Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2009ko uztailaren 27koa, Industria eta Berrikuntzako sailburuarena. Horren bitartez, presio-ekipoen Erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak eman dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 175
- Hurrenkera-zk.: 4985
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/27
- Argitaratze-data: 2009/09/11
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Presio-ekipoen erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen abenduaren 12ko 2060/2008 Errege Dekretuak presio-aparatuei buruzko apirilaren 4ko 1244/1979 Errege Dekretua ordeztu du eta oinarrizko arau-esparru berria sortu du non presio-ekipoen erabilera egokirako segurtasun-arau eta -irizpideak arautzen diren, ekipoen instalazio, aldizkako ikuskapen, konponketa eta aldaketarako betekizunak adieraziz.
Erregelamendu berriak, alderdi askotan, autonomia-erkidegoei jarduteko eremua uzten die, autonomia-erkidegoek euren lurralde-eremuan aplikatu beharreko alderdi batzuk zehaztu eta osatu ditzaten.
Kontuan izan behar da autonomia-erkidego honetan instalazioak abian jartzeko erregulazioa dagoeneko badagoela: 2000ko abenduaren 26ko Agindua (2001-01-24ko EHAA); agindu hori bi agindu hauen bidez aldatu da: 2001eko urriaren 1eko Agindua (2001-10-18ko EHAA) eta hozteko instalazioak eta presio-aparatuak abian jartzeko izapideak egiteko prozedura ezartzen duen 2005eko irailaren 1eko Agindua (2005-10-17ko EHAA).
Bestalde, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak eta hori garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduak, enpresek eremu horretan jarduteko bete behar dituzten betekizunak ezartzen dituzte.
Ondorioz, Industria eta Berrikuntza Sailak, hala eskatzen duten alderdietan, aipatutako Erregelamendua garatzen duen eta bestetik, autonomia-erkidego honetan dagoen araudia aldatzen eta argitzen duen arau bat emateko beharra ikusi du, arau-esparru berri honetara egokitzeko helburuarekin.
Aipatutako lege-xedapenak eta oro har aplikatzekoak diren eta horiekin bat datozen gainerako arauak ikusi dira, eta honako hau
2000ko abenduaren 26ko Aginduan (Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena da, industria-instalazioak abiarazteari buruzko prozedura sinplifikatzeari buruzkoa 2001-01-24ko EHAA, eta Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko urriaren 1eko Aginduak 2001-10-18ko EHAA aldatu zuen) eta hozteko instalazioak eta presio-aparatuak abian jartzeko izapideak egiteko prozedura ezartzen duen 2005eko irailaren 1eko Aginduan (2005-10-17ko EHAA) ezarritako prozeduraren arabera abiaraziko dira presio-ekipoen instalazioak.
Presio-ekipoen Erregelamenduko (aurrerantzean PEE) 5.3 artikuluari dagokionez, instalazio-proiektua behar duten instalazioek ez dute behar kontrol-organismo baimendu batek kokapenaren lekuan probak ikuskatzea.
1. eta 2. eranskinetan instalazio-ziurtagiriari eta proiektua behar duten instalazioetarako abian jartzeko eskaerari dagozkion dokumentuak adierazten dira.
Dokumentu horietan, I. kategoriako edo kategoria handiagoko ontziak, multzo edo hodiak barne hartuko dira.
3. eranskinean dokumentazioa betetzerakoan erabili behar diren ekipo eta fluido motak adierazten dira.
Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua (2006-04-12) garatzen duen 2006ko apirilaren 10eko Aginduan (2006-05-15) ezarritakoari jarraituko diote enpresek, baita agindu honen amaierako xedapenetan adierazitako aldaketari ere.
Presio-aparatuei buruzko apirilaren 4ko 1244/1979 Errege Dekretuaren aplikazioan baimendutako enpresek, PEE indarrean jartzen denetik jardun ahal izateko, erregelamendu berriaren I. artikuluan adierazitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.
Proiektua duten instalazio berrietan, behin hura bukatuta, enpresa instalatzaileak dagozkion identifikazio-ekipoak finkatu beharko ditu ekipoetan.
Ekipoen edo instalazioen konponketak edo aldaketak eginez gero, jarduneko enpresak dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoan, jarduna amaitu eta 15 eguneko epearen barruan, eta baimendutako kontrol-organismoaren ziurtagiria gaineratu beharko du, hala badagokio.
PEEaren 2. eta 3. eranskinetan adierazitako instalazio-plakak eta aldizkako ikuskapenak industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoak emango ditu.
Proiektua duten instalazio berrien kasuan, industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoak plakak entregatuko ditu, enpresa instalatzaileak dagozkion ekipoetan ipini ditzan.
Proiekturik gabeko instalazio berrien edo PEE indarrean jartzerakoan zeuden ekipoen kasuan, B edo C mailako aldizkako ikuskapenetan diharduen agenteak industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoari ekipoen identifikazio-plakak eskatuko dizkio, eta bete egingo ditu, baita ekipoetan ezartzen direla egiaztatu ere.
Plakak ekipoan ezarri behar dira, ahal bada behintzat horri finkatuta edo eskura dagoen gune batean.
4. eranskinean adierazten da zein plaka-eredu erabil daitezkeen, eta 5. eranskinean plakak emateko eskaera-orria.
Ekipo eta instalazioen B edo C mailako aldizkako ikuskapenak egiten dituen agenteak 10. eranskinean adierazitako egiaztagiria egingo du, eta industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegora dagokion ikuskapenaren emaitza bidali beharko du horretarako ezartzen den bidea erabiliz, salbu eta arnas ekipoen botilen edo gas industrialen aldizkako ikuskapenetan.
