Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko apirilaren 6koa, Ogasun eta Ekonomiako eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Kontratazio Mahaia eratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1942
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/04/06
  • Argitaratze-data: 2017/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

24/2016 Dekretua, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena, indarrean jarri ondoren, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailera atxikitako kontratazio-mahaia eratu beharra dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 8.3 artikuluaren bigarren lerrokadan ezarritakoa betetzeko. Horren zazpigarren xedapenak 6 hilabeteko epea ezartzen du, aipatutako dekretua indarrean jartzen denetik aurrera zenbatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeek, baldin eta administrazio publikotzat hartzen badira, kontratazio-mahaien egitura dekretu honen 8. artikuluan xedatutakora egokitzeko.

Horiek horrela, eta Kontratazio Publikoko Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, honako hau

  1. Lehendakaria: Ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketaren arloko arduradunak, bai eta aholkulari juridiko batek ere (Zerbitzu Zuzendaritzakoak biak); bietako edozeinek beteko ditu kontratazio-mahaiko lehendakari-eginkizunak, eta elkar ordezkatuko dute kargua hutsik den kasuetan, dagokiona bertaratzen ez denean, gaixotasun kasuan edo beste arrazoiren bat dagoenean.

  2. Kontratazio-organoak izendatutako kide bat, hari aholkularitza teknikoa emango diona.

  3. Idazkari-Kide-Aholkulari Juridikoa: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazioaren Arduradunak, Aholkularitza Juridikoaren eta Mahaiko Idazkariaren eginkizunak beteko dituenak, hitz egin eta bozkatzeko aukerarekin. Kargua hutsik badago, kanpoan baldin bada, gaixo badago edo beste legezko kausaren bat gertatuz gero, Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzuko teknikariak ordezkatuko du.

  4. Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izango den kide batek; haren titularrak izendatuko du, eta kontratazio-organoaren ekonomia-aurrekontua kontrolatzeko eginkizuna beteko du.

  5. Kide batek, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren ordezkari gisa, ondasun eta zerbitzu informatiko eta telematikoei buruzko espedienteetan soilik. Haren titularrak proposatu eta kontratazio-organoak izendatuko du, Informazio- eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituen otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuan aurreikusitako kasuetan.

  6. Aukeran, eta kontratazio-organoak eskatuta, kide batek, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari gisa, haren titularrak proposatu eta kontratazio-organoak izendatuta.

  1. Aurreko xedapenen arabera osatutako kontratazio-mahaiak, halaber, eskumena ere izango du esleitzeko prozeduretan esku hartzeko, baldin eta, kide anitzeko horrelako organoek esku hartzea nahitaezkoa ez den arren, dagokion kontratazio-organoak horrela erabakitzen badu.

Egin beharreko kontratuaren ezaugarrien arabera, kontratazio-organoak kontratazio-mahaiaren laguntza jaso ahal izango du, berau agindu honen bidez modu iraunkorrean eratuta egonik edo haren kideak kontratu bakoitza esleitzeko berariaz izendatuta; azken kasu horretan, halere, kideen nortasuna kontratatzailearen profilean argitaratu beharko dute.

Indargabetu egiten da 2013ko ekainaren 25eko Agindua, Ogasun eta Finantzetako eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuena, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Kontratazio Mahaia sortzen duena.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 6a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.