Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko uztailaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena eta Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Kontratazio Mahaia sortzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila; Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 3461
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/07/16
  • Argitaratze-data: 2014/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 4. artikuluan ezartzen denez, sail bakoitzean eta, beharko balitz, erakunde autonomo bakoitzean kontratazio-mahai bakarra sortuko da, eta mahai horrek izango lituzkeen jardute-eremua, osakera eta egitekoak dekretu horretan eta aplikagarri zaizkion gainerako arauetan adierazten dira. Dagozkion kontratazio-mahaiak sortzea eta haien atxikipen organikoa Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta dagokion saileko sailburuak elkarrekin hartutako agindu bidez egingo da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko Lehendakariaren 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen egitura berrantolatu da, eta eskumen-banaketa berria egin da sailen artean. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokionez, aipatutako 20/2012 Dekretua indarrean sartu arte lehengo Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarenak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarenak ziren eginkizunak eta jarduera-esparruak esleitu zaizkio, eta, beraz, egun horretatik aurrera indarrean den egitura berrira egokitu behar da kontratazio-mahaia.

Horiek horrela, eta Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, honako hau

  1. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko kontratazio-mahaia sortu da, Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita. Kontratazio-mahai horrek ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 7. eta 5. artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitako eginkizunak bete eta jardun-eremuak izango ditu Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagozkion kontratatuen espedienteetan.

  2. Kontratazio-mahaiak kide hauek izango ditu:

    Lehendakaria: Zerbitzu Zuzendaritzako ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketaren arloko arduradunek, edozeinek, kontratazio-mahaiko lehendakari eginkizunak beteko dituzte, eta elkar ordezkatuko dute kargua hutsik den kasuetan, dagokiona bertaratzen ez denean, gaixotasun kasuan edo beste arrazoiren bat dagoenean.

    Mahaikideak:

    Kontratazio-organoaren ordezkari bat, kontratazio-organoak berak izendatuta.

    Zuzenbideko lizentziadun bat, Zerbitzu Zuzendaritzari atxikia, mahaiaren lege-aholkulari eta idazkari jardungo duena.

    Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari bat.

    Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari bat.

    Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritzako ordezkari bat, horko zuzendariak izendatua, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 6.5 artikuluan aurreikusitako kasuetan eta araubideari jarraituz.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 16a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.