Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko maiatzaren 14koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez Saltegiak modernizatzeko laguntza-programarako arauak ezarri eta 2019ko ekitaldirako deialdia egiten baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2570
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/05/14
  • Argitaratze-data: 2019/05/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ekonomia; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

2017-2020 aldirako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Plan Estrategikoan, Jaurlaritzak turismoan, merkataritzan eta kontsumoan sustatu beharreko jarduera publikoko arlo lehenetsiak zehazten dira, betiere XI. Legegintzaldirako gobernu-programan oinarrituta. Izan ere, plan estrategiko hori da sailaren politika publikoen plangintza egiteko lanabesa eta administrazio honi arlo horretan dagozkion jarduerak antolatzeko eta koordinatzeko bitarteko egokia.

Barneko merkataritzaren arloari dagokionez, Merkataritzaren Gida Planean jaso bezala, hainbat lan-ardatz zehazten dira, zeinek horietako bakoitzarekin nahi diren helburuen araberako jardun-ildo batzuk dituzten. I. eremu edo ardatzean (Sektorea modernizatzea eta gazteagotzea) sartzen da Merkataritza Banaketaren sektoreari laguntzeko agindu honen garapena, 1.3 ekintza-lerroaren barruan (Instalazio berrituak); izan ere, lerro horren helburua honako hau da: gizartearen merkataritzari buruzko irudia eta pertzepzioa eraldatzea, prestigio profesionala ematea, eta haren modernizazioa bultzatu eta laguntzea saltegiak berritu eta modernizatzeko inbertsioa sustatzen duten programen bitartez, bideragarritasun ekonomikoko irizpideekin eta aipatutako planarekiko koherentzia estrategikoa edukita.

Aurretik azaldutakoaren ondorioz, komenigarria da jada ezarrita dauden saltegiak modernizatzen laguntzea, agindu honen barruan sartzen den programaren bitartez.

Era berean, doikuntzak egiten zaizkio aurreko ekitaldian garatu den Saltegiak modernizatzeko laguntza-programari, baliabideen erabileran efizientzia handitzeko xedearekin.

Agindu hau Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren 2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan inkardinatzen da. Plan Estrategikoa Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko martxoaren 26ko Aginduaren bidez onartu zen, eta abenduaren 22ko 5/2017 Legean ezarritako aurrekontu-kreditu nahikoa dauka. 5/2017 Legearen bidez onartu ziren 2018ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak, zeinak luzatu egin baitziren 2019rako.

Horrenbestez, honako hau

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Oinarri hauetan jasota ez dagoen guztirako, honako arau hauek aplikatuko dira: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak; azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Bi kasuetan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 14a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.

  1. EAEko merkataritzako saltegien modernizazioa sustatzea da agindu honen xedea, berrikuntzaren eta kudeaketa-tresnen eta azpiegituren hobekuntzaren bidez.

  2. Helburu horrekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko saltegiak modernizatzeko helburua duten inbertsio-proiektuak bultza nahi dira, horiek berrantolatzeko behar diren ekipamenduak, obra zibila eta altzariak finantzatuz.

  1. Aurreko artikuluan adierazitako helburura zuzendutako baliabide ekonomikoak 2.050.000,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik hartuko dira.

  2. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ez du diru-kopuru horien zenbatekoa edo hori eguneratzetik ateratzen dena gainditzerik izango, indarrean dagoen legerian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraikiz. Hori gertatzen bada, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri.

  3. Aipatu laguntzei aurre egin behar dien aurrekontuak ez badu kreditu egoki eta nahikorik lortu nahi den helbururako, laguntzak ukatu egingo dira administrazio-ebazpenaren bitartez.

  4. Laguntzen eskaera-espedienteak era ordenatuan ebatziko dira, agindu honetan eskatutako dokumentazioa espedientean osatuta geratzen den momentutik aurrera.

Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusia merkataritza duten enpresa ertain eta txikiek ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak barne jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako laguntzak. Enpresa horiek berariaz errespetatu beharko dituzte enpresa ertain eta txikien definizioari buruz Batzordeak emandako 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan ezarritako betekizunak edo gomendio hori ordezten edo aldatzen duten xedapenak.

Deialdi honetan ezarritakoari dagokionez, merkataritza-jardueratzat hartuko da merkatuaren esku jartzea xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, beren horretan eta eraldaketa-prozesu handirik gabe, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek kontsumorako ondasunak zuzenean saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak badira.

Agindu honetan arautzen den dirulaguntzarik ez da emango honako talde hauetan sailkatutako jarduera ekonomikoentzat:

6521 JEZ epigrafea, Farmaziak: sendagaien eta osasun eta higiene pertsonalerako gaien txikizkako merkataritza.

6141 JEZ epigrafea: produktu farmazeutikoen eta sendagaien handizkako merkataritza.

6541, 6543 eta 6544 JEZ epigrafeak: lur, aire, ibai eta itsasoko ibilgailuen txikizkako merkataritza. *** Ibilgailuentzako ordezko piezen merkataritza diruz lagundu ahalko da.

6151 JEZ epigrafea: ibilgailuen, motozikleten, bizikleten eta haien osagarrien handizkako merkataritza. *** Bizikletak eta haien osagarriak diruz lagundu ahalko dira.

655 JEZ epigrafea: erregaien eta lubrifikatzaileen txikizkako merkataritza.

Laguntza jaso ahal izateko baldintza izango da, halaber, delako saltegia edo haren jabea den enpresa azken hiru urteetan jarduera komertzial bera egiten aritua izatea. Saltegiaren titularra jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egon beharko da eskaera aurkezten duen eguna baino lehen. Azken hiru urteetan saltegiaren titularra aldatu bada, aurreko titularraren JEZ ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharko da enpresaren antzinatasuna.

Gainera, dirulaguntza jasotzeko nahitaezko baldintza izango da saltegia bizitegi-zona batean kokatuta egotea, lurzoruaren hirigintza-kalifikazioaren arabera; administrazio publikoek emandako baliabideak erabiliko dira puntu hori egiaztatzeko.

Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituzten enpresen proiektuak ez dira diruz lagunduko. Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak bete diren automatikoki egiaztatuko da, laguntza eman aurretik eta ordainketa-proposamena egin aurretik. Dirulaguntzaren eskaera aurkeztean, eskatzaileak baimena ematen dio dirulaguntza emango duen organoari zuzenean egiazta ditzan Dirulaguntzen Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan (887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa) aurreikusita dauden egoerak, ziurtagiri telematikoen bidez; kasu horretan, eskatzaileak ez ditu ziurtagiri horiek aurkeztu beharko.

Hala ere, eskatzaileak espresuki uka dezake horretarako adostasuna, eta, hori egiten baldin badu, aipatutako egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu.

Zergak EAEtik kanpo ordaindu arren, Zerga Agentzian kudeatzen dituzten enpresekin ere egingo da Ogasunarekiko betebeharrak automatikoki egiaztatzea. Dirulaguntzaren enpresa eskatzaileek tributuak Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte, tributu-betebeharrak betetzearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

Ez dira diruz lagunduko zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta dauden erakunde edo enpresak, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean daudenak ere esaterako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudelako edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan xedatutakoa betetzen ez dutenak.

Era berean, ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan armak ekoiztera, merkaturatzera edo finantzatzera dedikatzen direnak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak xedatutakoa betez.

Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ezingo dira desegin harik eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan finkatzen den preskripzio-epea igaro arte.

Agindu honen ondorioetarako, dagokionez, honako baldintza hauek betetzen dituzten inbertsioak jaso ahalko dituzte dirulaguntzak:

  1. Enpresaren aktiboan txertatzea, diruz lagundutako saltegian bertan egotea, hau da, salmenta gauzatzen den saltegian edo haren eranskinetan egotea, eta destino-kategoria hauetako bati egokitzea:

    1. Lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak eta haien osagaiak, barnekoak zein kanpokoak baita merkataritza-errotuluak ere berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak.

      Besteak beste merkataritza-alorreko enpresa txiki eta ertainek merkataritza-gune itxi batean partekatutako espazio eta elementu komunak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko etxaurreak, zerbitzuak eta sarbideak berrantolatzeko eta modernizatzekoak, betiere espazio eta elementu horiek saltegien titularrek berek jabekide-erkidegoko erregimenean kudeatuak badira.

      Zentroan bildutako saltegien jabe bakoitzak, jabekide-erkidegoaren partaide, esandako espazio edo elementu komunetan egiten diren inbertsioetatik, bere partaidetzari dagokion gastuen zatiagatik eskatu ahal izango du laguntza.

