Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 1160
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/12
  • Argitaratze-data: 2009/03/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

2002ko abenduaren 30eko Aginduaren bitartez, une honetan indarrean dauden babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak onartu ziren, garai hartako ordenantzak eguneratzeko helburuarekin, besteak beste Irisgarritasuna Sustatzeko 20/1997 Legea eta lege hori garatzeko arau teknikoak, azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, 1994ko maiatzaren 18ko Aginduak onartu zituenak.

Babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako nahitaezko arau teknikoak ezartzen dituzte ordenantza horiek.

2000ko maiatzaren 6an indarrean hasi zen Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1999 Legearen azken xedapenetatik bigarrena betez, 2006ko martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren arabera Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartu zen (lege horrek baimena eman zion gobernuari Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartzeko), eta, horri esker, arauzko esparru berri bat sortu zen eraikuntzaren oinarrizko betekizunak betetzeko, pertsonen segurtasuna, gizartearen ongizatea, eraikuntzaren iraunkortasuna eta ingurumenaren babesa bermatzeko helburuarekin.

Hala, Eraikuntzaren Kode Tekniko horrek, funtzionalitateko, segurtasuneko eta bizigarritasuneko oinarrizko betekizunei dagokienez eraikinek bete beharreko eskakizunak ezartzen ditu.

Eraikuntzaren Kode Tekniko horrek 1979az geroztik onartutako Oinarrizko Arauak ordezten ditu, berezko arau multzo koordinatua osatzeko gauza izan ez zirela aintzat hartuta.

Hori dela-eta, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak, beste zenbait gai arautzeaz gain, arau horien osagarri dira, eta diseinurako nahitaezko zenbait arau tekniko ezartzen dituzte.

Arauzko eremu berri eta zabalagoaren barnean, zenbait arau errepikatu egiten dira, eta zenbait alderditan kontraesana ere nabari da. Beraz, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak eguneratu behar dira, Eraikuntzaren Kode Teknikoan dagoeneko jasota dauden alderdiak ezabatuz, eraikinek, beren instalazioak barne, segurtasuneko eta bizigarritasuneko oinarrizko betekizunak betetzeko, alderdi horiek nahitaez bete behar dituztela aintzat hartuta.

Aldi horretan beste zenbait arau onartu dira eraikuntza eta instalazioen sektoreari eragiten diotenak, hala nola abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena, 1027/2007 Errege Dekretua, Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua onartzen duena, eta 2006ko apirilaren 27ko Ebazpena, Industria, Energia eta Meategien zuzendariarena, Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoaren ITC-BT-29 Instrukzio Teknikoa aplikatzeko jarraibideak ematen dituena, garajeen segurtasun elektrikoari eta aireztapenari dagokienez.

Horren guztiaren ondorioz, babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako baldintzetarako ezarritako erregulazioa aldatu behar da.

Nolanahi ere, 2002ko abenduaren 30eko Aginduaren zenbait erregulaziok indarrean jarraitzen dute, kontuan hartuta egun etxebizitzari buruzko ikuspegia aldatu egin dela, eta ordenantzetatik kanpo geratu ziren errealitate sozial batzuk sartu behar direla.

Orain artean adierazi duguna aintzat hartuta, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 10.31. artikuluan onartutako etxebizitza-arloko eskumen esklusiboa baliatuz, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoa betez, honako hau,

Agindu hau indarrean hasi aurretik eskabidea aurkeztu duten eta/edo behin-behineko kalifikazioa lortu duten espedienteak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean erregistratu direnak aurreko araudiaren arabera arautuko dira ondorio guztietarako.

2002ko abenduaren 30ean Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako Aginduaren bidez onartu zirenez geroztik orain artean indarrean egon diren babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak indargabetu dira.

EHAAn argitaratzen den egunetik hiru hilabetera hasiko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 12a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

  1. Proiektuak aurkeztea.

    Babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa eskatzeko proiektuek honako dokumentu hauek bilduko dituzte gutxienez:

  1. Memoria.

    Eraikuntzaren Kode Teknikoaren I. zatiaren «proiektu-edukia» izeneko I. eranskinean, oinarrizko proiektuaren gutxieneko edukiari buruzkoan, zehaztutako dokumentazioa.

    Erabilera Segurtasuna justifikatzea.

    Osasungarritasuna justifikatzea.

    Zarataren aurkako babesa justifikatzea.

    Energia-aurreztea justifikatzea.

    Eraikinen irisgarritasunerako eta hirigintza-oztopoak kentzeko gutxieneko neurriak justifikatzea.

    Babes ofizialeko etxebizitzen diseinurako ordenantzak.

    Azalera-koadroak, II. eranskin gisa jasotako ereduaren arabera.

    Kalitateen memoria-koadroa, III. eranskinean jasotako ereduaren arabera.

  2. Aurrekontua.

    Proiektatutako obraren egikaritzearen gutxi gorabeherako balioespena, kapituluka, obren Segurtasuna eta Osasuna, Kalitate Kontrola eta Hondakinen Kudeaketa barne.

