Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko uztailaren 30ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baita Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako 2019ko ekitaldirako laguntza-programa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3932
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/30
  • Argitaratze-data: 2019/08/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2017-2020 aldirako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Plan Estrategikoan, Jaurlaritzak turismoan, merkataritzan eta kontsumoan sustatu beharreko jarduera publikoko arlo lehenetsiak zehazten dira, betiere XI. legegintzaldirako gobernu-programan oinarrituta. Izan ere, plan estrategiko hori da sailaren politika publikoen plangintza egiteko lanabesa eta administrazio honi arlo horretan dagozkion jarduerak antolatzeko eta koordinatzeko bitarteko egokia.

Barne-merkataritzaren gaiari dagokionez, hainbat lan-ardatz eta jarduketa-lerro zehaztu dira, horietako bakoitzaren helburuaren arabera. IV. ardatzaren eremuaren (Politikak sektorera eta lurraldera eramateko tresnak) xedea da merkataritza-politiken eraginkortasuna hobetzea, horien diseinu, aplikazio eta jarraipeneko lidergo publikoa indartuz, bai eta eskuragarri dauden giza baliabideak eta baliabide teknikoak operatiboki optimizatzea ere, 4.2 ekintza-ildoan (lekuan bertan dauden baliabideak eta elkarte- eta udal-ekosistema). Ildo horren helburua da Sailak lekuan bertan dituen baliabideak egituratzea eta optimizatzea eta elkarte-ekosistemarekin modu koordinatuan integratzea. Eremu horretan txertatzen da, bada, merkataritzako banaketaren sektoreari laguntzeko agindu hau.

Beste alde batetik, Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 50. artikuluan aipatzen denez, Eusko Jaurlaritzak, merkataritzaren arloko eskumenak bere gain hartzen dituen sailaren bitartez, merkataritza-egiturak eraberritzea bilatzen duen jarduketa oro aurrera eramango du, eta batez ere honetara bideratuak: merkataritzako enpresen artean taldekatze edo unitate integratuak osatzera, merkaturatzeko egitura eta prozesuak hobeto ezagutzera bideraturiko azterlan eta ikerketak egitera eta merkataritza-azpiegituraren akatsak zuzentzera.

Agindu hau Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren 2019rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartuta dago (Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko martxoaren 26ko Aginduaren bidez onartu zen plan hori), ardatz honen barruan: «Merkataritza-sektorearen lehiakortasuna sustatzea», eta, zehazki, ardatz horren hirugarren helburuan: «Hiri eremuen merkataritza kudeaketa eta politikak sektorera eramateko tresnak». Era berean, arautzen duen deialdirako, behar adina aurrekontu-kreditu du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeari esker.

Euskadiko Merkataritzako Bulego Teknikoen sarea autonomia-erkidegoko merkataritza-enpresei laguntza emateko aktibo nagusietako bat da, eta balio handiko profesional taldea du politika publikoak koordinatu eta kudeatzeko. Sektorearekin lotutako jarduerak behar bezala gauzatzeko aholkularitza eta ezagutzak eskaintzen dituzte. Hori guztia, gainera, merkataritzaren egoera gertutik ondo ezagututa egiten dute.

Beren zereginak garatzean, bulego horiek Sailaren esfortzuak bideratu behar dituzte, eta politikak kudeatu. Gainera, lantalde integratu eta koordinatu gisa jardun behar dute, sektoreko eta zonako espezializazioei modu egituratu eta eraginkorrean erantzunez. Alde horretatik, laguntza espezializatua eman behar dute merkataritza-banaketaren sektoreak dituen erronka berrien aurrean, inguru bakoitzeko merkataritzaren lehiakortasuna areagotzen eta denboran irauten lagunduko duten prozesuak sustatuz.

Hori guztia dela eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 51.2 artikuluak ematen didan ahalmenaz baliatuta,

Agindu honetako dirulaguntzak honako arau hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua; eta oinarrizko araudia, hau da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta horren araudia onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 30a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.

  1. oinarria. Xedea.

    Eranskin honen xedea oinarriak ezartzea da Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendua ahalbidetuko duten 2019ko dirulaguntzak emateko. Izan ere, bulego horietatik, doan eta merkataritzako banaketaren sektore osoari eta erakundeei zuzenduta, langile kalifikatuek laguntza-zerbitzua emango dute.

  2. oinarria. Baliabide ekonomikoak.

