Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko ekainaren 18koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena. Honen bidez, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia sortzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila; Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 131
- Hurrenkera-zk.: 3132
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/06/18
- Argitaratze-data: 2013/07/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzkoak, 4. artikuluan, xedatzen du sail bakoitzean eta erakunde autonomo bakoitzean kontratazio-mahai bakarra sortuko dela, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren (Ogasun eta Finantzetako sailburua egun) eta erakunde autonomoa atxikita dagoen saileko sailburuaren baterako agindu baten bidez.
Ekainaren 29ko 9/2007 Legearen bidez, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortu zen, Kontsumoaren arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikitako erakunde autonomo gisa. Erakunde autonomo hori 2011ko irailaren 1ean hasi zen lanean, KontsumobideKontsumoko Euskal Institutuaren egitura eta antolaketari buruzko uztailaren 12ko 159/2011 Dekretuari jarraikiz.
Hori guztia dela-eta, Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak aurretiaz txostena emanda, hau
Zuzendaritzari atxikita, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Kontratazio Mahaia sortzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 5. eta 7. artikuluetan aurreikusitako egitekoak bete ditzan, artikulu beroietan aurreikusitako jarduera-esparruaren barruan, erakunde autonomoari kontratatzea dagozkion espedienteei dagokienez.
Mahaia kide hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Kontsumobideko Zerbitzu Orokorren Unitateko arduraduna. Lanpostua hutsik badago, arduraduna ez badago, gaixo badago edo legezko beste arrazoiren bat badago, unitate-arduradun batek edo Kontsumobide erakunde autonomoko teknikari batek ordezkatuko du.
Kideak:
Kontratazioa eskatzen duen unitatearen ordezkari bat.
Zuzenbidean lizentziatu bat, erakundeari atxikitakoa, aholkularitza juridikoa eta mahaiko idazkaritza bere gain hartuko duena.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari bat.
Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren ordezkari bat.
Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren ordezkari bat, informatikaondasunei eta -zerbitzuei dagozkien espedienteetan bakarrik.
Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 6.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, bakarka egiten ez diren izendatzeak eta Aginduan aurreikusten ez diren ordezkapenak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Erakundeko zuzendariak erabakiko ditu. Izendatutako pertsonak ahalik eta gutxien aldatuz egingo dira aipatutako izendatzeak, eta espedientean horien berri jasoko da.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 18a.
Ogasun eta Finantza sailburua,
RICARDO GAZAGAECHEVARRIA BASTIDA.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.