Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko maiatzaren 22koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria-Etorbizi - Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa» erakundearen estatutuen aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 177
- Hurrenkera-zk.: 4085
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/22
- Argitaratze-data: 2012/09/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Ikusi da, eta aztertu aipatu aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidea. Hona hemen
Lehenengoa. 2012ko maiatzaren 4an, Justizia eta Herri Administrazio Sailean (bide telematikotik) honako eskritura jaso zen: Euskal Herriko Notarioen Elkargoko notario den Manuel María Rueda Díaz de Rabagok egiletsitakoa (564 protokolo-zk.), zeinaren edukia hauxe baitzen: «Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria-Etorbizi - Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa» erakundearen estatutuak aldatzea, hain justu ere egun indarrean diren 1., 3., 4. eta 5. artikuluei dagokienez.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Lehendakariak 2009ko maiatzaren 8an Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko eman zuen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikulua; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4.1 artikulua.
Bigarrena. Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.
Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau
Lehenengoa. Ermuko (Bizkaia) «Fundación Vasca para la Innovación Sociosanitaria-Etorbizi - Berrikuntza Soziosanitariorako Euskal Fundazioa» erakundearen estatutuetako 1., 2., 3., 4. eta 5, artikuluen aldaketa onartzea.
Bigarrena. Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu dadila agintzea. Inskripzioa agindu honen dataz egingo da, eta 2012ko maiatzaren 3an, Euskal Herriko Notarioen Elkargoko notario Manuel María Rueda Díaz de Rabagok egiletsitako (protokolo-zenbakia: 564) eskritura publikoan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta fundazioari bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 22a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.