Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko urriaren 29koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoko orain arteko ordezkaria kentzen baita eta beste pertsona bat izendatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan izango duen ordezko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5494
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/10/29
  • Argitaratze-data: 2019/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 9. artikuluak, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkeraren arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen du. Hain zuzen ere, 1.b) paragrafoan eta 2. paragrafoan, funtzio publikoaren ardura duen sailburuari ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkariak izendatzeko eskumena. Bost ordezkari horiek hautatu behar dira langile-kopururik handiena eta organo horretako idazkaria atxikita daukaten sailetako langile-kudeaketaz arduratzen diren goi-kargudunen artean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2019ko urtarrilaren 7ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen zuzendaria izendatzea xedatu zen eta izendapenak 2019ko urtarrilaren 9an hartu zuen indarra.

Azaldutako guztiagatik, izendatu zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Juan Carlos Soto Pérez kentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan duen ordezkariaren kargutik, eta, haren ordez, María Pilar Uriarte Brizuela Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen zuzendaria ordezko bokal izendatzea.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 29a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.