Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko urtarrilaren 7koa, Herrizaingo sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuak merezimendu lehiaketa bidez hornitzerakoan aplikagarria izango den merezimendu orokorren baremoa onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 19
- Hurrenkera-zk.: 541
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/01/07
- Argitaratze-data: 2008/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 65. artikuluan xedatutakoaren arabera, lehiaketa da hornikuntzarako ohiko sistema eta bertan kasuan kasuko deialdian ezarritako merezimenduak baloratuko dira, besteak beste: antzinatasuna, gradu pertsonal jakin bat izatea, egindako lanaren balorazioa, prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, titulu eta gradu akademikoak, eta baita hornitu beharreko postuak berezko dituen ezaugarrien arabera egoki izan daitezkeen beste batzuk ere.
Abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuak onetsitako Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudiak, berriz, honakoa xedatzen du legezko aurreikuspenak garatzerakoan: lehiaketetan, kasuan kasuko deialdietan zehazten den moduan, eskainitako postuen ezaugarriei egokitutako merezimenduak baloratu beharko dira, bereziki, antzinatasuna, gradu pertsonal jakin bat izatea, egindako lana, gainditutako prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, titulu eta gradu akademikoak, eta hala dagokionean, baita euskarazko jakite-maila eta zorion-hitz zein esker on profesionalak ere, hori guztia zehaztasunez ezarritako irizpideen eta ehunekoen arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko 1998ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 21/1997 Legearen hamabigarren xedapen gehigarriaren bitartez Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 74. artikulua aldatu zen. Aldaketa horrek aipatutako artikuluaren hasierako idazketari eta lanpostu-osagarriaren izaerari soilik eragiten dien arren, zalantzarik gabe, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen aurreikuspenak zuzenean ezartzea eskatzen zuten Legearen beraren bestelako aginduetan ere ondorioak ditu. Horrela, adibidez, eta arreta Ertzaintzarengan jarrita, gradu pertsonalari dagokion 43. artikuluaren edukia nahitaez ulertu behar da norainoko eta ondorio mugatuekin, izan ere, "gradu pertsonala", aldaketa horren ondorioz, "kategoriaren" berdina da. Aipatutako Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudiak ere aldaketa horien berri ematen du, izan ere, 9.1.b) artikuluan finkatutako maila pertsonala kasuak kasuko kategoriari lotuta baloratu behar dela xedatzen du. Hala ere, egindako lana baloratzerakoan arau honek funtzionarioaren kategoria dagoeneko kontuan hartzen duenez, ez du kontzeptu horregatiko inongo balorazio osagarririk barne hartu.
Horrenbestez, Ertzaintzari soilik aplikatzeko xedapena denez gero, Euskal Herriko Poliziari buruzko 2006ko abenduaren 14ko Legearen 103.2 artikuluak aipatzen duen mahaiaren bileran derrigorrezko azterketa eta negoziazioa gauzatu ondoren (jarraipena 2006ko abenduaren 27ko bileran), Ertzaintzako Kontseilua entzun ondoren, abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuak onartzen duen Euskal Herriko Polizi Kidegoetako Funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudiaren lehenengo xedapen gehigarriak eman didan gaikuntza erabilita, eta Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko azaroaren 8ko 364/2005 Dekretuak eman dizkidan eskudantziak baliatuz, honakoa
Agindu honen eranskinean dagoen eta merezimendu-lehiaketa bidezko Ertzaintzako lanpostu-horniduran aplikagarria izango den merezimendu orokorren baremoa onetsi egingo da abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuak onetsi zuen Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudian ezarritako baldintzetan.
100 puntuk osatuko dute merezimedu-baremoko kontzeptu ezberdinen balio osoa; honako proportzioaren arabera eta adierazitako gehienezko puntuazioarekin banatuko dira:
Antzinatasuna: 40 puntu.
Egindako lana: 40 puntu.
Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak: 6 puntu.
Titulu eta gradu akademikoak: 4 puntu.
Zorion-hitz eta esker on profesionalak: 10 puntu.
