Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko urriaren 8koa, Herrizaingoko sailburuarena, Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzeko eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortzeko Agindua bigarren aldiz aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 4707
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/08
  • Argitaratze-data: 2012/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Herrizaingoko sailburuaren 2001eko abuztuaren 1eko Aginduaren bitartez, batetik, Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartu ziren, eta, bestetik, eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortu zen (2001eko irailaren 13ko EHAA, 178. zk.). Eta agindu hori aldatu egin zen, Herrizaingo sailburuaren 2007ko martxoaren 20ko Aginduaren bitartez (2007ko apirilaren 16ko EHAA, 72. zk.).

Argitaratu zenetik hainbat denbora igaro denez, eta azken urteotan lortutako esperientzia dela-eta, batetik, taktika operatibo jakin batzuk berraztertu egin dira egungo errealitateari egokitzeko (Ertzaintzaren Erreskate eta Laguntza Taktiko Polizialaren Unitatea sortzea), eta, bestetik, erantzunen eraginkortasuna aregotu egin da; batez ere, tokiko polizien zerbitzuak alertan jarri eta mobilizatzeko, hain justu ere hirietako suteei eta hirietako trafiko istripuei dagokienez, beti eta kidego horien funtzioak kontua harturik. Halaber, Izaera propioko taktika operatiboak sartu dira, honako hauek: kobetan bilaketak eta erresketeak egitea, eta barruko uretan salbamenduak egitea.

Taktika operatiboak birmoldatzeko, inplikatutako zenbait erakunde pribatuk eta publikok lagundu dute; betiere Larrialdiak kudeatzeko Legeko 25. eta 26.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz. Bestalde, 2012ko irailaren 28an, Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen aldeko txostena izan dute taktika operatibo berriek.

Hori guztia kontuan hartuz, honako hau

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 8a.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

  1. Mendia (mendi):

    M1: Mendiko / landa aldeko erreskatea. Mendialdean edo landa aldean dauden pertsonak erreskatatzea, era guztiak.

    M2: Mendian / landa aldean bilatzea. Mendialdean edo landa aldean galdutako pertsonak bilatzea.

    KOBA: Mendiko edo landa aldean lur azpiko erreskatea.

  2. Uretan (Ura):

    U1: Itsas salbamendua (kanpoko urak). Itsaso zabalean pertsonak edota ondasunak salbatzea (baita ontzietako suteetako salbamenduak ere).

    U2: Itsasertz-kostaldeko salbamendua. Itsasertz-kostaldean dauden pertsonak zein ondasunak salbatzea edo bertan dauden gorpuak berreskuratzea.

    U3: Salbamenduak barruko uretan. Ibaietan edo urtegietan, pertsonak bilatu edo erreskatatzea edo gorpuak berreskuratzea.

  3. Suteak (Sutegi:

    SG1: hiriko / landako sutea. Hiri-aldeetako suteak edota urbanizatutako landa-lurretakoak.

    SG2: baso-suteak. Basoan sortutako suteak.

  4. salgai arriskutsuak garraiatzea: TPC/TPF.

    Trafiko-edo trenbide-istripua, baldin eta salgai arriskutsuak tartean badaude:

    TPC1-TPF1- Matxura edo istripua, garraioko ibilgailuari edo konboiari aurrera egitea galarazten diona, hala ere garraiatutako gai arriskutsuen edukitzailea egoera onean dago ez baita irauli egin edo errailetik atera.

    TPC2-TPF2- Istripua gertatzean edukitzailea hondatu eginda edota irauli egin edo errailetik atera da, hala ere ez dago edukiaren ihesik edo isuririk.

    TPC3-TPF3- Istripua gertatzean edukitzailea hondatu egin da eta edukiak ihesa edota isuria du.

    TPC4-TPF4. Edukitzailea hondatuta edo sutan dago eta edukiak ihesa du, sugarrak eta guzti.

    TPC5-TPF5. Edukiak eztanda egin du edukitzailea suntsituz.

  5. Industria:

    SG3: Industria-sutea. Jarduera industriala duen edozein enpresatan sortutako sutea, hiriguneetan zein landa aldeetan.

    Kimika: Salgai arriskutsuak darabiltzaten enpresako gertakaria (oliobideak barne). Jatorri kimikoa duten istripuak dira, edozein enpresatan sor daitezkeenak, baita aitortzeko beharra dutenetan ere (SEVESO).

  6. Trenbidea:

    T1: harrapatzea. Pertsonak zein ibilgailuak harrapatzea.

    T2: errailetik ateratzea, elkar jotzea, talka edo sutea.

  7. Abiazioa:

    Txoria 1: Aireontziak aireportutik kanpo izandako istripua. Aireontzi baten edozein istripu.

    Txoria 2A: Vitoria-Gasteizko Aireportuan (Foronda) gertatutako aireontzien istripuak.

    Txoria 2B: Bilboko Aireportuan (Loiu) gertatutako aireontzien istripuak.

    Txoria 2G: San Sebastián-Donostiako Aireportuan (Hondarribian) gertatutako aireontzien istripuak.

  8. Hiria (Hiri):

    H1: hiriko erreskatea. Hirian pertsonak erreskatatzea (Igogailuetan, barruko patioetan, etab. Harrapatuta direnak).

  9. Erradiologikoa:

    Garoña 0: Garoñako Zentral Nuklearreko instalazioetan gertatutako istripuak. Ez da kanpoko laguntzarik behar.

    Garoña 1: PENBU garatzea.

    Radium: instalazio erradioaktiboak. Gai edo instalazio erradioaktiboak tartean direnean, TPC/TPF taktiketan ikusi ez direnak eta Santa Maria de Garoña Zentral Nuklearrari eragiten ez diotenak.

  10. Gasa:

    Gasa: ihesa, sutea, eztanda. Gas hidrokarburoen (metanoa, propanoa, butanoa, gas naturala) ihesa, sutea edota eztanda gertatu den guztietan.

  11. Ingurumena:

    IGA: atmosferaren kutsadura.

    IGR: ibai / urtegiaren kutsadura.

    IGM: Itsaso / itsasaldi gunearen kutsadura. Itsasoko urei eta mareak eragindako guneei eragiten die (itsasadarrak, estuarioak,...)

    IGT: lurra kutsatzea - hondakinak. Lurrari eragiten dio, gainera nekazaritza, industria edo etxeko jatorria duen edozein hondakin mota ere ager daiteke.

  12. Meteorologia (Meteo):

  1. Fenomeno metereologikoei buruzko informazioa.

    Haizea: haizealdiak.

    Enbata. Enbatak; Galernak

    Elurra 1: Elurteak

    Itsasoa: Itsaso - kostakoak.

    Beroa: Beroaldia.

    Hotza: Hotzaldia

    Euria: Euriteak

  2. Fenomeno metereologikoak kudeatzea.

    Uholdea: Uholdeak

    Elurra 2: Elurteak

  1. Hornidura (Eraman):

    Eraman: burutu beharreko ekintza guztiak, herritarrei eta bere ondasun materialei nahitaezkoaz, oinarrizkoaz eta beharrezkoaz hornitzeko (ezinbestez eta presako izaeraz).

  2. Luiziak Lur-irristatzeak.

    Lurra: lur-higidurek eragindako ezbehar-mota guztiak (luiziak, lur-irristatzea, etab.), baita lurperatuta egon daitezkeen pertsonen erreskatea ere.

  3. Ebakuazioa Ostatua:

    Hotela: ezbehar batek eragindako pertsonak ebakuatu edota ostatu eman beharra eskatzen duen egoera, edonolakoa.

  4. Urtegiak:

    Urtegiak: presa edo urtegiak apurtzean edota gainezka egitean gerta daitekeen era guztietako ezbeharrak.

  5. Trafiko istripuak (TG):

    TG 1: Zauriturik ez duen trafikoko edozein istripu.

    TG 2: zaurituak edota harrapatuta gertatutako pertsonak dituen trafikoko edozein istripu.

    TG 3: istripua nozitutako ibilgailu edo autobus anitzeko trafikoko edozein istripu, zauritu edo bertan harrapatutako pertsona kopuru handia duena.

  6. Lan istripuak (PG1):

    PG1: kanpoko kausa baten bat-bateko ekintza edo ekintza bortitz batek eragindako gorputz-kalte guztiak edo jasandako lesioak, edozein dela kausa, lanagatik edo lana dela-eta sortuta.

  7. Bide publikoetako Istripuak (PG3):

    PG3: Bide publikoan gertatutako edozein istripu, zaurituak ere dituena.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.