    Urbanizazio-aurrekontua, aparteko kapitulu batean xehatua.

    Proiektua idazteko eta obrak zuzendu eta ikuskatzeko ordainsariak.

    Egikaritze materialaren kontzeptua eta gastu orokorren eta etekin industrialaren kontzeptuak bereizita jasoko dira.

  3. Planoak.

    Kokapen-planoa.

    Indarreko Plangintzari dagokion kokaleku-planoa. Honako hauek edukiko ditu:

    • Egikaritu beharreko partzela eta urbanizazioa mugatzea.

      Urbanizazio eta antolamendu orokorreko planoak. Honako hauek bilduko dituzte:

    • Zerbitzu orokor eta harguneen eskemak.

    • Kota eta sestrak zehaztea.

      Altzariz hornitutako banaketa-oinak. Gutxieneko eskala: 1/100 orokorretan eta 1/50 etxebizitza tipoetan.

      Sukaldeko altzarien planoa, hondakinak gaika biltegiratu beharra kontuan hartuta, baita etxetresna elektrikoen, ke eta gasen hustubideen eta bestelako instalazioen kokapena ere. Gutxieneko eskala: 1/20.

      Oin akotatuak. Gutxieneko eskala: 1/100 orokorretan eta 1/50 etxebizitza tipoetan. Honako hauek bilduko dituzte:

    • Etxebizitzen gela guztien azalera erabilgarriak, baita trasteleku, garaje eta lokalenak ere.

    • Atari, etxebizitza, trasteleku, garaje eta lokalen identifikazioa.

    • Garaje-plazen akotazioa.

      Estalkien oina. Honako hauek bilduko dituzte:

    • Maldak, uren bilgunea, estaltzeko materiala eta abar.

      Altxaera orokorrak. Gutxieneko eskala: 1/100.

      Sekzio orokorrak akotatuak. Gutxieneko eskala: 1/100.

      Oinen garaiera-kotak, forjatu-lodierak eta guztizko garaierak bilduko dituzte, hirigintza-betekizunak eta betekizun funtzionalak betetzen direla egiaztatzeko.

      Fatxadako eraikuntza-sekzioa, materialak eta/edo eraikuntza-sistema zehaztuta. Gutxieneko eskala: 1/20.

      1. Azalera erabilgarrien zenbaketa.

        Azalera erabilgarritzat jotzen da etxebizitzaren, trastelekuaren, garajearen edo lokalaren zorukoa, kanpoarekiko edo edozein erabilerarako beste lokal batzuekiko itxituren barnealdeak zehaztutako perimetroak mugatzen duena.

        Azalera erabilgarriaren zenbaketatik kanpo dago etxebizitzaren barneko itxitura finko zein mugikorrek oinean hartzen duten azalera, baita egiturazko elementu bertikalek eta 100 cm2-tik gorako proiekzio horizontala duten kanalizazio edo hodi bertikalek eta 1,50 metrotik beherako garaiera librea duen zoru-azalerak hartzen duena ere.

        Etxebizitza edo lokalak berdinak badira eta zutabe bertikalean antolatuta badaude eraikin berean, egiturazko elementu bertikalek eta 100 cm2-tik gorako proiekzio horizontala duten kanalizazio edo hodi bertikalek oinean okupatutako azalerak zenbatzeko, zutabearen beheko eta goiko oinetan dauden etxebizitzei dagozkien balioen batez besteko aritmetikoa hartuko da aintzat.

      1. etxebizitzak.

        Etxebizitzaren azalera erabilgarriak etxebizitzaren erabilera pribatuko kanpo-eremuen terrazak, esekitokiak eta abar zoru-azaleraren erdia ere bilduko du. Etxebizitzaren erabilera pribatuko kanpo-eremu horietako azalera erabilgarri zenbakarrien baturak ezin izango du azalera erabilgarri itxiaren % 10 gainditu.

        Hirigintza-baldintzak direla medio, eraikuntza-profilak beharrezko egiten badu atiko-oinak eraikitzea edo sakonera eraikigarri handiagoa duten beste oin batzuen gainean beste oin batzuk eraikitzea, kanpo-eremu horien azalera erabilgarria zenbatzerakoan, etxebizitzaren azalera erabilgarri itxiaren % 10 zenbatuko da gehienez, 5.1. artikuluan ezarritako gehienezko azalera erabilgarria osatu arte.

        Familia bakarreko etxebizitzetan, elementu eraikiak ez diren erabilera pribatuko kanpo-eremuak ez dira zenbatuko etxebizitzaren azalera erabilgarri gisa.

      2. trastelekuak.

        Trasteleku bakoitzaren gehienezko azalera erabilgarri zenbakarria 13,50 m2 izango da etxebizitza bakoitzeko, etxebizitzaren azalerarekin lotu beharrik gabe.

      3. aparkalekuak.

