Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko azaroaren 19koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira finantza-laguntzak nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko (Sendotu 2019-2020 Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5535
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/19
  • Argitaratze-data: 2019/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Nekazaritzako, arrantzako, elikagaietako eta landa-garapeneko sektoreetan inbertsio-proiektuak finantzatzea sustatzeko helburuarekin, berme-funts bat eratzea onartu du Gobernu Kontseiluak, Finantzen Euskal Institutuarekin eta kreditu-erakundeekin lankidetza-hitzarmen bat eginda, aipatu sektoreetan maileguak ematearren.

Neurri horren xedea da Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakunde lankideek maileguak ematea ahalbidetzea, eta hori erabat operatiboa izan dadila. Alde horretatik, erakundeek kredituak kreditu-merkatuan daudenen antzeko baldintzetan emateko programa bat ezarriko duten arren, ez dago zalantzarik aurreikusitako berme honek pertsona eta erakunde onuradunei erraztuko diela finantzaketa horretara iritsi ahal izatea.

Onuradunek lortzen duten abantaila honako hauen bidez zehazten da: batetik, Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua, barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria jakin batzuk aitortzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (tratatu horretan zehazten dira Europako Batzordeari jakinarazteko betebeharraz salbuetsita geratzen diren eta barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzak (zehazki, erregelamendu horren hirugarren atalean, 21. artikuluan, arriskua finantzatzeko laguntzak daude araututa, finantza-bitartekarien mailan, eta inbertitzaile pribatuei emandako arrisku-finantzaketarako laguntzak, besteak beste, berme forma hartzea xedatzen da, zuzenean edo zeharka diruz lagun daitezkeen enpresetan egindako arrisku-finantzaketako inbertsio proportzionatuek eragindako galerak estaltze aldera); bestetik, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa; horietan jasotzen denarekin bat, erregimen horretan dauden laguntzak Europako Batzordeari jakinarazteko betebeharraz salbuetsita daude eta barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira; halaber, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa; eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantza- eta akuikultura-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa.

Egoki da, horrenbestez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak horretarako laguntza-deialdia egitea. Ohartarazi behar da laguntza horiek bete-betean lotuta daudela hala arestian aipatutako datan Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiarekin, nola Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakundeek emango dituzten maileguen bidezko finantzaketarekin. Horregatik, segurtasun juridikoko arrazoiak direla eta, gomendagarria da Sendotu 2019-2020 Programaren araudi oso bat aurkeztea. Horrek eskatzen du agindu honetako artikuluetan aipamenak sartzea, bai aipatutako finantzaketari buruzkoak, bai Gobernu Kontseiluak eratzea erabaki duen berme-funtsari buruzkoak. Orobat, agindu honetako eranskintzat sartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Finantzen Euskal Institutuarekin eta finantza-erakundeekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena.

Aurrekoaz gainera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak egoki deritzo horrekin batera egiten diren maileguen finantza-kostua murrizteko interes-tasari hobaria emateari, finantzaketa horretaz baliatzeko aukera operatiboagoa eta eraginkorragoa izan dadin. Laguntza-modalitate hori jasota dago, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean.

Halaber, nabarmentzekoa da deialdi honetako laguntzak (Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduan eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduan oinarritzen direnak) Batzordeari jakinarazteko betebeharretik salbuetsita daudela eta barne-merkatuarekin bateragarriak direla.

Aurreko hori gorabehera, kontuan izanik Euskal Autonomia Erkidegoan dirulaguntzen arloan indarrean den araudian jasotako dirulaguntzaren kontzeptua zeinen zabala den, onuradunek jasotzen dituzten abantailei aplikagarri zaie Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretu bidez onartu zena. Bereziki, 51.2 artikuluan ezarrita dago gobernua, sailburuak eta erakunde autonomoetako lehendakari eta zuzendariak direla arauak onartu eta bakoitzak bere esparruko laguntzak eta dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak. Era berean, aplikatzekoa da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

Sendotu 2019-2020 Programa hau aurreko Sendotu 2017-2018 Programaren jarraipena da, eta horretarako deialdia egin zen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez. Programaren helburua programaren eraginpean geratzen diren sektoreen ekimenez sortzen diren proiektu berrien finantza-beharrei erantzutea da.

Hori guztia aplikatzeko, egoki da laguntzen deialdia egitea, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetan (Sendotu 2019-2020 Programa).

Hori dela bide, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

  1. Agindu honen xedea da laguntza-programa bat ezartzea, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako pertsona fisiko edo juridiko pribatuei zuzendua, 2019-2020 ekitaldiari begira. Inbertsio-proiektuak finantzatuko dira, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-erakunde kolaboratzaileen maileguentzako bermeak emanda eta aipatu maileguen interes-tipoetan hobariak emanda, horien finantza-kostua murrizteko.

  2. Bereziki, planteatzen diren laguntza-lerroak ondorengo hauek dira:

    1. Finantza-laguntzen lerroa: bermeak emango zaizkie nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako ETE kotizatu gabeek aurkeztutako arrisku-finantzaketako hasierako inbertsioen proiektuei. Laguntzok Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) hirugarren kapituluko hirugarren sekzioan daude jasota. Erregelamendu horrek laguntza kategoria batzuk Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen ditu.

    2. Finantza-laguntzen lerroa: bermeak emango zaizkie nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresek aurkeztutako inbertsio-proiektuei. Laguntzok minimis erregelamendu hauetan daude jasota: abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, nekazaritza-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; eta ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Batzordearen Erregelamendua, arrantza- eta akuikultura-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa.

    3. Interes-tasen hobaria, finantza-kostua murrizteko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren kontura, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako enpresentzako finantzaketa-lerroaren barnean. Laguntzok minimis erregelamendu hauetan daude jasota: abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Batzordearen Erregelamendua, nekazaritza-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa; eta ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Batzordearen Erregelamendua, arrantza- eta akuikultura-sektorerako Europar Batasunaren minimis laguntzen funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioari buruzkoa.

      Bigarrena. Definizioak.

      Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen definizioak:

      1. Nekazaritza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza.

      2. Dirulaguntzaren baliokide gordina: laguntzaren azken onuradunak neurri horietatik ateratzen duen ustezko abantailaren edo onuraren tamaina. Kalkulatzen den dirulaguntzaren baliokide gordinaren zenbatekoaren araberakoa izango da laguntzaren zenbatekoa, eta, hala dagokionean, eman beharreko minimis laguntzaren gehieneko zenbatekoa. Dirulaguntzaren baliokide gordina kalkulatzeko formula 964/2014 (EB) Erregelamenduaren III. eranskinean dago jasota.

      3. Erakunde arduraduna: Europako Inbertsio Bankua eta Europako Inbertsio Funtsa, estatu kide bat akzioduntzat duen nazioarteko finantza-erakunde bat, edo agintaritza publiko baten kontrolpean, interes publikoa lortzeko asmoa duen finantza-erakunde bat, estatu kide batek ezarritakoa, edo zerbitzu publiko baten eginkizunak dituen erakunde pribatu bat edo zuzenbide publikoko erakunde bat. Erakunde arduraduna zuzenean izendatua edo hautatua izan daiteke, obra-, hornidura- eta zerbitzu-kontratu publikoak esleitzeko prozedurak koordinatzeari buruzko 2004/18/EE Zuzentarauan edo zuzentarau hori ordezten duen geroztiko edozein arautan ezarritakoari jarraituz.

      4. Pertsona fisikoa: erakunde juridikoaz besteko pertsona oro, enpresa ez dena, Tratatuaren 107. artikuluko 1. zenbakian ezarritakoari jarraituz.

      5. Enpresa: jarduera ekonomiko bat gauzatzen duen erakunde oro, izaera juridikoa eta finantzaketa modua edozein direla ere. Bereziki, enpresatzat hartzen dira banakako edo familiako eskulangintzan edo beste jarduera batzuetan aritzen direnak, pertsonen sozietateak eta erregulartasunez jarduera ekonomiko batean aritzen diren elkarteak.

      6. Nekazaritza-sektoreko enpresak: nekazaritzan diharduten enpresak; hots, nekazaritzako edo abeltzaintzako produktuak (Tratatuaren I. eranskinekoak) lortzeko behar diren lanen multzoan dihardutenak, arrantzakoak, akuikulturakoak eta basogintzakoak izan ezik, eraldaketa, bilgarria jartzea eta merkaturatzea barne hartuta, baldin eta azken horiek ustiategiaren barnean egiten badira.

      7. Arrantza-sektoreko enpresak: arrantzako edo akuikulturako produktuak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinekoak) ekoizten, eraldatzen edo merkaturatzen diharduten enpresak.

      8. Elikadura-sektoreko enpresak: nekazaritzatik, abeltzaintzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoizten, eraldatzen, ontziratzen eta merkaturatzen diharduten enpresak, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 2ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.

      9. Landa-garapena: agindu honen ondoreetarako, «Landa-eremuen definizio teknikoa» azterlanaren arabera G1, G2, G3, G4, G5 edo G6 landatartasun-maila duen landa-eremuren batean diharduen enpresa (http://www.euskadi.eus/eaeko-landa-eremuak-zehaztea-2015-2020/web01-a2lanits/eu/).

      10. Krisiak jotako enpresa: Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 1. artikuluko 18. zenbakian ezarritako betekizunak betetzen dituen enpresa.

      11. Bermea: idatzizko edozein konpromiso, hirugarren baten mailegu-eragiketa guztien edo zati baten erantzukizuna norberaren gain hartzen duena, berriki eginiko zor-tresnen, errentamenduaren edo kuasikapital-tresnen eran.

      12. Laguntzaren zenbatekoa. Laguntzaren zenbateko gordina, proiektuan diruz lagun daitezkeen kostuen ehunekoaren bidez adierazia. Kopuru guztiak zergetakoak edota bestelakoak diren kenkarien aurretikotzat hartuko dira.

      13. Inbertitzaile pribatu independentea: bere inbertsioaren xede den eta diruz lagun daitekeen enpresaren akziodun ez den inbertitzaile pribatu oro. Bereziki, probidentziazko inbertitzaileak (business angels) eta finantza-erakundeak, edozein dela ere haien titulartasuna, bere inbertsioei dagokienez arrisku osoa bere gain hartzen duten neurrian. Enpresa berri bat sortzen denetik aurrera, inbertitzaile pribatuak, fundatzaileak barne, enpresa horretatik independentetzat jotzen dira.

