Arautegia

Inprimatu

165/2025 DEKRETUA, abuztuaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen baita Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 3804
  • Xedapen-zk.: 165
  • Xedapen-data: 2025/08/28
  • Argitaratze-data: 2025/09/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak sailen egitura berria ezarri du, eta sail berrien artean eginkizunak eta jardun-arloak esleitu dira.

Horren ondoren, Gastronomia jardun-arlo berria esleitu zion Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari lehendakariaren uztailaren 30eko 36/2024 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua aldatzen duenak.

Ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoak ezartzen duenez, sailburuek, bat etorriz Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoarekin, euren sailei dagozkien erregelamendu organikoen proiektuak aurkeztuko dizkiote lehendakariari, hark onarpena eman diezaien. Proiektu horiek Gobernu Programan sailei izendatutako jardun-eremu bakoitzerako aurreikusitako helburuetara eta printzipio gidarietara egokitu beharko dira.

Hala, agindu hori betez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (246. zenbakia, 2024ko abenduaren 19koa) abenduaren 11ko 438/2024 Dekretua, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. Egitura berriak eta, ondorioz, zuzendaritza batzuei baino gehiagori eragin dieten aldaketa funtzionalek agerian utzi dute doikuntza jakin batzuk egin behar direla, arlo bakoitzean kudeaketa administratibo eraginkor eta efizientea erraztu eta bermatzeko.

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zaizkio itsasertzaren antolamenduaren eta kudeaketaren arloan Estatuko Administrazioak zituen eginkizun eta zerbitzuak. Hala, 2024ko abenduaren 30ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 23ko 490/2024 Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoari Estatuko Administrazio Orokorrak itsasertzaren antolaketari dagozkion funtzio eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa, eta abenduaren 23ko 1310/2024 Errege Dekretua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen baitzaizkio itsasbazterra antolatzearen eta kudeatzearen arloko Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak.

Arau-xedapen bakoitzaren 3. artikuluak ezartzen duenez, eskualdaketa Batzorde Mistoaren Akordioan adierazitako datatik aurrera izango da eraginkorra, hau da, 2025eko apirilaren 1etik aurrera, I. apartatuaren arabera («Eskualdatzearen eraginkortasun-data»).

Halaber, abenduaren 23ko 490/2024 Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen duenez, eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita geratuko dira, hargatik eragotzi gabe Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7. o) artikuluan xedatutakoa.

Testuinguru horretan, beharrezkoa da Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala aldatzea.

Ondorioz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, lehendakariak aldez aurretik onartuta, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko abuztuaren 28ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

Aldatzea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 2. artikuluaren («Egitura orokorra») A) apartatuaren («Organo zentralak») 3. azpiapartatuan jasotako bi organoren izena, bai eta horien erreferentzia guztiak ere xedapen-zatiko artikuluetan:

Hau jartzen du:

  1. Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza.

«3.2. Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza».

Izendapen hauekin ordeztuko dira:

  1. Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko Sailburuordetza.

«3.2. Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritza».

  1. Aldatu egiten da 438/2024 Dekretuaren 5.1 artikuluaren y) azpiapartatua, eta honela idatzita geratuko da:

    1. Bere jardun-arloaren barneko espedienteen gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada. Halaber, sailaren transferentziak eta aurreratutako funtsaren gastuak baimentzea, 5.000.000 euroko mugara arte.

  2. Apartatu bat 4. apartatua gehitzen zaio 438/2024 Dekretuaren 5. artikuluari, eta honela idatzita geratuko da:

    1. Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio sailaren berariazko estatistika-organoa.

  1. Programak eta jarduerak prestatu eta koordinatzea, sustapenekoak barne, gure sektoreko azpisektore produktiboen lehiakortasuna hobetzeko, azpisektore berrien dibertsifikazioa eta ezarpena sustatzeko eta nekazaritza-ustiategietako egitura produktiboak digitalizatzeko.

«g) Animaliak babesteko neurriak garatzea, txakurrak edukitzea eta identifikatzea arautzea barne, eta Lagun egiteko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorra (AIEO) kudeatzea. Etxeko animaliak babesteari buruzko ekainaren 30eko 9/2022 Legearen garapena bultzatzea».

  1. Ongarrien kontrol ofiziala egitea fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean. Ongarrien Erregistroa kudeatzea eta koordinatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

  1. Aldatu egiten da 438/2024 Dekretuaren 10.1 artikuluaren d) azpiapartatua, eta honela idatzita geratuko da:

    1. Europar Batasuneko Nekazaritza Politika Erkideak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen kudeaketa-agintaritzaren eta erakunde ordaintzailearen zuzendaritza-organoa izatea. Europar Batasunaren Nekazaritza Politika Erkideak eragindako gastuen erakunde ordaintzailearen kontabilitatea eta barne-auditoretza egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan.

  2. Azpiapartatu batzuk w) eta x) azpiapartatuak gehitzen zaizkio 438/2024 Dekretuaren 10.1 artikuluari, eta honela idatzita geratuko dira:

    1. Nekazaritza Politika Erkideak emandako eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsekin finantzatutako merkatu-laguntzak kudeatzea, honako hauei dagozkienak: mahastiak berregituratzea eta birmoldatzea, mahats-bilketa berdea, fruten eta barazkien esku-hartze sektoriala eta erlezaintzako esku-hartzea.

    2. Nekazaritza Politika Erkidearen bigarren zutabeko laguntza kofinantzatuak kudeatzea: prestakuntza, nekazarien elkarteak eta Leader ekimena.

  1. Aldatu egiten dira 438/2024 Dekretuaren 11.1 artikuluaren f), g), h) eta j) azpiapartatuak, eta honela idatzita geratuko dira:

    1. Elikagaien ekoizpen-katean nahiz kontsumoan eta elikagaien bermearekin lotutako gainerako alderdietan dauden arriskuen ebaluazioari buruzko azterketak egitea.

    2. Elikagai-krisien egoeretan jardun-prozedurak ezartzea, gaian parte hartzen duten sailekin eta organo eskudunekin batera eta koordinaturik.

    3. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreetako industriek eraldatutako eta merkaturatutako produktuak dibertsifikatzeko laguntza-programak prestatu eta gauzatzea.

    1. Baso-antolamendua eta zuraren baso-sektoreko lehen eraldaketako industriak bultzatzea eta sustatzea.

  2. Ezabatu egiten da 438/2024 Dekretuaren 11.1 artikuluaren i) azpiapartatua.

  1. Aldatu egiten dira 438/2024 Dekretuaren 12.1 artikuluaren d), g), h) eta i) azpiapartatuak, eta honela idatzita geratuko dira:

    1. Elikagaien kontrol ofiziala egitea fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean.

    «g) EAEko nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-sektoreen parte-hartzea sustatu eta kudeatzea azoketan, erakusketetan, merkataritza-ekimenetan eta promozioetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai kanpoan.

    1. Ardo eta edari alkoholdunen industrietan, praktika enologikoak sustatu eta kudeatzea.

    2. Beste entitate eta erakunde batzuekin koordinatuta, ekoizpen ekologikoaren garapena bultzatzea. Ekoizpen ekologikoa ziurtatzeko agintaritza eskuduna izatea».

  2. Azpiapartatu bat ń) azpiapartatua gehitzen zaio 438/2024 Dekretuaren 12.1 artikuluari, eta honela idatzita geratuko da:

    1. Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-industrietan asoziazionismoa, profesionaltasuna eta enpresa-lankidetza babesteko eta sustatzeko politikak eta, oro har, sektorea egituratzeko praktikak ezartzea, nekazaritzaren eta elikagaien lanbide-arteko antolakundeak barne.

  1. Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 64. artikuluan aipatzen diren jabari publikoko emakidak ematea, berritzea, luzatzea, aldatzea eta azkentzea, Portuen eta Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariak proposamena egin eta gero.

  1. Euskal arrantza-udalerrien garapen jasangarria bultzatzeko jarduerak sustatzea; horretarako, arrantza-sektorearen dibertsifikazio ekonomikoa sustatuko da, eta arrantza-komunitate horietan ekonomia urdinaren ezarpena bultzatuko. Hori guztia hainbat mekanismoren bidez egingo da, hala nola plangintza estrategikoa bera, antolakundeak bultzatzea eta laguntzea, laguntzak aktibatzea edo lotutako araudia garatzea.

  2. Arrantza-sektorearen dibertsifikazioari lotutako enpresa-ekimen berriak sortzen laguntzea, bai eta ekonomia urdinari lotutako sektore pribatuko ekimenak ere arrantza-udalerrietan. Ekintzailetzaren kultura sustatzea, dauden enpresak hobetzen laguntzea ekonomia urdinari lotutako negozio-lerro berrien bidez, eta hori guztia aukera- eta genero-berdintasunaren ikuspegitik.

  3. Urpekaritza profesionaleko tituluen arloko prestakuntza, antolamendua eta kudeaketa. Urpeko jarduera profesionalak baimentzea.

  4. Arrantzaren industriako teknologiak ikertzea, berritzea eta sustatzea.

  1. Aldatu egiten dira 438/2024 Dekretuaren 15.1 artikuluaren o), u), eta v) azpiapartatuak, eta honela idatzita geratuko dira:

    1. Itsasertzeko eremuen dibertsifikazioa eta garapen ekonomiko jasangarria sustatzea ekonomia urdin baterantz, itsasertzeko ingurunearen funtzio-aniztasuna mantenduz eta azpiegitura, zerbitzu eta ekipamendu publikoak sortzea edo hobetzea sustatuz, hauen bidez: estrategiak garatzea, laguntzak aktibatzea edo horrekin lotutako araudia garatzea. Horrela, arreta berezia jarriko da honako hauetan: jarduera jasangarriagoak sustatzea, haien komunitateen bizi-kalitatea hobetzea, itsasertzeko ondarea kontserbatu, hobetu eta haren balioa nabarmentzea garapen-faktore gisa, eta tokiko ekonomietako belaunaldien arteko erreleboa.

    «u) Sasoiko erabileretarako baimenak kudeatzea eta ematea hondartzetan eta jurisdikziopeko uretan (ainguratze-eremuak, pantalan flotatzaileak eta antzeko erabilerak), intentsitate-, arrisku- edo errentagarritasun-inguruabar bereziak dituzten jarduerak baimentzea, eta itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa instalazio desmuntagarriekin edo ondasun higigarriekin okupatzeko baimena ematea, bai eta zaintzea eta dagozkion zehapenak izapidetu, ezarri eta biltzea ere, baimenak eman zirenean ezarri ziren baldintzak ez betetzeari dagokionez.

    1. Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 64. artikuluan aipatzen diren jabari publikoko emakidak emateko, berritzeko, luzatzeko, aldatzeko eta azkentzeko proposamenak egitea eta Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko sailburuordeari helaraztea».

  2. Azpiapartatu batzuk x), y) eta z) azpiapartatuak gehitzen zaizkio 438/2024 Dekretuaren 15.1 artikuluari, eta honela idatzita geratuko dira:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoko emakiden erregistroa kudeatzea.

      1. Jabari publikoko emakidak berreskuratu aurreko txostena egitea, Estatuko Administrazio Orokorraren eskumena denean eginkizun hori betetzea, interes orokorreko arrazoiak direla eta.

      2. Interes orokorrekoak ez diren obren eta jardueren proiektuak planifikatu, egin eta onartzea, kudeatzea eta egikaritzea.

Dekretu hau indarrean jarri aurretik hasitako administrazio-prozedura guztiak dekretu honetan jasotako banaketa material berriaren arabera izapidetuko eta ebatziko dira, erabat azkendu arte.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. 66/2024 Dekretuaren aldaketa (66/2024 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko dena).

Aldatu egiten da 66/2024 Dekretuaren (maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritza Politika Erkidearen 2023-2027 Plan Estrategikoa ezartzeko eta landa-eremuen karakterizazioa finkatzeko dena) 76.3 eta 77.1, 2 eta 4 artikuluetan erabili den esamolde bat:

«Elikagaien industria» aipatzen da.

«Elikagaien sustapena» esamoldeak ordeztuko du.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko abuztuaren 28an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.