Hasierako diseinuan dagozkionak baino arrisku txikiagoko baldintzetan erabilitako ekipoen kasuan, presio txikiagoak dituztelako edo arrisku txikiagoa duten fluidoak erabiltzen dituztelako, aldizkako ikuskapenak egiterakoan zerbitzuko gehieneko presioaren (Zgp/Pms) balioa erabili ahal izango da gehieneko presio onargarriaren (PS) ordez eta ekipoaren kategoria berria erabilera-parametro berriak kontuan hartuz, segurtasun-gailuen tara parametro horietara egokitzen bada. Kasu horretan, erabilera-baldintza berriak egiaztatu beharko dira presio-ekipoaren edo instalazioaren dagokion instalazio- edo aldaketa-egiaztagiriaren bitartez, dagokion eranskinean adierazitako dokumentuak erabiliz.
Era berean, aldizkako ikuskapenaren data kalkulatzeko, edozein kasutan instalazio-egiaztagiriaren data erabili ahal izango da.
ITC EP-1ean barne hartutako I. maila edo maila horretan sailkatu daitezken ur beroko eta fluido termikoko galdarek, PEEaren III. eranskineko 2. taulan
adierazitako aldizkakotasun eta agenteekin egin beharko dituzte aldizkako ikuskapenak.
Presiopean dauden ekipoen zatiak ukitzen dituzten konponketak kategoria egokiko konponketa-enpresak egiaztatu beharko ditu, 6. eranskinean adierazitako egiaztagiri-eredua erabiliz.
Berriro ebaluatu behar ez diren presio-ekipoen aldaketak, PEEaren 8.1.b) artikuluan adierazitakoaren arabera, 7. eranskinean adierazitako egiaztagiri-eredua erabiliz egiaztatuko dira.
Instalazioen aldaketak 8. eranskinean adierazitako egiaztagiri-eredua erabiliz egiaztatuko dira.
Instalazioak, behin aldatu ondoren, PEEaren II. eranskineko 1. atalean adierazitako betekizunak betetzen baditu, instalazio osoaren proiektua aurkeztu beharko da, edo bestela, aldaketa-proiektua.
Fabrikatzaileak 24 orduko tarteekin zeharkako zaintzarekin funtzionatzeko diseinatutako galdarek zaintza-sistema hori erabili ahal izango dute industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoan 7. eranskinean adierazitako aldaketa-egiaztagiria aurkezten bada eta baimendutako kontrol-organismo baten egiaztapen-ziurtagiria gaineratzen bada, bertan ziurtatuz dagozkion kontrol-sistemen erabilgarritasuna eta operatibitatea (erreferentzia gisa, UNE EN 12953-6 eta 12952-6 arauan beharrezko ekipamendu-betekizunak adierazten dira).
Ez badaude 24 orduko tarteekin zeharkako zaintzarekin funtzionatzeko diseinatuta, fabrikatzaileak aurreikusi gabeko sistemak inkorporatu behar badira, aldaketa garrantzitsutzat joko da, PEEaren lehen xedapen gehigarriko g) atalaren arabera.
Jarduketak aldez aurretik jakinaraztea. B edo C mailako aldizkako ikuskapenen burutzapenaren berri eman beharko zaio industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoari, gutxienez ere 2 laneguneko aurrerapenarekin. Horretarako, informazioa bidaliko da, ahal bada bide elektronikoz, 9. eranskinean barne hartzen diren datuak adieraziz.
Presio-ekipoaren identifikazio-plaka. Kontrol-organismoak, aldizkako ikuskapena amaitzen denean, ekipoak plaka behar bezala beteta duela egiaztatu beharko du.
Ikuskapen-egiaztagiria. B edo C mailako aldizkako ikuskapena amaitutakoan, kontrol-organismoak dagokion egiaztagiria egin beharko du, eta industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegora dagokion ikuskapenaren emaitza bidali beharko du horretarako ezartzen den bidea erabiliz.
Jardunen urteko txostena. Kontrol-organismoak egin diren jardunak adierazten dituen txosten bat bidali beharko du industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegora, urte bakoitzeko otsaila baino lehen.
Jardunen urteko estatistika. Industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzara jardunen estatistika bat bidali beharko da urte bakoitzeko otsaila baino lehen, horretarako ezartzen den formatuan.
PEEan edo Jarraibide Tekniko Osagarrietan adierazitakoez bestelako soluzioak hartu nahi diren instalazioetan, PEEaren 12. artikuluan adierazitakoaren arabera, Industriaren alorrean eskumena duen Zuzendaritzaren onespen-ebazpena lortu beharko da, ekipoen instalazioa edo ikuskapenak egin baino lehenago.
Horretarako, Industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoan dagokion eskaera aurkeztu beharko dute, eta baimendutako kontrol-organismo baten aldeko txostena gaineratu beharko dute, bertan adieraziz betetzen ez den xedapena eta proposatzen diren neurri alternatiboen edo aldaketen egokitasuna.
Kasu berezietan, Industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoak titularrei eskatu ahal izango die ekipo edo instalazio jakin batzuetan proba edo ikuskapen gehigarriak egiteko.
Instalazioetan diharduen agenteetakoren batek (enpresa instalatzaileak, konpontzaileak edo kontrol-organismoak) pertsonei, florari, faunari, ondasunei edo ingurumenari kalteak eragiteko arrisku larria eta hur-hurrekoa ekar dezaketen egoerak detektatzen dituenean, instalazioa edo ekipoa badaezpada geldiarazi egin beharko du, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2001eko martxoaren 26ko Instrukzioaren arabera (2001-05-09ko EHAA).
Lehenengoa. PEEaren aplikazioz dagozkion Lurralde Bulegoetan inskribatu behar diren egungo presio-ekipoek honako irizpide hauek hartu beharko dituzte kontuan:
Funtzionamenduan dauden presio-ekipoen inskripzioa B edo C mailako ikuskapena egitea egokitzen zaienean egingo da.
Presio-aparatuei buruzko apirilaren 4ko 1244/1979 Errege Dekretuak onartutako presio-aparatuei buruzko aurreko erregelamenduaren pean ez zeuden eta PEE berriaren aplikazioz aldizkako ikuskapenak egin behar dituzten presio-aparatuak industriaren alorrean eskumena duen Lurralde Bulegoan inskribatu beharko dira, dagokion identifikazio-plaka eduki dezaten.
2002ko maiatzaren 29a baino lehen, hau da, 769/1999 ED (1999-05-31ko BOE) indarrean jarri zen eguna baino lehen fabrikatutako eta erabileran dauden ekipoek, edozein arrazoi dela medio aurreko erregelamenduan adierazitako plakarik ez badute, Industriaren alorrean eskumena duen dagokion Lurralde Bulegoan inskribatu ahal izango dira, etengabe erabiltzen direla egiaztatzen badute eta honako dokumentazio hau aurkezten badute:
Eskatzailearen deklarazioa, aparatua zein urteaz geroztik erabiltzen duen adieraziz, baita etengabe edo segurtasunez erabili dela ere, erabilera-baldintzak deskribatuz (presioa eta abar).
Teknikari tituludun eskudunaren egiaztagiria Erregelamenduaren edo Jarraibide Tekniko Osagarriaren preskripzio teknikoak betetzeari buruz, eta horri gaineratuko zaio ekipoaren egokitasuna deskribatu, kalkulatu eta justifikatzen duen dokumentazio teknikoa.
Kontrol-organismo baten C mailako aldizkako ikuskapeneko egiaztagiria, ekipoa segurua dela adieraziz.
Ekipoaren instalazioak erregelamenduzko betekizunak betetzen dituela adierazten duen egiaztagiria:
Instalazioak proiektua behar badu, Egiaztagiria teknikari tituludun eskudun batek egin beharko du, eta horri gaineratuko dio ekipoaren egokitasuna deskribatu, kalkulatu eta justifikatzen duen dokumentazio teknikoa.
Adierazitako dokumentazio teknikoak eta egiaztagiriak ekipoaren eta instalazioaren diseinuaren alderdiak barne hartu ahal izango dituzte.
Teknikariaren egiaztagiria dagokion Elkargo Ofizialak ontzat eman beharko du.
Dagokion erregelamenduaren arabera legeztatzeko proiekturik behar ez duen instalazio batean kokatuta badago ekipoa, enpresa instalatzaile baimendu baten egiaztagiria aurkeztuko da, bertan adieraziz dagokion Jarraibide Tekniko Osagarriaren edo Erregelamenduaren preskripzio teknikoak betetzen direla.
Bigarrena. Pertsona fisikoei eta pertsona juridikoen ordezkariei administrazioarekin agindu honen aplikazioaren ondorioz dituzten harreman guztietan euskara nahiz gaztelania ahoz eta idatziz erabiltzeko eskubidea bermatzen zaie.
Lehenengoa. Presio-aparatuei buruzko apirilaren 4ko 1244/1979 Errege Dekretuaren aplikazioan baimendutako enpresa instalatzaileek 2060/2008 ED indarrean jartzean ez badituzte instalazioak amaitu, horiek egiaztatu ahal izango dituzte abian jartzeko.
Bigarrena. ITC MIE AP-18ren eremuan errekargarako edo ikuskapen bisualerako edo aldizkako ikuskapenerako baimendutako enpresek beren jarduerarekin jarraitu ahal izango dute, egun duten baimenaren indarraldia amaitu arte.
Hirugarrena. Lehendik dauden energia elektrikoa sortzen duten zentralak, ITC MIE AP-16k arautuak daudenak, ekipoen aldizkako inspekzioetako aurrez ikusitako data-plana, dagokien Lurralde Bulegoan, aurkeztu beharko dute PEE indarren sartu eta 4 hilabeteko epe barruan.
Presio-aparatuei buruzko Erregelamendua egoki aplikatzeko arauak ematen dituen 1987ko martxoaren 30eko Agindua (1987-05-02ko EHAA) indargabetzen da.
Lehenengoa. 1.- Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren VI. eranskina aldatzen da eta, hortaz, honela geratuko dira idatzita presio-ekipoen erregelamenduarekin erlazionatutako enpresen kategoriak:
Presio-ekipoen enpresa instalatzailea. 1. kategoria (instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik).
Presio-ekipoen enpresa instalatzailea. 2. kategoria (edozein ekipo mota).
Presio-ekipoen enpresa instalatzailea. 1. kategoria (instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik).
Presio-ekipoen enpresa instalatzailea. 2. kategoria (edozein ekipo mota).
Arnasketa autonomoko ekipoetako botilen enpresa kargatzailea (EP-5).
Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak aldizka ikuskatzeko enpresa (EP-5).
Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak bisualki ikuskatzeko enpresa (EP-5).
Gasa kargatzen duen enpresa (EP-6).
Presio-ekipoen erregelamenduarekin erlazionatuta dauden enpresen espezialitate eta kategoriarengatiko eskakizunei buruzko VII. eranskina aldatzen da, eta honako era honetan geratzen da idatzita:
ENPRESA MOTA PERTSONALEKO GUTXIENEKO BEHARRAK GAITUTAKO TEKNIKARI TITULUDUNAREN BEHARRA EZBEHARRAGATIKO ASEGURU POLIZAREN GUTXIENEKO ZENBATEKOA (euro)
kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (instalazio-
proiekturik behar ez duten ekipoak soilik). Soldatzaile homologatua, lotura soldatuak erabiltzen baditu (*). Bai 600.000
kategoriako presio-ekipoen instalatzailea (edozein ekipo mota) Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Ez 300.000
Presio-ekipoen konpontzailea. 1. kategoria (instalazio-
proiekturik behar ez duten ekipoak soilik). Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Ez 300.000
Presio-ekipoen konpontzailea. 2. kategoria (edozein ekipo mota). Soldatzailea, titulazio homologatuarekin (*). Bai 600.000
Arnasketa autonomoko ekipoetako botilen enpresa kargatzailea (EP-5) Gaiari buruzko jakintzak dituen espezialista Ez 542.558
Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak aldizka ikuskatzeko enpresa (EP-5) Gaiari buruzko jakintzak dituen espezialista Bai 542.558
Arnasketa autonomoko ekipoetako botilak bisualki ikuskatzeko enpresa (EP-5) Gaiari buruzko jakintzak dituen espezialista Ez 542.558
Gas-botilak kargatzen dituen enpresa (EP-6). 542.558
(*) Oharra: soldatzaile titulazioak homologatuta egon behar du, egiten diren jardunetarako egokiak diren soldadura-prozeduren arabera.