      Ez da diruz lagunduko luminariak aldatzea, instalazio elektrikoa berritzeko inbertsioaren barruan sartuta ez badago aldaketa hori egitea.

    2. Salgaien baskula elektronikoak, ekipamendu informatikoak, horietarako aplikazioak eta osagarriak betiere merkaturatze-prozesuetan txertatuta badaude edota enpresa-kudeaketarako badira online salmenta eskaintzen duten web-orriak sortzea eta ezartzea, eta saltegiaren web-orria gailu mugikorretara egokitzea.

      Ekipo informatikoetako inbertsioa mugatu egingo da, eta, gehienez ere, saltegi bakoitzari ekipo informatiko oso batengatik eta periferiko mota bakoitzarengatik emango zaio dirulaguntza.

      Ez dute dirulaguntzarik jasoko telefono mugikorrek, ezta osasun-zerbitzuetako edo zerbitzu profesionaletako makineria espezifikoak ere.

      Nolanahi ere, erosten lagundu beharreko aktibo horiek zuzenean egon behar dute merkataritza-jarduerarekin lotuta eta enpresa berritzera eta modernizatzera, merkaturatze-teknikak hobetzera edo banaketa-kostua murriztera bideratuak behar dute izan.

      Ez da dirulaguntzarik emango merkataritza-lokalak edo garraio-baliabideak erosteko. Ez da dirulaguntzarik emango ekipamendua leasing edo renting bidez erosteko.

  2. Aurreko puntuko a) apartatuan jasotako kasuetan, proiektuak diruz lagundu ahal izateko, gutxienez 4.000 euroko inbertsioa egin beharko da saltegi bakoitzeko.

    Baldin eta inbertsioa aurreko puntuko b) apartatuan jasotako aktiboetan egiten bada, gutxieneko inbertsioa 900 eurokoa izango da.

    Aktiboen preziotzat joko da haien balio «garbia», hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta ateratzen den balioa.

    Inbertsioak bi kategorietan egiten badira, onartutako gutxieneko inbertsioa egiten den kategoriako inbertsioa bakarrik lagundu ahalko da diruz.

  3. Aktiboak diruz lagundu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. lehenengo aldiz erabiliak edo abian jarriak izan beharko dira.

    2. Gutxienez hiru urtez iraun beharko dute enpresaren aktiboan, fakturaren datatik kontatzen hasita.

    3. ezin izango zaizkie hirugarren pertsona fisiko zein juridikoei laga.

    4. ez dira enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak izango.

  4. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuta egon behar dute.

  5. Dirulaguntzak kalkulatzeko, 2018ko uztailaren 3tik hasi eta deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunera arte egindako inbertsioak onartuko dira.

  1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

  2. Agindu honetan zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarriaren gaineko % 16ko dirulaguntza jasoko dute, dirulaguntza jasotzeko gutxieneko zenbatekoak beteta betiere.

    Dirulaguntza, gehienez ere, 9.000 eurokoa izango da saltegiko eta urteko.

  3. Onar daitezkeen aurreko inbertsio-ehunekoak handitu egingo dira, baldin eta saltegiak hauetako baldintzaren bat egiaztatzen badu:

    1. 2 puntu gehiago, 175001 UNE ziurtagiria, bitarteko bikaintasun-ziurtagiriak edo Saltokitik Enpresara programan parte hartzearen ziurtagiria badute.

    2. 2 puntu gehiago, baldin eta eskaera-egunean merkataritzako eskualde- zein lanbide-elkarteren batekiko lotura duela egiaztatzen badu, lotura hori saltegian egiten den inbertsioak han irauten duen denbora bestekoa ego gehiagokoa izanik, 5.3.b) artikuluan xedatu bezala.

      Horri dagokionez, saltegia Euskal Herriko Merkataritza Ganberetan berariaz sortutako Erregistroan inskribatutako erakunderen bateko kide baldin bada ulertuko da merkatarien elkarte bateko kide dela (erregistro hori ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuari zor zaio, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Errolda sortu baitzuen).

    3. 2 puntu gehiago, inbertsioa kudeaketa-softwarean edo on-line salmenta eskaintzen duten web-orrietan egiten bada.

