Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 27ko 6/1985 LEGEA, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte-Kontseiluasortarazi eta antolatzezkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 142
  • Hurrenkera-zk.: 1426
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 1985/06/27
  • Argitaratze-data: 1985/07/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Irailaren 26ko 2339/1980 Errege-Dekretoz onartutako Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Erabakiko bigarren atalean jarritakoaren indarrez, bertan eskatzen diren sendeste-bideak betetzeko, Erresumak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari hazien eta mintegiko landareen alorreko zerbitzuak eskualdatzeari buruz aipatutako Bitariko Batzordeak 1985.eko Martxoaren 25eko Osoko Bilkuran hartutako erabakia Maiatzaren 8ko 839/1985 Errege-Dekretoak deneantxe dekarrela uste denez, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren eta Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurtze-Batzordeak 1985.eko Ekainaren 11an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Erabakia Maiatzaren 8ko 839/1985 Errege-Dekretoak eta Eraskinak dekarteneantxe ontzat ematen da eta argitara bitez horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bigarrena.- Eskuratutako zerbitzuak, eskuarteak eta langilegoa, Nekazaritza eta Arrantzu-Sailari atxikita gelditzen dira. Erresumako legeei jarraituz Ministro-Batzordeari dagozkion agintepideak, Jaurlaritza-Batzar Osoak izango ditu; gainontzeko agintepideak Nekazaritza eta Arrantzu-Sailak izango dituela. Gasteiz, 1985.eko Ekainak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.Eusko Legebiltzarrak, Euskal Herriko Unibertsitate ko Gizarte-Kontseilua sortarazi eta antolatzezko Ekaina ren 27ko 6/1985 Legea onartu duela jakinarazten die Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege honi men egite ko eta men egunarazteko agintzen die Euskadiko herri tar, norbanako eta agintari guztiei. Gasteizen, 1985.eko Ekainak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Euskal Herriko Autonomia-Estatuaren lógarren Atalak dionez, Konstituzioaren Lehenengo Erabaki Gehigarrian agertzen dena egiteratuz, irakaskuntza, bere zabalero osoan eta maila, gradu, moeta eta berarizkotasun guztiekin Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen agintepekoa da, Konstituzioaren 27garren Atalaren eta hori egiteratu dezaten Oinarrizko Legeen, Konstituzionak berak Erresumari 141.1.30 Atalean ematen dizkion ahalmenen, eta hori betetzeko eta bermatzeko beharrezkoa den Goren Ikuskaritzaren kaltetan gabe. Konstituzioaren 27.10 Atala egiteratzen duen Unibersitatearen Eraldakuntzaren Oinarrizko Legeak agintzen duenez Unibersitate guztietan Gizarte-Kontseilu bat izango da, gizarteak Unibersitatean eskuhartzeko ihar-dutze-sail, honen osatze-modua, Unibersitatearen Eraldakuntzaren Oinarrizko Lege honen 14garren Atalean agintzen denaren arauera, dagokion Autonomia-Elkartearen Lege batek esan dezana izango dela. Euskal Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseilua antolatzea dagokio, beraz, gure Unibersitatea indarreango lege-erapidetzari egoitzeko. Lehenengo Atala Euskal gizarteak Euskal Herriko Unibersitatean eskuhartzea bermatzen duen unibersitatearen eraentza-sail da Gizarte-Kontseilua. Bigarren Atala Unibersitatearen Eraldakuntzarako Legean eta Lege honetan agintzen denaren esparruan, honako egiteko hauek dagozkio Euskal herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseiluari: 1.