Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2013ko martxoaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez aldatu egiten baita 2002ko azaroaren 8ko, 2005eko otsailaren 3ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako kar
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 68
- Hurrenkera-zk.: 1702
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/03/12
- Argitaratze-data: 2013/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren 2010eko azaroaren 23ko 807/2010 epaia Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak 2012ko apirilaren 30ean emandako epaiaren bidez berretsi zen. Bada, epai hori betetzeko, aldatu egin zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozesuan aukeratuak izan zirenen zerrenda. Ondorioz, Ainhoa Aguirre Idarreta andrea Maisu-maistren Kidegoko Pedagogia Terapeutikoa espezialitatean hautatuak izan zirenen zerrendan sartu zen.
Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoko praktiketako funtzionario izendatu zen. Behin praktikaldia gaindituta, karrerako funtzionario izendatu zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 23ko Aginduari jarraikiz. Agindu horren bidez, 2002ko azaroaren 8ko, 2005eko otsailaren 3ko, 2009ko abenduaren 10eko eta 2010eko abenduaren 17ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako karrerako funtzionario izendatu ziren.
Ainhoa Aguirre Idarreta andrea adierazitako aginduaren I. eranskinean ageri da. Halaber, aginduaren bosgarren ebatzian hauxe xedatzen da: «Agindu honen bidez izendatutako pertsonak, I. eranskineko zerrendan ageri direnak, karrerako funtzionariotzat joko dira, 2004ko irailaren 1etik aurrera».
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren 2010eko azaroaren 23ko 807/2010 epaiaren laugarren oinarri juridikoan ezarritakoaren arabera, errekurtso-egileak eskubidea du praktiketako funtzionario izendatua izateko eta hautaketa prozedurako izapideetan aurrera egiteko, baina ez du eskubiderik jasoko zituzkeen lansarien ordaina hartzeko, ezta eskatzen duen antzinatasunaren eta gainerako lanbide-eskubideen aitorpena jasotzeko ere.
Administrazioarekiko Auzien Sala horrek 2012ko abenduaren 11n emandako autoak ezetsi egiten du Ainhoa Aguirre Idarretak eskatutako betearazpen-intzidentea, eta berretsi egiten du 2010eko azaroaren 23ko 807/2010 epaiaren laugarren oinarri juridikoan ezartzen dena.
Horrenbestez, hau
Agindu honen bidez izendatutako pertsonak, I. eranskineko zerrendan ageri direnak, karrerako funtzionariotzat joko dira, 2004ko irailaren 1etik aurrera.
Ainhoa Aguirre Idarretari dagokionez, adierazitako horrek ez du esan nahi eskubiderik aitortzen zaionik jasoko zituzkeen lansarien ordaina hartzeko, ezta eskatzen duen antzinatasuna eta gainerako lanbide-eskubideak aitortzen zaizkionik ere.
Epai hau betetzerakoan plantea daitezkeen arazoez Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala arduratuko da, betiere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 103.1 eta 109. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 12a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.