¿ Hautagaiak Ertzaintzan duen antzinatasuna eranskineko 1. atalean adierazitako baremo partzialaren arabera balioetsiko da. Familiartekoak zaintzeko lan-utzialdiko, ordezkaritza-organo publikoetarako hauteskundetan hautagai aurkezteko norbere borondatezko lan-utzialdiko, genero-indarkeria dela-eta hartutako lan-utzialdiko, derrigorrezko lan-utzialdiko eta zerbitzu bereziko administrazio-egoerak osorik zenbatuko dira. Lizentziek eta baimenek, jarduneko zerbitzuko edo bigarren jarduerako egoera aldatzen ez dutenez, ez dute antzinatasun-neurketa eteten.
Hutsegite arinengatik ezarritako zeregin-gabetzeak ere ez du antzinatasunaren galerarik eragingo.
¿ Egindako lana hautagaia kasuan kasuko kategorian izendatu zen eguna erreferentziatzat hartuta balioetsiko da, eranskineko 2. atalean xedatutakoaren arabera. Jarduneko zerbitzuan edo bigarren jardueran benetan egindako lana balioetsiko da, beraz, zenbaketatik at geratuko dira adierazitakoak ez bezalako administrazio-egoeretan emandako aldiak eta, aurreko lanpostuak betetzeko prozesu orokorra ebatzi zenetik, batetik norbere arazoengatik eskatutako baimenei dagozkien aldiak, eta bestetik, ohiko gaixotasunek edo lanekoak ez diren istripuek eragindako aldi baterako ezintasunak, beti ere, urte natural bakoitzean 20 eguneko gutxienekoa gainditzen badute.
¿ Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroen idazpuruan Herrizaingo Sailak programatutako espezializazio ikastaroak baino ez dira balioetsiko, eranskineko 3. atalean xedatutakoaren arabera; ikastaro bakoitzari emandako puntuazioa metatu egin daiteke ezarritako gehiengora heldu arte, eta inolaz ere ezingo dira baloratu deialdian parte hartzeko nahitaezko baldintza moduan eskatzen diren ikastaroak.
¿ Titulu akademiko ofizialak eranskineko 4. atalean xedatutakoaren arabera puntuatuko dira, eta inolaz ere ezingo dira baloratu deialdian parte hartzen den kategoriara sartzeko nahitaezko baldintza moduan eskatzen direnak. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Erdi Mailako Unibertsitate-Tituluaren baliokidetzat hartuko da lizentziaturako hiru ikasturte osorik gainditu izana.
¿ Ertzaintzako langileei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzko apirilaren 27ko 71/2004 Dekretuak aipatzen dituen zorion-hitz eta esker on profesionalak eranskineko 5. atalean ezarritakoaren arabera balioetsiko dira.
Euskaraz jakitea merezimendu gisa balioetsiko da lanpostuaren baldintza moduan eskatzen ez denean, eta balioespen horren ehunekoa ezingo da prozesuan lor daitekeen gehienezko puntuazioaren ehuneko hogei baino handiagoa izan; hona hemen zehatz-mehatz:
a) 1. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako, 1. edo 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuz gero: 10 puntu.
b) 2. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetarako,
¿ 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuz gero: 20 puntu.
¿ 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuz gero: 10 puntu.
Egon litezkeen berdinketak adierazitako merezimenduetan, aditzera eman diren hurrenkeran, lortutako puntuazioaren arabera desegingo dira. Berdinketak bere horretan jarraituz gero, hautagaiak lehiaketara aurkezteko darabilten kategoriara karrerako funtzionario gisa noiz sartu ziren eta, halere berdinketak jarraituz gero, kategoria horretara sartzeko aukeratze-prozesuan lortutako lehentasun-ordena hartuko da kontuan.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 7a.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Ertzaintzako lanpostuak merezimendu lehiaketa
bidez hornitzerakoan aplikagarria izango den
merezimendu orokorren baremoa
¿ Antzinatasuna.
Ertzaintzan emandako zerbitzua hilabete bakoitzeko 0,15 punturekin baloratuko da gehienez 40 puntu lortu arte.
¿ Egindako lana.
¿ Hornikuntza prozesuaren deialdiaren aurreko 15 urteetan Ertzaintzan egindako lana balioetsiko da, gehienez 40 puntu lortu arte, honako baremo partzialaren arabera:
¿ Lehiakideak egun daukan eta lanpostuak betetzeko prozedurara aurkezteko erabiltzen duen kategoriarekin egindako lana: 0,20 puntu hilabete osoko.