    Aurreko oinarrian adierazitako helburura zuzendutako baliabide ekonomikoak 1.809.500,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitutako aurrekontu-zuzkiduretatik hartuko dira. Aurrekontu-ekitaldian eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du aipatutako kontsignazioa gaindituko inola ere.

  3. oinarria. Erakunde onuradunak.

  1. Agindu honetan araututako laguntzak baliatu ahal izango dituzte honako hauek:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak edo agrupazioak (soilik merkatariek osatutakoak, nahiz merkatariak eta bestelako profesionalek osatutakoak), baldin eta horien jardun-eremuak ez badu gainditzen II. eranskineko zona, bai eta udalak edo udalek sustatutako garapen-entitateak ere. Zonako bulegoei dagozkien dirulaguntzak baino ezingo dituzte eskuratu entitate horiek.

    2. Merkatarien elkarteen gehieneko presentzia duten federazio edo agrupazioak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta beren jardun-eremua lurralde historiko bat bada. Erakunde horiek beren jardun-eremuko bulegoentzako dirulaguntzak baino ezin izango dituzte baliatu, eta bertako elkarte gremial guztiei emango diete zerbitzua. Hiru lurralde historikoetako Merkataritza Ganberek ere arlo gremialeko bulegoetara jo ahal izango dute.

      Bi eremuetan, erakunde eskatzaileek gehienez ere 2 bulegotarako eskaria egin ahal izango dute. Erakunde horietako batek eskabide gehiago aurkeztuko balitu, balorazio-fasean puntuaziorik altuena lortzen duten biak baino ez dira kontuan izango, onuradun izatekotan, eta beste guztiak ezetsi egingo dira.

  2. Laguntzak eskatu ahal izateko, merkatarien elkarteak, agrupazioak eta federazioak izena emanda egon beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan.

  3. Onuradunaren izaera eskuratzeko, erakunde eskatzaileek bete egin beharko dute Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan xedatutakoa.

  4. Honako hauek ezin izango dituzte Agindu honetan araututako laguntzak baliatu: dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zehatuta dauden erakundeek, eta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren bat dutenek, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioan erori direnak ere barnean hartuta, betiere Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera.

  5. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean 13. artikuluaren 3. apartatuan eta 2. apartatuko b), d), e), f), g), h), i) eta j) letretan jaso diren debekuak automatikoki hartuko dira aintzat, eta bere horretan iraungo dute kasu bakoitzean zehaztutako egoerek irauten duten bitartean.

    Onuradun edo erakunde laguntzaile izatea galarazten duten debeku-egoeretan ez daudela frogatzeko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.7 artikuluan aurreikusitako bitartekoak erabili ahalko dira.

  1. oinarria. Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak.

  1. Dirulaguntza jaso ahal izateko, bulegoek merkataritzako banaketan espezializatuta egon beharko dute, beren zerbitzuak doakoak izango dira eta beren helburuen artean egon beharko dute honako hauek: berrikuntzarekin, kalitate-prozesuekin eta teknologia berriekin lotutako prozesuen inguruko sentsibilizazioa eta hedapena, lankidetza horizontal (hiri-eremuetan) eta bertikaleko (banaketa-katean) lankidetza-prozesuen sustapena, enpresa-transmisioko eta ikaskuntzako prozesuen jarraipena eta sustapena, ondarearekin, kulturarekin eta ingurumenarekin jasangarria den ekonomia batekin lotutako estrategien garapena, hirugarren sektoreko estrategien sustapena udal eta/edo eskualde mailan eta kontsumitzaileentzako balio erantsia sortzen duen ekintzen garapena, xede-publikoaren fideltasuna lortzera bideratuta.

  2. Jardun-eremua zonakoa edo gremiokoa izango da, agindu honen II. eranskinaren arabera.

  3. Proiektua 2019an hasi beharko da eta elkarren segidako 12 hilabete iraun beharko du, eta 2019. urtean izango dira horietatik gutxienez hiru.

    Eskabideak ezingo du aurreko deialdian diruz lagundutako denboraldirik eduki.

  4. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira eta bulegoaren arduraduna kontratatzera zuzenduta daude bakarrik.

    Gastu horiek diruz lagundu ahal izango dira kontratatutako pertsonak baldintza hauek betetzen dituenean:

    Goi-mailako unibertsitate-titulua.

    Lanaldi osoko kontratazioa.

    Kontratuaren kategoria profesionalak, halaber, bat egingo du eskatutako titulazioarekin, eta ordainsari ekonomikoa aplikatu beharreko hitzarmenean jasotakoaren adinakoa izango da gutxienez.