VIII. eranskineko enpresa baimenduaren baimen-egiaztagirietan honako testu hauek adieraziko dira:
Erref.: ESPEZIALITATEA
EIP1 PRESIO EKIPOEN INSTALATZAILEA 1. KATEGORIA
(Instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik)
EIP2 PRESIO EKIPOEN INSTALATZAILEA 1. KATEGORIA
(Edozein ekipo mota)
ERP1 PRESIO EKIPOEN KONPONTZAILEA 2. KATEGORIA
(Instalazio-proiekturik behar ez duten ekipoak soilik)
ERP2 PRESIO EKIPOEN KONPONTZAILEA 2. KATEGORIA
(Edozein ekipo mota)
EPA ARNASKETA AUTONOMOKO EKIPOEN BOTILEN KARGATZAILEA (EP-5).
EPB ARNASKETA AUTONOMOKO EKIPOEN BOTILAK ALDIZKA IKUSKATZEKO ZENTROA (EP-5).
EPC ARNASKETA AUTONOMOKO EKIPOEN BOTILAK BISUALKI IKUSKATZEKO ZENTROA (EP-5).
EPD GAS BOTILAK KARGATZEKO ENPRESA (EP-6).
IV.2 eranskinean galdaren operadore industrialen prestakuntza-ikastaroentzat ezarritako gutxieneko iraupena aldatzen da, eta 50 ordukoa izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 27a.
Industria eta Berrikuntzako sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.
Enpresa instalatzailea / Empresa instaladora:
Izena / Nombre: IFK / CIF:
Helbidea / Dirección: Tel./ Tfno:
Erregistro-zk./ Empresa autorizada N.º:
Nork emandakoa / Expedido por:
Arduradun teknikoaren izena / Nombre responsable técnico/a:
EGIAZTATZEN DU CERTIFICA
Honako ezaugarri hauek dituen instalazioak dagokion araudia (2060/2008 ED) betetzen duela eta kokapen tokiko dagozkion entseguak egin direla. 1. Que la instalación cuyas características se indican a continuación cumple los requisitos reglamentarios (RD 2060/2008) habiéndose realizado las correspondientes pruebas en el lugar del emplazamiento.
Instalazio mota/ Tipo de instalación: Berria/ Nueva Handitzea / Ampliación
Kalea/ Calle: Zk./ N.º:
Herria/ Localidad:
Kokapen mota / Clase de emplazamiento: R.I.Zk./ N.º R.I.:
Instalazioaren deskribapena / Descripción de la instalación:
Zerbitzuko gehienezko presioa / Presión máxima de servicio [bar]:
Gainpresioen aurkako segurtasun sistema / Sistema de seg. contra sobrepresiones:
Energia mota/ Tipo de energía: Potentzia totala / Potencia total [kW]:
Presioko ekipo mota
Tipo de equipo a presión (1) Zk.
º (2) Egilea
Fabricante Data
Fecha(3) Mail.
Categ. Fluidoa
Fluido PS [bar] V
[L] Pp
[bar](4)
(5) (6)
2/2 orrialdean jarraitzen du /Continúa en hoja 2/2
(1) Handitze kasuetan, bukatzerakoan instalaturik dauden tresna guztiak zehaztuko dira. Oharretan Handitzearen norainokoa azalduko da.
(2) Diseinu plaka edo agiri ofizialaren zk. CE onespen duten eta agiri plaka ofizialik ez duten tresnetan serie zenbakia
(3) Fabrikatze plaka
(4) Zigilu presioa
(5) Presioko ekipo motaren kodea (Ikus PEEri buruzko Aginduaren 3.A eranskina)
(6) Fluido motaren kodea (Ikus PEEri buruzko Aginduaren 3.B eranskina) (1) En caso de ampliación se indicarán todos los equipos después de finalizada. En Observaciones el alcance de la misma.
(2) N.º de placa de diseño o de identificación oficial. N.º de serie en equipos con marcado CE sin placa de identificación oficial.
(3) Fecha de fabricación.
(4) Presión de precinto
(5) Código del tipo de equipo (ver anexo 3.A de la Orden de aplicación)
(6) Código del tipo de fluido (ver anexo 3.B de la Orden de aplicación)
Bere funtzionamendua egokia dela 3. Que el funcionamiento es correcto.
Honekin batera doaz: 4- Que se acompaña:
Tresna guztien CE onespen aitortzak Declaraciones de conformidad CE de todos los equipos
Fabrikazio ziurtagiriak, dagokionean En su caso, certificados de fabricación
Instalazioaren eskema (3.3 artikuluko tresnak barne) Esquema de principio de la instalación (incluidos art. 3.3)
.. ...