      14. Arrisku-finantzaketako inbertsioa: diruz lagun daitezkeen enpresentzako maileguak, finantza-errentamenduak, bermeak eta modalitate horien konbinazioak barne, inbertsio berriak egiteko helburua dutenak.

      15. Lehenengo merkataritza-salmenta: enpresa batek produktu- edo zerbitzu-merkatu batean egindako lehen salmenta, merkatua zundatzeko egindako salmenta mugatuak izan ezik.

      16. Enpresa txiki eta ertainak: Europako Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako irizpideak betetzen dituzten enpresak.

      17. Enpresa txiki edo ertain kotizatugabea: balore-burtsa batean ofizialki kotizatzeko onartu ez den enpresa txiki edo ertain oro, negoziazio-plataforma alternatiboak izan ezik.

      18. Hasierako inbertsioa: a) establezimendu berri bat sortzeari, lehendik dagoen establezimendu baten ahalmena handitzeari, establezimendu batean lehenago ekoizten ez ziren produktuetara establezimendu horren ekoizpena dibertsifikatzeari edo lehendik zegoen establezimendu baten ekoizpen-prozesu globala eraldatzeari lotutako aktibo material eta immaterialetako inbertsioa; edo b) itxi den edo bestek erosi izan ez balute itxita legokeen eta saltzaileari lotuta ez dagoen inbertitzaile batek erosi duen establezimendu batenak diren aktiboak erostea; enpresa baten akzioak eroste hutsa ez da hasierako inbertsiotzat hartuko.

      19. Mailegua: mailegu-emaileak mailegu-hartzailearen esku, hitzartutako epe baterako, hitzartutako diru kopuru bat jartzen duen erabaki oro. Akordio horrek mailegu-hartzailea kopuru hori hitzartutako aldian itzultzera behartzen du. Maileguaren edo beste finantzatze-tresna baten forma har dezake, baita finantza-errentamendu batena ere, mailegu-emaileari gutxieneko etekineko osagai nagusi bat eskaintzen diona. Lehendik dauden maileguak birfinantzatzea ez da diruz lagun daitekeen mailegua izango.

      20. Itzulketa: laguntza jasotzeko eskubidea galtzea eta, hala egokituz gero, jasotako laguntza itzultzea, pertsona edo erakunde onuradunak bere betebeharrak bete ez izanaren ondorioz.

      21. Berme-tasa: dagokion estatu-laguntzaren zenbatekoari jarraituz diruz lagun daitekeen eragiketa bakoitzaren inbertitzaile publiko batek duen galeren estalduraren ehunekoa.

      22. Enpresa bakarra: halakotzat hartuko dira beren artean gutxienez lotura hauetako bat duten enpresak:

        1. Enpresa batek beste enpresa baten akzionisten edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa du.

        2. Enpresa batek beste enpresa baten administrazio-, zuzendaritza-, edo kontrol-organoko kideen gehiengoa izendatu edo atzera botatzeko eskubidea du;

        3. enpresa batek beste batean eragin dominatzailea izateko eskubidea du, harekin sinatutako kontratu baten edo bigarren enpresaren estatutu-klausula baten ondorioz;

        4. Enpresa bat bestearen akzionista edo bazkidea da, eta berak bakarrik kontrolatzen ditu haren akziodunen boto-eskubideen gehiengoa, bigarrenaren beste akzionista edo bazkide batzuekin izandako akordioaren ondorioz.

          Horrela, beste enpresa baten edo beste enpresa batzuen bitartez a), b), c) eta d) letretan ezarritako harremanetariko edozein duten enpresak ere enpresa bakartzat hartuko dira.

          Bosgarrena. Onuradunak.

          Honako hauek izan daitezke agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradun:

          1. Agindu honen 1. artikuluko 2. zenbakiko a) letran xedatzen den laguntza-lerroan:

            Enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak edo juridikoak, enpresa txiki edo ertain kotizatugabearen kategoria dutenak, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetakoak direnak, eta inbertsioaren unean ondorengo baldintza hauetako bat behintzat betetzen dutenak:

            Ezein merkatutan eragiketarik egin ez izana.

            Beren lehenengo merkataritza-salmentaz geroztik edozein merkatutan eragiketak egiten zazpi urte baino gutxiago eman izana.

            Arriskuko finantzaketako hasierako inbertsio bat behar izatea; geografiaren edo produktuen aldetik berria den merkatu batean sartzeko asmoz egindako negozio-plan batean oinarrituta, inbertsio horrek azken bost urteko negozio-bolumenaren batez bestekoaren % 50 baino gehiago izan behar du.

          2. Agindu honen 1. ebatz-zatiaren 2. zenbakiaren b) letran xedatzen den laguntza-lerroan, nekazaritza, arrantza, elikagai edo landa-garapeneko sektoreetako kide diren enpresa pribatuak, izan pertsona fisiko edo juridiko.

          3. Agindu honen 1. ebatz-zatiaren 2. zenbakiaren c) letran xedatzen den laguntza-lerroan, agindu honen II. kapituluan araututako bermeak emateari loturiko laguntzen onuradun izan diren enpresa pribatuak, izan pertsona fisiko edo juridiko.

            Laugarrena. Betekizunak.

            Pertsona onuradun izateko, besteak beste, oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dira. Baldintza horiek Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan daude jasota eta honako hauek dira:

          1. Inbertsio osoaren gutxienez % 20, finantzaketa pribatuaren bitartez estali beharko da, agindu honen eranskinean argitaratzen den lankidetza-hitzarmenari loturiko finantzaketak kanpo. Suteak, hondamendi naturalak eta katastrofeak badira inbertsioaren kausa, ez da betekizun hau aplikatuko.

          2. Agindu honen 1. ebatz-zatiaren 2. zenbakiaren b) letran xedatzen den laguntza-lerroan, arau hauetan ezarritako betekizunak betetzea: Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua; Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua; eta Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua.

          3. Inbertsioa Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

          4. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Ezinbestean bete beharko da betekizun hori, onuradun izan nahi bada, hala finantza-bermeen bidez arrisku-finantzaketan laguntzeko, nola finantza-kostua murrizten laguntzeko.

          5. Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridiko pribatua ez egotea krisian den enpresatzat hartuta, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

          6. Eskatzaileek jakinaraztea diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez ere, orobat, hala dagokionean, azken bi urteetan zer minimis laguntza jaso dituzten.

          7. Eskatzaileek jakinarazi behar dute, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta dauden ala ez.

          8. Edozein itzulketa-prozeduraren ordainketa-betebeharrak beteta izatea.

          9. Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoari jarraikiz.

          10. Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

          11. Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

          12. Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.

          13. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.

          14. Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

          15. Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan-kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

          16. Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

            Bosgarrena. Eskaerak aurkezteko epea eta era.

          1. Eskaera aurkezteko epea, hala finantza-bermeen bidezko arrisku-finantzaketako laguntzetan, nola finantza-kostua murrizteko laguntzetan, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera hasiko da eta agindu honen hemezortzigarren ebatz-zatian zehaztutako funtsak erabat agortzean amaituko da, edo, bestela, 2020ko abenduaren 31n.

            Finantza-kostua murrizteko laguntzaren eskaera egin nahi bada, finantza-bermeen bidezko arrisku-finantzaketako laguntza eskatu beharko da.

            Epe hau luzatu egin ahal izango da, 24 hileko gehieneko epearekin, 2020ko abenduaren 31rako agindu honen 13. ebatz-zatian xedatutako funtsak ez badira agortu. Luzapen hori Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren aginduz erabaki behar da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da 2020ko abenduaren 31 baino lehen.

          2. Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 8. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14 artikuluan xedatutakoa betez:

            1. Pertsona fisikoek modu presentzialean zein elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak.

              Modu presentziala: eskabideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.

              Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko moduak (elektronikoa zein presentziala izan) ez du behartuko aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egitera, edonoiz alda daiteke eta.

            2. Pertsona juridikoek bide elektronikoak erabiliko dituzte eskabidea aurkezteko euskadi.eus egoitza elektronikoan: gaztelaniaz: https://www.euskadi.eus/y22home/es/; euskaraz: https://www.euskadi.eus/y22home/eu/

          3. Eskabideak bide elektronikoz nahiz presentzialez aurkezteko, inprimaki-eredu normalizatua erabiliko da, helbide hauetan eskuragarri dagoena: gaztelaniaz, http://www.euskadi.eus/ayudas_appa; euskaraz, http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep

          4. Eskabidea egin osteko izapideak kanal elektroniko honen bidez egingo dira: gaztelaniaz, http://www.euskadi.eus/micarpeta; euskaraz, http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

          5. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak modu presentzialean eta elektronikoan nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus

          6. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak.

          7. Laguntza-eskaeraren ereduaren oinarrizko edukia eskuragarri dago http://euskadi.eus helbidean, eta agindu honen IV. eranskina da.

          8. Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

            1. Pertsona juridikoen kasuan, erakundearen eraketa-eskriturak eta estatutuak. Erregistratuta egon beharko dira.

            2. Erantzukizunpeko adierazpena, laugarren ebatz-zatiko 5. zenbakitik 16.era artekoetan xedatutako betekizunak betetzeari buruzkoa, eta horren egiaztagiria, administrazioaren eskura jarriko duena hala eskatuz gero.

            3. Inbertsio Proiektuaren Memoria, I. eranskin gisa eransten den ereduan ezarritakoarekin bat.

            4. Arauek hala eskatzen dutenean, azken bi ekitaldietako Urteko Kontuak (hala dagokionean eta arau aplikagarriek hala eskatzen dutenean, horiek ikuskatuta egon behar dute) eta Galera eta Irabazi Aurreikusien Kontua, eskabidea aurkezten den ekitaldiaren ondorengo hiru urteetarako. Gainerako kasuetarako, jarduerari atxikitako aktibo eta pasiboen inbentarioa aurkeztuko da, baita azken bi ekitaldietan lortutako emaitzen deskribapen-memoria ere.

            5. Finantza-erakunde kolaboratzailearen idazkia, II. eranskineko ereduan ezarritakoarekin bat.

            6. Eta eskatzaileak, eskabidea baliozta dadin, aurkeztu nahi duen agiri osagarri oro.

          9. Laguntzak kudeatzen dituen organoak automatikoki egiaztatuko ditu NANa, IFK, foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ekonomia-jardueren eranskinarekin batera, eta Sozietateen gaineko Zerga. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. zenbakian xedatutakoaren arabera.

