Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 21ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, «Joxe Mari Korta» sariak ebazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 2732
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/21
  • Argitaratze-data: 2012/06/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia; Instituzional

Testu legala

2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bitartez, aldatu egin zen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Agindua, zeinarekin «Joxe Mari Korta» sariak arautzen diren (2009-08-10eko EHAA). Bada, agindu horretako zazpigarren artikuluan xedatutako kontuan izanik, eta ikusirik Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen 2012ko otsailaren 23ko Ebazpena (2012-03-16ko EHAA), zeinarekin argitara ematen baita 2012. ekitaldirako deialdia, eta ezaguturik 2012-03-27ko Aginduaz hartarako izendatutako epaimahai kalifikatzaileak egindako esleipen-proposamenak, honako hau,

Justo Ercilla Sagarminaga.

Jesús Hermosilla Bilbao.

Juan José Azcarate Morera.

Miguel Gandiaga Alberdi.

Miguel Lazpiur Lamariano.

  1. 2009ko uztailaren 29ko aipatu aginduaz ezarritakoarekin bat jasoko dute onuradunek goraipemena, aipamena eta errekonozimendu publikoa, hain justu ere hartarako deitutako ekitaldian.

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren aurrean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 21a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.