        Garaje-plaza bakoitzaren azalera erabilgarria kalkulatzeko, garaje-plaza hori zehazten duen perimetroaren barneko azalerari barneko gurpilbide eta sarbide-arrapaletatik dagokion zati proportzionala batuko zaio, gehienez 30 m2 zenbatu daitezkeela kontuan hartuta.

      1. Hirigintza-ezarpenari eskatu beharreko baldintzak.

        Kalifika daitekeen eraikuntza-unitate oro indarreko hirigintza-araudira egokitu behar da, eta hiri-zerbitzuen funtsezko hornidura eduki behar du, edo, hala badagokio, horretarako obrak egin daitezen baimendu.

      2. Eraikinari eskatu beharreko baldintzak.

      1. Eraikinak eta instalazioak.

        a. Printzipio Orokorrak.

        Eraikin babestu orok eraikuntza egokiko printzipioetara egokitu behar du, baita indarreko eraikuntza-araudi aplikagarrira eta ahalik eta mantentze merkeenera egokitu ere.

        b. Instalazioen hodiak.

        Instalazioen hodi orokorrak irisgarriak izango dira eremu komunetatik, eta eraikinaren solairu bakoitzean erregistratzeko modukoak.

      2. osasungarritasuna.

        a. Sarbideak.

        Atariak etxebizitzetarako eta etxebizitzen erantsietarako bide emango du bakarrik, baita, hala badagokio, bestelako ekipamendu sozialetarako bide ere. Eraikinean etxebizitzei lotu gabeko plazak dituzten garajeak badaude, oinezkoentzako aparteko sarbide bat gaituko da kanpoaldetik.

        Estalkirako sarbidea ezarriko da, mantentzea errazteko, erabilera komuneko eremu batetik abiatuta eta giltza bidez ixteko sistemaz hornitua. Pertsona bat sartzeko moduko neurriak eduki beharko ditu, eta mantentze-lanetarako tresna eta material egokiez hornituko da. Gutxienez, eskala finko ezkutagarri batez edo konponbide baliokide batez hornituko da.

        b. Perimetroan itxitako patioak.

      1. Neurriak: beheko taularen arabera patioan inskribatu behar den zirkuluaren diametroak zehaztuko ditu, batetik, patioaren bidez argiztatu eta aireztatuko diren lokalen erabileraren arabera, eta, bestetik, lokal horien zorutik patioaren goiko ertzera dagoen garaieraren (H) arabera.

        Lokalaren erabil. edo etxebiz.mota Diámetro del círculo inscrito en el patio

        Aparteko patioa duten familia bakarreko etxeb. Ø 3 m

        Gorakako etxeb. edo patio partek. dutenak:

        Egongela-jangela Ø H 3m

        Logela eta sukaldea Ø 1/3 H 3 m

        Bainug. eta esekit. Ø 3/20 H 3 m

        Eskailerak Ø 3/20 H 2 m

      2. Estaldura: patioak estali ahal izango dira beren etengabeko argiztapena eta aireztapena ziurtatzen baldin bada. Aireztapena bermatzeko, aireztapen-irekiguneak ezarriko dira, behar adina eremu eraginkor edukitzeko moduan, aireztapen-emarien bitartez aireztatzen diren lokaletarako eskatutako gutxieneko aireztapen-emarien arabera, gutxienekoak patioaren azaleraren ehuneko hamarretik (% 10) gorakoa behar duela kontuan hartuta. Patioak argiztatzen dituzten egiturarik gabeko argizuloen elementu gardenen azalera, proiekzio horizontalean, patio horretarako araututako gutxieneko azaleraren

        • 100 izango da gutxienez, eta betiere patio horren azaleraren 2/3 baino handiagoa.

          Patioaren barneko zorua hustubide batez hornituko da.

          c. Patio irekiak - Atzeraemanguneak.

          Fatxadara irekitako patioek honako baldintza hauek beteko dituzte:

          Fronte irekiaren luzera ez da garaieraren 1/6 baino txikiagoa izango, eta gutxienez 3 m izango da, baldin eta atzeraemangunearen sakonera 1,50-3,00 metro baldin bada.

          Fronte irekiaren luzera ez da garaieraren 1/6 baino txikiagoa izango., eta, nolanahi ere, sakoneraren berdina edo handiagoa izango da, sakonera hori 3 m edo handiagoa bada.

          Atzeraemanguneak ez dira fatxadara irekitako patiotzat hartuko baldin eta haien sakonera, normalean fatxadaren planoarekiko neurtuta, 1,50 m baino gutxiago bada, betiere alboetako planoetan baorik irekitzen ez badute. Patioaren garaiera, patiora aireztatzen duten behereneko etxebizitzen mailatik fabrika-hormaren goiko ertzeraino neurtuko da.

          1. Zirkulazioak eremu komunetan.

          1. a Diseinua.

          1. Zirkulazioak araudi espezifikoan ezarritako gutxieneko ebakuazio-baldintzak bermatuko ditu eraikuntzaren eremu komunetan (eskailerak, eskaileraburuak eta ataria), eta eraikinaren etxebizitza eta elementu guztietan zuzenean sartzea ahalbidetuko du.