          10. Eskabidea, eskatzen den dokumentazioarekin batera, aukeratzen den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeari jarraikiz.

          11. Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo behar diren agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industrietako Zuzendaritzak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

          12. Eskatutako dokumentazioa administrazio honetan edo beste batean entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. zenbakian ezarritakoarekin bat.

            Eskatzaileak adierazi beharko du zein administraziotan eta zein unetan aurkeztu diren. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, dokumentazioa aurkeztu beharko du.

          13. Enpresa txiki eta ertainek (ETE) izaera hori egiaztatu beharko dute, agiri hauek aurkeztuta:

            1. Pertsona fisikoek: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kopia, ekonomia-jardueren eranskinarekin batera, eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiarena.

            2. Pertsona juridikoek: eskaera aurkeztu den dataren aurreko ekitaldiari dagokion sozietateen gaineko zergaren kopia.

              Agiriekin batera, dokumentazioak erakusten duen egoera aldatu ez dela dioen adierazpena.

          14. Edonola ere, espedientea kudeatzen duen Zuzendaritzak aurkeztutako laguntza-eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko irizten dituen bestelako argibide eta/edo agiri osagarriak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

          15. Eskabide guztiak hartuko dira, funtsek iraun artean. Eskabideak beharrezkoak diren agiri guztiekin sartu diren ordena berean sartuko dira programan.

            Seigarrena. Ebazpena.

          1. Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendariari dagokio laguntzen ebazpenak ematea. Eskatutako maileguei dagozkien finantza-bermeen bidezko laguntzak eta finantza-kostua murrizteko laguntzak emateari dagokionez, honakoa zehaztuko da ebazpenean:

            1. Eskatutako maileguei dagozkien finantza-bermeen bidezko laguntza ematea.

              Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NANa.

              Finantzen Euskal Institutuarekin eta finantza-erakunde laguntzaileekin formalizatu beharreko maileguen zenbatekoa, interes-tasak, epea eta gabealdia zehaztuta.

              Emandako bermea eta haren dirulaguntzako baliokide gordina, eragiketa bakoitzari aplikatzekoa.

              Hala dagokionean, laguntza hauek Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 21. artikuluan ezarritako arrisku-finantzaketarako laguntzen izaera izango dute.

              Hala dagokionean, eragiketaren minimis-izaera, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamendua aipatuz.

            2. Finantza-kostua murrizteko laguntza ematea.

              Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NANa.

              Finantza-kostua murrizteko laguntzaren zenbatekoa, eurotan; Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakunde kolaboratzaileek emandako maileguei aplikatuko zaie.

              Eragiketaren minimis-izaera, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamendua aipatuz.

          2. Laguntzak ukatzeko ebazpenean, halaber, alderdi hauek zehaztu beharko dira:

            Eskatzailearen izena edo sozietatearen izena, IFZ edo nortasun-agiria.

            Laguntza ukatzeko arrazoiak.

          3. Finantza-kostua murrizteko laguntza emango da, baldin eta emandako maileguei dagozkien finantza-bermeen bidezko laguntza eman bada.

          4. Eskabidea aurkezten den egunaren ondoren gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori bukatuta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskabideak ezetsi direla ulertu beharko dute, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legaren 24. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

            Halaber, Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendariak Finantzen Euskal Institutuari eta eragindako finantza-erakundeei jakinaraziko die aipatutako ebazpena.

          5. Dirulaguntza emateko, ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei.

          6. Aintzat hartzeko edo aintzat ez hartzeko ebazpenaren aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen dutenetik aurrera, edo, hiru hileko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik aurrera. Berariazko ebazpenik badago, hilabete izango dute horretarako, ebazpenaren berri izan eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

          7. Laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gainera, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen itzalpean onuradun izango diren pertsonen zerrenda, laguntzaren zenbatekoa zehaztuta duela, hura jendaurrean jartze aldera.

            Zazpigarrena. Onuradunen betebeharrak.

            Agindu honetan araututako finantza-laguntzen onuradun diren pertsonek betebehar hauek izango dituzte:

          1. Mailegu-polizak formalizatzea, agindu honen 19. ebatz-zatian ezarritako baldintzetan.

          2. Dirulaguntza zertarako eman den, xede horrexetarako erabiltzea.

          3. Inbertsioak gehienez bi urteko epean amaitzea, finantza-laguntzaren ebazpena jakinarazi den datatik hasita.

          4. Inbertsioak aktibo mantendu behar dira Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakundeek emandako mailegua indarrean dagoen bitartean.

          5. Pertsona eskatzaileak eskatu eta aukeratu duen laguntza-lerroaren arabera eta, hain zuzen, jaso duen laguntzaren laguntza-lerroaren arabera, bete egin behar da Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 21. artikuluan xedatutakoa, edota: Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruz; Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamendua eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamendua.

          6. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari idatziz jakinaraztea diruz laguntzen den ekintza bera finantzatzeko beste dirulaguntza edo laguntza batzuk eskatu dizkiotela administrazioren bati edo beste erakunde publiko edo pribaturen bati, eta, hala badagokio, laguntzok eskuratu dituztela, hori gertatu eta hamabost eguneko epean, hargatik eragotzi gabe deialdi honen laugarren ebatz-zatian xedatzen dena.

          7. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.

          8. Mailegua emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz.

          9. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategineko 50. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitakoaren arabera exijitu daitekeen beste edozein obligazio betetzea.

          10. Egin diren inbertsioak egiaztatzeko froga-balio nahikoa duten agiriak gordeta edukitzea inbertsioak amaitu ondorengo bost urteetan.

            Zortzigarrena. Bateragarritasunak.

          1. Agindu honen bidez esleitzen diren laguntzak bateragarriak izango dira agindu honetan aurreikusten diren helburu berak dituzten eta diruz lagun daitezkeen ekintza berak gauzatzeko jasotzen den beste edozein laguntza publikorekin, betiere, horien baturak ez duenean gainditzen kasu bakoitzerako zehazten den laguntzaren intentsitatea, Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoa aplikatuz edota Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluarekin, Europako Batzordearen 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluarekin eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren 5. artikuluarekin bat.

          2. Diruz lagundu daitezkeen gastu berei dagokienez, minimis laguntzak ez dira beste ezein laguntzarekin edo arriskuko finantzaketako neurri bererako laguntzarekin metatuko, baldin eta metatze horrek gaindituko balu laguntzaren intentsitatea edo dagokion gehieneko laguntzaren kopurua. Gehieneko kopuru hori kasu bakoitzaren ezaugarri zehatzen arabera dago ezarrita, kategorien araberako salbuespen-araudi batean, minimis-laguntzak arautzen dituen erregelamendu batean edo Batzordeak harturiko erabaki baten bitartez. Diruz lagundu daitezkeen kostu zehatzetarako ematen ez diren minimis laguntzak edo diruz lagundu daitezkeen kostu zehatzei egotzi ezin dakizkiekeenak, Estatuko beste laguntza batzuekin metatu ahal izango dira, baldin eta kategorien araberako salbuespen-araudi baten edo Batzordeak harturiko erabaki baten arabera eman badira.

          3. Interesdunak beste laguntza-programa batean ere egiten badu dirulaguntza-eskaera eragiketa berarentzako, maileguaren zenbatekoaren eta dirulaguntzaren zenbatekoaren batura eragiketaren zenbateko osoa baino handiagoa ez izateko adinakoa izango da maileguaren gehieneko zenbatekoa. Zenbatekoa gaindituz gero, sobera jasotako dirulaguntza eman zaion Sendotu maileguaren amortizazio aurreratua ordaintzeko erabili beharko du.

          4. Dirulaguntzak bateragarriak izango dira, haien guztien baturak ez badu gainditzen agindu honetako kapitulu bakoitzean ezarritako gehieneko laguntza-ehunekoa edo -zenbatekoa. Muga hori gainditzen bada, murriztu egingo da, eman baino lehen, gaindikinari dagokion zenbatekoan.

          5. Aurreko paragrafoak xedatzen duena gorabehera, baldin eta laguntzen mugak desberdinak badira, onuradunarentzat onuragarriena den muga hartuko da kontuan gaindikina kalkulatzeko.

          6. Agindu honen bidez onuradun diren pertsona edo enpresek beti jakinarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritzari beste dirulaguntza edo laguntzaren bat jaso duten helburu bererako; halaber, zerga-ekitaldi honetan zein aurreko bi ekitaldietatik aurrera gaur egun arte jaso dituzten minimis laguntzak ere jakinarazi beharko dizkiote.

            Bederatzigarrena. Ez-betetzeak.

          1. Agindu honetan jasotako laguntzeko edozeinen onuradunak ez baditu agindu honetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan ezarritako betekizunak betetzen, edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean badago, ez-betetzeari buruzko espedientea egin ondoren (espediente horretan interesdunari entzungo zaio), Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendariak funtsa kudeatzen duen erakundeari eta dagokion finantza erakundeari jakinaraziko die hori, emandako finantzaketa ezeztatu dezaten. Hori dela eta, pertsona edo enpresa onuradunak uko egin beharko dio eragiketari, aurretiaz amortizatuta, eta, hala badagokio, jaso dituen laguntzak eta horiei dagozkien interesak itzuli beharko dizkio EAEko Diruzaintza Nagusiari, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta itzulketei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko aipatu 53. artikuluan ezarritakoaren arabera. Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

          2. Funtsaren berme-obligazioekin bat etorriz, laguntzarekin lotutako ez-betetzeen ondorioz onuradunaren nahitaezko amortizazioaren faltari aurre egiteko ordainketen ordaina eman beharko balu, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak, eskumena duen organoaren bidez, prozedura egokia bideratu eta erakunde onuradunari entzun ondoren, pertsona edo enpresa horren zorraren zenbatekoa eta hura ordaintzeko modu eta epea zehaztuko ditu.

          3. Bermerako eskubidea galdutzat emateko prozedurari edo itzulketa-prozedurari hasiera emateko arrazoia administrazioko arau-haustea izan litekeen egitateren bat bada, dagokion arloan eskumena duen organoari jakinaraziko zaio, zehapen-prozedurari hasiera eman diezaion.

          4. Bestalde, egiaztatzen bada erakunde laguntzaileren batek bereganatutako betebeharren bat ez duela bete, harekin sinatutako hitzarmena azkendu egingo litzateke, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak beste lege- eta administrazio-jarduera batzuk abiaraztea baztertu gabe.