    Bulego bakoitzak eman behar duen zerbitzua ziurtatuta geratzeko, ustekabeko inguruabarrengatik baino ez dira onartuko langile teknikoen ordezkapenak edo kontratazio berriak eta kasu hauetan:

    Lana eta familiako bizitza bateragarri egiteko asmoz, hasieran kontratatuko langileak lanaldia murrizteko eskaera egiten badu.

    Hasieran kontratatuko pertsonaren laneko bajengatik.

    Hasieran kontratatuko pertsonak lanpostua uzteagatik.

    Gertaera horrek ez du emandako dirulaguntza handitzerik ekarriko eta oinarri arautzaile hauen 12. artikuluan araututako ebaluazio batzordearen oniritzia izan beharko du.

    Horretarako, ustekabeko inguruabar horren zergatia eta hasieran diruz lagundutako baldintzak aldatzeko eskaera azalduz idatzi bat aurkeztu beharko da. Era berean, kontratatutako pertsona berriaren curriculum vitaea erantsi beharko da eta kontratu berriaren kopia autentikoa.

  5. oinarria. Dirulaguntzen zenbatekoa.

    Bulegoaren zerbitzua beteko duen pertsona urtebetez lanaldi osoan kontratatzeko kostuen % 86,7ra arte estal dezake laguntzaren zenbatekoak. Edonola ere, bulego bakoitzak jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa ez da 38.500,00 eurotik gorakoa izango.

    Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko diruz lagundu daitezkeen gastuen eta 38.500 euroko zenbatekoaren artean ehuneko indizea aplikatuz ateratzen den zenbateko txikiena izango da.

  6. oinarria. Bestelako laguntzekiko bateragarritasuna.

  1. Agindu honetan ezarritako laguntzak bateragarriak izango dira administrazio publikoek edo erakunde pribatuek emandako beste zeinahi laguntzarekin, betiere helburua berbera baldin bada.

  2. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio publiko edo erakunde pribatu edo publiko batzuetatik eskuratutako laguntzak edo dirulaguntzak batuta. Gehiegizko finantzaketa gertatuko balitz, agindu honen bidez emandako laguntza murriztuko da, gehiegizko zatiaren berdina izango den zenbatekoan.

  1. oinarria. Bulegoen jarduna.

    Merkataritzako Bulego Teknikoek, dirulaguntza jaso ahal izateko, agindu honen II. eranskinean ezarritako jardun-eremuetako bat izan beharko dute.

    Edonola ere, zerbitzua emango diote beren eremuko saltokiei hala eskatzen dutenean, elkartekideak izan zein ez.

  2. oinarria. Bulego kopurua.

    Gehienez ere, 47 Merkataritzako Bulego Teknikori emango zaie dirulaguntza, honelaxe banatuta:

    Agindu honen II. eranskinean ezarritako eremuetariko bakoitzari bulego bat dagokio, salbuespen hauekin: 5., 7., 11., 12., 16. eta 18. zonei bina bulego dagozkie; 1., 4., 15. eta 25. zonei hiruna bulego, eta 26. eta 27. eremuei launa bulego.

  1. oinarria. Dokumentazioa eta eskaerak aurkeztea.

  1. Eskaerak (III. eranskina «Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako laguntzak»), errekerimenduak, jakinarazpenak eta agindu honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu eta egingo dira.

    Egoitza elektronikoaren bidez baino ezin izango dira eskabideak eskuratu eta bete, https://www.euskadi.eus/servicios/1026906 webgunean kokatutako funtzionalitateen bitartez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabide-eredua (III. eranskina «Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako laguntzak»), aipatutako egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri.

    Espedientera sartzeko eta gainerako izapideak egiteko, helbide honetara jo daiteke: https://www.euskadi.eus/micarpeta

    Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak konpromisoa hartzen du datuak honako arau hauen arabera tratatzeko: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

    Eskabideak aurkezteko epea hilabete bat izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

    Egitea aurreikusten diren jarduerentzako eskabidea bakarra izango da, eta, onar dadin, osorik bete beharko da.

  2. Herritarren datuak eta hizkuntzari dagokionez botere publikoek dituzten betebeharrak aintzat hartuta, erakunde eskatzaileak hizkuntza ofizialetako edozein aukeratu dezake administrazioarekin harremanetan jartzeko (Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5. eta 6. artikuluak).

  3. Hau da eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

    1. Jardun-eremua.

    2. Ekintza-proiektua eta dirulaguntza eskuratzeko aurkeztutako lan-plana, 11. oinarriko 2.a) puntuko (Kalitatea eta aginduaren helburu eta eskakizunekiko lotura) alderdiei jarraituz, banan-banan eta aipatutako ordenan egituratua.

      Horrela, burutzen diren ekintzek jarraian zehazten den formatua izango dute nahitaez:

      1. Ekintzaren deskribapena.

      2. Erakunde eskatzailearen esku-hartzea.

      3. Egokitasuna neurtzeko adierazleak.

      4. Gauzatzeko egutegia.

      5. Bideratutako aurrekontua.

      6. Kontratatu beharreko teknikariaren esku-hartzea.

        Formatu hori duen fitxa bat emango da, eta ekintza bakoitzerako bete beharko da. Halaber, kronograma bat aurkeztu beharko da, hilekakoa, aurreikusitako ekintza guztiak eta bulegoko teknikariak horiek burutzen emandako lan-orduak biltzen dituen dirulaguntzaren aldiarena.

    3. Agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzetara biltzeko, kasuan kasu eskumena duen organoak hartutako erabakiaren ziurtagiria.

    4. Hauekin izenpetutako hitzarmenak: merkatarien elkarteekin edo banaketa-sektorearekin harremana duten erakundeekin, bulego teknikoaren gune edo jarduera-eremuko enpresa eta erakundeekin. Kasu horietan, aurreko atalean adierazitako ereduaren arabera aurkeztuko dute proiektua.

    5. Merkatarien talde, elkarte edo federazioen kasuan, dagokion Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialaren ziurtagiri eguneratua, erakunde eskatzailearen Merkatarien Elkarteen Erroldako inskripzioari buruzkoa, Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren araberako elkartekideen kopurua adierazita.

    6. 2019ko ekitaldiko sarreren eta gastuen aurrekontuak, behar bezala xehakatuak, bai eta 2018ko ekitaldiko sarreren eta gastuen kontuak ere. Udalen, garapen agentzien eta merkataritza ganberen kasuan, merkataritzaren eremuari buruzkoak izango dira agiri horiek.

    7. Memoria bat, non adierazten baita bulego teknikoaren egoitza eta proiektua garatzeko eskuragarri dauden bitarteko material, tekniko eta pertsonalak.

    8. Bulegoaren arduradunaren curriculum vitae-a.

    9. Aplikatu beharrekoa den hitzarmen kolektiboaren jakinarazpena.

    10. Kasuan kasuko batzorde, korporazio edo aginte-organoko kideen kopurua zehaztuko duen erantzukizunpeko adierazpena, sexuaren arabera bereizita eta izendapenak jasotzen dituen agiriaren kopia erantsita duela.

    11. Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako programen kontura edo beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutako programen kontura helburu bererako jasotako dirulaguntzen gaineko erantzukizunpeko adierazpena. Aitorpen horretan, gainera, aurreko urtean egindako jardueretarako eskuratu ziren dirulaguntzen zehaztasunak ere jasoko dira.

    12. Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

    1. Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak. Horretarako, eraketa-eskrituraren kopia, estatutuena eta erregistroko inskripzioarena ekarriko ditu.

      Nolanahi ere, Merkataritza Zuzendaritzak beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da. Era berean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan (onuradun edo erakunde laguntzailearen izaera eskuratzeko beharrezko baldintzak) xedatutakoa betetzen dela egiaztatu beharko da.

      Dirulaguntzaren eskabidea aurkeztean, eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntza emango duen organoari zuzenean egiazta ditzan ziurtagiri telematikoen bidez Dirulaguntzen Erregelamenduaren uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusita dauden egoerak; kasu horretan, ez dira ziurtagiri horiek aurkeztu beharko.

      Hala ere, eskatzaileak berariaz ukatu ahalko du onarpena; hala eginez gero, egiaztapenak aurkeztu beharko ditu.

      Onuradun izateko nahitaezko baldintza izango da, dirulaguntza eman aurretik, nola izaera horri eusteko baldintza, emandako dirulaguntzaren likidazioa egin arte, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, baita, hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa ere. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketa egiten denean.

