Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, zeinen bidez eratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren kontratazio-mahaia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 32
- Hurrenkera-zk.: 693
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/20
- Argitaratze-data: 2012/02/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Erregimenari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak 4. artikuluan xedatzen duenez, sail bakoitzean eta, hala badagokio, erakunde autonomo bakoitzean kontratazio-mahai bakar bat eratuko da, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Erakunde Autonomoa atxikia dagoen saileko buruaren agindu bateratu baten bidez
Euskadiko Autonomia Erkidegoaren 2010eko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen Bigarren Xedapen Gehigarriaren bitartez eratu zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailera atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa. 2011ko urtarrilaren 1ean hasi zen lanean aipatutako erakunde publikoa, eta 2011ko urtarrilaren 20an Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako agindu baten bidez eratu zen bere kontratazio-mahaia.
Hala ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legeak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren izaera juridikoa aldatu du. Horrela, erakunde autonomo gisa eratu du, eta ez zuzenbide pribatuko erakunde gisa. Hortaz, erakunde autonomoaren kontratazio-mahaia arautu behar da.
Adierazitakoa kontuan hartuta, eta Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordeak txostena egin ondoren, honako hau
Zuzendaritza Orokorrari atxikita, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren kontratazio-mahaia eratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Erregimenari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 5. eta 7. artikuluetan aurreikusitako funtzioak betetzeko eta bertan jasotako jardun-eremua duela, erakunde autonomoaren kontrataziopeko espedienteei dagokienez.
Aipatutako mahaiak honako kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Ekonomia eta Aurrekontuen Ataleko arduraduna. Hutsuneen, absentzien edo gaixotasunen kasuetan, edo legezko beste arrazoiren bat izanez gero, Antolakuntza eta Koordinazio Ataleko arduradunak ordezkatuko du.
Kideak:
Kontratazioa eskatzen duen Zuzendaritzako edo Ataleko ordezkari bat.
Zuzenbidean lizentziatu bat, erakundera atxikia; bere ardura izango dira mahaiaren aholkularitza juridikoaren eta idazkaritzaren funtzioak.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko ordezkari bat.
Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako ordezkari bat.
Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzako ordezkari bat, ondasun eta zerbitzu informatikoei buruzko espedienteen kasuan.
Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 6.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedaturikoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lehendakariak erabakiko ditu modu singularrean egin ez diren izendapenak eta agindu honetan aurreikusi ez diren ordezkapenak. Ahaleginak egingo dira ahalik eta aldaketa gutxien egiteko izendapen horiek egitean. Izendapen horiek, hala ere, espedientean jasoko dira.
Indargabetuta geratzen da Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 20ko Agindua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren kontratazio-mahaia eratzeari buruzkoa.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetzen du: AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia sortzen duena.
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2020ko azaroaren 26koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baita Lan eta Enplegu Sailaren, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea erakunde autonomoaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren kontratazio-mahaien osaera.
- Ikus: EBAZPENA, 2020ko otsailaren 24koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira bulego horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kontratazio-mahaietan eta bestelako kide anitzeko organoetan izango dituen ordezkariak.