Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2019ko irailaren 18koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baita «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» 2019. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 193
  • Hurrenkera-zk.: 4647
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/18
  • Argitaratze-data: 2019/10/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako huts bat aurkitu da Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko irailaren 18ko Aginduan (agindu haren bidez, arautzen eta iragartzen da «Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria» 2019. urterako). Agindu hura 2019ko irailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da (183. zenbakia). Orain, segidan, zuzendu egiten da:

Euskarazko bertsioaren 2019/4372 (20/5) orrian, agindu horren I. eranskinaren bosgarren oinarrian,

honela dio:

  1. Eskabideak aurkezteko epea bi hilekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

baina honela esan behar du:

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.