  4. Ordezkaritza hirugarren pertsonen esku utzi nahi izanez gero, txosten jakin baterako ordezkari gisa jardun dezaten modu elektronikoan, eta horretarako erabiltzen ez bada Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko Ordezkarien Erregistro Elektronikoa, «Legezko Ordezkaritza Egilestea-Inprimaki normaldua» delakoa (https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/formulario/impreso-normalizado-de-otorgamiento-de-representacion-legal-voluntaria/) behar bezala bete, eta dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

    Pertsona fisikoen kasuan: ordezkaritza ematen duen pertsonaren NAN edo dokumentu baliokidea.

    Pertsona juridikoen kasuan: ordezkaritza-ahala edota ordezkaritza hirugarren pertsona bati ematen dion erakundearen legezko ordezkari gisa legitimatzen duen bestelako edozer agiri, zuzenbidez balio duena.

    Azken bi dokumentu-mota horietarako eta oinarri honetako 3. puntuko l) eta m) letretan jasotako dokumentuetarako, gogorarazten da interesdunek eskubidea dutela jarduneko Administrazioaren esku dauden edo beste edozein Administraziok egindako dokumentuak ez emateko, betiere, kontuan izanik Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren Azken Xedapenetako 12.ak zein idazketa eman dien Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluko 2. eta 3. apartatuei.

  5. Dirulaguntza kobratzeko, eta erakunde onuradunaren bankuko edo izen sozialeko datuak aurretik eman ez badira edo aldatu nahi izanez gero, hirugarrenari alta emateko datuak eman beharko dira, Ogasun eta Ekonomia Sailak ezarritako ereduaren eta prozeduraren arabera (https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/alta-modificacion-datos-terceros/).

  1. oinarria.. Aurkeztutako eskabideetan egindako akatsak zuzentzea.

    Aurkeztutako eskaeran oker, akats edo zehaztugabetasunen bat antzematen bada, eskatzaileari jakinaraziko zaio eta 10 eguneko epea emango zaio akatsa zuzen dezan; era berean, adieraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Epe hori igarotakoan, zuzendu ezean, Merkataritzako zuzendariak ebazpena emango du adierazteko eskatzaileak eskaeran atzera egin duela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

  2. oinarria. Dirulaguntzak emateko prozedura.

  1. Laguntzak emateko lehiaketa-prozedura erabiliko da, kontuan hartuta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluan xedatutakoa (dekretu horren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina).

  2. Baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideak, 100 puntuko guztizko puntuazioari dagokionez, ondoko irizpide eta neurrien arabera baloratuko dira:

    1. Aurkeztutako proiektua (65 puntu gehienez ere).

      Kalitatea eta agindu honetako helburu eta betekizunekiko egokitasuna: 30 puntu gehienez, apartatu hauekin:

      1. Kalitatearen eta teknologia berrien aldetiko prozesuen gaineko sentsibilizazioa eta zabalkundea: 5 puntu gehienez ere.

      2. Lankidetza horizontaleko (hiri-eremuak) prozesuak bultzatzea: 5 puntu gehienez ere.

      3. Lankidetza bertikaleko (banaketa-katea) prozesuak bultzatzea: 5 puntu gehienez ere.

      4. Berrikuntzarekin lotutako prozesuen sentsibilizazioa eta zabalkundea: 3 puntu gehienez ere.

      5. Enpresa-transmisioko eta ikaskuntzako prozesuen jarraipena eta sustapena: 3 puntu gehienez ere.

      6. Ondarearekin, kulturarekin eta ingurumenarekin jasangarria den ekonomia batekin lotutako estrategien garapena: 3 puntu gehienez ere.

      7. Hirugarren sektoreko estrategien sustapena udal eta/edo eskualde mailan: 3 puntu gehienez ere.

      8. Kontsumitzaileentzako balio erantsia sortzen duen ekintzen garapena, xede-publikoaren fideltasuna lortzera bideratutakoak: 3 puntu gehienez ere.

        Aurkeztutako proiektuko ekintzetako bat ere ez da baloratuko aurreko ataletako batean baino gehiagotan.

        Entitate eskatzaileak merkataritza-sektorean duen errotze-maila eta bere jardun-eremuan duen ordezkaritza: 8 puntu.

        Proposatutako egoitzaren merkataritza-dentsitatea: 8 puntu.

        Proiektuaren garapenaren lotutako tresna material eta teknikoak eta lantaldea: 8 puntu. Puntuazio horretatik, bi puntura arte baloratuko da kontratatuko den pertsonaren euskararen ezagutza.

        Proiektuaren jardun-eremuko erakunde publikoen inplikazioa merkatarien elkarteen kasuan, edo erakunde pribatuena udalen, horietatik eratorritako garapen-entitateen edo ganberen kasuan: 6 puntu.