OHARRAK / OBSERVACIONES (1):
Data Arduradun teknikoaren sinadura Enpresaren zigilua
Fecha Firma de la persona responsable técnica Sello de la empresa
(eredua / modelo EP-I)
Espediente zk. N.º Expediente
ESKATZAILEAREN DATU PERTSONALAK / DATOS DE LA PERSONA SOLICITANTE
Izena / Nombre: NAN / D.N.I.: Tf. :
PK-Herria / C.P.Localidad: Kalea / Calle: Zk./ N.º:
TITULARRA / TITULAR
Izena / Nombre: IFK/ C.I.F.:
Kalea / Calle: Zk./ N.º:
PK-Herria / C.P.Localidad: Tf.: e-mail:
INSTALAZIOAREN XEHETASUNAK / DATOS DE LA INSTALACIÓN
RI zk. / N.º RI:
Herria / Localidad: Kalea / Calle: Zk. / N.º:
Kokalekua / Clase de emplazamiento:
Instalazioaren deskribapena / Descripción de la instalación:
Gehienezko zerbitzu presioa / Presión máx. de servicio (Pms): [bar] Mota / Tipo: ITC.MIE EP-
Energia mota / Tipo de energía: Pot.: [kW]
Presioko ekipo mota
Tipo de equipo a presión Egilea
Fabricante Data
Fecha fab. Maila
Categoria Fluidoa
Fluido PS [bar] V
[L] PT [bar]
12/05/05
2/2 orrialdean jarraitzen du /Continúa en hoja 2/2
PROIEKTUA / PROYECTO
Egilea /Redactado por:
Elkargokide zk. / Colegiado N.º: Elkargoa / Colegio:
ENPRESA INSTALATZAILEA / EMPRESA INSTALADORA
Enpresaren izena / Nombre de la empresa: Zk. / N.º:
Instalatzailearen izena / Nombre del instalador/a: Zk. / N.º:
Egungo araudiaren arabera, instalakuntzaren abiaraztea eta dagozkion identifikazio plakak lortzeko, jarraian zehazten diren agiriak aurkeztu dira. De acuerdo con la reglamentación vigente, se presenta la documentación que se indica a continuación, para la obtención de la puesta en servicio de la instalación y las correspondientes placas de identificación.
Proiektu teknikoa / Proyecto técnico.
Obra zuzendaritza egiaztagiria / Certificado de dirección de obra.
Instalazioaren ziurtagiria / Certificado de instalación.
CE onespen aitortza edo Fabrikazio egiaztagiria eta lehenengo presio proba (CE markatua ez duten kasuetan.)/ Declaraciones de conformidad CE o Certificados de fabricación y primera prueba de presión (en caso de no ser aplicable la directiva de equipos a presión
Beste batzuk / Otros:
., (e)ko ..aren .an , . de .. de .
(Sinadura eta zigilua / Firma y sello )
Oharrak / Notas
PS:Gehienezko presio onargarria / Presión máxima admisible
V: Tresnaren erabateko bolumena / Volumen total del equipo
PT: Tresnaren frogatzeko presioa / Presión de prueba del equipo
(EP-II eredua / modelo EP-II)
A) PRESIO EKIPO MOTAK
Presio-ekipoak hona mota hauetakoren bat erabiliz identifikatuko dira:
Presio-ontzia.
Presio-fluidoak biltegiratzeko aurreikusitako depositua, bere izaera eta ezaugarriak edozein izanik ere.
Adibidez: presio-gas eta -likidoetarako ontziak, zisternak, tangak, esferak, banagailuak, purgagailuak, espansio-ontziak.
Aire-metagailua.
Aire konprimatua metatzeko aurreikusitako ontzia (erabilgarria dagoen airea).
Adibidez: airea metatzeko deposituak, aire-galdaratxoak, aire-birikak.
Autoklabea.
Etenkako funtzionamenduko ontzia, ur-lurruna erabiltzeko aurreikusia.
Adibidez: esterilizazioko, egosketako, polimerizazioko eta abarretarako autoklabeak, hala bertikalak nahiz horizontalak.
Erreaktorea.
Funtzionamendu jarraitu edo eteneko ontzia, erreakzio fisiko-kimikoak barne hartzeko aurreikusia, erreakzio horietan barne-presioa sortuz, kanpoko bero-ekarpenagatik edota erreakzioak berak sortutakoagatik.
Adibidez: erreaktore kimikoak, nahasgailuak, disolbagailuak, digestoreak, hartzigailuak, lixibagailuak.
Trukagailua.
Fluido batetik bestera energia termikoa transferitzera destinatutako ontzia, bi fluidoak zirkuitu independentetan zirkulatuz.
Adibidez: trukagailu tubularrak edo plakadunak, atorrak, hodibihurrak, hozkailuak, errefrigeragailuak, aurreberogailuak, lurrungailuak, kondentsadoreak, azpihozkailuak, zilindro txigorgailuak, egoskailuak.
Lehorgailua.
Kontaktuko gainazal baten bitartez solido bat lehortzeko ur-lurruna edo ur beroa erabiltzeko aurreikusitako ontzia.
Adibidez: zilindroak, bonboak eta arrabola-lehorgailuak.
Iragazkia.
Fluido bat araztu edo garbitzeko aurreikusitako ontzia, bere izaera eta ezaugarriak edozein izanik ere.
Adibidez: ikatz aktiboko, hondarrezko, zeramikazko eta poliesterrezko iragazkiak, ura, airea, olioa edo gasak iragazteko.
Metagailu hidropneumatikoa.
Presio-instalazio batean dagoen fluidoak eragindako presioa erregulatu eta modulatzeko aurreikusitako ontzia, barne-mintz elastiko bat daukana.
Adibidez: metagailu hidropneumatikoak eta oleo-pneumatikoak.
Kolektorea.
Presio-instalazio batetik edo gehiagotik datorren fluidoa biltzeko eta beste hodi eta/edo presio-ekipo batzuetara garraiatzeko aurreikusitako ontzia.
Adibidez: depositu kolektoreak, lurrun edo aire konprimatuko kolektoreak, likido-kolektoreak, aspirazio- edo gas-kolektoreak.
Depositu kriogenikoa.
Presio atmosferikoan - 40 ºC-tik beherako irakite-tenperatura duten gas likidotuak biltegiratzeko aurreikusitako ontzia.
Adibidez: gas likidotuen (likido kriogenikoak) tangak, zisternak edo deposituak.
Dorre-zutabea.
Betegarri edo euskarri elementuak dituena eta presiopean egindako erreakzio erreakzio fisiko-kimikoak barne hartzeko aurreikusia, erreakzio horietan barne-presioa sortuz, kanpoko bero-ekarpenagatik edota erreakzioak berak sortutakoagatik.
Adibidez: ura xurgatu, destilatu edo tratatzeko zutabeak, garbiketa-dorreak, ioi-trukatzaileak.
Ur beroko galdara.
Sugarraren edo birberotzeko arriskua dakarren bero-ekarpen baten ekintzapean dagoen ontzia, 110 ºC-tik beherako tenperaturetan ur beroa lortzeko aurreikusia.
Fluido termikoko galdara.
Sugarraren edo birberotzeko arriskua dakarren bero-ekarpen baten ekintzapean dagoen ontzia, uraz bestelako fluido termiko bat berotzeko aurreikusia.
Bestelako ontziak.
Aurreko sailkapen horietan adierazi ez diren ontziak.
Adibidez: konpresoreak, labeak, prentsak, desgasifikadoreak, erregailuak, injektoreak, eta abar.
Lurrun edo gainberotutako ur sorgailua.
Sugarraren edo birberotzeko arriskua dakarren bero-ekarpen baten ekintzapean dagoen ontzia, lurruna edo 110 ºC-tik gorako tenperaturetan gainberotutako ura lortzeko aurreikusia.
Adibidez: lurrun-galdara pirotubularrak edo akuotubularrak, birberotutako ur-galdara pirotubularrak edo akuotubularrak, likore beltzeko galdarak, berehalako lurruntzerako sorgailuak, gainberogailuak.
Lurrun-birberogailua.
Sugarraren edo birberotzeko arriskua dakarren bero-ekarpen baten ekintzapean dagoen ontzia, lurrun-sorgailu batetik datorren ur-lurrunaren tenperatura igotzeko aurreikusia.
Adibidez: Lurrun-berogailuak eta -birberogailuak.
Esterilizagailua.
Etenkako funtzionamenduko ontzia, bertan sortzen den ur-lurruna erabiltzeko aurreikusia.
Adibidez: Esterilizagailuak, autoklabe-esterilizatzaileak eta abar.
Hoditeria.
Presio-fluidoak garraiatzeko aurreikusitako kanalizazioa, haren izaera edo ezaugarriak edozein izanik ere.
Adibidez: gasak eta likidoak garraiatzeko hodiak.
B) FLUIDO MOTAK
Presio-ekipoen fluidoak hiru digitu erabiliz identifikatuko dira:
Lehen digitua presio-ekipoei buruzko maiatzaren 7ko 769/1999 Errege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako fluido-taldeari dagokio. Hor ematen dira Europar Batzarraren eta Kontseiluaren 97/23/CE zuzentarauaren aplikaziorako xedapenak. Adierazi behar diren fluido taldeak honako hauek dira:
-1: Fluido arriskutsua.
-2: Arriskutsua ez den fluidoa.
PEEaren aplikazioan kontuan hartu beharreko gai arriskutsuei dagozkien fluidoak aipaturik daude presio ekipoen erregelamendua eta bere jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen abenduaren 12ko 2060/2008 Errege Dekretuaren II.1.c) eranskinean azaltzen diren definizioetan:
Oso toxikoa Kopuru oso txikia arnastuta, irentsita edo larruazalean sartuta arrisku larriak edo oso larriak, akutu edo kronikoak ekar ditzakete, baita heriotza ere.
R26, R27, R28 edo R39 arrisku esaldiekin identifikatutakoak.
Toxikoa Kopuru txikia arnastuta, irentsita edo larruazalean sartuta arrisku larriak edo oso larriak, akutu edo kronikoak ekar ditzakete, baita heriotza ere.
R23, R24, R25, R39 edo R48 arrisku esaldiekin identifikatutakoak.
Erregarria Beste substantzia batzuekin kontaktuan, batez ere substantzia sukoiekin, oso erreakzio exotermikoa eragiten dutenak.
R7, R8 edo R9 arrisku esaldiekin identifikatutakoak
Leherkorra R2 edo R3 arrisku esaldiekin identifikatutakoak:
Izugarri sukoia Giro-tenperatura eta presio normaletan airearekin kontaktuan jartzean sukoia dena.
Honako arrisku esaldiekin identifikatutakoak: R12, likido egoeran prestatutakoak eta irakite puntua baino beroagoak mantenduak eta R13
Oso sukoia R17 arrisku-esaldiarekin identifikatutakoak edo sugar-tenperatura<55 ºC eta presiopean egoera likidoan daudenak, R11 edo R15
Sukoia 21 ºC<sugar-tenperatura<55 ºC, edo gehienezko tenperatura onargarria sugar-tenperatura baino handiagoan denean
R 10 arrisku-esaldiarekin identifikatutakoak
Bigarren digitua ekipoan dagoen fluido arriskutsuenaren egoera fisikoari dagokio:
-1: Gas egoera
-2: Likido egoera
Hirugarren digitua fluidoaren arriskuari edo erabilitako fluidoari dagokio.
Adierazitako irizpideak erabiliz, fluido motaren sailkapena honako hau izango da.
1. Oso gas toxikoa
2. Gas toxikoa
3. Gas erregaria
4 Gas leherkorra
5 Gas izugarri sukoia
6 Gas oso sukoia
7 Gas sukoia
8 Likidotako gas kriogeniko sukoia
9 Likidotako gas kriogeniko erregarri edo oxidantea
1 Oso likido toxikoa
2 Likido toxikoa
3 Likido erregarria
4 Likido leherkorra
5. Likido izugarri sukoia
6 Likido oso sukoia
7 Likido sukoia
1 Airea
2 Ur-lurruna edo gainberotutako ura
3 Gas konprimitu edo likidotu ez-arriskutsuak
4 Gas kriogeniko likidotu ez-arriskutsuak
1 Ura
2 Olioa
3 Bestelako likido ez-arriskutsua
Identifikazio-plaka (1. eredua)
Modu iraunkorrean instalatutako ekipoetarako plaka aluminiozkoa edo gaian eskumena duen zuzendaritzak baimentzen duen beste material batekoa izango da.
Formatua honako hau izango da:
Eguna, hilabetea eta urtea (99-99-9999)
Hilabetea eta urtea (99-9999)
Ikuskapen-maila: B = 1, C = 2
Agente ikuskatzailearen identifikazioa: zigilua edo baimenaren hiru zenbaki (999)
Ekipoaren kategoria: I= 1, II= 2, III= 3, IV= 4
Fluido-taldea : (9.9) fluido mota 3. eranskinaren arabera
Aldizkako ikuskapenen plaka (2. eredua)
Ekipo mugikorretarako plaka aluminiozkoa edo edo gaian eskumena duen zuzendaritzak baimentzen duen beste material batekoa izango da, eta PEEaren III. eranskinean adierazitako formatua izango du:
Enpresa instalatzailea / Empresa reparadora:
Izena / Nombre: IFK / CIF:
Helbidea / Dirección: Tel./ Tfno:
Erregistro-zk./ Empresa autorizada N.º:
Nork emandakoa / Expedido por:
Arduradun teknikoaren izena / Nombre responsable técnico/a:
EGIAZTATZEN DU CERTIFICA
Honako ezaugarri hauek dituen presio tresnaren konponketa dagokion araudia (2060/2008 E.D.) betetzen egin dela eta agindutako frogak egin direla.
Que se ha realizado la reparación del equipo a presión cuyas características se indican a continuación, habiéndose cumplido los requisitos reglamentarios (RD 2060/2008) y realizado las correspondientes pruebas.
Kalea / Calle: Zk./ N.º:
Herria / Localidad:
Kokapen mota / Clase de emplazamiento: R.I.Zk./ N.º R.I.:
Konponketaren deskribapena / Descripción de la reparación:
Presio tresnaren mota
Tipo de equipo a presión:
Identifikazio (plaka) zk.
º de identificación (placa):
CE markatua / Marcado CE: PS [bar]:
Egilea / Fabricante: V [L]:
Fabrikatze data / Fecha de fabricación: PT [bar]:
Tresnaren sailkapena / Clasificación del equipo: Pp [bar]:
Fluido / Fluido: Pms [bar]
Energia mota / Tipo de energía:
Potentzia totala / Potencia total [kW]:
Segurtasun gailuak / Accesorios de seguridad:
Bestelako ezaugarriak / Otras características:
Honako azterketak, kontrolak eta frogak egin direla: 3- Que se han realizado los siguientes exámenes, controles y pruebas:
Honekin batera doaz: 4- Que se acompaña:
Baimendutako kontrolerako erakundearen ziurtagiria Certificado de Organismo de control autorizado
CE onespen aitortza edo fabrikazioaren agiaztagiria Declaración de conformidad CE o Certificado fabricación
........................................ ...
OHARRAK / OBSERVACIONES:
Data Arduradun teknikoaren sinadura Enpresaren zigilua
Fecha Firma de la persona responsable técnica Sello de la empresa
(EP-IV eredua / modelo EP-IV)
PRESIO TRESNEN ALDAKETAREN EGIAZTAGIRIA (Berrebaluaziorik gabe) CERTIFICADO DE MODIFICACIÓN DE EQUIPO
A PRESIÓN (sin reevaluación)
EGIAZTAGIRI-ZK.: N.º CERTIFICADO
Enpresa instalatzailea / Empresa reparadora:
Izena / Nombre: IFK / CIF:
Helbidea / Dirección: Tel./ Tfno:
Erregistro-zk./ Empresa autorizada N.º:
Nork emandakoa / Expedido por:
Arduradun teknikoaren izena / Nombre responsable técnico/a:
EGIAZTATZEN DU CERTIFICA
Honako ezaugarri hauek dituen presio tresnaren aldaketa dagokion araudia (2060/2008 E.D.) betez egin dela eta horrek agindutako frogak egin direla.
Que se ha realizado la modificación del equipo a presión cuyas características se indican a continuación, habiéndose cumplido los requisitos reglamentarios (RD 2060/2008) y realizado las correspondientes pruebas.
Kalea / Calle: Zk./ N.º:
Herria / Localidad:
Kokapen mota / Clase de emplazamiento: R.I.Zk.
N.º R.I.:
Aldaketaren deskribapena / Descripción de la modificación:
Presio tresnaren mota / Tipo de equipo a presión:
Identifikazio zk. (plaka) / N.º de identificación (placa):
CE markatua / Marcado CE: PS [bar]:
Egilea / Fabricante: V [L]:
Fabrikazio data / Fecha de fabricación PT [bar]:
Tresnaren sailkapena / Clasificación del equipo Pp [bar]:
Fluidoa / Fluido Pms [bar]:
Energia mota / Tipo de energía:
Potentzia totala / Potencia total [kW]:
Segurtasun gailuak / Accesorios de seguridad:
Bestelako ezaugarriak / Otras características:
Presio tresnaren segurua dela. 2. Que el equipo a presión es seguro.
Honako azterketak, kontrolak eta frogak egin direla: 3. Que se han realizado los siguientes exámenes, controles y pruebas:
Honekin batera doaz: 4. Que se acompaña:
Baimendutako kontrolerako erakundearen egiaztagiria Certificado de Organismo de control autorizado
CE Onespen aitortza edo fabrikazio egiaztagiria Declaración de conformidad CE o Certificado fabricación
.. ...
OHARRAK / OBSERVACIONES:
Data Arduradun teknikoaren sinadura Enpresaren zigilua
Fecha Firma de la persona responsable técnica Sello de la empresa
(EP-V eredua / modelo EP-V)
Enpresa instalatzailea / Empresa instaladora:
Izena / Nombre: IFK / CIF:
Helbidea / Dirección: Tel./ Tfno:
Erregistro-zk./ Empresa autorizada N.º:
Nork emandakoa / Expedido por:
Arduradun teknikoaren izena / Nombre responsable técnico/a:
EGIAZTATZEN DU CERTIFICA
Honako ezaugarri hauek dituen presio tresnen instalazioaren aldaketa dagozkion araudiko betekizunak (2060/2008 E.D.) betetzen dituela eta araudiak agindutako frogak egin direla.