¿ Lehiakideak egun daukan eta lanpostuak betetzeko prozedurara aurkezteko erabiltzen duen kategoriatik beherako kategoriarekin egindako lana: 0,10 puntu hilabete osoko.
¿ Eskalara gordetako lanpostuak eskatzen direnean, Eskala horretako edozein kategoriarekin egindako lana 0,20 punturekin balioetsiko da hilabete osoko.
¿ Aurreko atalean esleitutako puntuez gain, eta adierazitako guztizko gehiengora heldu arte, lehiakideak egun daukan eta lanpostuak betetzeko prozedurara aurkezteko erabiltzen duen kategoriatik gorako kategorietarako gordetako lanpostuak eskudun organoak behar bezala emandako zerbitzu-eginkizun bidez bete izana balioetsiko da: hautagaiak 0,075 puntu jasoko ditu lanpostuak betetzeko azkeneko prozesu orokorra ebatzi zen egunetik egindako hilabete oso bakoitzeko.
Puntuazio berarekin, gehigarritasun berarekin eta denbora-tarte berean, lehiakideak egun daukan eta lanpostuak betetzeko prozedurara aurkezteko erabiltzen duen kategoriarako gordetako lanpostuak eskudun organoak behar bezala emandako zerbitzu-eginkizun bidez egun daukanetik beherako kategoriekin bete izana balioetsiko da.
Eskala jakin bati gordetako lanpostu bat zerbitzu-eginkizunetan betetzeak puntuazio gehigarri bera sortuko du, denbora-tarte berean, Eskala hori lehiakidearen berezko kategoriaren goragokoa denean.
¿ Halaber, egindako lana balioetsi ahal izango da, deitutako lanpostuaren arlo bereko lanpostuetan eskuratutako esperientzia eta hautagaiek betetzen dituzten lanpostuen eta deialdian eskaintzen den lanpostuaren eduki teknikoaren eta espezializazioaren arteko antzekotasuna kontuan hartuz. Baremo partzialak kasuan kasuko deialdietan onetsiko dira.
¿ Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak.
Herrizaingo Sailak programaturiko espezializazio-ikastaro hauek balioetsiko dira, gehienez ere 6 puntu lortu arte, ondoko baremoa kontuan hartuta:
Esku-hartze ikastaroa: puntu 1.
Brigada Mugikor ikastaroa: puntu 1.
Eskolta ikastaroa: puntu 1.
Indargabetze ikastaroa: puntu 1.
Txakur-gidari ikastaroa: puntu 1.
OIKI I edo OIKI II ikastaroa: puntu 1.
Bide Segurtasunari buruzko ikastaroa: puntu 1.
¿ Titulu eta gradu akademikoak.
Titulu akademiko ofizialek gehienez 4 puntuko balioespena izango dute, honako baremo partzialaren arabera:
Goi Mailako Unibertsitate-Titulua: 2 puntu.
Erdi Mailako Unibertsitate-Titulua: 1,20 puntu.
Batxiler-titulua, 2. mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea: 0,40 puntu.
¿ Zorion-hitz eta esker on profesionalak.
Ertzaintzako langileei aplika dakiekeen kondekorazio- eta sari-erregimenari buruzko apirilaren 27ko 71/2004 Dekretuak aipatzen dituen zorion-hitz eta esker on profesionalak gehienez 10 punturekin balioetsiko dira jarraian adierazitako banaketaren arabera:
Polizia lanaren esker onagatiko domina: 5 puntu.
Polizia Zerbitzuengatiko ezaugarri gorridun diploma: 4 puntu.
Polizia Zerbitzuengatiko ezaugarri zuridun diploma: 2 puntu.
Zorion-hitzak: 2 puntu.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: 94/2011 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia-kidegoen funtzionarioen lanpostuak betetzeko Araudia laugarren aldiz aldatzen duena.
- Aldatutakoa: AGINDUA, 2009ko martxoaren 4koa, Herrizaingo sailburuarena. Horren bitartez, merezimenduen lehiaketaren bidez Ertzaintzako lanpostuak betetzeko aplikatu beharreko merezimendu orokorren baremoa onesten duen Herrizaingo sailburuaren 2008ko urtarrilaren 7ko