- Eusko Jaurlaritzari, Unibersitate-Sailak, Gorenmailako 'Teknika-Eskolak, Unibersitate-Eskolak eta Unibersitate-Institutoak jartzeko edo kentzeko saloak egitea, hoiek Euskadiko Unibersitate-Erakuntzarako Legean agintzen denaren esparruan, Dekretoz onartuko direlarik. 2.- Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailari, onartu ditzan, ikerketako edo arte-sorpenerako herri nahiz norbanako-jabetzapeko iraskunde edo tegiak Unibersitateari Unibersitate-Instituto gisa eratxikitzeko ituneen saloak egitea. Onarpena eman ondoren, Unibersitateak horretarako itunea egin ahal izango du. 3.- Unibersitateko Arduraduna izendatentzun dakionekoa. 4.- Unibersitate-Kontseiluak erizpen-txostena egin ondoren, bakoitzean, eta izan daitezen ikasketen arauera, dagozkien saioak jarritako epearen barruan gainditu ez ditzaten ikasleen Unibersitateango jarraipena araupetu dezaten arauak jartzea. 5.- Hala egokituz gero, ikasleentzako ikasketa-sari, laguntza eta mailegu-politika bat antolatu, eta ikasketa-arielak ordaintzetik erabat edo zati baten iare uzteko erak jartzea. 6.- Legez ezarritakoaren mugetan Unibersitateko iraskale-erroldearen aldakuntzak erabakitzea. 7.- Jaurtze-Bartzordearen saloz: a) Unibersitate-irakasleei banaka eta irakaskuntzaren eta ikerketaren beharrei edo merezimendu gailenei begira berarizko ordainsari-bide ematea erabakitzea. b) Unibersitatearen urte batzuetarako egitaraua ontzat eman, eta horrretarako Unibersitate-ihardunaren ekonomiazko balioneurketa egitea. c) Unibersitatearen urteko diruegitamuak ontzat ematea. 8.- Ofizialtasun-indarreko titulotarakoez besteko ikasketentzako ikasketa-arielak eta gainontzeko ordainkizunak finkatzea. 9.- Agizko gastuen domu-gastutarako aldakuntzak erabakitzea eta baita, Eusko Jaurlaritzak bere baimena eman ondoren, domu-gastutatik beste edozer diruataletarakoak ere. 10.- Ikerketa-egitasmoak gauzatzeko behar daitezen tresneriak Unibersitateak artezko akurapenez erostea erabakitzea. 11.- Unibersitateko ekonomia-alorreko ekintzapideekiko eta bere zerbitzuen eginkortasunarekiko ikuskaketa. 12.- Gizarteak Unibersitatearentzako dirubideak egiten bere laguntza eman dezala suztatzea. 13.- Legez edo Unibersitatearen Araudiak eman diezazkioten beste guztiak. 3garrett Atala 1.- Gizarte-Kontzeilua, osakera-modu honen arauera, hogeitamar kidek osatuko dute: a) Unibersitateko Eraentza-Batzordearen izeneko hamabi lagun, Batzordeak bertako kideen artetik hautatuta, eta Erretorea, Idazkari Nagusia eta Arduraduna nahitaez hoien artean daudela. b) Euskal herriko gizarte-zuduen ordezkotza egitezko hemezortzi kide, honela izendatuta. 1) Bat, Eusko Jaurlaritzaren saloz, Eusko Legebiltzarreko bi hereneko berarizko gehiengoz hautatutako, L.ehendakaritza izango duena. 2) Zortzi, Legebiltzar-Talde guztiek egindako saloz, Eusko Legebiltzarrak hautatuta. 5) Hiru, Batzar Nagusiek (Kondaira-Lurralde bakoitzetik bat) hautatuta. 4) Hiru, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Erakunde-mailako ordezkotza aitortzen zaien sindikaritzaerakundeen saloz. 5) Hiru, Euskal -Enpresaritza-Elkarkundearen saloz. 2.- b) zatian esandako, kideek, borondatezko utzial dian edo zahar-sarituta badaude salbu, ezingo dute unibersitate-elkartekoak izan, eta behin baino luzatu ezineko lau urteko aldirako izendatuko dira. Hoietako ren bat aukeratu zuenak kenduko balu, edo hoietakoren batek, hil delako, ezinagatik edo beste arrazoiren batega tik, edo berak eskatuta, bere tokia hutsik uztea gertatuz gero, horri bere batzordeango aldia betetzeko falta den aldirako ordezko bat jarriko da, beti ere "1" zatian ohartemandako osaketari men egiten zaiola. b) zatian aipatutako iraskunde edo elkarteekiko, 3.1. atalaren 2, 3 eta 4 idazlerroekiko eragina izan dezaten hauteskunde berriak izango balira, behar izanez gero, kide berriak hautatuko dira. 3.- a) zatian esandako kideekikoan eta hautatze-modu, manualdi eta ordezkaketarekikoan, Unibersitatearen Araudian ohartematen dena egingo da, beti ere honek eraentza-sail berezietarako agindu dezanari egokituz. 4.- Aurreko idazlerroetan esaten denez hautatutako Gizarte-Kontseilukideen izendapena Eusko Jaurlaritzaren Dekretoz egingo da, abenduaren 20ko, Euskal Herriko Autonimia-Elkartean herri-ihardunean aritzeagatikako Elkartuezinen 82/ 1983 Legearen 2garren atalean ohartemandako elkartuezinen jaurpidean geratzen direla. 4garren Atala 1.- Gizarte-Kontseiluak bere Araudia berak egin, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersitate eta Ikerketa-Sailak sendetsiko du. 2.- Gizarte-Sailak, Osoko Bilkuran eta hoien osatze-modua eta egitekoak Kontseiluaren Araudiak zehaztuko ditueneko Lan-taldetan ihardun ahal izango du. 3.- Gizarte-Kontseiluak, Unibersitateko diruegitamuan berarizko diruatal gisa jarri beharko den eta Gizarte-Kontseiluko Lehendakaritza eta Teknika-Idazkaritza, hauek bere egitekoak behar bezala bete ditzaten, behar hainbat gauzazko eta gizakizko eskuartez osatzeko, beharrezko diruatalak izango dituen diru-egitamua izan beharko du. 5garren Atala 1.- Honako ahalmen hauek dagozkio Gizarte-Kontseiluko Lehendakariari: a) Gizarte-Kontseiluaren goreneko ordezkotza izatea. b) Gizarte-Kontseiluaren bilkuretarako deiak egin eta hoietan bilkuraburu izatea. c) Bere agintepideen alorrean, Unibersitatearekin erabili beharreko legezko manuak bete daitezenaren arduara. d) Teknika-Idazkaritzaburua izendatzea. 2.- Heriotza, ezina edo toki-uztea direla eta Lehendakaritza hutsik gelditzea gertatuz gero, Lege honetako 3garren atalean ohartemandako modu eta alditan beteko da. BEHIN-BEHINGO LEHENENGO ERABAKIA Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Sailak Euskal Herriko Unibersitateko Gizarte-Kontseilua indarrean jartzeko beharrrezkoak izan daitezen diruizendapenak egin, eta hoiek Unibersitatearen Diruegitamuetan sartuko dira. BEHIN-BEHINGO BIGARREN ERABAKIA a) atalean esaten den Euskadiko Unibersitate-Erakuntzarako Legea indarrean jarri arte, Jaurlaritzak, Gizarte-Kontseiluaren saloz, Euskal Herriko AutonomiaElkarteko Diruegitamu Nagusien Legean ohartemandakoaren barruan, Unibersitate-Etxeak sortarazi eta/edo kendu ahal izango ditu. AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA Indarrean jarri eta hiru hilabetetik gora gabeko epe baten barruan, hirugarren Atalean esandako bazkun, erakunde eta ihardutze-erakundeek Gizarte-Kontseilurako bere ordezkariak aurkeztu beharko dituzte. AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA Lege honen sortarazi eta araupetutako Euskal Unibersitateko Gizarte-Kontseilua eratzea, Azken Erabakietako Lehengoan esandako urratsak egin ondorengo hilabetearen barruan egingo da. AZKEN ERABAKIETAKO HIRUGARRRENA Eusko Jaurlaritzari honen agintepideen alorrean, Lege hau egiteratzeko behar daitezen erabakiak emateko eskua ematen zaio.