            Hamargarrena. Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

            Laguntza emateko kontuan hartu diren baldintzen aldaketa oro, edo harekin batera beste edozein erakunde publikok nahiz pribatuk emandako dirulaguntzak edo laguntzak jasotzea, edo Finantzen Euskal Institutuarekin eta finantza-erakunde kolaboratzaileekin maileguen ezerezte aurreratu oso edo partziala egitea, ezarritako epean, idatziz jakinarazi eta justifikatu beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari. Horren ondorioz, laguntza emateko ebazpena aldatu ahalko da, baldin agindu honetan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira eta laguntza ematean onartutako helburuari eusten bazaio. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Interes-tasetan hobariak aplikatzeko laguntzen kasuan, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

            Hamaikagarrena. Atzera egitea eta uko egitea.

          1. Eskatzaileak atzera egin ahal izango du, betiere laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera bat helarazi beharko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

          2. Laguntzaren onuradun den pertsonak onartu zaion laguntzari uko egin ahalko dio, emandako dirulaguntza onartu eta gero, baldin eta mailegu-eragiketa formalizatu ez bada. Uko egitea idatziz aurkeztuko da, idazkia Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendariari zuzenduta. zuzendari horrek, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du ukoa, eta harentzat prozedura bukatu dela deklaratuko du. Behin ukoa onartuta, pertsona onuradunak besterik gabe galduko du emandako laguntzara onartu zaion eskubidea.

            Hamabigarrena. Inbertsioen kontrola eta jarraipena.

            Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzek kasuan-kasuko administrazio-kontrolak eta ikuskaritzak egingo dituzte, aurkeztu den dokumentazioko datuak egiazkoak diren, baldintzak betetzen diren eta inbertsioak egiatan egin diren ziurtatzeko.

Hamahirugarrena. Baliabide ekonomikoak.

  1. Agindu honen bitartez deialdia egiten den finantza-bermeen bidezko arrisku-finantzaketako lerroak gehienez 15.250.000 euro emango ditu mailegutan, Finantzatzen Euskal Institutuaren eta finantza-erakunde kolaboratzaileen eskutik. Mailegu horiek Finantzen Euskal Institutuak, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta Finantza Erakunde laguntzaileek izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren (agindu honen III. eranskin gisa argitaratzen da) esparruan formalizatuko dira.

  2. Hitzarmen horren esparruan eratu da berme-funts bat, 2.440.000 eurokoa, inbertsioaren finantzaketa-lerro honetako kobraezinak estaltzeko helburuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien kargu.

  3. Eman beharreko maileguen bolumenari lotuta esleitutako zenbatekoa agortzen bada, gorabehera horri publizitatea ematearren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak ebazpena emango du. Ebazpen horretan, zenbateko hori zein egunetan agortu den adieraziko da, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Argitaratzen aurrera, ez da onartuko agortu den laguntzarako aurkezten den eskabiderik.

  4. Dagoeneko aurkeztuta dauden eta izapidetzen ari diren eskabideak, 1. zenbakian zehaztutako eman beharreko maileguen bolumena agortu delako artatu ezin direnak, arrazoi horrengatik ukatuko dira, Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendariaren ebazpenaren bidez.

    Hamalaugarrena. Finantzaketa-eragiketen zenbatekoa eta ezaugarriak.

  1. Inbertsioak finantzatzeko, maileguak baimenduko dira, eta Finantzen Euskal Institutuak eta parte hartzen duten finantza-erakundeek formalizatuko dituzte, agindu honen III. eranskinean argitaratzen den lankidetza-hitzarmenaren babesean. Maileguko, eskabidean aurreikusitako inbertsioaren % 80ko muga ezarri da.

  2. Finantzaketa-eragiketen zenbateko maximoa honako hau izango da, aukeratutako eta eskatutako laguntza-lerroaren arabera:

  1. Agindu honen 1. ebatz-zatiko 2. zenbakiko a) letran xedatuen kasuan, Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 21. artikuluko 9. apartatuan ezarritakoa, alegia, arrisku-finantzaketaren guztizko zenbatekoak ez duela 15 milioi euro gaindituko diruz lagundu daitekeen enpresa bakoitzeko.

  2. Agindu honen 1. ebatz-zatiko 2. zenbakiko b) letran xedatuen kasuan, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluan ezarritakoa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruz; edota abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 4. artikulua, nekazaritzako minimis laguntzei buruzkoa; edota Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren 4. artikulua, arrantza eta akuikultura minimis laguntzei buruzkoa; betiere, proiektu edo onuradun motaren arabera.

  1. Formalizatu beharreko maileguen interes-tasa, epeak eta gainerako baldintzak agindu honi erantsita doan lankidetza hitzarmenean ezarritakoak izango dira. Finantzen Euskal Institutuaren, parte hartzen duten finantza-erakundeen, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren eta Ogasun eta Ekonomia Sailaren arteko lankidetza hitzarmena da.

  2. Berme-funtsak estaldura emango dio, maileguz mailegu, programan parte hartzen duen finantza-erakunde laguntzaile bakoitzak Finantzen Euskal Institutua barne dela formalizatutako mailegu-zorroko kobraezin bakoitzaren % 80ari, finantza-erakunde laguntzaile bakoitzak eta/edo Finantzen Euskal Institutuak formalizatutako zenbateko nominal osoaren % 20ko mugarekin.

  3. Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta helburutzat du Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren finantza-politikako eta kreditu publikoko tresnatzat jardutea. Finantzen Euskal Institutuak egingo ditu koordinazio- eta artekaritza-lanak, hala lankidetza-hitzarmenean nola kapitulu honetan ezarritakoa aplikatu eta garatzeko ardura duen erakundetzat.

  4. Programan parte hartzen duten finantza-erakundeek inbertitzaile pribatu independente gisa parte hartzen dute.

    Hamabosgarrena. Finantzatuko diren proiektu motak.

  1. Xede honetarako finantzaketa-eragiketak onartuko dira: kapital finkoa finantzatzeko premien estaldura, xede bera lortzera atxikitako aktibo finkoak eskuratuta (Kontabilitate Plan Orokorraren 2. taldekoak).

  2. Eskatzaileak eskuragarri duen finantzaketaren hazkunde garbia ekarri beharko du finantzaketak, eta, beraz, ezin izango da erabili bizirik dauden mailegu edo kredituak amortizatzeko.

  3. Inbertsioak ezingo dira egon erabat amaituta edo guztiz gauzatuta eskabidea egiten den datan.

    Hamaseigarrena. Gastu hautagarriak.

  1. Gastu hautagarriak inbertsio-izaerakoak izan beharko dira, Kontabilitate Plan Orokorreko 2. taldekoak, eta, horrenbestez, era horretan kontabilizatuko dira enpresaren urteko kontuetan. Aplikagarriak dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritako diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko zehaztapen guztiak.

  2. Honako inbertsio mota hauek izan daitezke:

    Eraikinak eta obra zibila.

    Proiektu- eta obra-zuzendaritzaren ordainsariak (gehienez, proiektuaren % 8).

    Makineria eta instalazioak.

    Ekipamendua, altzariak, erremintak.

  3. Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek:

    Zorren interesak, interes-hobarien motako dirulaguntzei lotuak izan ezik.

    Lurzoru eraikigabeak eta eraikiak eskuratzea.

    Balio erantsiaren gaineko zerga, ez denean berreskuragarria, BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera.

    Garraio-elementuak ez dira gastu hautagarritzat hartuko, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta establezimenduarenak direnean.

    Hamazazpigarrena. Laguntzak emateko prozedura.

    Kapitulu honetan araututako laguntzak esleitzeko, ondoz ondoko konkurrentziaren prozedura erabiliko da; beraz, laguntzak esleitzeko, eskabideak aurkezteko unearen hurrenkerari erreparatuko zaio, eta, ezarritako funts guztiak (Agindu honetako hamahirugarren ebatz-zatian artikuluan ezarrita daudenak) amaitzen diren arte esleituko zaizkie laguntzak agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei.

    Hemezortzigarrena. Finantzaketa-eragiketen gastuak.

  1. Kapitulu honetan deitzen diren laguntzak kudeatzeko organo eskudunak, aurkeztutako proiektuak zein arlotakoak diren arabera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko Zuzendaritzak izango dira.

    Elikagaien Kalitate eta Industrietako Zuzendaritzak koordinatuko du kudeaketa, eta harremana izango du Balorazio eta Segimendu Batzordearekin eta Finantzen Euskal Institutuarekin.

  2. Aurkeztutako finantzaketa-eskabideak elkarrekin ebaluatuko ditu Balorazio eta Segimendu Batzordeak. Batzorde hori finantza-lankidetzako hitzarmenean ezarritakoarekin bat etorrita eratuko da (agindu honen eranskinean jaso da hitzarmen horren eredua). Formalizatu beharreko eragiketa guztiek Balorazio eta Segimendu Batzordearen baimena beharko dute.

  3. Balorazio eta Segimendu Batzordeak eskabideak aztertu aurretik, aurkeztutako eskabideak aztertuko dituzte, aurkeztutako proiektuak zein arlotakoak diren arabera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko Zuzendaritzen zerbitzu teknikoek. Zuzendaritzek eskabide bakoitzean egiaztatuko dute agindu honetan xedatutakoa betetzen dela eta proiektua teknikoki eta ekonomikoki bideragarria dela, eta berariaz utziko dute jasota, dagokion txostenaren bidez; txosten hori aurkeztu den proiektua dagokion arloko Zuzendaritzaren titularrak izenpetuko du. Aipatutako txosten horrek, kasuan-kasu, finantzaketa izapidetzeko eta bermea esleitzeko aldeko proposamena, edo aurkakoa, izango du.

    Proposamen hori Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren aurrean aurkeztuko da, hilabeteko gehieneko epean, espedientea kudeatzen duen zuzendaritzan espedientea osatuta dagoen unetik aurrera.

  4. Proposamena finantzaketa izapidetzearen eta bermea esleitzearen aldekoa bada, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak Balorazio eta Segimendu Batzordeari bidaliko dizkio, aipatutako proposamenarekin batera, eskabidea eta espedienteetako dokumentazioa, hark azter ditzan, mailegua baimentzeko edo ukatzeko.

    Proposamena finantzaketa izapidetzearen eta bermea esleitzearen aurkakoa bada, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak aipatutako proposamena bidaliko dio Elikagaien Kalitate eta Industrietako Zuzendaritzari, eskabideari ezezkoa emateko, agindu honetako 10. artikuluan xedatzen denarekin bat.