          2. Zirkulazio-eremu guztietako pasagune librearen zabalerak indarreko irisgarritasun-arau teknikoetan araututakoa beteko du.

          3. Eraikinean sartzeko atearen ondoko barne-eremuan atari bat egongo da, eta bertako zoruaren planoan 2 metroko diametroko zirkulua inskribatzeko aukera izango da.

          4. Eraikinaren barnealdeko zirkulazio-pasaguneen zabalerak eta antolamenduak berrehun bider hirurogeita hamar zentimetroko (200 x 70 cm) angeluzuzena horizontalean pasatzea ahalbidetuko dute.

          5. Garaiera librea 2,40 metro izango da gutxienez, eta 20 cm murriztu ahal izango da pasagune estuetan.

            b. Argiztapena eta aireztapena.

          1. Eraikinaren eskailera komun guztiek eguneko argiztapen naturala edukiko dute, zenitala edo fatxada edo patioen bitartekoa, baita argiztapen artifizial osagarria ere.

          2. Solairu bakoitzeko argiztapen-baoaren gutxieneko azalera 1,00 m2 izango da, eta aireztatzeko azalera argiztapen-azaleraren 1/3 izan daiteke.

          3. Argiztapena zenitala bada, eskailera-begiak 0,08 H-ko diametroko (gutxienez) zirkulua inskribatzeko aukera emango du, H eskaileraren abiotik argizuloaren batez besteko garaierara arteko garaiera dela aintzat hartuta, eta aireztapena bermatzeko zenbait irekigune ezarriko dira, bakoitzaren azalerak gutxienez argizuloaren azaleraren % 10 edo esparruaren azaleraren 1/20 behar duela aintzat hartuta.

          4. Eskailera argiztatzen eta aireztatzen duten argizuloen azalera, proiekzio horizontalean, eskailera-kaxaren azaleraren bi heren izango da gutxienez.

          5. Aireztapena zenitala bada, barandek edo karelek, hala badagokio, zati opakua mugatuko dute 40 cm-ko garaieran, mailagainaren kanpo-ertzaren bertikalean neurtuta.

          1. Etxebizitzei eskatu beharreko baldintzak.

          1. Osaera eta programa.

            Etxebizitzak honako gela hauek izango ditu gutxienez: egoteko, jateko eta kozinatzeko gela bat, logela bat, bainugela bat eta esekitoki bat.

            Hiru edo lau logelatako etxebizitzetan gutxienez bi bainugela egongo dira, bata osoa, eta bestea bigarren mailakoa.

            Bainugela osoak honako hauek edukiko ditu: konketa, komunontzia eta bainuontzia (gutxieneko luzera: 1,40 m) edo dutxa (gutxieneko neurriak: 0,80 x 0,80 m). Nolanahi ere, dutxa bat ezartzeko erabakia hartzen bada, bainuontzi bat jarri ahal izateko tokia utziko da, paragrafo honetan adierazitako gutxieneko neurriak eduki behar dituela kontuan hartuta; bainuontzi horren azalera dutxaren azalerari gainjar dakioke, eta artikulu honen 4. zenbakian zehaztutako erabilera erabilgarriko eremuaz ere horni daiteke. Bigarren bainuontziak konketa, komunontzia eta dutxa izango ditu. Familia ugarientzako edo 5 kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateetan, bainugeletako batek gutxienez bete beharko ditu baldintza horiek.

            Etxebizitza guztiek kanpoalderako arropa-esekitoki baterako zuzeneko sarbidea edukiko dute. Arropa fatxadan esekitzen bada, kaletiko bistak babestu egin beharko dira. Esekitokiaren neurriek aukera emango dute 5 m-ko edo hortik gorako esekitze-lerroa ezartzeko.

            Etxebizitza mota bakoitzaren gehienezko azalera erabilgarri zenbakarria honako hau izango da, logela kopuruaren arabera:

            Logela kopurua: Gehienezko azalera erabilgarria (m2):

            Logela bat 60

            Bi logela 70

            Hiru logela 90

            Lau logela edo gehiago 120

            Mugigarritasun murriztuko pertsonentzat egokitutako bi logelatako etxebizitzetan, gehienezko azalera erabilgarria 90 m2 izan daiteke. Hiru logelatako etxebizitza egokituetan, gehienezko azalera erabilgarria 120 m2 izan daiteke.

            Irisgarritasunari buruzko Legean ezarritako erreserba betetzen duten etxebizitza egokituen kopuruak 2 logelatako programa eduki behar du gutxienez.

            5 kideko edo kide gehiagoko bizikidetza-unitateentzako edo familia ugarientzako 900-100 m2-ko etxebizitzak sustapenaren etxebizitzen % 3 izango dira gehienez, edo zatikia, ondoriozko zenbakia batetik beherakoa bada.

            Birgaitze Integratuko Eremuetan eraikitako etxebizitzen azalera erabilgarria 120 m2 izan daiteke.

