Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko uztailaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluetako kide batzuk, egokitzen direnak, aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 176
  • Hurrenkera-zk.: 4065
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/16
  • Argitaratze-data: 2012/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak, urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatutakoak, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako eskola-kontseiluen erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.

Itunpeko ikastetxe pribatuen Eskola-kontseiluetako kideen azken hautespena 2010-2011 ikasturtean egin zen eta, beraz, 2012-2013 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da berrikuntza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua burutzeko epea zabalik dagoela aldarrikatzea.

Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa

  1. Hauteskunde-prozesua urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak, urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatutakoaK, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen duenak xedatutako moduan egingo da.

Lehenengoa. Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.