        Entitate eskatzailearen gobernu-organoan sexu bietako ordezkariak gutxienez % 40ko proportzioan dituztelako ziurtapena: 5 puntu.

    2. Erakunde eskatzailea onuraduna izan bada aurreko deialdian: diruz lagundutako proiektuaren bidez garatu diren jardueren gauzatze-maila, frogatzeko modukoa (35 puntu).

      Gainerakoetan: merkataritzarekin zerikusia duten jardueren gauzatze-maila, frogatzeko modukoa; jarduera horiek 2018an garatutakoak izan behar dute, eta batik bat dirulaguntza jasotakoak (35 puntu).

      Garatutako jardueren kopurua, entitatea eta koherentzia: 20 puntu.

      Bazkideen kuoten bidez burututako gastuari aurre egitea: 15 puntu.

      Erakunde eskatzaileek nortasun juridiko ezberdina duten lekuetan, puntuazio bera emango zaie guztiei atal hauetan: «Entitate eskatzaileak merkataritza-sektorean duen errotze-maila eta bere jardun-eremuan duen ordezkaritza» eta «Bazkideen kuoten bidez burututako gastuari aurre egitea», irizpideak ez direlako balioanitzak.

      Agindu honen II. eranskinean araututako zonetako bakoitzean, onuradun izango dira puntuaziorik altuena lortzen duten erakundeak, deialdian jasotako bulego-kopurua bete arte.

      1. oinarria. Ebaluazio-batzordea.

        Ebaluazio-batzorde batek espedienteak aztertuko ditu, erregulazio-arauan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, 11. oinarrian jasotako irizpide eta haztapenen arabera baloratuko ditu, eta prozeduraren ebazpen-proposamena egingo dio eskumena duen organoari, eman beharreko laguntzak eta ukatu beharreko eskaerak jasota.

        Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

        Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Lurralde Bulegoetako hiru koordinatzaileak, antzinatasun handienekoak batzordeburu lanak eginda.

        Merkataritza Zuzendaritzako Antolamendu, Sustapen eta Lehiakortasuneko arduraduna.

        Merkataritza Zuzendaritzako teknikari bat, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin; batzordearen idazkari-lanak egingo ditu.

        Eskabideak II. eranskinean adierazitako zona bakoitzerako baloratu ostean, ebaluazio-batzordeak ebazpen-proposamena helaraziko dio Merkataritzako zuzendariari. Proposamen horretan, emango edo ukatuko dituen dirulaguntzak adieraziko ditu batzordeak, eta, emango dituen dirulaguntzen kasuan, datu hauek zehaztuko ditu: erakunde onuradunen izen soziala, proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa eta dirulaguntza horren banaketa, urteka. Ukatzen diren dirulaguntzen kasuan, erakunde eskatzaileen izena eta dirulaguntza ukatzeko arrazoiak emango dira.

      2. oinarria. Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko eta publizitatea egiteko modua.

      1. Aurkeztutako eskabideak dagokien prozeduraren bidez izapidetuko dira. Ebazpena egiteko ardura Merkataritzako zuzendariari dagokio, ebaluazio-batzordearen proposamenaren arabera, eta bertan interesdunek aurkeztutako gai guztiak ebatziko dira.

      2. Ebazpenean erabakiko da eskatutako dirulaguntzak ematen diren edo ukatzen diren. Ematen badira, honako hauek zehaztuko dira: onuradunen izena edo izen soziala, dagokien bulego teknikoa eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta urtekako banaketa. Ukatzen diren dirulaguntzen kasuan, eskatzaileen izena eta dirulaguntza ukatzeko arrazoiak emango dira.

        Eskatzaileei dirulaguntza emateko ebazpena banan-banan jakinarazteaz gainera, erakunde onuradunen zerrenda eta emandako dirulaguntzen zenbatekoa argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta horrek jakinarazpen-ondorioak izango ditu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluak xedatutakoaren arabera.

      3. Laguntza emateari buruzko ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

      4. Sei hilekoa izango da prozedura ebazteko eta ebazpena pertsona interesdunei jakinarazteko gehieneko epea, deialdiaren agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

      5. Arau honetan aurreikusitako dirulaguntzak erakunde onuradunei emateko eta, bidezko denean, ordaintzeko ezinbestekoa izango da bukatuta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz eta halakorik egingo ez balitz horretarako ezarritako borondatezko epearen barruan, indargabetu egingo da baldintzapean emandako laguntza, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.

      1. oinarria. Dirulaguntza ordaintzea eta justifikatzea.

      1. Agindu honen arabera emandako dirulaguntzak bi ordainketatan ordainduko dira, honela:

        1. Lehen ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 80, 15.1 oinarrian zehaztutako epea igarotzean ordainduko da, tartean dirulaguntzari uko egin ez bazaio. Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia autentifikatua, diruz lagundutako epearen indarraldiarekin, dirulaguntza emateko jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, gehienez ere.

        2. Bigarren ordainketa, gainerakoa ordaintzekoa, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduketak benetan egin direla egiaztatzen duenean egingo da, diruz lagundutako epea amaitu eta hiru hilabeteko epean, honako hauek aurkeztuta: kontratatutako pertsonari ordaindutako nominen kopia autentifikatuak, enpesaren Gizarte Segurantzako kotizazioak eta PFEZen hiruhilekoko likidazioak.

      2. Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.

      1. oinarria. Erakunde onuradunen betebeharrak.

        Indarrean dagoen araudiak xedatzen dituen eta ezartzekoak diren beste betebehar batzuen kalterik gabe, eta, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan jasotako betebeharrak eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 45. artikuluetan jasotakoen kalterik gabe, agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradun diren elkarteek honako betebehar hauek dituzte:

      1. Emandako dirulaguntza onartzea. Horrela, dirulaguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, dirulaguntza onartu egin dutela ulertuko da.

      2. Proiektua esleitutako zonan gauzatzea. Merkataritza Zuzendaritzaren gomendioak eta iradokizunak betetzea proiektua ahalik eta hobekien gauzatzeko.

      3. Esleitutako eremuko elkarte eta merkatari guztiei zerbitzua ematea. Zentzu horretan, ez da beharrezkoa izango merkatariak eta/edo elkarteak elkarte onuraduneko bazkideak edo kideak izatea, onuradunak eskaintzen dituen eta agindu honen xede diren zerbitzuak eskuratzeko.

      4. Eskabideen aplikazio informatiko berean, https://www.euskadi.eus/micarpeta helbidearen bitartez eta hiruhileko bakoitza amaitu osteko 15 egun naturalen barruan, txosten bat sartzea epealdi horren barruan bulego teknikoak egindako jarduerei buruz, eta, halaber, planteatutako helburuetan egindako aurrerakuntzari buruzko balorazioa, bai eta, hurrengo hiruhilabetekoei begira, ekintzen orientazio-aldaketa posiblea ere.

      5. Merkataritzako Zuzendaritzak deitzen dituen bileretara joatea, kontratatutako teknikariaren bitartez, esperientzien eta jardunbide egokien trukea sustatzeko gainerako bulegoekin.

      6. Erakunde onuradunek berariaz aipatu beharko dute dirulaguntza, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren logoa jarrita bulegoaren jardun guztietan; eta bulego teknikoaren presentzia ere beti eta ondo ikusteko moduan identifikatu beharko dute, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz.

      7. Dirulaguntza hauen fiskalizazio-lanetan eskatzen zaien informazio guztia ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

      8. Merkataritza Zuzendaritzari jakinaraztea helburu bererako lortzen duten diru-sarrera oro, administrazio edo ente publiko zein pribatuek emandakoak, bai eta dirulaguntza emateko kontuan izan ziren inguruabar objektibo zein subjektiboetan izandako edozein aldaketa.

      1. oinarria. Laguntzak kudeatzeko organoa.

        Merkataritzako zuzendariari dagokio agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea, agindu honetan bertan beste organo batzuei berariaz izendatzen zaizkien gaietan izan ezik.

      2. oinarria. Jarraipena eta kontrola.

        Merkataritza Zuzendaritzak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren zerbitzu teknikoen bidez, egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahalko ditu, emandako dirulaguntzaren inguruan, eta bere esku izango ditu horren gaineko frogagiriak.

        Merkataritza Zuzendaritzak edozein unetan aztertu ahal izango du aurreikusitako jarduerak agindu honen helburuak betetzeko egokiak diren, eta beharrezko neurri zuzentzaileak ezarri ahal izango ditu. Gainera, egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.

      3. oinarria. Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

      1. Dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzetan egindako aldaketa orok dirulaguntza hori emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango du, betiere dirulaguntzaren onuraduna izateko arau honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira.

      2. Ondore horietarako, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren zerbitzu teknikoen proposamenaren arabera, Merkataritza Zuzendaritzak dagokion ebazpena emango du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak doituz. Horrek ez du hasiera batean emandako dirulaguntzaren zenbatekoa handitzea ekarriko.

      3. Baldintzen aldaketak aintzat hartzeko, aldatzeko eskaera aurkeztu beharko da eta, bertan, edo atxikitako memorian, laguntza emateko erabakigarriak izan diren oinarrizko alderdiak ez direla funtsean aldatu behar bezala justifikatuko da eta ez direla hirugarrenen interesak urratu.

        Eskatutako aldaketak justifikatzen dituen zergatien jakinarazpena gertatu eta berehala egin beharko da, eta edonola ere, egikaritze eta justifikazio epea amaitu baino lehen.

        Aldatzeko eskaerarekin batera, edo erantsitako dokumentazioarekin, argi azaldu beharko dira dirulaguntzaren baldintzetan egondako aldaketen zergatiak, eta, aldaketak onartuz gero, eskuratuko diren betebehar berriak eta zein baldintzaren pean eskuratuko diren zehaztuko da. Inguruabar horiek egokiak, dokumentatuak, zentzuzkoak eta proportzionalak izango dira, eta horrela egiaztatu beharko da eskabidean.

      1. oinarria. Ez-betetzeak.

      1. Enpresa onuradunak ez badu betetzen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legearen 37. artikuluan xedatzen dena, oinarri hauetan eta betetzekoak diren gainerako arauetan ezarritako eskakizunak eta, hala dagokionean, ebazpenean ezartzen diren eskakizunak, organo eskudunak ez-betetze horri buruzko txostena egingo du, eta, ondoren, interesdunari entzungo dio. Hari entzun ondoren, ebazpen bidez adieraziko du dirulaguntza eskuratzeko eskubide osoa edo partziala iraungi zaiola, eta, hala badagokio, jasotako laguntzak eta berandutze-interesak Euskadiko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar dizkiola, osorik edo partzialki, betearazpen-mailarekiko modu proportzionalean, aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen berme eta itzultzeei buruzko abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak arautzen dutena, eta, itzultze partzialen kasuan, 28/2003 Legearen 37. artikuluan aipatutakoak arautzen duena, egoki diren gainerako ekintzen kalterik gabe. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

      2. Dirulaguntzarako eskubidea galtzeko edo dirulaguntza itzultzeko prozedura administrazioko arau-haustea eragin duten gertakarien ondorioz hasten bada, organo eskudunari jakinaraziko zaizkio gertakari horiek, dagokion zehapen-prozedurari hasiera eman diezaion.

Araba:

  1. zona. Vitoria-Gasteiz.

  2. zona. Laudio, Amurrio, Urduña.

  3. zona. Agurain, Arabako Mendialdea, Arabako Errioxa.

    Bizkaia:

  4. zona. Bilbao.

  5. zona. Portugalete, Santurtzi.

  6. zona. Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Muskiz, Ortuella, Valle de Trápaga-Trapagaran.

  7. zona. Barakaldo, Sestao.

  8. zona. Erandio, Leioa.

  9. zona. Mungialdea, Gorliz, Plentzia, Sopela, Txorierri, Urduliz.

  10. zona. Getxo, Berango.

  11. zona. Gernika-Lumo, Bermeo, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa.

  12. zona. Basauri, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Igorre.

  13. zona. Durango, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Elorrio, Berriz.

  14. zona. Balmaseda, Alonsotegi, Güeñes, Zalla.

    Gipuzkoa:

  15. zona. Donostia.

  16. zona. Irun, Hondarribia.

  17. zona. Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia.

  18. zona. Hernani, Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil.

  19. zona. Tolosa, Ibarra, Villabona.

  20. zona. Zumarraga, Legazpi, Urretxu.

  21. zona. Zarautz, Deba, Getaria, Mutriku, Orio, Zumaia.

  22. zona. Eibar, Elgoibar, Ermua, Mendaro, Soraluze-Placencia de las Armas.

  23. zona. Arrasate, Aretxabaleta, Bergara, Eskoriatza, Oñati.

  24. zona. Beasain, Azkoitia, Azpeitia, Lazkao, Ordizia, Zestoa.

    LURRALDE HISTORIKOAREN ARABERAKO JARDUN-EREMUA

  25. zona. Araba.

  26. zona. Bizkaia.

  27. zona. Gipuzkoa.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik