Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko azaroaren 25ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez «Urola Garaiko Lanbide Eskola» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila; Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 98
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/25
  • Argitaratze-data: 2020/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko ekainaren 16ko Aginduaren bidez baimena ematen zaio Urola Garaiko Lanbide Eskola itunpeko ikastetxeari erdi- edo goi-mailako lanbide-heziketako prestakuntza-zikloak emateko (1998ko uztailaren 3ko EHAA).

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketa, lanerako lanbide-heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi horiek enplegurako lanbide-heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legeak 11. artikuluan aurreikusten du lanbide-heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, beti ere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuan dago garatuta Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikuluan ezarritakoa, eta, 5. eta 6. artikuluetan, ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak zehazten ditu, hurrenez hurren.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxe eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, eta beren-beregi aipatzen ditu, 2.a) puntuan, lanbide-heziketako ikastetxe integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu lanbide-heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak, eta 8. artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, lanbide-heziketako ikastetxe pribatu integratuak, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako Urola Garaiko Lanbide Eskola Ikastetxe pribatuak eskatuta, lanbide-heziketako ikastetxe integratua izateko baimen-espedienteari eman zaio hasiera. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko, hau

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Urola Garaiko Lanbide Eskola bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako ikastetxe integratua bilakatzen da, ondorengo datuekin:

  1. Izen generikoa: Lanbide Heziketako ikastetxe integratua.

  2. Izen espezifikoa: «Urola Garaiko Lanbide Eskola».

  3. Kode zenbakia: 20005956.

  4. Titularra: «Urola Garaiko Fundazioa».

  5. Helbidea: Beloki hiribidea 66.

  6. Herria: Zumarraga.

  7. Udala: Zumarraga.

  8. Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

    «Urola Garaiko Lanbide Eskola» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua, hasierako Lanbide Heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

  1. Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako lanbide-heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, beti ere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

  2. Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3. puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez kualifikazioen eta lanbide-heziketaren sistema nazionalaren esparruan- lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

  1. Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

    1. «Automatizazioa eta robotika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  2. Lanbide-arloa: Fabrikazio Mekanikoa.

    1. «Elementu metalikoen fabrikazioa», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Mekanizazioa», erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    3. «Fabrikazio mekanikoko-produkzioa programatzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  3. Lanbide-arloa: Informatika eta Komunikazioak.

    1. «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  4. Lanbide-arloa: Instalatze eta Mantentze Lanak.

    1. «Mantentze-lan elektromekanikoak», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

    2. «Mekatronika industriala», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  5. Lanbide-arloa: Osasungintza.

    1. «Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  6. Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.

    1. «Etxeko jarduerak eta eraikin-garbiketa», oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  7. Lanbide-arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak.

    1. «Karrozeria», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

  1. Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

    1. «Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Lokalen sonorizazioko, megafoniako eta telebista-zirkuitu itxietako instalazioak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

  2. Lanbide-arloa: Energia eta Ura.

    1. «Eraikinen energia-eraginkortasuna», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. «Eguzki-instalazio fotovoltaikoen antolamendua eta proiektuak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    4. «Eguzki-instalazio termikoen antolamendua eta proiektuak», profesionaltasun-ziurtagiria.

  3. Lanbide-arloa: Fabrikazio Mekanikoa.

    1. «Galdaragintza eta metal-egituren diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Fabrikazio mekanikoko produktuen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

    3. «Galdaketarako edo Forja-lanetarako molde eta modeloen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

    4. «Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

    5. «Ekipo-ondasunen eta industria-makineriaren muntaketa eta abiaraztea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    6. «Fabrikazio mekanikoko eragiketa osagarriak», profesionaltasun-ziurtagiria.

    7. «Elektrodo estalizko eta Tig bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

    8. «Oxigas bidezko soldadura eta Mig/Mag bidezko soldadura», profesionaltasun-ziurtagiria.

    9. «Azaleko tratamenduak», profesionaltasun-ziurtagiria.

  4. Lanbide arloa: Instalatzelanbide eta mantentze-lanak.

    1. «Igogailuak eta igotzeko eta garraiatzeko beste ekipo batzuk instalatzea eta mantentzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa», profesionaltasun-ziurtagiria.

  5. Lanbide arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

    1. «Pertsonei etxean gizarte-eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

    2. «Etxeko enplegua», profesionaltasun-ziurtagiria.

  6. Lanbide arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak.

    1. «Ibilgailuen pintura», profesionaltasun-ziurtagiria.

  1. Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

  2. Era berean kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuko 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduko 10. artikuluan xedatutakoa jarraituko da.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen Zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte Kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira Ikastetxea Integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020-2021eko ikasturte hasieratik bertatik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari edo Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hileko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 25a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.