Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko ekainaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irale programaren baitan 2014. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 2826
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/18
  • Argitaratze-data: 2014/06/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irakasleak alfabetatu edota euskalduntzeko programa (Irale) arautzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (EHAA, 1994-02-11) bere hirugarren atalean dioenez, Irale programak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz besteko ikastetxeetan, publiko zein pribatutan eta edozein irakasmailatan, lanean diharduten irakasleak hartuko ditu kontuan.

Hezkuntza Sailburuordetzak 2013-2014 eta 2014-2015 ikasturteetarako Aurkezpen Txostenak argitaratuak ditu formatu elektronikoan (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/euskara), bertan ikastetxe pribatuetako irakasleei irakastordu barneko ikastaroetan parte hartzeko aukera ematen zaielarik.

Kontuan hartu ditu, bide batez, ondoko lege eta dekretu hauek: batetik azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutako Euskadiko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateratuaren VI. tituluko xedapenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan diru-laguntzak emateko moduari buruzkoak; bestetik abenduaren 20ko 4/2013 Legea, zeinaren bitartez Eusko Legebiltzarrak, besteak beste, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren gastuen egoera onartu baitzuen. Hori guztia kontuan izanik, honako hau

Diru-partida hori bi ebazpenetan banatuko da: lehenengoa, urtarriletik ekainera artekoa, partida osoaren % 60 izango da gehienez. Bigarren ebazpena, berriz, irailetik abendura artekoa. Lehen ebazpenean sobratzen dena, bigarrenera pasako da.

2014ko irail-abenduko diru-laguntzak ebatzi aurretik, aipatu epeari dagokion diru-partida handitu daiteke bestelako programetan soberakinik balego.

  1. 2014. urtean irakastordu barneko ikastaroetarako Hezkuntza Administrazioak liberazioak ematerakoan irakasle bat edo gehiago onartu(ko) zaizkien ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.

  2. Dagokion ikastetxeko zuzendariak aipaturiko irakasleak liberatuak izateko adostasuna emandako ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.

Gainera, deialdi honetan parte hartzen duten ikastetxe pribatuak ondoko zereginetara behartuta daude:

  1. Diru-laguntza onartzea. Jasoko den diru-laguntzaren berri eman eta 15 eguneko epean diru-laguntza horri idatziz uko egiten ez bazaio, laguntza hori onartutzat hartuko da.

  2. Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.

  3. Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzen inguruan Ekonomia Jarraipenerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza-jasotzailea.

  4. Dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, ezinbestekoa izango da izapidetzen ari datekeen itzultze edo zigortze-jardunbidea bukatuta egotea, baldin eta laguntza eta dirulaguntzok Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen eremuan badaude.

  5. Zigor-edo administrazio-arloko zigorra jaso duten, eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden pertsonek edo erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera, sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.

  6. Diru-laguntza eskatzen duten entitateek zergarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izan behar dute.

    Deialdiaren kudeaketa-organoa arduratuko da eskatzailea zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko eginbeharretan egunean dagoela ziurtatzeaz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei Buruzko Legearen Testu Bategina Onartzen duenak, arautzen duen bezala. Kudeaketa-organoak ez du eskatzailearen baimenik beharko datu horiek ziurtatzeko eta behar beste alditan egingo du.

  7. Eskatzaileak berariazko baimena ematen dio laguntza kudeatzen duen organoari, gainontzeko datuak edota dokumentazioa lortu edo egiaztatu ditzan, eskabidea izapidetzeko erabilitako bidea edozein delarik ere, eta herri-administrazioei dagozkien egiaztatze-, kontrol- eta ikuskatze-eskumenak eragotzi gabe.

  8. Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du eskabide-orriari erantsitako orri batean, edozein modutan ere diru-laguntzen baturak ezingo duelarik gainditu gastuaren % 100. Horretarako, behar den neurrian murriztuko da legokiokeen diru-laguntza.

(Ikus .PDF)

Lehen ebazpena egindakoan sortutako soberakina, hala balegokio, bigarrenera pasatuko da. Irailetik abendura arteko ebazpenari dagozkion diru-laguntzak emateko orduan zera egingo da: atal honen lehenengo pasartean ezarritako diru-banaketak egin ondoren, soberakin hori txanda horretako bertako diru-laguntzen onuradunen artean banatu, hainbanaketa eginez (hots, guztien arteko diru-zatiketa eginez). Soberakin horren banaketa osagarriaz, hori bai, inola ere ezingo da ordezkoaren gastu osoaren % 100 baino handiagoko diru-laguntzarik eman.

Liberatuta dagoen ikasketariak baja-aldirik badu, Iralek ez dio ikastetxeari baja-aldiari dagokion neurrian pertsona horren ordezkotza-gasturik ordainduko.

