Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baitira 2019-2020 ikasturtean itundu beharreko unitateak, honako irakaskuntza hauei dagokienez: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 4410
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/11
  • Argitaratze-data: 2019/09/27

Testu legala

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduak dei egiten du 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko unitateak zehazteko.

Agindu horren III. kapituluan xedatzen dira ikasturteka itundu beharreko unitateak zehazteko eskakizunak eta prozedura.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko otsailaren 8ko Ebazpenaren bidez ireki zen 2019-2020 ikasturterako itundu beharreko unitate berriak zehazteko eskabideak aurkezteko epea.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta ikasketa ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau

2020. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, Aurrekontuen Legeak 2020ko ekitaldirako ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.

Agindu honetan agertzen diren diru-zenbatekoak gehienekoak dira, eta barnean hartzen dituzte irakasleen eta gainerako langileen gastuak.

Goragoko paragrafoan ezarritakoa hala bada ere, ordainketa eskuordetuaren sistemak eragiten dien mailetan, honako honen arabera ordainduko zaie antzinatasuna inoren kontura lan egiten duten langileei: ikastetxean irakasle bakoitzak duen antzinatasunaren arabera.

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)