  5. Balorazio eta Segimendu Batzordeko ordezkariek aho batez onartu beharko dute eragiketa. Eskabide bakoitzari atxikitako finantza-erakundeek parte hartzeari uko egin ahalko diote. Hala, interesa duten beste finantza-erakunde batzuek esku hartzeko bidea emango dute.

  6. Ez Finantzen Euskal Institutuak ez finantza-erakunde laguntzaile batek ere ez badu interesik agertzen eragiketaren gainean, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak interesdunari jakinaraziko dio eskabidea ezetsi egin dela.

  7. Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakunde parte-hartzaileek mailegua formalizatu aurretik, Balorazio eta Segimendu Batzordeak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari jakinaraziko dizkio eskatutako mailegua onartzearen alde emandako txostenak, izaera loteslea izango dutenak, organo horrek dagokion ebazpena eman dezan, agindu honetako seigarren ebatz-zatian ezarritako eran.

  8. Ebatz-zati horretan xedatu jarduketak kudeatzeko gehieneko epea bost hilekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik hasita.

    Hemeretzigarrena. Mailegu-eragiketa formalizatzea.

  1. Behin bermea emateko ebazpenaren onuradunari jakinarazitakoan, enpresa edo pertsona eskatzaileak dagokion mailegua formalizatuko du Finantzen Euskal Institutuarekin eta finantza-erakunde parte-hartzaileekin, gehienez hiru hileko epean.

  2. Mailegu-poliza laguntza-emateko ebazpenean adierazten diren xederako eta titularraren izenean formalizatu beharko da.

  3. Formalizatu beharreko maileguaren zenbatekoak eta modalitateak ez dute inola ere gaindituko ebazpeneko zenbatekoa, ezta kopuru hori itzultzeko zehaztutako epemugak.

  4. Finantzen Euskal Institutuak, orobat, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari jakinaraziko dizkio formalizatutako mailegu-eragiketak, lankidetza-hitzarmenean ezarritako maiztasun, betekizun eta ereduekin.

Hogeigarrena. Baliabide ekonomikoak.

  1. Finantza-kostua murriztearren interes-tasetarako hobari gisa ematekoak diren laguntzen gehieneko zenbatekoa hirurehun mila (300.000) euro izango da.

  2. Kapitulu honetan xedatzen diren laguntzak ematera bideratutako zenbatekoa agortzen bada, gorabehera horri publizitatea ematearren, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak ebazpena emango du. Ebazpen horretan, zenbateko hori zein egunetan agortu den adieraziko da, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Argitaratze horretatik aurrera, agortu den laguntzarako aurkezten den eskabiderik ez da onartuko.

  3. Dagoeneko aurkeztuta dauden eta izapidetzen ari diren eskabideak, 1. zenbakian zehaztutako eman beharreko kreditua agortu delako artatu ezin direnak, arrazoi horrengatik ukatuko dira, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpenaren bidez.

    Hogeita batgarrena. Mailegu-eragiketetan interesetarako emandako hobariaren zenbatekoa.

  1. Finantza-kostua murriztuz interes-tasetan emandako hobariaren zenbatekoa, gehienez, lankidetza-hitzarmenaren eremuan formalizatutako mailegu-eragiketetan aplikagarri den interesaren % 1 izango da.

    Ateratzen den interes-tasa nominala pertsona onuradunarentzat inoiz ere ez da negatiboa izango, emandako dirulaguntza aplikatuta.

  2. Laguntza behingoan ordainduko da. Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eguneratze-tasatzat erabiliko da erreferentziako eta eguneratzeko tasak finkatzeko metodoa berrikusteari buruzko Europako Batzordearen jakinarazpenean (2008/C14/029) zehaztutako eguneratze-tasa. Ondorio horietarako, une horretan indarrean den erreferentzia-tasa (Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratutako azkena) izango da, oinarrizko interes-puntuak murrizteari aplikatuta.

  3. Interes-hobarietarako gehieneko laguntza ezingo da izan 100.000 euro baino handiagoa proiektuko.

    Hogeita bigarrena. Laguntzak kudeatzea.

  1. Agindu honetan deitzen diren laguntzak kudeatzeko organo eskudunak, aurkeztutako proiektuak zein arlotakoak diren arabera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko Zuzendaritzak izango dira. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak koordinatuko du kudeaketa.

  2. Aurkeztutako eskabideak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek ebaluatuko dituzte. Eskabide bakoitzean egiaztatuko dute ea betekizunak betetzen diren, horren berri berariaz jasota, dagokion txostenaren bidez. Txosten hori kasuan-kasuko zuzendaritzaren titularrak izenpetu beharko du. Aipatu txostenak, behar denean, interes-hobarien laguntza ematearen aldeko edo aurkako proposamena adieraziko du.

  3. Proposamen hori Elikagai Politika eta Industrietako Zuzendaritzaren aurrean aurkeztuko da, hilabeteko gehieneko epean, espedientea osatuta dagoenetik aurrera.

  4. Interes-tipoen hobarien bidez laguntza emateko proposamena aldekoa edo kontrakoa izan, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak dagokion ebazpena emango du, agindu honen seigarren ebatz-zatian zehaztutako eran.

    Hogeita hirugarrena. Justifikazioa eta ordainketa.

  1. Finantza-kostua murrizteko interes-tasetan hobariak eskaintzearen bidez emandako laguntzak ordainduko dira, baldin eta agindu honen II. kapituluan xedatutako mailegu-poliza formalizatu bada, hemeretzigarren ebatz-zatian xedatzen den eran.

  2. Finantza-kostua murrizteko tasa-hobarien laguntza ordainduko zaie laguntzari loturiko finantzaketa emango duten erakunde mailegatzaileei. Horiek mailegu-eragiketa subsidiatuen kapital bizia murriztuko dute, laguntza-zenbatekoa kenduta.

  3. Eskatzaileei ez zaie esleitutako laguntzarik ordainduko, baldin eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako gisa honetako dirulaguntzengatik, zehapen-prozeduraren edo dirulaguntzak itzultzeko prozeduraren batean sartuta badaude, eta prozedura horiek amaitu gabe badaude.

Agindu honekin deitutako laguntzak emateko (II. kapitulukoak; hobariak interes-tasetan, finantza-kostua murrizteko), kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko aurrekontu orokorretan, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 19a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

  1. Pertsona fisiko edo juridiko eskatzailearen jarduera.

  2. Sustatzaileen identifikazioa.

  3. Enpresaren egitura.

  4. Proiektuaren kokalekua.

  5. Laguntzaren xedeko inbertsioa bideratuko den jarduketaren eta egingo diren inbertsioen deskribapen zehatza (obra zibila, makinak, etab).

  6. Proiektuaren hiru urterako bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterlana.

  7. Mailegua eskatzen den inbertsio motaren arabera, fabrikatutako produktuen eta erabilitako lehengaien, zerbitzuen eta enplegu-sorkuntzaren deskribapen xehakatua.

  8. Inbertsioak egikaritzeko epea.

  9. Inbertsio-proiektuaren aurrekontu xehatua.

  10. Azken bi urteetako salmentak eta emaitzak eta hiru urtetarako aurreikuspenak.

  11. Inbertsioen finantzaketa-plana.

    (Ikus .PDF)

Alde batetik:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, eta, haren izenean, Maria Aranzazu Tapia Otaegui Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua eta Pedro María Azpiazu Uriarte Ogasun eta Ekonomiako sailburua.

Bestetik:

Finantzen Euskal Institutua, eta, haren izenean, Josu Garay Ibañez de Elejalde zuzendari nagusia.

Bestetik:

  1. finantza-erakundea SA, ordezkaritzat bere zuzendari nagusia duela.

  2. finantza-erakundea SA, ordezkaritzat bere zuzendari nagusia duela.

    Kred. Soz. Koop. xxxx mugatua, ordezkaritzat bere zuzendari nagusia duela.

    AZALTZEN DUTE:

    Lehenengoa. Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura eta landa-garapeneko sektoreetan proiektuak finantzatzea bultzatzeko, beharrezkotzat jo da sektore horietako inbertsioak finantzatzeko programa bat martxan jartzea (Sendotu 2019-2020 Programa). Horretarako, hitzarmen honen bitartez, maileguak esleitzeko eskema bat egituratzen da, honako hauen bidez gauzatzen dena: Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren (EB) hirugarren kapituluko hirugarren atala, barne-merkatuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria jakin batzuk aitortzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen aplikazioan; eta Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamendua (EB), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari dagokiona; horretan, zehazten da erregimen horren mende dauden laguntzak Batzordeari jakinarazteko betebeharretik salbuetsita geratzen direla eta barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen direla; Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 Erregelamendua (EB), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzako minimis laguntzei aplikatzeari dagokiona; eta Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 Erregelamendua (EB), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak arrantza- eta akuikultura-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari dagokiona, laguntza motaren arabera.

    Bigarrena. Lankidetza-hitzarmen honen ondorioetarako, zentzu honetan ulertu behar dira jarraian datozen definizioak:

  1. Nekazaritza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza.

  2. Dirulaguntzaren baliokide gordina: arriskua finantzatzen laguntzeko neurrien azken onuradunak neurri horietatik ateratzen duela jotzen den abantailaren edo onuraren tamaina. Kalkulatzen den dirulaguntzaren baliokide gordinaren zenbatekoaren araberakoa izango da laguntzaren zenbatekoa, eta, hala dagokionean, eman beharreko minimis laguntzaren gehieneko zenbatekoa. Dirulaguntzaren baliokide gordina kalkulatzeko formula 964/2014 (EB) Erregelamenduaren III. eranskinean dago jasota.

  3. Enpresa: jarduera ekonomiko bat gauzatzen duen erakunde oro, izaera juridikoa eta finantzaketa modua edozein direla ere. Bereziki, enpresatzat hartzen dira banakako edo familiako eskulangintzan edo beste jarduera batzuetan aritzen direnak, pertsonen sozietateak eta erregulartasunez jarduera ekonomiko batean aritzen diren elkarteak.

  4. Nekazaritza-sektoreko enpresak: Nekazaritzan diharduten enpresak; hots, nekazaritzako edo abeltzaintzako produktuak (Tratatuaren I. eranskinekoak) lortzeko behar diren lanen multzoan dihardutenak, arrantzakoak, akuikulturakoak eta basogintzakoak izan ezik, eraldaketa, bilgarria jartzea eta merkaturatzea barne hartuta, baldin eta azken horiek ustiategiaren barnean egiten badira.

  5. Arrantza-sektoreko enpresak: arrantzako edo akuikulturako produktuak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 11ko 1379/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinekoak) ekoizten, eraldatzen edo merkaturatzen diharduten enpresak.

    Elikadura-sektoreko enpresak: nekazaritzatik, abeltzaintzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoizten, eraldatzen, ontziratzen eta merkaturatzen diharduten enpresak, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 2ko 17/2008 Legeak ezarritakoarekin bat.

  1. Landa-garapenaren sektoreko enpresak: G1, G2 edo G3 landatartasun-maila duen landa-eremuren batean diharduen enpresa. (G4, G5 edo G6 maila dutenak ere sar daitezke).

  2. Krisiak jotako enpresa: Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 1. artikuluko 18. zenbakian ezarritako betekizunak betetzen dituen enpresa.

  3. Bermea: idatzizko edozein konpromiso, hirugarren baten mailegu-eragiketa guztien edo zati baten erantzukizuna norberaren gain hartzen duena, berriki eginiko zor-tresnen, errentamenduaren edo kuasikapital-tresnen eran.

  4. Laguntzaren zenbatekoa. Laguntzaren zenbateko gordina, proiektuan diruz lagun daitezkeen kostuen ehunekoaren bidez adierazia. Kopuru guztiak zergetakoak edota bestelakoak diren kenkarien aurretikotzat hartuko dira.

  5. Inbertitzaile pribatu independentea: bere inbertsioaren xede den eta diruz lagun daitekeen enpresaren akziodun ez den inbertitzaile pribatu oro. Bereziki, probidentziazko inbertitzaileak (business angels) eta finantza-erakundeak, edozein dela ere haien titulartasuna, bere inbertsioei dagokienez arrisku osoa bere gain hartzen duten neurrian. Enpresa berri bat sortzen denetik aurrera, inbertitzaile pribatuak, fundatzaileak barne, enpresa horretatik independentetzat jotzen dira.

  6. Arrisku-finantzaketako inbertsioa: diruz lagun daitezkeen enpresentzako maileguak, finantza-errentamenduak, bermeak eta modalitate horien konbinazioak barne, inbertsio berriak egiteko helburua dutenak.

  7. Lehenengo merkataritza-salmenta: enpresa batek produktu- edo zerbitzu-merkatu batean egindako lehen salmenta, merkatua zundatzeko egindako salmenta mugatuak izan ezik.

  8. Enpresa txiki eta ertainak: Europako Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako irizpideak betetzen dituzten enpresak.

  9. Enpresa txiki edo ertain kotizatugabea: balore-burtsa batean ofizialki kotizatzeko onartu ez den enpresa txiki edo ertain oro, negoziazio-plataforma alternatiboak izan ezik.

  10. Hasierako inbertsioa: a) establezimendu berri bat sortzeari, lehendik dagoen establezimendu baten ahalmena handitzeari, establezimendu batean lehenago ekoizten ez ziren produktuetara establezimendu horren ekoizpena dibertsifikatzeari edo lehendik zegoen establezimendu baten ekoizpen-prozesu globala eraldatzeari lotutako aktibo material eta immaterialetako inbertsioa; edo b) itxi den edo bestek erosi izan ez balute itxita legokeen eta saltzaileari lotuta ez dagoen inbertitzaile batek erosi duen establezimendu batenak diren aktiboak erostea; enpresa baten akzioak eroste hutsa ez da hasierako inbertsiotzat hartuko.

  11. Mailegua: mailegu-emaileak mailegu-hartzailearen esku, hitzartutako epe baterako, hitzartutako diru kopuru bat jartzen duen hitzarmen oro. Akordio horrek mailegu-hartzailea kopuru hori hitzartutako aldian itzultzera behartzen du. Maileguaren edo beste finantzatze-tresna baten forma har dezake, baita finantza-errentamendu batena ere, mailegu-emaileari gutxieneko etekineko osagai nagusi bat eskaintzen diona. Lehendik dauden maileguak birfinantzatzea ez da diruz lagun daitekeen mailegua izango.

  12. Itzulketa: laguntza jasotzeko eskubidea galtzea, eta, hala egokituz gero, jasotako laguntza itzultzea, pertsona edo erakunde onuradunak bere betebeharrak bete ez izanaren ondorioz.

  13. Berme-tasa: dagokion estatu-laguntzaren zenbatekoari jarraituz diruz lagun daitekeen eragiketa bakoitzaren inbertitzaile publiko batek duen galeren estalduraren ehunekoa.

  14. Enpresa bakarra: halakotzat hartuko dira beren artean gutxienez lotura hauetako bat duten enpresak:

    1. Enpresa batek beste enpresa baten akzionisten edo bazkideen boto-eskubideen gehiengoa du.

    2. Enpresa batek beste enpresa baten administrazio-, zuzendaritza-, edo kontrol-organoko kideen gehiengoa izendatu edo atzera botatzeko eskubidea du;

    3. enpresa batek beste batean eragin dominatzailea izateko eskubidea du, harekin sinatutako kontratu baten edo bigarren enpresaren estatutu-klausula baten ondorioz;

    4. Enpresa bat bestearen akziodun edo bazkidea da eta, berak bakarrik kontrolatzen ditu haren akzionisten boto-eskubideen gehiengoa, bigarrenaren beste akziodun edo bazkide batzuekin izandako akordioaren ondorioz.

      Horrela, beste enpresa baten edo beste enpresa batzuen bitartez paragrafo honen a) eta d) letretan ezarritako harremanetariko edozein duten enpresak ere enpresa bakartzat hartuko dira.

      Hirugarrena. Horregatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Ogasun eta Finantza Sailaren bitartez), Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-erakunde laguntzaileen arteko finantza-loturak egoki egituratzearren, esku-hartzaileek finantza-izaerako lankidetza-hitzarmena formalizatzea erabaki dute. Hauek dira

      KLAUSULAK

      Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.

      1. Hitzarmen honek definitzen ditu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren, Ogasun eta Finantza Sailaren (biak ere EAEko administrazio orokorrekoak dira), finantza-erakunde sinatzaileen eta Finantzen Euskal Institutuaren arteko lankidetza-baldintzak, 2019ko eta 2020ko ekitaldietarako nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetan finantza-laguntzako programa bat (Sendotu 2019-2020 Programa) garatzeko. Nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura eta landa-garapenaren sektoreetako kide diren inbertsio-finantzaketaren eskatzaileei maileguak ematean datza programa hori.

        Bigarrena. Parte-hartzaileak.

      1. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Elikagaien Kalitate eta Industrietako Zuzendaritzaren bitartez, hitzarmen honetan Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrari esleitutako eginkizunak egingo ditu. Gainera, aintzat hartuko dira bermeak emateari dagokionez Ogasun eta Finantza Sailari esleitutako eskumenak.

      2. Finantzen Euskal Institutua zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, eta horren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren finantza-politikako eta kreditu publikoko tresnatzat jardutea da. Finantzen Euskal Institutuak egingo ditu koordinazio- eta artekaritza-lanak, Sendotu 2019-2020 Programa aplikatu eta garatzeko ardura duen erakundetzat, maileguak izapidetzeari eta bermeak emateari dagokionez, hitzarmen honetan ezarritako baldintzetan. Finantzen Euskal Institutuak kreditu-arriskua partekatuko du, pari-passu baldintzetan, parte hartzen duten finantza-erakundeekin.

      3. Hitzarmen honetan parte hartzen duten finantza-erakundeek indarrean dagoen araudiak ematen dien gaitasuna dela bide, eta inbertitzaile pribatu independente gisa, jarduten dute.

        Hirugarrena. Sinatzaileen betebeharrak.

        1. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren konpromisoak.

          Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak konpromisoa hartzen du kobraezinak estaltzeko berme-funtsa eratzeko beharrezko ekarpenak egiteko, hamargarren klausulan ezarritakoari jarraituz.

          Orobat, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetan finantza-laguntza emateko programaren esparruan (Sendotu 2019-2020 Programa) laguntza-programa bat ezartzeko eta dagokion deialdia egiteko konpromisoa hartzen du.

        2. Finantzen euskal institutuaren konpromisoak.

          Finantzen Euskal Institutuak konpromisoa hartzen du, hitzarmen honen indarraldian, honekin batera doan eranskineko «Maileguen ezaugarriak» apartatuan markatutako baldintzetan onuradunei maileguak emateko, baita Hamargarren Klausulan ezarritakoari jarraituz kobraezinak estaltzeko ere.

          Baimena edukiz gero, finantzaketa erdibana gauzatuko dute Finantzen Euskal Institutuak eta parte hartzen duen finantza-erakunde laguntzaile batek edo gehiagok, arrisku eta zenbateko berarekin.

          Eragiketa bakoitza formalizatzeko, Finantzen Euskal Institutuak bere balantzeko edo finantzaketa-iturri arruntetako funtsak erabiliko ditu.

        3. Finantza-erakundeen konpromisoak.

          Akordio hau izenpetzen duten finantza-erakundeek konpromisoa hartzen dute, hala onartzen badute, hitzarmen honen indarraldian, honekin batera doan eranskineko «Maileguen ezaugarriak» apartatuan markatutako baldintzetan onuradunei maileguak emateko, baita hamargarren klausulan ezarritakoari jarraituz kobraezinak estaltzeko ere.

          Baimena edukiz gero, finantzaketa erdibana gauzatuko dute Finantzen Euskal Institutuak eta parte hartzen duen finantza-erakunde laguntzaile batek edo gehiagok, arrisku eta zenbateko berarekin.

          Laugarrena. Hartzaileak.

          Hitzarmen honetan aurreikusten den finantzaketaren hartzaileak izan daitezke,

          1. Bermeak mailegatu bidez arriskua finantzatzeko laguntzei dagokienez, Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren hirugarren kapituluko hirugarren atalaren esparruan dago. Erregelamendu horrek laguntza-kategoria batzuk Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen ditu.

            Enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak edo juridikoak, enpresa txiki edo ertain kotizatugabearen kategoria dutenak, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetakoak direnak, eta arriskuko finantzaketako hasierako inbertsioaren unean ondorengo baldintza hauetako bat behintzat betetzen dutenak:

            Ezein merkatutan eragiketarik egin ez izana.

