Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak errabiaren kontra txertatzea borondatezkoa dela jendaurrean agertzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 728
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/24
  • Argitaratze-data: 2011/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Europar Batasuneko herrialdeetan eta beroien mugakideak direnetan amorru gaitzaren egoera epidemiologikoa ona denez, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gaitzaren gaur egungo osasun-maila kontuan hartuta, ez da beharrezkoa EAEn txakurrei errabiaren kontrako txertoa jartzea. Nolanahi ere, jende guztia jakitun egon dadin, beharrezkotzat jotzen da jakitera ematea txerto hori jartzea egun borondatezkoa dela.

Ondorioz, eta Animaliak Babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legean, Abere-osasuneko apirilaren 24ko 8/2003 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuan eta indarrean dauden gainontzeko arauetan xedatutakoarekin bat etorriz, hauxe

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak errabiaren kontra txertatzea borondatezkoa dela jendaurrean agertzea. Ondorioz, ez da txertaketa-kanpaina ofizialik antolatuko gaitz horren aurka.

Bigarrena. Aurreko puntuan xedatutakoa ez da eragozpena izango Animaliak Babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen II. eta IV. tituluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzko ekainaren 1eko 101/2004 Dekretuan txakurrak jagon, kontrolatu, zentsatu, identifikatu eta erregistratzeko aurreikusten diren neurriak har ditzaten organo eskudunek.

Hirugarrena. Errabiaren fokuren bat sumatuz gero, neurriak hartuko dira; hain zuzen ere, urriaren 29ko 6/1993 Legearen 9.1 artikuluan eta Abere-osasuneko apirilaren 24ko 8/2003 Legearen II. tituluan xedatutakoak. Era berean, gaixotasuna jakinarazi egin beharko da, aitortu beharreko abere-gaixotasunei eta horien jakinarazpena egiteko arauei buruzko irailaren 24ko 507/1991 Dekretuan aurreikusitako moduan.

Laugarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bosgarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 24a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.