Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko uztailaren 24koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez garatzen baita nola bete behar diren erregistro-betebeharrak eta Ertzaintza informatzeko betebeharrak objektu erabiliak salerosi edo konpontzeari dagokionez, plataforma digitalak barnean hartuta.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3774
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/07/24
  • Argitaratze-data: 2019/08/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 25.1 artikuluan ezartzen denez, herritarren segurtasunerako garrantzitsutzat jotzen diren jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek edo juridikoek dokumentu-erregistroaren eta informazioaren betebeharrak bete beharko dituzte aplikatu beharreko xedapenetan ezarritako moduan. Jarduera horien artean daude objektu erabilien salerosketa edo konponketa.

Jarduera horien arloko erregistro-betebeharra ezartzen duen araudia estatu mailakoa da, oso zaharra da eta han-hemen sakabanatuta dago. Hain zuzen ere, 1989ko azaroaren 2ko ministerio-agindu baten eta 1924ko urtarrilaren 19ko Errege Aginduan jasota dago. Errege-agindu hori abenduaren 18ko 3390/1981 Errege Dekretuak indargabetu zuen, metalei edo harribitxiei dagokienez; baina ez, ordea, gainerako salerosketei dagokienez.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 17. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoak du bere lurraldean pertsonak eta ondasunak babesteko eta ordena publikoa zaintzeko eskumena. Hori dela eta, Ertzaintzak du herritarren segurtasunerako jarduera nabarmen horiek kontrolatzeko ahalmena.

Beraz, agindu honen bidez, objektu erabiliak salerosten edo konpontzen dihardutenek erregistro-betebeharrak eta Ertzaintza informatzeko betebeharra nola bete behar dituzten azaltzen da.

Hori dela eta, honako hau

  1. Agindu honen bidez, arautzen da nola gauzatu, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen barruan, objektu erabilien salerosketa eta konponketarekin lotutako identifikazio-datuei dagokienez, erregistro-betebeharrak eta Ertzaintza informatzeko betebeharra.

  2. Agindu honen aplikazio-esparruan sartzen dira objektu erabilien eragiketa edo transmisioak eta konponketak, merkataritza-establezimenduetan edo xede horretara zuzendutako beste edozein espaziotan egindakoak, plataforma digitalak barne direla.

  3. Honako hauen titularrak dira betebehar horren mende dauden subjektuak: antikuario-establezimenduak, objektu erabilien saltegiak, enkante-aretoak (noizean behingoak edo iraunkorrak), informatika- eta elektronika-dendak, telefonia-dendak, multiprezio-dendak edo bazarrak, etxetresna elektrikoak konpontzeko establezimenduak, eta aparatu elektronikoak (informatika, telefonia eta ikus-entzunezkoak) konpontzeko establezimenduen titularrak; baita, irabazteko asmoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan, objektu erabilien salerosketa eta konponketara bideratutako jardueren titularrak ere, barne hartuta jarduera horren bitartekaritzan diharduten plataforma digitalen kudeatzaileak.

  1. Betebehar horren mende daudenek, objektu erabiliak eskuratzean eta transmititu edo saltzean, agindu honen I. eranskinean zehaztutako identifikazio-datuak erregistratu behar dituzte.

  2. Era berean, informazio hori gorde eta Ertzaintzaren eskura jartzeko betebeharra daukate, eta eskatzen zaienean erakutsi egin beharko dute. Informazio hori hiru urtez gorde beharko da.

  3. Jasotako datuak nortasun-agiri ofizial onartuetan azaltzen direnekin bat datozela egiaztatzeaz arduratu beharko dira betebehar horren mende daudenak.

  1. Betebehar horren mende daudenek, objektua eskuratu edo jasotzen dutenetik hasita 24 orduko epean, Ertzaintzari jakinaraziko diote I. eranskinean aipatutako datuen gaineko informazioa bigarren transmisioak edo eskuratutako objektuaren salmenta aparte utzita; bitarteko elektronikoen bidez egingo dute, Egoitza Elektronikoko https://www.euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez.

  2. Salbuespenez, 1. apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe, behar diren baliabide elektronikoetarako irispidea ez daukatela edo baliabide horiek eskuratu ezin dituztela justifikatzen duten pertsona fisikoek Ertzaintzaren Zuzendaritzari jakinarazpena aurrez aurre egiteko eskatu ahal izango diote, behar bezala arrazoituta. Hala behar bada, Zuzendaritzari dagokio baimentzea aurrez aurre eman ahal izatea informazio hori kasuan-kasuan.