            Beren lehenengo merkataritza-salmentaz geroztik edozein merkatutan eragiketak egiten zazpi urte baino gutxiago eman izana.

            Arriskuko finantzaketako hasierako inbertsio bat behar izatea; geografiaren edo produktuen aldetik berria den merkatu batean sartzeko asmoz egindako negozio-plan batean oinarrituta, inbertsio horrek azken bost urteko negozio-bolumenaren batez bestekoaren % 50 baino gehiago izan behar du.

          2. Arriskua finantzatzeko laguntzei dagokienez, bermeak mailegatuko dira, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren eta Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren babesean, nekazaritza, basogintza, arrantza, elikadura eta landa-garapeneko sektoreetan diharduten pertsona fisikoak edo juridiko pribatuak izatea.

            Bosgarrena. Finantzatuko diren proiektu motak.

          1. Xede honetarako finantzaketa-eragiketak onartuko dira: kapital finkoa finantzatzeko premien estaldura, xede bera lortzera atxikitako aktibo finkoak eskuratuta (Kontabilitate Plan Orokorraren 2. taldekoak).

          2. Eskatzaileak eskuragarri duen finantzaketaren hazkunde garbia ekarri beharko du finantzaketak, eta, beraz, ezin izango da erabili bizirik dauden mailegu edo kredituak amortizatzeko.

          3. Inbertsioak ezingo dira egon erabat amaituta edo guztiz gauzatuta eskabidea egiten den datan.

            Seigarrena. Gastu hautagarriak.

          1. Gastu hautagarriak inbertsio-izaerakoak izan beharko dira, Kontabilitate Plan Orokorreko 2. taldekoak, eta, horrenbestez, era horretan kontabilizatuko dira enpresaren urteko kontuetan. Aplikagarriak dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 31. artikuluan ezarritako diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko zehaztapen guztiak.

          2. Honako inbertsio mota hauek izan daitezke:

            Eraikinak, obra zibila eta obra-proiektua eta -zuzendaritza.

            Makineria eta instalazioak.

            Ekipamendua, altzariak, erremintak.

          3. Ez dira diruz lagunduko honako gastu hauek:

            Zorren interesak, interes-hobarien motako dirulaguntzei lotuak izan ezik.

            Lurzoru eraikiak eta eraikigabeak eskuratzea, diruz lagundu daitekeen gastu osoaren % 10 baino gehiago ordainduta. Bermeen kasuan, ehuneko hori mailegu lotuaren zenbatekoari aplikatuko zaio. Lurzoruaren balioa egiaztatu beharko du aditu independente kualifikatu edo erakunde ofizial behar bezala baimendu batek.

            Balio erantsiaren gaineko zerga, ez denean berreskuragarria, BEZari buruzko legeria nazionalaren arabera.

            Garraio-elementuak ez dira gastu hautagarritzat hartuko, salbu eta eraldaketa-prozesuekin halabeharrezko lotura dutenean eta establezimenduarenak direnean.

            Zazpigarrena. Betekizunak.

            Hitzarmen honen xedeetarako, Sendotu 2019-2020 Programaren finantzaketaren pertsona hartzaileek Klausula honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte, Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen direnak; honako hauek dira:

          1. Inbertsio osoaren gutxienez % 20, finantzaketa pribatuaren bitartez estali beharko da, agindu honen eranskinean argitaratzen den lankidetza-hitzarmenari loturiko finantzaketak kanpo. Suteak, hondamendi naturalak eta katastrofeak badira inbertsioaren kausa, ez da betekizun hau aplikatuko.

          2. Agindu honen 1. ebatz-zatiaren 2. zenbakiaren b) letran xedatzen den laguntza-lerroan, arau hauetan ezarritako betekizunak betetzea: Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua; Batzordearen abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua; eta Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren 3. artikulua.

          3. Inbertsioa Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

          4. Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Ezinbestean bete beharko da eskakizun hori, bermea jaso nahi bada.

          5. Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridiko pribatua ez egotea krisian den enpresatzat hartuta, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).

          6. Eskatzaileek jakinaraztea diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez ere, orobat, hala dagokionean, azken bi urteetan zer minimis laguntza jaso dituzten.

          7. Eskatzaileek jakinarazi behar dute, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zigor-prozeduratan sartuta dauden ala ez.

          8. Edozein itzulketa-prozeduraren ordainketa-betebeharrak beteta izatea.

          9. Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoari jarraikiz.

          10. Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.

          11. Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

          12. Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.

          13. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.

          14. Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

          15. Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan-kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.

          16. Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

            Zortzigarrena. Gehieneko muga.

          1. Lankidetza-hitzarmen honen babesean Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-erakunde laguntzaileen artean formalizatutako maileguen zenbateko osoa ez da izango hamabost milioi berrehun eta berrogeita hamar mila (15.250.000,00) euro baino handiagoa.

            Bederatzigarrena. Eskabideak aurkezteko eta izapidetzeko epea eta modua.

          1. Eskabideak aurkezteko epea eta modua, baita aurkeztu beharreko dokumentazioa ere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak ematen duen deialdiko aginduan ezarriko dira.

          2. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean finantzaketa-eskabideak aurkeztu ondoren eta, deialdiari dagokion aginduan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldeko azterketa lortzen duten eskabideetarako, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantzaketa-eragiketan parte hartzeko interesa duten finantza-erakundeen eskura jarriko dira erakunde horien arabera beharrezko diren dokumentu teknikoak, finantzaketa-proiektuaren bana-banako azterketa egitearren.

          3. Tartean diren erakundeetako bakoitzak aurkeztu diren eskabideak aztertu eta gero, hamargarren klausulan zehaztutako Balorazio eta Segimendu Batzordea batzartuko da, eskabide bakoitza onartzeko edo ukatzeko.

            Hamargarrena. Balorazio eta segimendu batzordea.

          1. Aurkeztutako eskabideak elkarrekin ebaluatuko ditu Balorazio eta Segimendu Batzordeak. Batzorde hori eragiketa bakoitzean esku hartzen duten alderdietako bakoitzak eratuko du. Beraz, kide hauek izango ditu:

            Finantzen Euskal Institutuaren ordezkari bat.

            Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko ordezkari bat, titularraren aginduz izendatua, idazkari gisa jarduteko.

            Finantzaketa-proiektuan parte hartzen duen finantza-erakunde laguntzaile bakoitzaren ordezkari bat.

            Balorazio eta Segimendu Batzordeak bere funtzionamendu-arau propioak ezarri ahalko ditu, bere kideen artean informazioa albait modu eraginkorrenean bideratzeko.

            Hamaikagarrena. Mailegu-eragiketak onartzea.

          1. Behin eskabideak dokumentazio guztia duenean eta proiektuari dagokion arloko zuzendaritzaren titularrak izenpetu duen txosten teknikoa aldekoa bada, Balorazio eta Segimendu Batzordeen bileren aurretik, honako dokumentazio hau bidaliko die kide guztiei Kalitate eta Elikagai Industrietako Zuzendaritzak:

            1. Eskabidea eta espedienteko dokumentazioa.

            2. Aldeko txosten teknikoa; aurkeztu diren proiektuak zein arlotakoak diren arabera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzetako zerbitzu teknikoek egingo du, eta titularrak sinatu; titularrak, era berean, deialdiaren aginduan xedatutakoa betetzen dela egiaztatu behar du, baita proiektuaren bideragarritasun tekniko-ekonomikoa ere.

          2. Balorazio eta Jarraipenerako Batzorde bakoitzeko ordezkariek aho batez onartu beharko dute eragiketa.

          3. Eskabide bati atxikitako finantza-erakunde batek eskatu den eragiketan parte hartzeari uko egin ahalko dio. Hala, interesa duten beste finantza-erakunde batek esku hartzeko bidea emango du. Finantza-erakunde laguntzaile batek ere ez badu eragiketari buruzko interesik erakusten, Balorazio eta Segimendu Batzordeak eskabidea ukatu duela jakinaraziko dio interesdunari Kalitate eta Elikagai Industrietako zuzendariak ebazpen baten bidez.

          4. Behin finantzaketa-eragiketa onartutakoan, Balorazio eta Segimendu Batzordeak Kalitate eta Elikagai Industrietako zuzendariari jakinaraziko dio finantzaketa-eragiketa onartzearen alde emandako txostena, eta Finantzen Euskal Institutuaren eta dagokion finantza-erakunde laguntzailearen artean mailegu-eragiketa bana formalizatuko da (zenbateko nominal berekoak), aipatu Balorazio eta Segimendu Batzordeak onartutako baldintzetan. Edonola ere, formalizazio hori egin baino lehen, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak laguntzak onartzeko ebazpena emango du, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak xedatutako laguntza-aginduan ezarritako eran jakinaraziko du. Halaber, Kalitate eta Elikagai Industrietako zuzendariak lehen aipatutako ebazpena jakinaraziko die Finantza Erakundeei eta Finantzen Euskal Institutuari.

          5. Sei hilean behin, Finantzen Euskal Institutuak segimendu-txosten bat egingo du. Txostenaren edukia hau izango da:

            1. Eragiketa hauen balantzea, erregistro-datarekin:

              1. Ordainketak maileguen onuradunei.

              2. Onuradunen diru-itzultzeen kobrantzak.

              3. Aurreko eragiketetako bakoitzaren osteko saldoa.

            2. Onuradun bakoitzeko, erregistro bat eramango da, ordainketa-datekin, itzulketekin, atzerapenekin eta gorabeherekin (batez ere, mailegu-hartzaileek muga-egunaren ondoren amortizatu gabeko zenbatekoei buruzkoak).

          6. Eragiketa bakoitza onartzeaz gainera, Balorazio eta Segimendu Batzordeak onartutako eragiketen segimendu-lanak egingo ditu. Horretarako, Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakunde laguntzaileek maileguen kudeaketari buruz egoki diren xehetasun guztiei buruzko informazioa emango dute, datu nabarmenenak bidalita.

            Hamabigarrena. Arriskuaren estaldura. Berme-funtsa.

          1. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak, finantzaketa-lerroa bultzatu duen erakundea denez, finantzaketa-lerroaren arriskua estaltzen parte hartuko du, kobraezinak estaltzeko berme-funts bat eratuz, hirugarren klausulan adierazita dagoen moduan.