    4. 2 puntu gehiago, laguntza eskatzen duen saltegiaren nagusiak edo gutxienez hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat Lanbide Heziketako erdi mailako zein goi-mailako titulua edo Lanbidek emandako profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero, tituluak merkataritzarekin zuzeneko loturaren bat badu betiere.

      Tituluek eta ziurtagiriek merkataritzarekin zuzeneko lotura dutela ulertuko da baldin eta haien helburua saltegiaren enpresa-kudeaketa bada erosketak, salmentak, bezeroaren arreta, biltegi-kudeaketa, marketina... edota lanpostua hobeto garatzea, betiere laguntza eskatzen duen saltokiaren jarduera komertzialaren arabera.

      Saltegiaren titularrak edo langileek merkataritza-jarduera gauzatzeko ezinbesteko diren tituluak edo ziurtagiriak ez dira aintzat hartuko.

    5. 3 puntu gehiago, laguntza eskatu duen saltegiaren enpresako langileen erdiek gutxienez kontratu mugagabea dutela egiaztatzen bada.

    6. 3 puntu gehiago, Berdintasun-plana edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko plana badauka, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Laguntza Erakunde izendatuta badago; izendapena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak edo beste edozein administrazio publikok eginda.

    7. 2 puntu gehiago, enpresa Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikita badago.

    8. 2 puntu gehiago, saltegiaren enpresaburuak Berriz Enpresa enpresa-transmisioa bermatzeko programan edo erakunde publikoek zein pribatuek enpresa-transmisioa bermatzeko garatutako beste programaren batean parte hartu izanaren egiaztagiria izanez gero. Eusko Jaurlaritzan merkataritza-arloan eskumena duen sailak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganberek elkarlanean garatutako programa da Berriz Enpresa.

      Azken kasu horretan, saltegia kokatuta dagoen lurraldeko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberaren egiaztagiri bat beharko da, non egiaztatuko baita saltegia jabez aldatzeko prozesuak enpresa-transmisiotzat hartzeko baldintzak eta helburuak betetzen dituela.

      Laguntza horren portzentajea enpresa eskualdatzeko proiekturako eskaera aurkezten den lehenengo aldian baino ezin izango da handitu.

    9. 2 puntu gehiago, balio erantsia dakarren edo berezitasuna ematen duen inbertsioa eginez gero, edo saltegiaren merkataritza-jarduera garatzeko ekimen berritzaile bat badakar, betiere artikulu honetako c) apartatuan aurreikusitako puntu gehigarrien onuradunak salbuetsita.

      Dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izango da inola ere izan inbertsio onartu totalaren % 25 baino handiagoa.

  1. Agindu honetan xedatutako laguntzek honako hauek beteko dituzte: Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EE) ezarritako minimis arauak (Europar Batasunaren Funtzionamendu Itunaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoak), eta Europar Batasunean gai horri buruz ezarritako bestelako xedapenak edo jarraibideak.

  2. Agindu honetan araututako laguntzen babesa jasotzen duten enpresen inbertsio-proiektuek ezingo dute beste laguntzarik jaso, edozein dela ere beste laguntza horien izaera eta eman dituen organo edo administrazioa, baldin eta, agindu honetatik eratorritako laguntzei metatuta, agindu honen bidez diruz lagundutako inbertsio-proiektuaren kostua gainditzen badute.

  3. Agindu honetan xedatutakoan oinarriturik emandako laguntzetatik zuzenean kentzekoak izango dira beste organo edo administrazioek emandakoak, baldin eta diruz laguntzeko aktiboei dagokienez helburu bera badute, betiere aurreko paragrafoan adierazitako gehieneko mugetara iritsiz gero.

  1. Agindu honetatik eratorritako eskabide, eskaera, jakinarazpen eta gainerako izapide guztiak elektronikoki gauzatuko dira, honako xedapen hauen arabera: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikulua eta Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, E-Administraziorako Platea plataforma teknologikoa ezartzen duen dokumentua onartzen duena.

    Eskabidea eskatu eta betetzea egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2019/mec_2019/ helbidean, webgune horretan kokatutako funtzionalitateen bitartez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bide elektronikotik izapideak egiteari buruzko zehaztapenak, eta eskabide-eredua bera, eskura daude aipatutako egoitza elektronikoan. Era berean, eredu horien edukiak II. eranskinean daude jasota.