Que se ha realizado la modificación de la instalación de equipos a presión cuyas características se indican a continuación, habiéndose cumplido los requisitos reglamentarios (RD 2060/2008) y realizado las correspondientes pruebas.
Aldaketa mota / Tipo de modificación: Garrantzitsua / Importante Garrantzi gabekoa / No importante
Kalea/ Calle: Zk./ N.º:
Herria/ Localidad:
Kokapen mota / Clase de emplazamiento: R.I.Zk.
N.º R.I.:
Aldaketaren deskribapena / Descripción de la modificación:
Segurtasun gailuak / Accesorios de seguridad:
Bestelako ezaugarriak / Otras características:
Presio tresnaren mota
Tipo de equipo a presión CE Egilea
Fabricante Data
Fecha Mail.
Cat. Fluidoa
Fluido PS [bar] V
[L] Pp
[bar]
Instalazioa segurua dela. 2. Que la instalación es segura.
Honako azterketak, kontrolak eta frogak egin direla. 3. Que se han realizado los siguientes exámenes, controles y pruebas.
Honekin batera doaz: 4. Que se acompaña:
Baimendutako kontrolerako erakundearen egiaztagiria Certificado de Organismo de control autorizado, en su caso
CE onespen aitortza edo fabrikazio egiaztagiriak Declaraciones de conformidad CE o Certificados de fabricación.
Aldatutako instalazioaren eskema Esquema de principio de la instalación modificada.
..
OHARRAK / OBSERVACIONES:
Data Arduradun teknikoaren sinadura Enpresaren zigilua
Fecha Firma de la persona responsable técnica Sello de la empresa
(EP-VI eredua / modelo EP-VI)
Ikuskapeneko aurrikusitako data / Fecha prevista de inspección:
Tresnaren kokapenaren datuak / Datos del emplazamiento del equipo:
RI Zk./N.º RI:
Enpresaren izena / Nombre de la empresa:
Tel./ Tfno:
Helbidea / Dirección:
Tresnaren ezaugarriak / Características del equipo:
Presio tresnaren mota / Tipo de equipo a presión:
PS [bar]:
V [L]:
Maila / Categoría:
Identifikazio plakaren zk. / N.º de placa de identificación:
OHARRAK / OBSERVACIONES:
(EP-VII eredua / modelo EP-VII)
Egiaztagiri-Zk.: N.º Certificado
Izena / Nombre:
Baimendutako kontrolerako erakundeko / del Organismo de control autorizado:
ENAC-eko akreditazio zk. / con acreditación de ENAC N.º:
Baimendutako enpresakoa (horrela balitz) / (en su caso) de la empresa autorizada:
EGIAZTATZEN DU CERTIFICA
Honako ezaugarriak dituen Presio tresna dagokion araudiak (2060/2008 E.D.) agintzen duen eran ikuskatua izan dela eta araudiko frogak egin direla
Que el equipo a presión cuyas características se indican a continuación, ha sido inspeccionado de acuerdo con el Reglamento de equipos a presión (RD 2060/2008) y realizado las correspondientes pruebas.
KOKAPENA / EMPLAZAMIENTO
Enpresa / Industria: Zk./ N.ºR.I:
Helbidea / Dirección: Tel./Tfno.:
Presio tresna mota / Tipo de equipo a presión: PS [bar ]:
Identifikazio plakaren zk.
º de identificación (placa): V [L]:
CE markatua / Marcado CE: Pms [bar]:
Egilea / Fabricante: Pp [bar] :
Fabrikatze data / Fecha de fabricación : PT [bar]:
Tresnaren sailkapena / Clasificación del equipo:
Fluidoa / Fluido:
Energia mota/ Tipo de energía:
Potentzia totala / Potencia total [kW]:
Segurtasun gailuak / Accesorios de seguridad:
Bestalako ezaugarriak / Otras características:
Honako azterketak, kontrolak eta frogak egin direla: 2. Que se han realizado los siguientes exámenes, controles y pruebas:
Inspekzioaren maila /Nivel de inspección: .
-Agirien ikuskapena / Inspección documental
-Ikuskapen bisuala / Inspección visual
Lodieren neurketa/ Medición de espesores - Segurtasun gailuen egiaztapena eta froga / Comprobación y prueba de los accesorios de seguridad
Entsegu ez suntzitzaileak (EES) / Ensayos no destructivos (END):
..
Saio hidrostatikoa / Prueba hidrostática [bar]:
Aldizkako ikuskapen periodikoetako plakan frogaren data, ikuskapen maila eta zigilua markatu direla: 4- Que se ha marcado en la placa de identificación la fecha de la prueba, el nivel de inspección y el sello:
.. .
Tresnari honako data honetan eta maila honetako ikuskapena egin beharko zaiola: 5. Que el equipo deberá ser nuevamente inspeccionado en la fecha y con el nivel:
Data/fecha Maila/Nivel
OHARRAK / OBSERVACIONES:
Data Arduradun teknikoaren sinadura Enpresaren zigilua
Fecha Firma de la persona responsable técnica Sello de la empresa
(EP-VIII eredua / modelo EP-VIII)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «AGINDUA, 2009ko uztailaren 27koa, Industria eta Berrikuntzako sailburuarena. Horren bitartez, presio-ekipoen Erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak eman dira».
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2009ko uztailaren 27koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena. Horren bitartez, presio-ekipoen Erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak eman dira».
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 26koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 27ko Aginduaren -presio ekipoen erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak ematekoa- 3.B e
- Aldatzen du: AGINDUA, 2006ko apirilaren 10ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duena.
- Ikus: 63/2006 DEKRETUA, martxoaren 14koa, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2000ko abenduaren 26koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, instalazio industrialak martxan jartzeko prozedura sinplifikatzeko.