          2. Osasungarritasuna.

            a. Gelen gutxieneko azalerak eta neurriak.

          1. Etxebizitza guztietan egongelaren (E), jangelaren (J) eta sukaldearen (S) gutxieneko azalera erabilgarriak logela-kopuruaren eta gela bakoitzari erabilera bat edo gehiago esleitzearen arabera zehaztuko dira, honako koadro honen arabera:

            EJS EJ S

            Logela bat 20 14 7

            Bi logela 20 16 8

            Hiru logela 24 18 9

            Lau logela 24 20 10

            Bost logela eso gehiago 26 22 12

            Bi logela baino gehiago dituzten logeletan, EJS gela bakarra izan daiteke, betiere bermatzen bada logela horiek, banan-banan hartuta, aireztapen eta argiztapen osagarria eta independentea dutela kanpoaldetik.

          2. Logelen gutxieneko azalera erabilgarria 6 m2 izango da banakoetan eta 8 m2 bikoitzetan. Etxebizitza guztietan, gutxienez logela batek 10 m2-ko azalera izango du. Azalera horiei armairurako tarteak erantsiko zaizkie (0,60 x 1,00 m banakoetan eta 0,60 x 1,50 m bikoitzetan), edo azalera baliokideko baoak.

          3. Gela baten azalera erabilgarria zehazten duen perimetroaren edozein barnealdetan zirkulu bat inskribatzeko aukera izango da, eta honako diametro hau izango du:

            3 m egongelan, egongela-sukaldean edo egongela-jangela-sukaldean.

            2,20 m aurkako paramentuetan ekipamendu finkoa duten sukaldeetan.

            1,60 m paramentu bakarrean edo elkarren ondoko bitan ekipamendu finkoa duten sukaldeetan.

            2,50 m logeletan oro har, etxebizitza bakoitzeko gehienez logela batek 2 m-ko zirkulua eduki dezakeela aintzat hartuta, logela bakarreko etxebizitzetan izan ezik, azken horietan gehienezko zirkulua 2,5 m izan baitaiteke.

            Neurri horiek murritz daitezke fatxadan eta/edo gelarako sarreran, gehienez 1,20 m-ko sakoneran.

          4. Bainugela edo komun osoak 3,50 m2-ko azalera izango du gutxienez; bigarren bainugelak, berriz, 2,50 m2-koa.

            Aparatu sanitarioak albo batean bakarrik ezartzen diren bainugela edo komunetan, paramentuen arteko gutxieneko tartea 1,20 m izango da. Aparatuak aurkako alboetan ezartzen badira, aldiz, tarte horrek 1,60 m izango du. Aparatu sanitarioen funtzionamendu egokia bermatzeko, gutxieneko erabilera-eremu libreak ezarri behar dira, honako hauek, hain zuzen:

            Konketa: 80 cm-ko zabalera x 120 cm-ko sakonera.

            Komunontzia eta bideta: 70 cm-ko zabalera x 110 cm-ko sakonera.

            Dutxa eta bainuontzia: 70 cm aparatuarekiko paraleloan x 60 cm perpendikularrean.

            Zilegi da erabilera-eremu horiek gainjartzea.

          5. Arropa esekitzen bada fatxadan, erabilera publikoko eremuan edo uharte-patioan kokatutako terrazan edo balkoian, oztoporik gabeko tarte bat erreserbatuko da horretarako, honako gutxieneko neurri hauekin: zoruaren azalera: 1,50 m2; zabalera: 0,95 m; eta garaiera: 2,00 m.

            Esekitokia soilik erabiltzekoa den gutxieneko tarte horrek bistetatik eraginkortasunez babesteko elementuak eduki behar ditu, eta toki egokian ezarri behar da, hain zuzen ere etxebizitzaren geletarako eskatutako gutxieneko argiztapenerako beharrezko baoetatik eratorritako argi zuzenak oztopatu gabe.

          6. Arropa esekitzeko sokak erabiltzen badira, etxebizitzaren barnealdetik esekitokira iristeko aukera bermatuko da. Esekitokirako itxitura perimetrala edukiko du, gutxieneko neurri hauek mugatua: oin-azalera: 1,00 m2; zabalera: 0,50 m. Leihotik iristeko modukoa izango da, eta zenbait elementuz hornituko da perimetro osoan bistetatik babesteko garaiera osoan, etxebizitzaren geletarako eskatutako gutxieneko argiztapenerako beharrezko baoetatik eratorritako argi zuzenak oztopatu gabe.

            b. Garaiera libreak.

            Etxebizitzen barnean, zoruaren eta sabaiaren arteko gutxieneko garaiera librea 2,50 m izango da, eta sarrera, pasillo eta bainugeletan 2,20 m izan daiteke.

            Gainerako gelen azalera erabilgarriaren % 30ean, halaber, gutxieneko garaiera librea 2,20 m-ra murritz daiteke.

            c. Teilatupeko gelak.

