-merkatuarekin, EBFTren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta).

Horregatik guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko Aurrekontu Orokorrak 2019rako luzatuak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2018 Legean aurreikusitakoa betez (hor esleitzen baitira musika-ikastegi pribatuei laguntzeko aurrekontu-partidak), honako hau

Dirulaguntzen deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak araututako titulartasun pribatuko musika-eskolentzat eta ikastegi baimenduentzat (abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuaren bidez arautua), 2018-2019 ikasturteko kostuak finantzatze aldera.

Helburu hori betetzeko, gehienez ere, 2.017.131 euro emango dira, bi laguntza-sailetan banatuta, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura.

a) 1.745.544 euro, % 25eko udal-finantzaketa edo handiagoa duten musika-ikastegi pribatuentzat.

  1. 271.587 euro, gainerako ikastegientzat.

  1. Agindu honen bidez iragarritako dirulaguntzak, 2.a) artikuluan adierazitako zenbatekoa dutenak, musika-ikastegien titular diren erakunde edo pertsonentzat izango dira, tokiko administrazio publikoek % 25 edo hortik gora finantzatuta:

    Udal titularitatea duten musika-eskolak, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak arautuak, dagokion baimena baldin badute arautu gabeko irakaskuntza emateko.

  2. Agindu honen bidez iragarritako dirulaguntzak, 2.b) artikuluan adierazitako zenbatekoa dutenak, musika-ikastegien titular diren erakunde edo pertsonentzat izango dira, tokiko administrazio publikoek % 25 edo hortik behera finantzatuta:

    1. Udal titularitatea duten musika-eskolak, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak arautuak, dagokion baimena baldin badute arautu gabeko irakaskuntza emateko.

    2. Abenduaren 11ko 229/2007 Dekretuak araututako irakaskuntza arautuak ematen dituzten ikastegi baimenduak.

Diruz lagundu daitezke musika-ikastegien 2018-2019 ikasturteko langileen gastuak eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuak, musika irakastearekin zuzeneko lotura duen edozertarako.

  1. Langile-kostuak.

    Langile-gastuak honela zehaztuko dira: kostu garbia, gizarte-segurantza, eta beste (beste aseguru batzuk).

    Beste erakunde batzuetan ere ari diren irakasleak ez diren langileen kostuak proportzioan kalkulatuko dira, musika-eskoletan duten dedikazioa soilik kontuan hartuz.

    Zuzendaritza-lanen gastuak irakasleak ez diren langileen gastutzat hartuko dira.

  2. Funtzionamendu-kostuak.

    Langileen kontratazioa kudeatzeari lotutako gastuak (azpikontratak edo kudeaketa-gastuak) funtzionamendu-gastutzat hartuko dira, eta ez langile-gastutzat.

    Irakasleen prestakuntzaren gastuak funtzionamendu-gastutzat hartuko dira.

    Musika eskolak sortu bai baina onartzen ez dituen kostuak beste erakunde batzuek diruz lagundutako gastutzat hartuko dira, eta beste laguntza batzuen multzoan sartu beharko dira.

    Musika-eskolak beste erakunde batzuekin partekartzen baditu instalazioak, gastuak proportzioan kalkulatuko dira (guztizkoaren %).

  3. Baliabide materialei dagozkien gastuak ekipamendu-gastuak dira.

  4. Gastu horiek IX. eranskinean jasoko dira (memoria ekonomikoa).

  1. Dirulaguntza lortzeko, eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

    3. artikuluan aipatzen diren ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.

    1. Erakunde eskatzailea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. puntuetan aurreikusitako egoeren eraginpean ez egotea, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez, eta zehazki:

      Ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexu-bereizkeriagatiko debekurik ere, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, azken xedapenean, seigarrenean, xedatutakoaren arabera.

      Erakundeek egunean izatea indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

    2. Kanpo geratzen dira EBrekin zorrak dituzten enpresak, laguntzak berreskuratzeko agindu bat jasoa dutenak, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa dela eta bateraezina barneko merkatuarekin eta krisian dauden enpresekin, bat etorrita Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Gidalerroetan agertzen den definizioarekin (EBAO, C 249, 2014-07-31).

      Aipatutako betekizunak betetzea beharrezkoa izango da onuradun izateko eta izaera hori dirulaguntzaren likidaziora arte mantentzeko.

  2. Agindu honetan araututako laguntzak emateko eskabideak aurkezteak berekin ekarriko du pertsona edo erakunde eskatzaile titularrak baimena ematea organo kudeatzaileak automatikoki egiazta dezan bete egiten direla zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Hala ere, erakunde eskatzaileak espresuki uko ahal izango dio baimena emateari; kasu horretan, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

    Erakunde edo pertsona titular eskatzaileak eskabide-ereduarekin batera datorren erantzukizunpeko adierazpen bat sinatuko du, zeinaren bidez formalki deklaratuko baitu bete egiten dituela betebehar hauek eta hitzematen duela beteko dituela diruz lagundutako jarduerak dirauen bitartean:

    1. Ikastegiak gutxienez % 25eko edo hortik gorako finantzaketa izatea edo ez izatea.

    2. Ebazpenean kontuan hartutako zirkunstantzien edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen dutela.

    3. Erakunde esleitzaileak ez du inolako zigor penalik ez administrazio-zigorrik izan behar, dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dionik.

    4. Ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik izan behar, batez ere sexu-diskriminazioagatik gertatutako debekurik (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrena).

    5. Erakunde eskatzaileak egunean dituela dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak.

    6. Erakunde eskatzailea ez dagoela Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan jasota dagoen eta onuradun izatea eragozten duen beste edozein egoeratan.

    7. Laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela eta egiazkoak direla eskabidean eta dokumentazioan bildutako datuak.

  1. Eskaerak https://www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez baino ezin dira egin.

    Erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri:

    https://www.euskadi.eus/agrupacion_servicios/2019/musika-pribatuak/y22-izapide/es

  2. Titular diren pertsona eta erakunde interesdunek bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dituzte eskaerak, kontsultak eta prozedura honetako gainerako izapideak, dirulaguntza onartzeko edo ukatzeko ebazpena eman arte, egoitza elektroniko honetara jota:

    https://www.euskadi.eus/agrupacion_servicios/2019/musika-pribatuak/y22-izapide/es

  3. Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak ere dokumentazioa zuzentzea, espedientea berrikustea baliabide elektronikoz egingo dira, webgune honetan: https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak.

  4. Eskabidea eta gainerako dokumentuak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira. Halaber, prozedura osoan zehar, eskatzaileak hautatzen duen hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatzen den moduan.

  5. Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

  • 25eko edo hortik gorako finantzaketa jasotzen duten musika-ikastegien titular diren erakundeek edo pertsonek I-A eranskinaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute, eta gainerako ikastegien titularrek edo ordezkariek, ordea, I-B eranskinaren arabera egingo dute, derrigorrezko agiri hauek aurkeztuta (bide elektronikoa baino ezin izango da erabili horretarako):

    1. Musika-eskolen titularrak diren pertsonek edo erakundeek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

      1. «Musika-eskolako irakasleak» izeneko ziurtagiria (II. eranskina). Ziurtagiri horretan, 2018-2019 ikasturteko irakasleen izenak eta haiek irakasten emandako denbora asteka adierazita agertuko dira. Irakas-denbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora.

      2. «Lehentasuna duten espezialitateentzako laguntza / erregimen arrunteko ikasleak» izeneko ziurtagiria (III. eranskina), hala behar izanez gero. Ziurtagiri horretan, erregimen arrunteko ikasleen zerrenda jasoko da, zehazki 2018-2019 ikasturtean lehenetsitako espezialitateetan matrikulatuta daudenena.

      3. Honako datu hauek jasoko dituen egiaztagiri bat (IV. eranskina):

        2018-2019 ikasturtean errefortzuak jaso dituzten ikasleen zerrenda, beharrezkoa denean («x» batekin adierazi lehentasunezko espezialitateak).

        Hezkuntza arautuan (irakaskuntza profesionalak) 2018-2019 ikasturtean hasitako ikasleen izen-zerrenda.

      4. «2018-2019 ikasturteko ikasleen datuak» izeneko egiaztagiri bat (V. eranskina), non ikasleen datu guztiak jasoko diren. Datuok deialdia egiten laguntzeko erabilitako aplikazioan sartuko dira, eta bat egin beharko dute Hezkuntza Sailak «Eskola jarduerako estatistikak» txostenean jasotakoekin; ezingo dira inoiz txostenean jasotakoak baino altuagoak izan. Alderik izanez gero, instantzia kudeatzaileak azken datu horiek erabiliko ditu.

