Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko martxoaren 11koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak onartzen dituen 2009ko otsailaren 12ko Aginduko hutsak zuzentzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 2482
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/11
  • Argitaratze-data: 2009/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Aipatutakoen moduko hutsak egin dira babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak onartzen dituen 2009ko otsailaren 12ko Aginduan (2009ko martxoaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 43. zk.) eta zuzendu egin behar dira.

Horrenbestez,

  1. eranskinean, 2009/1160 (7) orrialdean, euskarazko testuan, 4.2.b) artikuluko 1. ataleko koadroan,

    Honako hau dioen lekuan:

    Diámetro del círculo inscrito en el patio

    Honako hau esan behar du:

    Patioan inskribaturiko zirkuluaren diametroa

  1. eranskinean, 5.1. atalean, 2009/1160 (10) orrialdean, euskarazko testuan,

    Honako hau dioen lekuan:

    5 kideko edo kide gehiagoko bizikidetza-unitateentzako edo familia ugarientzako 900-100 m2-ko etxebizitzak sustapenaren etxebizitzen % 3 izango dira gehienez, edo zatikia, ondoriozko zenbakia batetik beherakoa bada.

    Honako hau esan behar du:

    5 kideko edo kide gehiagoko bizikidetza-unitateentzako edo familia ugarientzako 90-120 m2-ko etxebizitzak sustapenaren etxebizitzen % 3 izango dira gehienez, edo zatikia, ondoriozko zenbakia batetik beherakoa bada.

  1. eranskinean, 5.1. atalean, 2009/1160 (10) orrialdean, gaztelaniazko testuan.

    Honako hau dioen lekuan:

    La dotación de viviendas destinadas a unidades convivenciales o familias numerosas de 5 o más miembros, con superficie entre 90 y 100 m2, será como máximo del 3% de las viviendas de la promoción, o fracción en el caso de resultar un número inferior a una.

    Honako hau esan behar du:

    La dotación de viviendas destinadas a unidades convivenciales o familias numerosas de 5 o más miembros, con superficie entre 90 y 120 m2, será como máximo del 3% de las viviendas de la promoción, o fracción en el caso de resultar un número inferior a una.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 11.

    Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

    JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.