Gizarte Segurantzak ordaintzen duen zatia ez du deialdi honek estaliko.

  1. Aurreko ikasturtetik ikastetxean gelen kopurua murriztu egin denean irakasleen kopurua mantenduz.

  2. Ikastetxeak, lan-orduak gehitzeko helburuz, irakasleak egun osoz izan beharrean egun zatiz dituenean.

  1. Eskabide-orria Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan (https://euskadi.net/diru_laguntza/2014/irale-pribatuak/y22-izapide/eu) egongo da eskuragai.

  2. Tramiteak egiteko azalpenak, eskabide-orriak eta gainontzeko agiriak Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan egongo dira eskuragai (https://euskadi.net/diru_laguntza/2014/irale-pribatuak/y22-izapide/eu) egongo da eskuragai.

  3. Eskaeraren ondorengo tramiteak (kontsultak, agiriak aurkeztea etab.) helbide honetatik egin beharko dira: https://www.euskadi.net/nirekudeaketak

    Horrezaz gainera, 2013-2014 ikasturteko 2. txandan (hau da, 2014ko urtarriletik gehienez ekainera) liberaturik dauden irakasleen kasuan, ikastetxeak ordezko irakaslearen kontratuaren kopia erantsi beharko dio eskabideari.

    2014-2015 ikasturteko 1. txandan (hau da, 2014ko irailetik gutxienez abendura arte) irakasleren bat liberatzen duten ikastetxeek, berriz, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute ordezko irakaslearen kontratuaren kopia aurkezteko. Dokumentazioa behar den epean aurkeztu ezean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ez dio ikastetxe horri diru-laguntzarik emango.

Eskabidean jasotako datu pertsonalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren fitxategi informatizatuetan sartuko dira. Legeak jasotzen dituen sarbide-, zuzenketa-, deuseztapen- eta aurkakotasun-eskubideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan erabil daitezke (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

  1. Kupoa izango da, batetik, HE1erako eta HE2rako prestatze-ikastaroetarako. Kupo horretan honako hauek izango dira oinarrizko ezaugarriak eta lehentasunak.

    1. Lehendabizi jarraipenezkoak liberatuko dira: U3koak eta, U2koak.

    2. Horien ondoren, U3 ikastaroetan hastera doazenak (ez jarraipenezkoak): 2014an gehienez 57 urte betetzen dutenak. Hortik gorako kasu bereziak Jarraiba batzordean aztertuko dira.

  2. Dagoen diru-partida kontuan izanik eta gaia Jarraiban landu ondoren, azpikupo bat adostuko da R ikastaroetarako. Kupo hori betetzeko, honako hautapen-irizpideak izango dira gidari:

    1. Lehendabizi 2014an gehienez 55 urte betetzen dutenak aukeratuko dira eta gero, lekurik balego, 55etik gorakoak: lehenik 2014an 56 urte betetzen dutenak, gero 57, 58... kupoa amaitu arte.

    2. Ikastetxe bakoitzetik aldi berean irakasle gehiegi R ikastaroetara joan ez dadin, arrazoizko neurri-mugak jarriko dira. Zehatz azaltzeko, honako hauek:

      12 gela arteko ikastetxeetan, irakasle bakarra.

      13 gelatik 24ra arteko ikastetxeetan, bi irakasle.

      25 gelako (edo hortik gorako) ikastetxeetan, hiru irakasle.

    3. HE2, EGA edo baliokidea lehenago lortutako irakasleak lehenetsiko dira.

    4. Aurreko puntuan berdinketarik balego, adinez gazteenak lehenetsiko dira.

Lehenengo laguntza-ebazpenean 2013-2014 ikasturteko 2. txandan (hau da, 2014ko urtarriletik gehienez ekainera) liberatuta egonik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagunduko dituen irakasleen zerrenda jakinaraziko du, 2014ko urriaren 15a baino lehen. Bigarren laguntza-ebazpena, aldiz, 2014-2015 ikasturteko 1. txandan (hau da, 2014ko irailetik abendura) liberatutako ikasketarien ordezkoen kontratua aurkezteko azken egunaren biharamunetik gehienik sei hilabetera jakinaraziko du, txanda horri dagokion diru-laguntzaren kopuruen zerrenda adieraziz.

Ezarritako epeetan ebazpenak jakinarazten ez badira, eskabideak ezetsitzat jo daitezke.

Laguntza-eskatzaileetariko bat edo gehiago hartutako ebazpenarekin ados ez balego eta gora jo nahi balu, ebazpena «nire kudeaketak» gunean jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean gorako errekurtsoa egiteko aukera izango du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren aurrean.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean edo, bestela, bi hilabeteko epea egongo da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 18a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.