Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko azaroaren 19koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2019ko Euskal Merkataritzako Sariak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5715
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/19
  • Argitaratze-data: 2019/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko irailaren 3ko Aginduaren bitartez (2019ko irailaren 18ko EHAA, 4241. zk.) arautu ziren Euskal Merkataritzako Sarietarako deialdiaren oinarriak 2019rako, eta Epaimahai Kalifikatzaileak sariak emateari buruz egindako proposamena jakin ostean, honako hau

Lehenengoa. Kategoriaren arabera, 2019ko Euskal Merkataritzako Sariak honako hauei ematea:

Enpresa-lankidetza: Pepita Uva Vino, Artesanía y Rutas SL.

Merkataritza-berrikuntza: Carolina Archeli Saralegui Pescadería Espe Arrandegia.

Lanbide-ibilbidea: Almacenes Caype SA.

Hiriko merkataritza inguruneen dinamizazioa: Maria Pilar Jiménez Parra Muchas Telas.

Ekintzailetza: Mundaka Basque Country SL.

Bigarrena. 2019ko irailaren 3ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, onuradunek bereizgarri edo aintzatespen publiko bat izango dute, hain justu ere horretarako deitutako ekitaldian.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka egiteko, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 19a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.