Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA honako legegintzako dekretu honena: 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legegintzako Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5494
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2017/04/27
  • Argitaratze-data: 2021/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako huts bat aurkitu da Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko Legegintzako Dekretuan (2017ko maiatzaren 5eko EHAA, 84. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

3 artikuluan, 2017/2220 (38/8) orrialdean,

honako hau dio:

Alkatea da udaleko babes zibilaren agintari gorena. Kapitulu honetako 3. artikuluan tipifikatutako larrialdiren bat gertatzen denean udal-mugartean, udal-agintaritzak hartuko du bere gain sorospeneko eta laguntzako zerbitzuen zuzendaritza eta koordinazioa, eta egoeraren informazio zehatza emango dio berehala Eusko Jaurlaritzan segurtasun publikoaren arloko eskumena duen saileko organo eskudunari, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bitartez.

baina hau esan behar du:

Alkatea da udaleko babes zibilaren agintari gorena. Kapitulu honetako 9. artikuluan tipifikatutako larrialdiren bat gertatzen denean udal-mugartean, udal-agintaritzak hartuko du bere gain sorospeneko eta laguntzako zerbitzuen zuzendaritza eta koordinazioa, eta egoeraren informazio zehatza emango dio berehala Eusko Jaurlaritzan segurtasun publikoaren arloko eskumena duen saileko organo eskudunari, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bitartez.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.