            Teilatupeko geletan, honako hau aplikatuko da:

          1. Gela bakoitzerako eskatutako gutxieneko azalera eta neurriak bete daitezen bermatzeko, 1,50 m-tik gorako eta 2,20 m-tik beherako garaiera duten azalerak ezin izango dira zenbatu.

          2. Azalera erabilgarriaren % 70ek 2,20 m-tik gorako garaiera librea eduki behar du.

          3. 1,50 metrotik gorako garaiera duen gelaren azalera erabilgarri osoa kubikatzetik ondorioztatzen den bolumena, Ordenantza hauen 5.2.a) eta 5.2.b) idatz-zatietan gela guztietarako zehaztutako azalera- eta garaiera-baldintzak aplikatzearen ondoriozkoaren baliokidea izango da gutxienez.

            d. Gelen arteko lotura.

            Logelak, sukaldeak eta bainugelak ezin dira bestelako geletarako nahitaezko pasagune izan.

            Logela bakarreko etxebizitzetan, pasillotik, sarreratik, banagunetik edo logelatik sar daiteke bainugelan.

            2 logela edo gehiago dituzten etxebizitzek bainugela oso bat eduki behar dute gutxienez, eta sarreratik, pasillotik edo etxebizitzaren banagunetik izango da bainugela horretan sartzeko aukera.

            e. Argiztapena eta Aireztapena.

          1. Egongelako, logeletako eta sukaldeko lehen argiek eta aireztapenak kanpoaldeko gune irekira, patiora edo gela ez den galeriara emango dute.

          2. Beiraztatutako azalera ez da argiztatzen duen gelaren azaleraren % 10 baino txikiagoa izango.

          3. Gela guztietako argiztapen-baoak pertsianez, kontraleihoez edo iluntzea ahalbidetzeko beste sistema batez hornituko dira.

          4. Sukaldearen edo beste edozein gelaren aurrean ez da baimenduko eskatutako gutxieneko argiztapen-baldintzak murriztuko lituzkeen inolako elementurik edo erabilerarik ezartzea.

            f. Banako eskailerak etxebizitzaren barnean. Etxebizitzen barnean eskailerak badaude, 0,90 metroko gutxieneko zabalera librea izango dute gutxienez. Eskailera kurbatuak edo konpentsatuak ere ezar daitezke. Eskailera-mailek honako baldintza hauek beteko dituzte:

            Tarte zuzenetan, kontramailen gehienezko garaiera 19 cm izango da, eta mailagainaren gutxieneko zabalera, berriz, 27 cm.

            Tarte kurbatu edo konpentsatuetan, kontramailen gehienezko garaiera 19 cm izango da, eta mailagainaren gutxieneko zabalera, berriz, 25 cm, eskailera-mailaren barne-ertzetik 40 cm-ra neurtua.

          1. Eraikinak eta instalazioak.

            a. Akabera eta gutxieneko instalazioak.

          1. Etxebizitzako zoru, sabai eta horma guztiek estaldura akabatua edukiko dute.

          2. Sukalde eta bainugelek estaldura iragazgaitza izango dute zoru eta hormetan.

          3. Etxebizitzek honako instalazio hauek edukiko dituzte gutxienez:

            Ur hotzeko hornidura eta ur bero sanitarioko instalazioa.

            Euri-uren eta ur beltzen saneamendua.

            Argiztapenerako eta etxeko erabileretarako elektrizitatea.

            Berokuntza, berogailuak barne.

            Telekomunikazio-sistema.

            Bideo-atezaina.

            Eguzki-instalazio termikoa, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren araberakoa.

            Postontziak atariko solairuan.

          4. Sukaldeek elektrizitateko, ur-hornidurako eta ura husteko harguneak edukiko dituzte, honako ekipamendu hauek ezarri ahal izateko:

            Harraska.

            Sukaldea.

            Hozkailua.

            Arropa-garbigailua.

            Ontzi-garbigailua.

          5. Atariek, eraikinaren solairuek eta etxebizitzek identifikazio-errotulu bat edukiko dute proiektuaren dokumentazioarekin bat etorriz, eta honako irisgarritasun-arau tekniko hauek beteko dituzte.

            b. Barandak eta Babesgarriak.

          1. Beheko solairuan kokatutako etxebizitzen edo kanpoaldetik iristeko errazak direnen argiztapen-baoak ondo babestu behar dira, kanpotik inor sar dadin eragozteko.

          1. Trastelekuen baldintzak.

          1. Xede hori besterik ez duten eta etxebizitzei lotu ezin dakizkiekeen lokalak etxebizitzen trasteleku erantsitzat joko dira, baldin eta eremu komunetatik edo eraikinaren kanpoaldetik haietan zuzenean sartzeko aukera ematen badute. Familia bakarreko etxebizitzetan, etxebizitzaren kanpoaldetik sartuko da.

            Trastelekura garaje-plaza batetik sartzen bada, bi elementu horiek etxebizitza berberari lotuko zaizkio.