    2. Ikasketa arautuak ematen dituzten ikastetxeen titular diren pertsonek edo erakundeek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte:

      1. 2018-2019 ikasturteko «Musika-eskolako irakasleak» izeneko ziurtagiria (VI. eranskina). Ziurtagiri horretan, irakaskuntza arautuko irakasle guztien zerrenda eta haiek irakasten emandako denbora asteka adierazita agertuko dira. Irakas-denbora zuzena da irakasleek ikasturte osorako dagozkien ikasleei irakasten emandako denbora.

      2. «Lehentasunezko espezialitateen laguntza egiaztagiria» (VII. eranskina), beharrezkoa denean. Bertan, 2018-2019 ikasturtean oinarrizko irakaskuntzetan eta irakaskuntza profesionaletan matrikulatutako ikasleen datuak jasoko dira.

      3. Honako datu hauek jasoko dituen egiaztagiri bat (VIII. eranskina):

        Hezkuntza arautuko 2018-2019 ikasturteko ikasleen datuak. Datuok deialdia egiten laguntzeko erabilitako aplikazioan sartuko dira. Datu horiek bat egin beharko dute Hezkuntza Sailak «Eskola jarduerako estatistikak» txostenean jasotakoekin eta ezingo dira inoiz txostenean jasotakoak baino altuagoak izan. Alderik izanez gero, instantzia kudeatzaileak azken datu horiek erabiliko ditu.

        Goi-mailako musika-ikastetxeetan 2018-2019 ikasturtean hasitako ikasleen izen-zerrenda, beharrezkoa denean.

    3. Titular diren pertsona eta erakunde eskatzaile guztiek (bai ikasketa arautuak ematen dituzten zentroak bai arautu gabeak ematen dituztenak), halaber, finantzatutako jarduketa gauzatzearen eta diruz lagundutako gastuen eraginkortasunaren justifikazioa aurkeztuko dute. Justifikazio horrek, ekainaren 21eko 887/2006 Dekretuaren bidez onartutako Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legearen Araudiaren 75. artikuluan araututako justifikazioko kontu sinplifikatuaren modu baliokideetan, honako eduki hauek izango ditu:

      1. 2018-2019 ikasturtean egindako jardueren kostuari buruzko memoria ekonomiko bat (IX. eranskina), erakunde eskatzaileko kontu-hartzaileak data eta sinadura jarria. Honako datu hauek jasoko ditu memoriak:

        Zentroaren hasierako aurrekontua, exekutatuko gastu erreala eta izandako desbideratzeak. Informazio hori behar bezala banakatuta egon behar da honako gastu hauetan: irakasleak, irakasle ez diren langileak, funtzionamendua eta ekipamendua.

        2018-2019 ikasturtean zehar zentroak izandako diru-sarreren (finantzaketa propioa eta matrikula) eta dirulaguntzen banakatzea, zenbatekoak eta jatorria zehaztuz.

        Multzo horretan sartuko da tokiko erakundeak 2018-2019 ikasturteko gastuetarako egindako ekarpen totala, suposatzen duen finantzaketa-ehunekoa zehaztuz. Ekarpen hori egikaritutako gastuaren arabera kalkulatuko da eta, gehienez, % 52ko hobaria emango da (IV. baremoaren b) apartatua).

        Matrikula-kostuen eta hileko eta hiruhileko kuoten ziurtagiria.

        X. eranskina, «Kostuen justifikazioa», non zentroaren kostu osoa idazten baita (langile-gastuak, funtzionamendua eta ekipamendua). Irakasleen eta irakasle ez diren langileen gastuak adierazi beharko dira, zenbait zatitan banakatuak: soldata garbia, gizarte-segurantza, eta beste aseguru batzuk. Tokiko erakundeko legezko ordezkariak sinatu eta zigilatu beharko du.

        Irakasleen eta irakasle ez diren langileen gastuak justifikatzeko, adierazitako langileen kontratuen edo Gizarte Segurantzako alta-ziurtagirien kopiak erantsiko dira; bestela, langile horien lan-egoera normalizatua egiaztatuko duten TC agiriak edo horren baliokideak erantsi beharko dira.

        Erakundeak gorde beharko ditu fakturen eta funtzionamendu- eta ekipamendu-gastuen justifikagirien jatorrizko agiriak, legeak ezarritako epean. Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak, era aleatorioan, fakturak eta gainerako dokumentuak aurkezteko eska diezaioke (jasotako laguntzaren % 25 justifikatu arte gutxienez).

        Justifikagiriak jatorrizkoak eta originalak izango dira.

        Pertsona edo erakunde titular onuradunek jatorrizko justifikagiriak zaintzapean eduki beharko dituzte, eta Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzaren eskura jarri, hark eskatzen baditu ere.

        Justifikagiri horien bidez, 2018-2019 ikasturtean egindako gastuak justifikatu beharko dira.

      1. Jarduerari buruzko memoria bat, besteak beste, gai hauek jasoko dituena:

        Egindako jarduerei buruzko azalpen labur bat.

        Programatutako helburuak zenbateraino lortu diren azaltzen duen informazioa.

        Emaitzen ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak.

    4. Behar izanez gero, ziurtagiri horien ereduak hemen eskura daitezke: https://www.euskadi.eus

    5. Eskaera egiten duen erakundeko titularrak edo ordezkariak sinatuta eta data jarrita aurkeztu behar da eskabidea.

    6. Eskatzailearen nortasun telematikoa egiaztatzea:

      1. Eskabidea erakunde eskatzailearen ziurtagiri bidez sinatu baldin bada, ez da beharrezkoa izango ordezkaritza-ahalordea egiaztatzea.

      2. Aitzitik, pertsona fisiko baten ziurtagiriaren bidez identifikatuz gero ordezkarien erregistro elektronikoan alta emanda egon gabe:

        Erakundearen legezko ordezkaria izanez gero, legezko ordezkariak duen ordezkaritza-ahalordea egiaztatzeko agiria aurkeztu beharko du.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteko epea hamabost egunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Dirulaguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo aginduzko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean osatzeko edo aginduzko dokumentuak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da. Kasu horretan, Administrazioak eskabide horri buruzko ebazpena emango du, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bitarteko elektronikoz egingo da. Jakinarazpen elektronikoa Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean kontsultatu beharko da.

Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da. Jakinarazpena bidali eta interesduna hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

Organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpen-abisuak bidaltzea, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusitako laguntzak.

Laguntza-sail bakoitzerako:

  1. Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie dirulaguntza. Horretarako, deialdi honetarako dagoen kreditua hainbanatu egingo da dirulaguntzaren onuradunen artean.

  2. Ikastegi bakoitzari zenbateko dirulaguntza dagokion kalkulatzeko, kontuan hartuko da erabilgarri dagoen aurrekontu-partida eta zenbat ordu finantzagarri dauden, eta, horretarako, agindu honetako Hezkuntza Programa Finantzagarriaren baremoetan (18. artikuluan jasoak) ezarritako irizpideak aplikatuko dira, eta, gero, dirulaguntza honetarako dagoen zenbateko osoa hainbanatu egingo da haien artean.

  3. Nolanahi ere, musika-ikastegi bakoitzari ematen zaion dirulaguntzak egundo ere ez du gaindituko aurrekontu osoaren % 33. Ondorio horietarako, irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen batura ez da izango aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago.

  4. Finantza daitezkeen orduak direla-eta ateratzen den dirulaguntzak muga hori gainditzen badu, soberakina gainerako eskolen dirulaguntzetara bideratuko da.

  1. Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau argitara ematen den egunetik hasita. Ebazpen horretan, eskatutako dirulaguntzak eman ala ez erabakiko da. Emandako dirulaguntzen kasuan, honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, dagokion musika-ikastegia eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Eskabidea ukatzen bada, berriz, horretarako arrazoiak adieraziko dira.

  2. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/es/) argitaratuko da ebazpena, eta jakinarazi eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak. Ebazpen-epea igaro ondoren interesdunak horren berri jaso ez badu, eskabidea ezetsi egin zaiola ulertu ahalko du, hala xedatzen baitu urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.

  3. Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak aukera du interesdunei egindako jakinarazpenaren abisuak bidaltzeko, SMS edo mezu elektronikoak bidaliz eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

  4. Agindu honen babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

  5. Ebazpenok ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan.

  6. Onuradunei dirulaguntzak emateko eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetze-prozesuan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.

Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

Ikastegi guztientzat:

  1. Lehen ordainketa, dirulaguntzaren % 10,25ekoa, 15. artikuluaren 1. apartatuan ezarritako epea amaituta, baldin eta onuradunak espresuki dirulaguntzari uko egiten ez badio.

  2. Bigarren ordainketan, gainerakoa ordainduko da, % 89,75.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluak eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluek jasotzen dituzten betebeharrez gainera, agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Horretarako, hamar eguneko epea izango dute, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/es/). Hala egin ezean, pertsona edo erakunde titularrak dirulaguntzari uko egin diotela ulertuko da.

  2. Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

  3. Hezkuntza Ikuskaritzaren esku jartzea dirulaguntza eskatzeko aurkeztutako dokumentazioa, horretarako oinarritzat hartu dena, gainbegiratu edo ikuskatu beharreko beste elementu bat baita.

  4. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, beren eginkizunetan dihardutela, eskatzen dieten informazioa, deialdi honen kontura eskuratutako dirulaguntzen gainekoa, eman beharko diete.

  5. Helburu bererako beste dirulaguntzarik edo laguntzarik lortuz gero, dirulaguntza ematen duen Administrazioari jakinaraztea.

  6. Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera, hedatzeko edozein bitartekotan jakinaraztea, logotipo ofizialak jarriz, diruz lagundutako jarduerak Hezkuntza Sailaren laguntza jaso duela, eta Eusko Jaurlaritzako Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari dei egitea, diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten ekitaldi publikoetara joan dadin.

  1. Erakunde onuradunak esleitutako eta jasotako zenbatekoa itzultzeko betebeharra izango du, bai eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den berandutze-interesa ere, baldin eta honako egoera hauetako bat gertatzen bada:

    1. Erakunde onuradunak dirulaguntza ez erabiltzea eskatu zen eta eman zen berariazko xederako.

    2. Dirulaguntza ematea eragin zuen jarduera ez gauzatzea.

    3. Interesatu zitzaizkion xede jakinetarako aplikatu izana ez justifikatzea.

    4. Oro har, ez betetzea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamenduaren 91., 92. eta 93. artikuluan, agindu honetan edo emate-ebazpenean ezarritako betebeharrak; kasu horietan, jasotako zenbatekoak osorik edo partez itzuli beharko dira, gehi dagokien berandutze-interesa, eta, hala dagokionean, zehapenak ezarri ahal izango zaizkie.

  2. Dirua itzultzeko, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura beteko da. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira. Hori gorabehera, bideratu beharreko beste ekintza guztiak bideratu ahal izango dira. Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

  3. Itzultzeko prozedurari dagokionez, honela jokatuko da:

    1. Prozedura abiatzeko ardura Hezkuntzako sailburuordearena izango da. Prozedura hasiz gero, eten egingo dira oraindik egiteke dauden ordainketak.

    2. Ebazpen horretan, prozedurari hasiera emateko arrazoiak jasoko dira, eta 15 eguneko epea emango da egokitzat jotako alegazioak egiteko.

    3. Alegazioak jaso ondoren, edo epea igaro bada alegaziorik jaso gabe, amaiera emango zaio prozedurari, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

      Hamabi hilabetekoa izango da itzulketa-prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

      Ebazpenak ulertzen badu arauak ez direla bete, laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela aitortuko du, eta, hala badagokio, adieraziko du behar diren kopuruak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkiola, gehi laguntza ordaindu zenetik dirulaguntzen arloan aplikatu behar diren berandutze-interesak; horretarako epea, gehienez ere, bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

    4. Borondatezko epean laguntza itzultzen ez bada, behar diren kopuruak kobratuko dira, aplikatzekoa den legezko araudiari jarraikiz.

Beste administrazio publiko batzuek nahiz erakunde pribatuek ematen dituzten laguntzak, helburu berekoak badira, bateragarriak izango dira agindu honek deitutakoekin, baldin eta ez badute gainditzen Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 8. artikuluan ezarritako muga (EBAO, L187, 2014ko ekainaren 26koa). Laguntza horiek Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzari jakinarazi behar zaizkio.

Muga hori gaindituz gero, arau honen babespean emandako laguntzari egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio.

Kapitulu honetan aipatzen diren prozeduretan aurkeztutako eskabideetan eta dokumentuetan jasotako datu pertsonalen tratamendua Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak egingo du, datuen tratamenduaren «arduradun» gisa. Datu pertsonal horien tratamenduaren xede izango da deialdi hau kudeatu eta ebazpena ematea. Horren interes publikoan eta bertan parte hartzeko eskaeran oinarritzen da xede hori.

Interesdunek beren datuei buruzko irispide-eskubidea, zuzentzekoa, ezereztekoa eta transferitzekoa erabil ditzakete, bai eta datuen tratamendua mugatzekoa edo hari aurka egiteko eskubidea ere; horretarako, idazki bat bidali behar dute Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz). Gainera, behar diren kontsultak Datuak Babesteko Euskal Bulegoari egin ahal izango dizkiote, Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuen Babeserako Euskal Agentziaren Sorrerari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 17.1.n) artikuluari jarraikiz.

Honako hauetan xedatutakoa aplikatuko da: 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak babesteko erregelamendu orokorra); 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babestekoa; 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa eta aplikatu beharreko gainerako araudia.

Balorazioa Hezkuntza Programa Finantzagarri honen bidez egingo da:

  1. BAREMOA: arautu gabeko irakaskuntza.

    1. Maila eta atal hauetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko, irakas-denbora hauek jasoko dute laguntza.

      (Ikus .PDF)

      Alderik badago mailetatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta II. eranskinean agertzen den irakasleen guztizko eta zuzeneko irakas-denboraren artean, bien arteko denborarik laburrena lehenetsiko da. Denbora hori hautatuko da irakas-denbora finantzagarri moduan. Hautatutako denbora horri bi hobari hauek erantsiko zaizkio:

    2. Arautu gabeko irakaskuntzaren lehentasunezko interesa duten espezialitateei laguntzekoak:

      (Ikus .PDF)

    3. Ikasleak irakaskuntza arautuan sartzea.

      (Ikus .PDF)

      I. baremoan guztira diruz lagunduko den ordu-kopurua kalkulatzeko, 1, 2 eta 3. ataletan ezarritako irizpideak aplikatuta ateratzen den batura erabiliko da.

  2. BAREMOA: irakaskuntza arautuak:

    1. Denbora hauei emango zaie laguntza, irakaskuntza mota honetan matrikulatutako ikasle bakoitzeko:

      (Ikus .PDF)

      Alderik badago gradu hauetatik ateratako irakas-denbora finantzagarriaren eta VI. eranskinean agertzen den irakasleen guztizko eta zuzeneko irakas-denboraren artean, bien arteko denborarik laburrena hartuko da kontuan. Hautatutako denbora horri bi hobari hauek erantsiko zaizkio:

    2. Lehentasunezko interesa duten irakaskuntza arautuak honela lagunduko dira diruz:

      (Ikus .PDF)

    3. Goi-mailako musika-ikastetxe batean hasten den eskolako ikasle bakoitzarengatik honako denbora hauek lagunduko dira diruz:

      Goi-mailako ikastetxe batean hastea: 400 minutu pertsona bakoitzeko.

      II. baremoan guztira diruz lagunduko den ordu-kopurua kalkulatzeko, 1., 2. eta 3. apartatuetan ezarritako irizpideak aplikatuta ateratzen den batura erabiliko da.

  3. BAREMOA: irakaskuntzako kostuak.

    Orduko batez besteko kostua izango da eskolaren guztizko kostua zati astean emandako eskola-orduen kopurua (zuzeneko irakas-denbora). I. eta II. baremoetan finkatutako diruz lagundu daitekeen irakas-denborari hobari-ehuneko jakin bat aplikatuko zaio, kostuaren arabera, honako taula hau kontuan hartuta:

    (Ikus .PDF)

    Irakasle ez diren langileen gastuen eta ekipamendu- eta funtzionamendu-gastuen batura ez da izango aurrekontu osoaren % 25 baino gehiago.

  4. BAREMOA: toki-finantzaketa.

    Tokiko erakunde batek ikastegiaren gastu arruntaren % 25 gutxienez finantzatzen duen kasuetan, hobari hauek aplikatuko zaizkio I. eta II. baremoetan finantzagarritzat jotako denborari:

    (Ikus .PDF)

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honetako dirulaguntzak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren mende egongo dira.

    Agindu hau administrazio publikoen dirulaguntzak arautzen dituzten printzipioei jarraikiz ebatziko da publikotasunaren, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean ezarritako baldintzetan, zeina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu baitzuen, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan zehaztutako oinarrizko araudiaren arabera, eta laguntzei eta dirulaguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenekin bat etorriz; horrez gain, erabilgarri dauden baliabide ekonomikoak aplikatuko dira, agindu honetan ezarritako irizpideen arabera.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua aipatutako aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

    Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 26a.

    Hezkuntzako sailburua,

    CRISTINA URIARTE TOLEDO.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.