Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko azaroaren 8koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena. Honen bidez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (COPAFA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariak diren batzordekide batzuk kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen dira, eta publiko egiten da batzordearen eraketa berria.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5497
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/08
  • Argitaratze-data: 2019/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez ezarri zen nola deitu, nola osatu eta zer-nolako funtzionamendu-arauak izan behar zituen abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 dekretuei jarraikiz sortutako batzorde parekideak.

Batzorde horri Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidea (COPAFA) izena eman zitzaion, eta, funtzioen aldetik duen askatasunari kalterik egin gabe, gaur egun, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dago.

Abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 dekretuen arabera, COPAFAk honako kide hauek ditu: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta, bestetik, hiru foru aldundiak. Halaber, sei batzordekide izango ditu: hiru Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrekoak, eta beste hirurak foru-aldundietakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkarien inguruan izandako aldaketak direla eta, beharrezkoa da izendapenak eguneratzea eta batzordearen eraketa berriari publizitatea ematea.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Kargutik kentzea Ikerne Zuluaga Zamalloa eta Irma Maria Basterra Ugarriza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekideak ziren aldetik.

Bigarrena. Izendatzea Jorge Garbisu Buesa, Jone Miren Fernández Landa eta Mª Teresa Amezqueta Alegría, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekideak izan daitezen.

Hirugarrena. Publiko egitea COPAFA Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen eraketa berria, ordezkarien artean izandako aldaketak sartuta.

COPAFA-Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekideak hauek dira:

Lehendakaria:

  1. ª Teresa Amezqueta Alegría, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzuen zuzendaria.

    Batzordekideak:

    Jorge Garbisu Buesa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

    Jone Miren Fernández Landa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

    Maria Asunción Quintana Uriarte, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria.

    Miren Maite Peñacoba Etxebarria, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.

    Xabier Arruti Olazábal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako eta Lurralde Orekako zuzendari nagusia.

    Idazkaria:

    Josu Erauzkin Barrenetxea, erakunde ordaintzailearen arduraduna, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako karrerako funtzionarioa.

    Seigarrena. Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila, guztiek jakin dezaten.

    Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 8a.

    Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.