Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko apirilaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu zituen 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan jasotako laguntzetarako aurtengo deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 2404
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/30
  • Argitaratze-data: 2010/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren bidez (2009ko maiatzaren 26ko EHAA, 98. zenbakia) arautzen dira Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak gizarteratze-enpresak sortu eta mantentzeko ematen dituen laguntzak. Horien xedea enpresa horiei laguntza ematea da, haien ezaugarri eta beharrei egokituta. Horien barruan diru-laguntzak aurreikusten dira, gizarteratze-enpresak sortzen dituzten erakunde sustatzaileentzat eta gizarteratze-enpresentzat, iraun ahal izateko.

2009ko maiatzaren 4ko agindu horren 17. artikuluak xedatzen duenez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak urtero egingo du aginduan aurreikusitako laguntzak emateko deialdia, dagokion aurrekontu-esleipena eta eskabideak aurkezteko epea jasotzen dituena. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuan xedatzen denez, gizarte-sustapena eta gizarteratzea Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eskumena da. Beraz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari dagokio agindu hau ematea.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartua) 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekonomia-ekitaldi bakoitzean, Euskal Autonomia Erkidegorako aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean, diru-laguntzak emateko arauak eguneratu edo berrikusiko dira, edo, behar izanez gero, programen diru-laguntzen arauak ezarriko dira, eta, bere garaian indarraldirik zehaztu ez zitzaien diru-laguntzetarako deia egingo da.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegorako 2010eko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartu zituen abenduaren 23ko 2/2009 Legea onartuta dagoenez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu zituen 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 17. artikuluan jasotako gaikuntza erabiliz, hau

Lehenengoa. Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka berraztertzeko aukerako errekurtsoa jarri ahalko diote interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzietarako errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 30a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.