          2. Kanpo-argiztapeneko azalera badago, 1,80 m gorago ezarriko da barne-zoruaren mailaren gainetik.

          3. Etxebizitzako zoru, sabai eta horma guztiek estaldura akabatua edukiko dute.

          4. Trastelekuek aireztapena edukiko dute, barnealdean kondentsaziorik gerta dadin saihesteko.

          5. Trasteleku guztiek identifikazio-errotulua eramango dute, proiektuaren dokumentazioaren bat etorriz.

          6. Itxitura-paramentu bertikalen eta kabinaren bolumena zeharkatzen duen edozein elementu bertikalen zutabeak edo hustubideak, esaterako arteko eremuan inskribatutako trasteleku-azalera ez da zenbatuko, baldin eta tarte hori 0,80 m-tik beherakoa bada. Tarte hori 0,25m-tik beherakoa bada, berriz, igeltsero-lanaz mugatuko da.

          7. Kabinaren bolumena zeharkatzen duen edozein elementu bertikalen zutabeak edo hustubideak, esaterako eta itxitura-paramentu bertikalen arteko gutxieneko tartea 0,80 m izango da.

          1. Garajeei eskatu beharreko baldintzak.

          1. Garaje kolektiboetan.

          1. Ibilgailuek bakarrik izango dute garajeak erabiltzeko aukera. Garajeak sektoretan banatuko dira suteen aurka, bestelako erabilera duten lokaletatik bereizteko, azken horiek edozein neurri izanda ere.

          2. Garajeetara sartzeko bideak 4 m-ko zabalera edukiko du gutxienez, laurogei plaza baino gehiago duten garajeetan izan ezik; azken horietan, gutxieneko zabalera 5 izango da, edo bestela, bi sarbide independente edukiko ditu: sarrera eta irteera.

            Aparkalekuek sartzeko eta itxaroteko gune bat edukiko dute kanpoalderantz joateko eremuan, gutxienez 5 m-ko sakonerarekin eta gehienez % 5-eko maldarekin.

          3. Barne-arrapalek 4,00 m-ko zabalera edukiko dute gutxienez, aurreko puntuko salbuespen eta baldintza berberekin.

          4. Garajeko arrapalek % 16ko malda izango dute gehienez tarte zuzenetan, eta % 12ko malda gehienez tarte kurbatuetan.

          5. Arrapalako biraketa oroko kurbadura-erradioa 6 m izango da gutxienez, ardatzean neurtua.

          6. Ilarako eta 45 º-ko bateriako aparkaleku-plazetan sartzeko errodadura-pasilloek 4,00 m edukiko dute. 90 º-ko bateriako aparkaleku-plazetakoek, berriz, 5 m edukiko dute.

          7. Aparkaleku-plazaren aurreralderainoko ibilbidea egiteko, 3,00 m-ko zabalerako, eta, ardatzarekiko, 4,50 m-tik gorako erradioetako, biraketak egingo dira.

          8. Gutxieneko garaiera librea 2,20 m izango da kasu guztietan, eta aparkaleku-plazen sakoneretan bakarrik murriztu ahal izango da, 1,50 m-raino 0,60 m-ko gehienezko sakoneran.

          9. Garaje-partzelek azalera horizontala edukiko dute (gehienezko malda: % 5), inolako egiturarik edo instalaziorik hartuko ez duten gutxieneko neurri libre hauekin: 2,30 x 4,80 m. Bateriako aparkalekuetan, zabalera 20 cm luzatuko da plazaren alboko itxitura bakoitzeko.

            Zokogunea izanez gero, 40 cm luzatuko da zabalera. Ahokaduran ez ezik, partzelaren luzeraren erdiko herenean ere zutabeak badaude, itxitura albokotzat joko da. Egoeraren araberako alboko luzapenetan ez da inolako egiturarik edo instalaziorik ezarriko. Ilarako aparkalekuetan, plazaren luzera 5,60 m-raino luzatuko da.

          10. Zoru, sabai eta horma guztiek estaldura akabatua edukiko dute.

          11. Aparkaleku-plaza guztiak grafikoki zehaztuko dira eta identifikazio-errotulu bat izango dute, proiektuaren dokumentazioarekin bat etorriz.

          12. Babes Ofizialeko Etxebizitzen Ordenantzak aplikatzea ezinezkoa bada partzelak hirigune historikoetan daudelako edo antzeko gorabeherak direla medio, diseinua udal-araudi aplikagarriaren arabera arautuko da.

          13. Aireztapena.

            Aparkalekuak soilik erabil dezake garajeen aireztapena, eta, beraz, beste edozein erabileratarako lokaletatik apartekoa izango da aireztapena, lokal horien neurriak edozein izanik ere, trastelekuak barne.

          1. Familia bakarreko etxebizitzen banakako garajeetan.

          1. Banako erabilerako eta sarbideko garajeetan, sarbideak eta arrapalak (arrapala badago) 2,80 m-ko zabalera eduki behar dute gutxienez.

          2. Arrapalaburuak 2,80 m x 3,50 m edukiko du gutxienez, eta gehienezko malda % 6 izango da. Arrapalen gehienezko malda % 20 izango da.

          3. Banako plazaren gutxieneko neurriak 2, 80 x 5,00 m izango dira, eta, gehienezko azalera, 20 m2.

Azalera-koadroa

01 Sustapena: 03 Orri zk.:

02 Kokapena:

Etxebizitzen azalera erabilgarriak

04 Etxebizitza-mota

Letra

Solairua

Egongela-sukaldea-jangela

Egongela-jangela

Sukaldea

  1. logela

  2. logela

  3. logela

    05 4. logela

    Bainugela osoa

    Bigarren bainugela

    Sarrera, pasabidea eta eskailera

    06 Azalera erab. itxia

    Esekitokia

    07 Terrazak eta balkoiak

    08 Azalera erab. guztira

    09 Etxe.-kop. motako

    Guztizko azalerak Solairukako azalerak

    Azal.

    erab. Azal.

    eraikia. zk. 14 Solairua 15 Erabilera 16 Azal.

    erab. 17 Azal.

    eraikia. 18

    10 Etxebizitzak

    Trastelekuak

    Lotutako garajeak

    Lotu gabeko garajeak

    Lokalak

    11 Azalera guztira

    12 Partzelaren azalera

    13 Urbanizatzeko azalera

    Data: Sinadura:

    Azaleren koadroan bete beharreko datuak.

  1. Etxebizitza kopurua.

  2. Partzela, poligonoa, kalea, zenbakia eta udalerria.

  3. Aurkeztutako fitxen artean dagokion zenbakia.

  4. Dauden etxebizitza-moten izendapena.

  5. Etxebizitza-mota guztietako gela guztien azalera erabilgarria.

  6. Etxebizitza-mota guztien azalera erabilgarri itxia (terrazak eta balkoiak sartu gabe).

  7. Etxebizitza-mota guztietako terraza eta balkoien azalera erabilgarria.

  8. 06 eta 07 puntuen batuketa etxebizitza-mota guztietan.

  9. Sustapenean etxebizitza-mota bakoitzeko kopurua.

  10. Sustapenean erabilera bakoitzeko azalera erabilgarria eta eraikia.

  11. Azalera erabilgarria eta eraikia guztira, erabilera guztien batuketa.

  12. Sustapena egiten den partzelen azalera.

  13. Urbanizatu beharreko partzelen azalera.

  14. Sustatzen diren etxebizitza, trasteleku, garaje eta lokalen kopurua.

  15. Eraikina osatzen duten oinak adieraztea.

  16. Oin bakoitzaren erabilera nagusia.

    17 eta 18. Oin bakoitzaren azalera erabilgarria eta eraikia.

    Oharra:

    Azalera guztiak metro karratuetan adieraziko dira, bi dezimal jarrita.

Kalitateen memoria

(01) Sustapena:

Orri zk.:

(02) Kokapena:

Akaberak, or ohar

Paramentuak: Lurrak Paramentu bertikalak Sabaiak

E

t

x

e

b

i

z

i

t

z

a Egongela-jangela

Sukaldea

Logelak

Bainugelak eta komunak

Trastelekuak

Ataria

Eskailerak

Garajeak

Bestelako elementuak: Material eta akaberaren deskribapena (03)

Mailak

Edarrapiak

Komun-ontziak

Txorrotak

(04)

Arotzeria

Materiala Akabera Mota edo sailkapena Beira

Barrukoa

Kanpokoa

(04)

Bestelako elementuak: Material eta akaberaren deskribapena (03)

Persianak

Atariko atea

Garajeko atea

Behatokiak

Balkoiak

Esekitokien babesa

(04)

Elementu orokorrak

Fatxadak: Sistema (05) Akabera

1

2

3

Estaldura eta terrazak: Sistema (05) Estaltzeko materiala

1

2

3

Tabikeak

Hauek bereizteko: Deskribapena Materiala

Logelak

Bainugelak eta besteak

Sukaldeak eta besteak

Etxebizitza eta eskailera

Etxebizitza eta igogailua

Etxebizitzen artean

Instalazioak

Berokuntza eta ur bero sanitarioa

Sistema Galdara Erregaia Berogailuak

Elektrizitatea Elektrifikazio-maila Barruko saneamendua (06) Sifoidun boteak Banakako sifoiak

Data: Sinadura:

Kalitateen memoria-koadroan bete beharreko datuak.

(01) Etxebizitza kopurua.

(02) Partzela, poligonoa, kalea, zenbakia eta udalerria.

(03) Materialaren eta azalera-akaberaren edo sistemaren deskribapen laburra.

(04) Bestelako elementurik deskribatu behar bada.

(05) Orri kopuruaren edo sistemaren eta osaeraren deskribapen laburra, proiektatutako fatxada, estalki edo terraza bakoitzeko lauki bat erabilita.

(06) Gela hezeetan sifoidun boterik agertzea espero den ala ez zehaztea, baita zenbat banakako sifoi-aparatu egongo den.