Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko irailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Elorrioko (Bizkaia) «Nuestra Señora de Lourdes» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 221
- Hurrenkera-zk.: 5041
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/09/20
- Argitaratze-data: 2012/11/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Elorrioko (Bizkaia) «Nuestra Señora de Lourdes» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna eta izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren erakunde titularra den «Congregación de Padres Asuncionistas» erakundearen legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Agindu honek 2012ko irailaren 1etik aurrera ekarriko ditu ondorioak.
Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 20a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.