    Espedientera sartzea eta gainerako izapideak beste helbide honetan egin ahal izango dira: https://www.euskadi.eus/nire-kudeaketak

    Eskabidearekin batera, erakunde eskatzailea ordezkatzeko gaitasun legala duen pertsona edo erakundearen sinadura elektronikoa ez ezik, harekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera Administrazioak eska ditzakeenak aurkeztu beharko dira.

    Baldin eta enpresa titularrak ordezkari bidez jardun nahi badu, ordezkaritza beste pertsona bati eman ahal izango dio, haren izenean bide elektronikoz jardun dezan agindu honi dagozkion prozedura guztietan, dela Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan dagoen Ordezkarien Erregistro Elektronikoaren bitartez (https://www.euskadi.eus/y22-izapide2/es/contenidos/informacion/egoitza_ordezkarien_erregistro/es_egoitza/egoitza_representantes.html), dela eskabidera lege-ordezkaritza emateko inprimaki arautua behar bezala beteta erantsiz. Azken hori hemen dago eskuragarri:

    http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/

    Ordezkariak (fisikoa zein juridikoa) identifikatzeko bitarteko elektroniko onartu bat eduki beharko du.

  2. Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte laguntza-eskabidea eta eskatutako dokumentazioa. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat etorriz.

  3. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  4. Enpresa eskatzaileek berariaz horretarako prestatu diren eskabide-eredua eta inprimakiak bete beharko dituzte. Horiekin batera, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, alderdi hauek zehaztuta:

    1. Deialdi honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituela.

    2. Pertsona edo erakundea ez dagoela Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak onuradun izateko 13. artikuluan ezartzen dituen debeku-egoeretan.

    3. Kontsumobideren arbitraje-sistemara atxikita dagoela (www.kontsumobide.euskadi.eus).

    4. Enpresa txiki edo ertaintzat (ETE) hartzeko behar diren baldintzak betetzen dituela:

      250 pertsonari baino gutxiagori lana ematea eta aurreko ekitaldiko abenduaren 31n gehienez ere 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena edukitzea, edo, gehienez ere, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra izatea.

      250 langile edo gehiago, 50 milioi eurotik gorako negozio-bolumena eta 43 milioi euro baino gehiagoko balantze orokorra duen enpresa batek haren kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez izatea.

    5. Ez dituela armak ekoizten, merkaturatzen edo finantzatzen, Euskal Autonomia Erkidegoaren Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak xedatutakoa betez.

    6. Laguntzaren portzentajea handitzeko, titulazioa, ziurtapena edo kontratazio mugagabea egiaztatu duten langileek lan-lotura dutela laguntza eskatzen duen saltegiarekin.

    7. Ez daukala dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratibo irmorik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

    8. Ez daukala inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik abian, ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ez haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan.

    9. Inbertsio hori bera egiteko beste erakunde publiko zein pribatu batzuetatik jasotako edo haiei eskatutako laguntzak.

    10. Azken hiru urteetan enpresak jaso dituen «minimis» laguntzak.

    11. Ez dagoela zigortuta dirulaguntzen edo laguntza publikoen onuradun izateko debekuarekin (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikulua).

    12. Betetzen duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa.

    1. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 2.3 artikuluan ezarritako betebeharrak onartzeko konpromisoa hartzen duela.

    2. Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko erakunde laguntzaile gisa ageri dela Emakunden.

      Eskabidean jasotako datuak espedientearen tramitazioaren edozein unetan egiaztatu ahal izango dira.

      Goian aipatutako erantzukizunpeko adierazpenean agertzen den daturen bat faltsua izanez gero, administrazio- zein zigor-araubidearen arabera dagokion zehapena jasoko du.

      Eskabide bakarra aurkeztuko da saltegi bakoitzeko.

      Enpresa batek hainbat saltegitan egiten baditu inbertsioak, eskabidea egiteko aurkeztu behar den dokumentazio komuna lehenengo eskabidean bakarrik aurkeztu beharko du, ez eskabide guztietan.

  5. Enpresa eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

    1. Pertsona fisikoa bada, enpresaren titularraren NANa edo Turismo eta Merkataritza Sailari baimena ematea datu hori egiazta dezan interoperabilitate-zerbitzuaren bitartez.