            Bermearen zenbatekoa bi milioi laurehun eta berrogei mila (2.440.000) euro izango da. Finantza-lerroko gehieneko zenbatekoa, aldiz, hamabost milioi berrehun eta berrogeita hamar mila (15.250.000) euro.

            Bermean sartuta egongo dira kapitala, interesak eta mailegu kobraezin bakoitzetik eratorritako gastuak.

            Orobat, finantza-bermeez hornitutako mailegu-eragiketarako laguntza beste dirulaguntza batzuekin bateragarri egitearren, eragiketa bakoitzaren dirulaguntzako baliokide gordina (DBG) kalkulatuko du Kalitate eta Elikagai Industrietako Zuzendaritzak.

          2. Behin lankidetza-hitzarmen hau sinatuta, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak ordainketa bat egingo dio Finantzen Euskal Institutuari, berme-funtsa eratzearren, goian aipatutako zenbatekoarekin.

          3. Finantzen Euskal Institutuak kudeatuko du berme-funtsa, eta irizpide hauek hartuko ditu aintzat:

            1. Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-erakunde laguntzaile sinatzaile bakoitzaren mailegu-zorroari banakatuta aplikatuko zaio funtsa. Finantza-erakunde baten zorroko zenbateko erabiligabeak ezingo zaizkio aplikatu xede bererako zenbateko osoa dagoeneko agortu edo aplikatu dioten beste bati.

            2. Finantzen Euskal Institutuak euroguneko likidezia bermatua duten finantza-erakundeen edo jaulkitzaileen diru-gordailuetan edo zor publikoan izango du kobraezinak estaltzera aplikatu ez den berme-funtseko saldoa.

            3. Kobraezinak metatzearen ondorioz berme-funtsak onartutako galeren gehieneko zenbatekoa gainditzen bada, bai Finantzen Euskal Institutuarentzat edo bai parte hartzen duen finantza-erakunde laguntzaile batentzat, horietako bakoitza izango da hitzarmen honi lotutako bere mailegu-zorrotik eratorritako kobraezin erantsien zenbatekoari aurre egin beharko diona.

            4. Gehienez ere sei hilean behin, Finantzen Euskal Institutuak, finantza-erakunde laguntzaileen informazioa jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari haien zorroei lotuta dauden eta ez ordaintzeengatik edo hornidurak eratzeagatik gorabeherak dituzten maileguei buruzko informazioa bidaliko dio.

          4. Finantzaketa-eragiketa bat kobraezintzat jotzeko, honako baldintza hauetako bat bete beharko da gutxienez:

            1. Erabat kitatuta eta % 100ean hornituta egotea.

            2. Haien saldoa kobraezintzat kontabilizatuta egotea agindu-kontuetan, eta baja emanda egotea arriskua, osorik edo zati batean.

            3. Galera egiaztatu eta justifikatzea, eta berreskuratzeko bide posibleak ezinezko direla ere.

              Eragiketa bat kobraezintzat jo ondoren, Finantzen Euskal Institutuak, saldo erabilgarririk badago, berme-funtsaren zati bat haren kontabilitate-estaldurarako erabili ahal izango du, eta, era berean, eragiketa kobraezin horrek eragindako finantza-erakunde laguntzaileari dagokion zenbatekoa transferitu ahal izango dio, agiri bidez behar den bezala justifikatu ondoren. Zenbateko hori berme-funtsaren kargura aplikatzeko, argi dagoenez, kontuan hartuko da klausula honen 1. zenbakian finkatutako estaldura noraino heltzen den.

          5. Finantzen Euskal Institutuak eta finantza-erakunde laguntzaileek, betiere, zor zaizkion kopuruak kobratzeko egoki irizten diren ekintza guztiak egingo dituzte, hala auzibidetik kanpo nola auzibidean. Bermeak gauzatzearen bidez edo beste bitarteko batzuez berreskuratutako kopuruak, erasandako alderdien artean banatu beharko ditu, bakoitzaren arrisku-ehunekoaren arabera.

            Berme-funtsa aplikatu ondoren, Finantzen Euskal Institutuak edo finantza-erakunde laguntzaileek, bermeak gauzatzearen bidez edo beste bitarteko batzuen bidez, Finantzen Euskal Institutuak eta erakunde laguntzaileek berek kobraezintzat onartutako zenbatekoa gainditzen duten zenbatekoak berreskuratzen badituzte, gaindikin hori berme-funtsari itzuliko zaio.

          6. Aurreko apartatuetan xedatutakoaz gainera, azken onuradunak Sendotu mailegutik zor duen edozein kopuru ordaintzen ez badu, finantza-erakundeak, egoki baldin baderitzo, Finantzen Euskal Institutuari eskatu ahalko dio onuradun horrek duen kreditua laga diezaiola, haren eskubide eta bermeekin batera (direla pertsonalak, direla errealak). Hala egiten bada, Finantzen Euskal Institutuak lagatze hori gehienez hogeita hamar egun naturaleko epean egin ahalko du, eskatu zitzaionetik zenbatzen hasita.

          7. Sendotu 2019-2020 Programa bukatutakoan, eta haren babesean emandako maileguak mugaeguneratuta, Finantzen Euskal Institutuak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari aurkeztu beharko dio berme-funtsaren kudeaketako azken balantze bat, hala egokituz gero soberako zenbatekoen likidazioa eta guzti.

            Hamahirugarrena. Hitzarmenaren indarraldia.

            Hitzarmen hau izenpetzen denetik 2020ko abenduaren 31ra arte izango da aplikagarri, edo, hala egokituz gero, hitzarmen honetan ezarritakoari jarraituz ematekoa den maileguen gehieneko bolumena agortu arte, data hori baino lehen hala gertatuz gero.

            Finantzaketarako bermeak eskaintzeko behar adinako zuzkidura ekonomikoa badago, hitzarmen hau urteko aldietan luzatu ahalko da, bi urtera arte gehienez ere, amaitzen den unetik zenbatzen hasita. Alderdiek aho batez onartu behar dute luzapena eta idatziz formalizatu behar da, amaitu baino lehen.

            Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren, Finantzen Euskal Institutuaren eta hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeen konpromisoek iraun egingo dute haren babesean emandako maileguen epemugaraino.

            Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

            Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburua.

            Ogasun eta Ekonomiako sailburua.

            Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia.

            Kred. Koop. Soz. mugatua.

          1. finantza-erakundea SA.

          2. finantza-erakundea SA.

            MAILEGUEN EZAUGARRIAK

            Baliabidea: mailegu amortizagarria.

            Finantzatzeko zenbatekoa: eskabidean aurreikusitako inbertsioaren % 80ko maileguko mugarekin, kasuan-kasu, honako hau izango da finantzaketa-eragiketen zenbateko maximoa, aukeratutako eta eskatutako laguntza-lerroaren arabera:

          1. Bermeen bidezko arrisku-finantzaketako laguntzak: Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren hirugarren kapituluko hirugarren atalekoetan, Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 21. artikuluko 9. zenbakian ezarritakoa, alegia, arrisku-finantzaketaren guztizko zenbatekoak ez duela 15 milioi euro gaindituko diruz lagundu daitekeen enpresa bakoitzeko.

          2. Bermeen bidezko arrisku-finantzaketako laguntzak: minimis erregelamenduetakoetan, Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluan ezarritakoa, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruz; edota abenduaren 18ko 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 4. artikulua, nekazaritzako minimis laguntzei buruzkoa; edota Europako Batzordearen ekainaren 27ko 717/2014 (EB) Erregelamenduaren 4. artikulua, arrantza eta akuikultura minimis laguntzei buruzkoa; betiere, proiektu edo onuradun motaren arabera.

            Interes-tasaren modalitatea: interes-tasa aldakorra, proiektu bakoitzaren arrisku-ebaluazioaren araberakoa, urtebetera gehienez ere Euribor gehi % 2,00ko diferentzialeko kostuarekin, bost urtetik gorako epea duten eragiketetarako; eta gehienez ere Euribor gehi % 1,75eko diferentzialeko kostuarekin, bost urteko epea baino txikiagoa duten eragiketetarako.

            Interesa urtero berrikusiko da. Interesak egunero sortuko dira, maileguaren printzipal biziaren gainean, eta hiruhilekoz hiruhileko likidatuko dira.

            Ondorio horietarako, Euribor gisa ulertu behar da Reuter-en Euribor= pantailaren bidez (oinarria: Act/360) edo, aurrekoa desagertuz gero, informazio bera eman dezakeen beste pantaila baten bidez lortutako bankuen arteko interes-tasa. Tasa hori hamabi hilabeterako gordailuetarako da, eta eragiketa formalizatu den egunaren aurreko bigarren egun baliodunean kalkulatzen da. Ez da biribiltzerik onartuko. Finkapenaren datan Euriborra % 0tik beherakoa izanez gero, interes-tasa kalkulatzeko, % 0 dela joko da.

            Epea: 10 urtera arte.

            Gabealdia: 2 urtera arte.

            Amortizazio-sistema: sei hilean behingo epemugak.

            Komisioak eta gastuak. Ez da komisiorik aplikatuko maileguaren nominalaren gainean, ez irekitzeagatik eta ez aldez aurretik amortizatzeagatik. Mailegu-hartzailearentzako gastu gehigarri bakarra fede-emaile publikoen edota jabetza-erregistroaren (hala egokituz gero) esku hartzetik datorrena izango da.

            Bermeak. Ekarritako bermeei eta proposatutako eragiketari buruz egiten den ebaluazioaren arabera, Finantzen Euskal Institutuak berme osagarriak direla pertsonalak, direla errealak eskatu ahalko dizkie bazkideei, beste sozietate batzuei edo elkar bermatzeko sozietateei. Berme horiek maila eta ehuneko beretan banatuko dituzte eragiketa bakoitzean parte hartzen duten Finantza Erakundeek eta mailegu-entitate bakoitzak. Bestalde, parte hartzen duten finantza-erakundeek ezingo dute eskatzailearengandik berme gehigarririk hartu, Finantzen Euskal Institutuak eskatutakoez gainera.

            Kredituen hurrenkera. Mailegu-hartzailea behartuta dago, mailegu honen indarraldian, bere aktiboetako edozeinen gainean eskubide errealik, kargarik edo zerga nahiz pribilegiorik ez sortzera, aurrez Finantzen Euskal Institutuaren baimena izan ezean. Era berean, onuradunak maileguaren indarraldi osoan ez-pribilegiatuak eta ez-mendekoak diren bere beste hartzekodunen maila bera mantenduko du.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik