Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014 apirilaren 8ko Herri Administrazio eta Justizia sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta horren erakunde autonomiadunetako Lantokien Arteko Segurtasun eta Osasun Batzordeko kideak izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3108
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/04/08
  • Argitaratze-data: 2014/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio Orokorreko eta horren erakunde autonomiadunetako Lantokien Arteko Segurtasun eta Osasun Batzordea parte hartzeko organo parekide eta kide anitzekoa da. Horren helburua zera da, laneko arriskuei aurrea hartzeko egin beharreko jardueraz kontsultak egitea, aldiro-aldiro eta erregulartasunez.

Batzorde Administrazioko ordezkariek eta prebentzioko ordezkariek osatzen dute, betiere, proportzionaltasun-printzipioaren arabera eta sektorean nahikoa ordezkaritza duten sindikatu guztien partaidetza bermatuta, horrela xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioen lan-baldintzak arautzeko hitzarmena onartzen duen martxoaren 9ko 83/2010 Dekretuan, kontuan hartuta 50/2012 Dekretuak, apirilaren 3koak, aipatutako 83/2010 Dekretua erreformatu duela.

Baita, EAEko Administrazio Orokorrean jarduten duten Lan kontratudun langileen Hitzarmen kolektibokoan ere (2010ko martxoaren 26ko Lan zuzendariak erregistratu, gordailu eta argitaratzen duena). Era berean, 2010-2011 urteerako EAEko Administrazioan jarduten duten lan kontratadun langileen Hitzarmenaren 23.7 artikuluak garatzen duen jardunaldiaren eredu berriari buruzko Akordioak aurrean aipatutako Hitzarmena erreformatu duena.

Batzorde horren konfigurazioa Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko azaroaren 8ko 31/1995 Legean finkatutakoan oinarritzen da; izan ere, hainbat lantegitan diharduten herri-langileak lantokien arteko batzorde batean lan arriskuen esparruan bereziki ordezkatzea lortu nahi baita.

Ildo horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziorako Administrazio Orokorreko eta horren erakunde autonomiadunetako Lantokien Arteko Batzordean izanda duen ordezkaritza eratzeko, hauxe:

  1. artikulua Administrazio Orokorreko eta horren erakunde autonomiadunetako Lantokien Arteko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioak eta langileen ordezkaritzak izango dituzten ordezkari titularrak eta ordezkoak izendatzea. Hauek izango dira:

    Administrazioaren ordezkaritza:

    Batzordeburua: Estefanía Gordoa Ríos andrea, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

    Batzordekideak:

    1. ª del Yermo Urquijo Elorza andrea, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Iñaki Aldekogaray Labaka jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Rafael Calvo del Río jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Javier Carlos de Bergara Etxezarreta jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Nerea Barrenetxea Errasti andrea, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Eugenio Artetxe Palomar jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

    1. ª Jesús Múgica Anduaga andrea, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Jose Luis Bañuelos Ibañez jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Josu Aguirre Goitia jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Idazkaritza:

    1. ª Inés Álvarez Vázquez andrea, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Langileen ordezkaritza:

      Juan Felix Egiluz Ortiz jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Lidia San Millán Jiménez andrea, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Patxi Lasa Pérez jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Karmele Urkijo Uriarte andrea, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Arsenio Etxeandia Rodríguez jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Pilar Olariaga Larrañaga jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Félix Velasco Basterra jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      José Ignacio Piqueres Calvo jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

      Juan José Cordona Briones jauna, edo eskuordetza jasotzen duen pertsona.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 8a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik