Arautegia

Inprimatu

214/2025 DEKRETUA, azaroaren 4koa, Ertzaintzako langileen garapen profesionalerako sistemaren Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 4845
  • Xedapen-zk.: 214
  • Xedapen-data: 2025/11/04
  • Argitaratze-data: 2025/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Dekretu honen xedea da Ertzaintzako langileen garapen profesionalerako sistemaren uztailaren 20ko 180/2021 Dekretua aldatzea (Huts-zuzenketa, abuztuaren 10eko EHAA, 158. zk.). Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 107. artikuluan eta hurrengoetan eta azken xedapenetako hirugarrenean ezarritakoa garatzen du.

Aldaketa horiek eragina dute bai mailen kokatze-fasean, bai ohiko aldiko jardunaren ebaluazioan, eta haien helburua da garapen profesionaleko sistemara eramatea Ertzaintzako funtzionarioen etengabeko prestakuntzari eta osasunaren babesari aitortzen zaien garrantzia.

Aldaketa berria Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 125. artikuluan ezarritako mahaian negoziatu ondoren egin da, eta Ertzaintzaren Kontseiluak onartu du.

Ondorioz, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, gainerako nahitaezko txostenak emanda, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko azaroaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Aldatu egiten da 2. eranskinaren 3.3 apartatua, eta honela geratuko da idatzita:

  1. Hobekuntza profesionaleko jarduerak.

    Erakunde ofizialek emandako hobekuntza profesionaleko ikastaroak egin izana eta, hala badagokio, gainditu izana baloratuko da. Ikastaro bakoitzak gutxienez 20 eskola-ordu izan beharko ditu, eta parte hartzen den mailaketa-deialdian zehazten den datan amaitu eta egiaztatu behar izango dira, baita mailaketa lortu den azken deialdian adierazitako dataren ondorengoak ere, hala badagokio, eta gehienez ere aurreko 10 urteetan lortuak; edo, lehenengoa bada, deialdian zehaztutako dataren aurreko 10 urteen barruan lortutakoak.

    Kontzeptu honetan ez dira baloratuko beste kontzeptu batzuetan baloratu diren prestakuntza-jarduerak.

    2025. urteari eta hurrengoei dagozkien mailaketa-prozeduretan, Ertzaintzaren zerbitzura diharduten langileen lan-baldintzak 2025etik 2028ra arte arautzen dituen Akordioaren 74. artikulua (akordio hori uztailaren 15eko 148/2025 Dekretuaren bidez onartu zen) aplikatuz egindako prestakuntza-orduak metatu ahal izango dira, hain zuzen ere ikastaro bat egiaztatzeko ezarritako hogei orduko baldintza betetzeko.

    Prestakuntza-jarduera bakoitzari emandako puntuazioa metatu ahal izango da, ezarritako mugaraino.

    Honako hauek hartuko dira kontuan: lanpostu-zerrendaren arabera lanpostuak betetzeko eskatzen diren tituluak, ELEBI ikastaroak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak emandako eguneratze- eta hobekuntza-ikastaroak, eta prestakuntza emateko ahalmena duten beste entitate ofizial batzuek emandako eta polizia-eginkizunarekin zerikusia duten ikastaroak.

    Taula honetan daude ezarrita ikastaro bakoitzeko puntuazioa eta kontzeptu horretan lor daitekeen puntuazio handiena, prestakuntza-jardueraren iraupena kontuan hartuta:

    (Ikus .PDF)

    Prestakuntza-jarduera bat gainditu dela egiaztatzen denean, taulan ikastaroen iraupenaren arabera adierazitako puntuazioei 5 puntu gehituko zaizkie.

Aldatu egiten da 3. eranskinaren 3 apartatua, eta honela geratuko da idatzita:

  1. Ordutegiaren eta lanera joatearen betetze-maila.

    Ordutegiaren eta lanera joatearen betetze-maila jardunaren urteko ebaluazioari dagokion urte naturaleko lanera eta lanera joatearen betetze-maila kontuan hartuta kalifikatuko da.

    2025. urteari eta hurrengoei dagozkien jarduna ebaluatzeko prozeduretan, laneko absentzien ehuneko indibiduala honela kalkulatuko da: absentismotzat hartzen diren orduen zatidura bider ehun, zati zenbakitzaileko absentzia-orduen eta ondorio horietarako absentismotzat hartzen ez diren absentzia-orduen batukaria, gehi dagokion urteko lanaldira arte zenbatutako orduak. Absentismotzat joko dira justifikatu gabeko absentziak, gaixotasun arruntek edo lanetik kanpoko istripuek eragindako aldi baterako ezintasunen ondoriozko absentziak salbu eta dekretu honen 4. eranskinean zerrendatuta badaude; izan ere, horiek prebentzio-zerbitzuak kalifikatuko ditu, Osasun Zerbitzu Publikoaren txostenaren ondoren (interesdunak prebentzio-zerbitzuari igorri beharko dio txosten hori), eta eginkizunak eteteko zehapenak betetzearen ondoriozko absentzia.

    Kalifikazioa absentzia-ehunekoaren arabera zehaztuko da, honela:

    (Ikus .PDF)

    Ebaluatutako urtean osasun-arazo batek eragotzi ez dezan jardunaren ebaluazioa gainditzea, irizpide hau aplikatuko da:

    Laneko absentziaren ehunekoa % 10 edo handiagoa bada, eta absentzia hori gaixotasun arruntek edo lanetik kanpoko istripuek eragindako aldi baterako ezintasuneko prozesuen ondorio bada, aintzat hartuko dira ebaluazioa egin aurreko hiru urte naturaletako laneratze-ehunekoak (erreferentzia-dataren arabera, hurrenez hurren). Ekitaldi horietako batez besteko lan-absentzia ez bada % 5etik gorakoa, ebaluatutako urtean faktore hori gainditu dela ulertuko da, eta 30 puntu emango dira.

    2025. urteari eta hurrengoei dagozkien jarduna ebaluatzeko prozeduretan, dekretu honen aplikazioak eta Prebentzio Zerbitzua sendotzeak absentismoaren murrizketan duten eragina baloratzeko, ertzainen Prebentzio Zerbitzuari jakinaraziko zaio aldi baterako ezintasun-egoeran dauden ertzainen berri, Ertzaintzaren zerbitzura diharduten langileen lan-baldintzak 2025etik 2028ra arte arautzen dituen Akordioaren 51.2 artikuluaren arabera (akordio hori uztailaren 15eko 148/2025 Dekretuaren bidez onartu zen), baldin eta egoera horretan badaude. Ondorio horietarako, jardunaren ebaluazioan ordutegiaren eta lanera joatearen betetze-maila zehazteko, Prebentzio Zerbitzuaren txostenak hartuko dira kontuan; hartara, aldi baterako ezintasunaren jarraipenaren aldeko txostenik egonez gero, 30 puntuko balioa emango da gehienez.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko azaroaren 4an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.