Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko azaroaren 8koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez iraungita deklaratzen baita Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako lanpostu bat -goi kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 66. dotazioa- izendapen askez betetzeko prozedura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5503
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/08
  • Argitaratze-data: 2019/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko urriaren 1eko Aginduaren bidez (2018ko urriaren 10eko EHAA), Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako lanpostu bat goi kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 66. dotazioa izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen.

Hamabost egun balioduneko epean, agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, prozeduran parte hartzeko 33 eskaera jaso ziren.

Izendapen askeko prozedura ez da ebatzi, ebazteko ezarritako epea amaitu den arren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluaren arabera, Administrazioa behartua dago ebazpen espresua eman eta jakinaraztera prozedura guztietan, edozein dela ere prozedura hasteko modua. Dagokion prozedura erregulatzen duen arauak ezarriko du ebazpen espresua jakinarazteko gehieneko epea. Epe hori gehienez ere sei hilabetekoa izango da, non ez duen lege-mailako arau batek epe handiago bat ezartzen edo Europar Batasuneko Zuzenbideak hala aurreikusten ez duen. Prozeduretako arauek ez badute ebazteko gehienezko eperik ezartzen, hiru hilabetekoa izango da epe hori.

Aipatutako artikuluan esaten den bezala, prozedura iraungitzen bada, ebazpena gorabehera hori deklaratzea izango da, zer gertatu den eta zer arau aplikatu behar diren azalduta.

Hori dela bide, honako hau

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 8a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.