  1. Objektu erabiliaren kostu bidezko transmisioa plataforma digitalen bitartekaritzaren bidez edo beste bitarteko elektroniko edo telematiko batzuen bidez egiten denean, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ondasunen kasuan edo helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan daukaten pertsonek egiten dutenean, bitarteko edo plataforma horien titularrek edo kudeatzaileek erregistratu egin beharko dute, eta Ertzaintzari jakinarazi, plataforman sartutako iragarkia.

  2. Plataforma digitalek edo bitartekaritzarako baliabideek erregistratu, gorde eta Ertzaintzaren esku izan beharko dituzte hiru urtez objektu erabiliaren iragarkiaren eta iragarlearen identifikazio-datuak, agindu honetako II. eranskinean zehazten direnak.

  3. Eskaintza egiteko iragarkien datuak II. eranskinean aipatutakoak objektu zehatz bakoitza sartzen denetik edo sisteman alta ematen zaionetik 24 orduko epean jakinaraziko zaizkio Ertzaintzari, bitarteko elektronikoen bidez, Egoitza Elektronikoko https://www.euskadi.eus helbide elektronikoa erabilita.

Segurtasunaren arloko eskumena daukan sailak koordinaziorako behar diren mekanismoak eta, hala badagokio, protokoloak ezarriko ditu, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen informazio-jakinarazpenei dagokienez.

  1. Agindu honetan aipatzen diren establezimenduek hiru hilabete izango dituzte aginduan aurreikusitakoetara egokitzeko, indarrean sartzen denetik hasita.

  2. Epe horretan, agindu honetan aipatutako jakinarazpenak bide telematikoen bidez gauzatu ezin dituzten establezimenduek zuzenean aurkeztuko dute informazioa ertzain-etxean; establezimendua zein lurralde-eremutan dagoen, hari dagokion ertzain-etxean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabetera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 24a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

  1. Establezimenduaren datuak.

    Izen komertziala.

    IFZ/AIZ.

    Establezimenduaren helbidea (bide edo kale mota, kalearen izena, zenbakia, eskailera, solairua, atea).

    Udalerria.

    Probintzia.

    Posta-kodea.

    Harremanetarako telefonoa.

    Helbide elektronikoa.

  2. Eragiketari buruzko datuak.

    Erregistro-zenbakia.

    Eragiketa mota.

    Eragiketaren data.

  3. Saltzailearen edo bezeroaren (konponketa) datuak, eta bigarren eroslearenak.

    Izen soziala.

    Lehenengo abizena.

    Bigarren abizena.

    Sexua.

    Jaioteguna.

    Nazionalitatea.

    Dokumentu mota.

    Dokumentuaren herrialdea.

    Dokumentuaren zenbakia.

    Helbidea (bide edo kale mota, kalearen izena, zenbakia, eskailera, solairua, atea, udalerria, posta-kodea, herrialdea).

    Harremanetarako telefonoa.

    Helbide elektronikoa (aukerakoa).

    Nortasun-agiriaren argazkia.

  4. Objektuaren datuak.

    Ordena-zenbakia.

    Objektu mota.

    Marka.

    Modeloa.

    Serie-zenbakia (baldin badauka).

    IMEI (baldin badauka).

    Inskripzioa.

    Inskripzioaren data.

    Kolorea.

    Deskribapena.

    Ordaindutako prezioa.

    Objektuaren argazkia.

  1. Plataformaren datuak.

    Izen komertziala.

    IFZ/AIZ.

    Plataformaren helbidea (bide edo kale mota, kalearen izena, zenbakia, eskailera, solairua, atea).

    Udalerria.

    Probintzia.

    Posta-kodea.

    Harremanetarako telefonoa.

    Helbide elektronikoa.

    Harremanetarako pertsona edo ordezkaria.

  2. Iragarlearen datuak.

    Izen soziala.

    Lehenengo abizena.

    Bigarren abizena.

    Sexua.

    Jaioteguna.

    Nazionalitatea.

    Dokumentu mota.

    Dokumentuaren herrialdea.

    Dokumentuaren zenbakia.

    Helbidea (bide edo kale mota, kalearen izena, zenbakia, eskailera, solairua, atea, udalerria, INE kodea, herrialdea).

    Harremanetarako telefonoa.

    Helbide elektronikoa (aukerakoa).

  3. Iragarritako objektuaren datuak.

    Iragarkia argitaratu den eguna.

    Objektuaren kokapena (posta kodea).

    Objektu mota.

    Marka.

    Modeloa.

    Serie-zenbakia (baldin badauka).

    IMEI (baldin badauka).

    Inskripzioa.

    Inskripzioaren data.

    Kolorea.

    Deskribapena.

    Hasierako prezioa.

    Objektuaren argazkia.