Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko azaroaren 25ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez, «Goierri» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila; Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 102
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/25
  • Argitaratze-data: 2020/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza, Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren 1975eko ekainaren 23ko Aginduaren bidez baimena ematen zaio Goierri itunpeko ikastetxeari ikastetxea irekitzeko eta martxan jartzeko. (1975eko abuztuaren 21eko BOE).

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketa, lanerako Lanbide Heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako Lanbide Heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, beti ere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituenak, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11. artikuluan ezarritakoa garatzen du eta 5. eta 6. artikuluan hurrenez hurren, zehazten ditu ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak, eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako Goierri Ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko, hau

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Goierri Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, datu hauekin:

  1. Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe integratua.

  2. Izen espezifikoa: «Goierri».

  3. Kode zenbakia: 20005671.

  4. Titularra: «Goierriko Herrien Ekintza» fundazioa.

  5. Helbidea: Arranomendia 2.

  6. Herria: Ordizia.

  7. Udala: Ordizia.

  8. Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

    Goierri titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua, hasierako Lanbide Heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

    1. Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako Lanbide Heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, beti ere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

    2. Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren sistema nazionalaren esparruan lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

    1. Lanbide-arloa: administrazioa eta kudeaketa:

      1. Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.

      1. Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

      2. Telekomunikazio- eta informatika-sistemak, goi-mailako heziketa-zikloa.

    3. Lanbide-arloa: fabrikazio mekanikoa.

      1. Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

      2. Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

      3. Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

      4. Fabrikazio mekanikoko diseinua, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

      5. Eraikuntza metalikoak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

      6. Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    4. Lanbide-arloa: ostalaritza eta turismoa.

      1. Sukaldaritza eta jatetxe-arloa oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    5. Lanbide-arloa: instalatze- eta mantentze-lanak.

      1. Etxebizitzak mantentzea, oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

      2. Mantentze-lan elektromekanikoa erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

      3. Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    6. Gizarte eta kultura zerbitzuak.

      1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    7. Lanbide-arloa: garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

      1. Ibilgailuen mantentze-lanak, oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

    1. Lanbide-arloa: administrazioa eta Kudeaketa.

      1. Bezeroarekiko harremanetako administrazio-jarduerak, profesionaltasun-ziurtagiria.

      2. Administrazio-kudeaketako jarduerak, profesionaltasun-ziurtagiria.

      3. Ikuskapenerako kontabilitate- eta Administrazio-kudeaketa, profesionaltasun-ziurtagiria.

      4. Giza baliabideen kudeaketa integratua, profesionaltasun-ziurtagiria.

      5. Administrazio-zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriak, profesionaltasun-ziurtagiria.

      6. Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak, profesionaltasun ziurtagiria.

    2. Lanbide-arloa: merkataritza eta marketina.

      1. Merkataritzako jarduera lagungarriak, profesionaltasun-ziurtagiria.

      2. Hornikuntzaren kudeaketa eta kontrola, profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.

      1. Industria-automatizazioko sistemen proiektuak garatzea, profesionaltasun-ziurtagiria.

      2. Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea, profesionaltasun-ziurtagiria.

    4. Lanbide-arloa: energia eta ura.

      1. Eguzki-instalazio termikoak muntatzea eta mantentzea, profesionaltasun ziurtagiria.

    5. Lanbide-arloa: fabrikazio mekanikoa.

      1. Galdaragintza eta metal-egituren diseinua, profesionaltasun-ziurtagiria.

      2. Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua, profesionaltasun-ziurtagiria.

      3. Industria-hoditeriarako instalazioen fabrikazioa eta muntaketa, profesionaltasun-ziurtagiria.

      4. Produkzioaren kudeaketa fabrikazio mekanikoan, profesionaltasun-ziurtagiria.

      5. Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa, profesionaltasun-ziurtagiria.

      6. Mekanizazio, konformazio eta muntaketa mekanikoko produkzioa, profesionaltasun-ziurtagiria.

      7. Produkzioa metal-eraikuntzetan, profesionaltasun-ziurtagiria.

      8. Ekipo ondasunen eta industria-makineriaren muntaketa eta abiaraztea, profesionaltasun-ziurtagiria.

      9. Elektrodo estalizko eta Tig bidezko soldadura, profesionaltasun-ziurtagiria.

      10. Oxigas bidezko soldadura eta Mig/Mag bidezko soldadura, profesionaltasun-ziurtagiria.

    6. Lanbide-arloa: ostalaritza eta turismoa.

      1. Sukaldaritza, profesionaltasun-ziurtagiria.

      2. Sukaldaritzako oinarrizko eragiketak, profesionaltasun-ziurtagiria.

      3. Jatetxeko eta tabernako oinarrizko eragiketak, profesionaltasun-ziurtagiria.

      4. Gozogintza, profesionaltasun-ziurtagiria.

    7. Lanbide arloa: informatika eta komunikazioak.

      1. Mikroinformatika-sistemak, profesionaltasun-ziurtagiria.

      2. Mikroinformatika sistemak muntatzeko eta mantentzeko eragiketa osagarriak, profesionaltasun-ziurtagiria.

    8. Lanbide arloa: instalatzea eta mantentzea.

      1. Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa, profesionaltasun-ziurtagiria.

      2. Bero-instalazioak mantentzea eta muntatzea, profesionaltasun-ziurtagiria.

      3. Etxeko iturgintzako eta berotzeko eta girotzeko eragiketak, profesionaltasun- ziurtagiria.

      4. Makineria, tresneria industriala eta produkzio-lerro automatizatuak mantentzeko eta muntaketa ikuskatzeko lanak planifikatzea, kudeatzea eta egite, profesionaltasun-ziurtagiria.

    9. Lanbide-arloa: segurtasuna eta ingurumena.

      1. Ingurumen-kudeaketa, profesionaltasun-ziurtagiria.

    10. Lanbide arloa: gizarte eta kultura zerbitzuak.

      1. Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea.

    1. Lanbide arloa: garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak.

      1. «Ibilgailuen karrozeriaren egiturazkoak ez diren elementuak mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

      2. «Ibilgailuen karrozeriaren egiturak mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria

      3. «Ibilgailuen karrozeria mantentzeko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

      4. «Ibilgailuen elektromekanikako mantentze-eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

      5. «Ibilgailuen pintura», profesionaltasun-ziurtagiria.

  1. Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

  2. Era berean kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA. Gizarte kontseilua eratzea.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira Ikastetxea Integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020/2021 ikasturte hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diete Hezkuntzako sailburuari edo Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, ala administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 25a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.