Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko urriaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena. Honen bidez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (Copafa) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren hainbat batzordekide kargutik kendu eta berriak izendatzen dira, eta Foru Aldundietako hainbat batzordekideren kargutik kentzeari eta berriak izendatzeari eta batzordearen eraketa berriari publizitatea ematen zaio.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 213
- Hurrenkera-zk.: 4771
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/10/23
- Argitaratze-data: 2015/11/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez, abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuei jarraikiz sortutako Batzorde Parekideari izena eman zitzaion, haren eraketa zehaztu zen eta funtzionamendu arauak finkatu ziren.
Batzorde horri Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidea (Copafa) izena eman zitzaion, eta, funtzioen aldetik duen askatasunari kalterik egin gabe, gaur egun Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikita dago.
Abenduaren 15eko 367/1998, 368/1998 eta 369/1998 Dekretuen arabera, Copafak honako kide hauek ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, batetik, eta hiru foru aldundiak, bestetik. Halaber, sei batzordekide izango ditu, hiru Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarenak eta beste hirurak foru-aldundienak.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkarien inguruan izandako aldaketak direla eta, beharrezkoa da izendapenak eguneratzea eta batzordearen eraketa berriari publizitatea ematea.
Horregatik guztiagatik, hau
Lehenengoa. Iñaki Aldekogarai Labaka eta Eduardo Aguinaco López de Suso kentzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekide izatetik.
Bigarrena. M.ª Teresa Amezqueta Alegría eta Elena Gutierrez Pérez del Notario izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekide izateko.
Hirugarrena. Publizitatea ematea Luis Javier Román de Lara, Ikerne Zuluaga Zamalloa eta Koldo Lizarralde Iraola Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien izenean Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekide izatetik kentzeari.
Laugarrena. Publizitatea ematea Alfredo Sáenz de Castillo Beltrán de Otalora, Lucía Isla Llona eta Xabier Arruti Olazabal, hurrenez hurren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien izenean Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekide izendatzeari.
Bosgarrena. Publizitatea ematea Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen eraketa berriari, ordezkariei dagokienez izandako aldaketak sartuta.
Copafa Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekideko batzordekideak hauek dira:
Lehendakaria:
ª Teresa Amezqueta Alegría, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu zuzendaria.
Batzordekideak:
Ikerne Zuluaga Zamalloa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.
Elena Gutierrez Pérez del Notario, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.
Alfredo Sáenz de Castillo Beltrán de Otálora, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria.
Lucía Isla Llona, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.
Xabier Arruti Olazábal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendari nagusia.
Idazkaria:
Josu Erauzkin Barrenetxea, erakunde ordaintzailearen arduraduna, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari atxikitako karrerako funtzionarioa.
Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 23a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 28koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena. Honen bidez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidearen batzordeburua kargutik kentzen da (Copafa) eta beste bat izendatzen da, eta batzordearen eraketa berria iragartzen da.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko ekainaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena. Honen bidez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (Copafa) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren hainbat batzordekide kargutik kendu eta berriak
- Ikus: AGINDUA, 2019ko azaroaren 8koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena. Honen bidez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (COPAFA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkariak diren batzordekide batzuk kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen dira, eta publiko egiten da batzordearen eraketa berria.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko urtarrilaren 31koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuarena, zeinaren bidez, kargutik kentzen baita Bizkaiko Foru Aldundiak Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (COPAFA) duen ordezkaria, ordezkari berri bat izendatzen baita, eta publizitatea ematen baitzaio batzordearen eraketa berriari.
- Ikus: AGINDUA, 2013ko maiatzaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena. Honen bidez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (Copafa) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari diren lehendakaria eta batzordekideak k
- Ikus: AGINDUA, 2012ko otsailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bitartez, Nekazaritza Funtsen Batzorde Parekidean (COPAFA) Foru Aldundietako ordezkari diren batzordekideak kargutik kendu eta berriak izendat