    2. Enpresaren IFK (pertsona juridikoa bada).

    3. Enpresaren eratze-eskriturak eta horretan egindako aldaketak.

    4. Ordezkaritza emanez gero, pertsona edo erakunde eskatzailearen lege-ordezkaritzaren ahalordea.

    5. Baldin eta ez badute ordezkaritzarik eman eta ez badute Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi, ordezkaritza emateko inprimaki arautua erantsi beharra egongo da (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), eta, horrekin batera, ordezkatuaren egiaztagiriak (NANa pertsona fisikoa bada, eta ahalordetze-eskriturak pertsona juridikoa bada).

    6. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alta eta baja egoeren ziurtagiri historikoa, edo, hala badagokio, dirulaguntza jasoko duen saltegiarena.

    7. Behar izanez gero, merkatari-elkarteren bateko kide izatearen jatorrizko ziurtagiria.

    8. Enpresak lortutako kalitate- edo bikaintasun-ziurtagiriak, halakorik izanez gero.

    9. Merkataritza-sektorearekin zuzeneko zerikusia duten unibertsitateko edo lanbide heziketako titulua edo profesionaltasun-ziurtagiria.

    10. Alta emanda dauden langileen inguruko txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, enpresarekin lan-lotura dutela egiaztatzeko.

    11. Berdintasun-plana edo Lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko plana dagoela egiaztatzea.

    12. Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen fakturak eta ordainketa-agiriak.

      Diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta dituzten fakturak bakarrik onartuko dira ez dira onartuko kontzeptu kodetuak. Gainera, faktura horiek, BEZik gabe, 100 euro edo gehiagokoak izan beharko dira.

      500 eurotik gorako ordainketak banku-transferentzia, banku-ziurtagiri nahiz ordain-estraktuen bidez justifikatuko dira. Ordaintzailea eta ordainketa jaso duena argi eta garbi identifikatuta azaldu beharko dira dokumentu horietan.

    1. Saltegia kokatuta dagoen lurralde historikoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberaren egiaztagiria, baldin eta 5.3.h) artikuluan aipatzen den enpresa-transmisioko programara atxiki bada.

    2. Erakunde eskatzailearen «Hirugarren Interesdunaren alta-agiria». Dirulaguntza ordaintzeko, informazio hori eman beharko dute «Hirugarrenen Erregistro Telematikoa», Ogasun eta Ekonomia Sailak ezarritako ereduari eta prozedurari jarraikiz (http://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-s2oga/eu/).

      Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari laguntzak eskatu dizkioten enpresen indarreko agiriak aurkeztu beharrik ez da egongo. Eskatzaileak dokumentazio hori dagoeneko aurkeztu baldin badu, eskabidean adierazi beharko du zer espediente-zenbakirekin, zer egunetan eta zer organo edo bulegotan aurkeztu zuen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28. artikuluko 3. apartatuan ezarritako betekizunekin eta zehaztapenekin bat etorriz.

  6. Ondasun-erkidegoei eta sozietate zibilei dagokienez, eskabidean berariaz jaso behar dituzte taldeko kide bakoitzak hartutako gauzatze-konpromisoak, eta taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko aski ahal duena.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lurralde-ordezkaritzak aurkeztutako eskabidean akatsen bat edo zehaztasun faltaren bat ikusten badu, enpresa eskatzaileei jakinaraziko die, eta hamar eguneko epea emango akatsa zuzentzeko; halaber, jakinaraziko die agindutakoa ez betetzeak eskabidea bertan behera utzi dutela esan nahiko duela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

  1. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lurralde-ordezkaritzari inbertsioa egingo edo jarduera gauzatuko deneko lurraldearen araberakoari dagokio aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatzea. Eskabide horiek ondo ulertu eta ebaluatzeko, beharrezko irizten dien argibide eta agiri osagarri guztiak eskatu ahal izango dizkio eskatzaileari.

  2. Eskabideak aztertu eta ebaluatu ondoren, ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Merkataritzako zuzendariari, berariaz adieraziz eskatutako dirulaguntza ematea onartzen den ala ukatzen den. Onartzearen alde eginez gero, onartutako inbertsioaren eta laguntzaren zenbatekoak adieraziko ditu.

  1. Merkataritzako zuzendariak, aurreko artikuluan esandako proposamena ikusita, eskabideak ebatziko ditu, espedientea osatuta dagoen unearen araberako ordenari jarraituz.

    Ebazpen hori 6 hilabeteko epean eman eta enpresari jakinarazi beharko zaio, espedientea osorik dagoen unetik kontatzen hasita, betiere agindu honen 2.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Enpresa eskatzaileei dirulaguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazteaz gain, enpresa onuradunen zerrenda eta emandako dirulaguntzen zenbatekoa argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen idazkera eraberritua onartzen duen dekretua) 49.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  3. Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaituko, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epean eta moduan.

  4. Ebazpena emateko epea amaitu eta interesdunari ezer jakinarazi ez bazaio, eskatutako laguntza onetsi egin dela esan nahiko du, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena) 24. artikuluan agindutakoarekin bat etorrita.

  5. Betiere, onartutako dirulaguntza zehaztuko du ematen den ebazpenak, eta agindu honetako 12.1 artikuluan jarritako epea igarotakoan ordaindu egingo da.

  6. Agindu honek arautzen dituen laguntzak erakunde onuradunei eman eta, hala badagokio, ordaindu aurretik, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura amaitzea.

Merkataritzaren gaineko eskumena duen zuzendaritzari dagokio agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea, agindu honetan bertan beste organo batzuei berariaz izendatzen zaizkien gaietan izan ezik.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua eta Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betebeharrez gain, honako hauek ere bete beharko dituzte agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Enpresa onuradunak dirulaguntza eman zaiola jakinarazteko agiria jasotzen duenetik hamabost egun igarotakoan, enpresak berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.

  2. Dirulaguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren eginkizunen barruan deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruz eskatzen duten informazio guztia ematea.

  4. Helburu berdinarekin edo antzekoarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntza, diru-sarrerak edo baliabideak jasoz gero, horren berri ematea.

  5. Dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein gorabehera objektibo nahiz subjektibo aldatzen bada, Merkataritza Zuzendaritzari jakinaraztea.

  6. Era berean, pertsona fisikoek zein juridikoek dirulaguntzaren erakunde onuradunarekiko harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko duten eskubidea bermatuko da.

  7. Jasotako funtsak aplikatu direla egiaztatzen duten dokumentuak eta fakturak gordetzea, baita dokumentazio elektronikoa ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak horiek egiaztatzeko eta kontrolatzeko aukera izan dezan, gutxienez 4 urteko denbora-tartean, diruz lagundutako jardueraren azken justifikazioa egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

  1. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa betetzea, eta aipatutako 4/2005 Legeak administrazioarekin kontratuak egiten dituzten enpresei ezartzen dizkien betebeharrak beren gain hartzea.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan egindako aldaketa orok dirulaguntza hori emateko ebazpena aldatzea ekar dezake, betiere dirulaguntzaren onuradun izateko deialdi honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira.

Ondorio horietarako, Merkataritza Zuzendaritzak dagokiona aldatzeko ebazpena emango du, non emandako dirulaguntzen zenbatekoak doituko baitira.

Diruz lagundutako proiektuak aurrera nola doazen eta nola ari diren garatzen ikusteko, egoki deritzen ikuskatze eta egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, eta eskatzen dizkien argibide osagarri guztiak eman beharko dizkiote enpresa onuradunek. Fakturetan jasotako inbertsioak saltegian egindakoei dagozkiela egiaztatu beharko du funtsean ikuskapenak.

Enpresa onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean badago, Merkataritzako zuzendariak, ez-betetzeari buruzko espedientea egin ondoren non erakunde interesdunari entzungo zaion adieraziko du, ebazpen bidez, dirulaguntza eskuratzeko eskubidea erabat edo zati batean galdu duela, eta, hala badagokio, aginduko du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzul diezazkiola jasotako zenbatekoak, osorik edo zati batean, gauzapen-mailarekiko proportzioan, bai eta berandutze-interesak ere, hala baitiote Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak, eta, diru-itzulketa partzialari dagokionez, 38/2003 Legeak, 37. artikuluan zehazten duenaren arabera, eta, itzulketa partzialaren kasuan, 38/2003 Legearen aipatu 37. artikuluan ezarritakoaren arabera. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorioei dagokienez.

  1. Ez-betetzearen espedientea egoitza elektroniko honen bidez bakarrik izapidetuko da: https://www.euskadi.eus/nire-kudeaketak/

Eskatzaileen datu pertsonalak «Merkataritza-arloko laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.

Datu pertsonalak honako arau hauen arabera tratatuko dira: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa; 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik