Arautegia

Inprimatu

110/2025 DEKRETUA, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 2938
  • Xedapen-zk.: 110
  • Xedapen-data: 2025/05/27
  • Argitaratze-data: 2025/07/01

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak Autonomia Erkidegoen Administrazioek garatu beharreko lanbide-heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko betekizunak arautzen ditu, eta esparru jakin bat ezartzen du hezkuntzaren eta enpleguaren arloan eskumena duten sailek lanbide-heziketako eskaintza integral baten kudeaketa partekatua egin dezaten, lanbide-heziketako tituluetara zein profesionaltasun-ziurtagirietara bideratuta.

1558/2005 Errege Dekretutik ondorioztatzen da lanbide-heziketako ikastetxe integratuak ikasleen, langileen edo langabeen prestakuntza-premia aldakorrei erantzuteko gai diren instituzioak direla, eta gai direla, halaber, hainbat zerbitzu eta jarduera eskaintzeko, hain zuzen ere, zerikusia dutenak prestakuntzarekin, informazio eta orientazioarekin, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez formalen bitartez lortutako konpetentzia profesionalen ebaluazio edo egiaztapenarekin, eta, oro har, enplegagarritasuna eta herritarrek ekiteko eta berritzeko duten gaitasuna hobetzearekin.

Bestalde, lanbide-heziketa (bai hezkuntza-sistemako lanbide-heziketa, bai enplegurako lanbide-heziketa) antolatzeko eman diren geroko xedapen orokorrek ere berariaz aipatzen dituzte lanbide-heziketako ikastetxe integratuak. Indarrean dauden xedapen orokor horiek hauek dira: maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren bidez aldatua; irailaren 9ko 30/2015 Legea, Lan-arloko enplegurako Lanbide Heziketaren Sistema arautzen duena; eta uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatutakoa.

Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legearen II. kapituluan, lanbide-heziketako ikastetxe integratuak definitzen dira, eta ikastetxe horiek zer prestakuntza eskaini behar duten, eta ikastetxe integratu izan daitezkeen ikastetxeen tipologia zehazten da. Era berean, lanbide-heziketako ikastetxe publiko integratuen autonomia-esparrua adierazten da, eta adierazten da ikastetxe horiek autonomia izango dutela antolaketari, pedagogiari eta ekonomia- eta langile-kudeaketari dagokienez, Eusko Jaurlaritzak ezartzen duenaren arabera.

Bestalde, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak eta uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak, Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoak, lanbide-heziketako ikastetxe integratuen arau-esparrua aldatu egin dute, eta beharrezkoa da ikastetxe horiek berriz arautzea.

Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuak arautu zituen, alderdi orokorretan. Hala, ikastetxe horiek sortzeko eta erregistratzeko bete behar diren baldintzak, beren jardueraren autonomia pedagogikoa, antolakuntzakoa edo kudeaketakoa, nahitaez eduki behar dituzten gobernu-, partaidetza- eta koordinazio-organoak, eta eduki ditzaketen irakaskuntzako langile desberdinak ezarri zituen. Dekretu honek 46/2014 Dekretua indargabetuko du.

Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak), Hezkuntza Sailari esleitzen dizkio lanbide-heziketaren arloko zuzendaritza-, antolamendu- eta plangintza-eginkizunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 19.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, nautika, arrantza eta nekazaritzaren sektoreko lanbide-heziketa ez-arautuan eta enplegurako lanbide-heziketan eskumena daukaten sail eta organismoekin lankidetzan.

Era berean, aipatutako 4/2018 Legeak ezartzen du hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko lanbide-heziketako ikastetxe integratuek berariazko egiturak izan ditzaketela, inguruko premiei erantzungo dieten erakunde adimendun bihurtzeko.

Bestalde, Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren arabera, Lanbide Heziketako Sailburuordetzari dagokio lanbide-heziketaren eta MECES 1 mailako unibertsitateaz kanpoko goi-mailako beste titulazio batzuen eremuko zuzendaritza-, antolamendu- eta plangintza-egitekoak betetzea, baldin bizialdi osoan lanbide-kualifikazioak eskuratzea edo areagotzea badakar. Hori guztia enpleguaren arloan eskumena duten sail eta organismoekin eta nekazaritza-, nautika- eta arrantza-arloan eskumena duten sail eta organismoekin lankidetzan egiten da.

Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 79.6 artikuluak honela dio: «Lanbide-heziketako ikastetxeen espezializazioa, ikastetxe integratuen sorrera eta horien artean espezializazio adimenduneko sareen sorrera bultzatuko da». Gainera, 71.1 artikuluak ezartzen duenez, Lanbide-kualifikazioa eta gizarte-integrazioa lortzeko, litekeena da berariazko prestakuntza eskaintzea honako hartzaile hauei:

  1. Dagoeneko lanean dabiltzan kualifikaziorik gabeko 16 urtetik gorakoei, ziurtagiri profesional bat edo lanbide-heziketako titulu bat lortzeko modua izan dezaten.

  2. Beren eskola-bidea Espainiako hezkuntza-sistematik kanpo egin dutelako, orain sisteman sartzeko zailtasunak dituzten 16 urtetik gorakoei.

  3. Lan-merkatuan egoera ahulean dauden banako edo taldeei edo gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenei.

    Lanbide Heziketaren 6. Euskal Planaren (2022-2025) misioa da giza garapen jasangarri eta inklusiboa lortzeko bidean aurrera egitea, honela: pertsonen talentua bultzatuz, eta ingurune produktibo, teknologiko, digital eta adimendunago batetik eratorritako erronkei erantzuteko moduko ikaskuntza-eredu aurreratuak txertatuz, eredu hori eragile izan dadin behar beste eraldaketa eta berrikuntza lortzeko, EAEko Lanbide Heziketakoei beren enplegagarritasuna hobetzeko eta EAEko enpresei lehiakortasuna handiagotzeko, beti kontuan izanik inor ezin dela atzean geratu, eta Basque Country 2030 Agendaren ildotik garapen jasangarria indartu eta sustatu behar dela. Gainera, besteak beste, lanbide-heziketako ikastetxe integratuak 5.0 Lanbide Heziketa adimenduneko ikastetxe integratuen eredu berri batera eraldatzea aurreikusten du, etengabe ikasi eta berrikuntzan aritzeko gaitasuna izan dezaten aurrerantzean, etorkizunera begira eta lankidetza-sareetan proiektuak garatuz, talde balioaniztunek osatutako zeharkako ezagutza-arloetan integratutako irakasleak tarteko.

    Era berean, lanbide-heziketako ikastetxe integratuek eraldaketa digital jasangarria sustatuko dute, ikaskuntza-metodologia aurreratuak ezarriko dituzte, eta ekintzailetza eta lanbide-heziketara aplikatutako ikerketa eta berrikuntza bultzatuko dituzte.

    Helburu horiek lortzeko, lanbide-heziketako ikastetxe integratuek ezinbesteko dituzte honako hauek guztiak: antolamenduari dagokion autonomia eta malgutasuna; prestakuntza-eskaintza programatzeko moldaerraztasuna; eta lan-munduko prestakuntza-premia aldakorrei erantzuteko gaitasuna (aldaketa teknologikoen, materialen eta antolamenduzkoen ondoriozkoak). Horretarako, araudi bat behar dute, zerbitzuak eraginkortasunez, autonomoki, malgutasunez eta kalitatez ematea ziurtatuko duena.

    Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek, euren helburuak behar bezala lortze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-eragilerik garrantzitsuenen parte-hartzea izango dute.

    Dekretu honek zortzi kapitulu, berrogeita hamahiru artikulu, xedapen gehigarri bat, xedapen iragankor bat, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen ditu.

    1. kapituluak alderdi orokorrak garatzen ditu. Hala, lanbide-heziketako ikastetxe integratu baten xedea eta deskribapena definitzen ditu, bai eta zer tipologiatakoa izan behar duen ere, titulartasunaren, antolaketa-egituraren, prestakuntza-egituraren eta prestakuntza-eskaintzaren modalitatearen arabera. Gainera, lanbide-heziketako ikastetxe integratu baten lanbide-heziketako eskaintzak, xedeak eta eginkizunak ezartzen ditu.

    2. kapituluan ikastetxe batek lanbide-heziketako ikastetxe integratu izateko bete behar dituen baldintzak eta sortzeko jarraitu behar duen prozesua azaltzen dira. Halaber, itunpeko ikastetxe pribatu bati lanbide-heziketako ikastetxe integratu bihurtzeko baimena emateko prozedura eta hura indargabetzeko arrazoiak ezartzen ditu. Horrez gain, lanbide-heziketako ikastetxe integratu bat nola erregistratuko den xedatzen du.

    3. kapituluak lanbide-heziketako ikastetxe integratuen autonomia ezartzen du, antolakuntzan, pedagogian, kudeaketa ekonomikoan eta langileen arloan. Halaber, ikastetxeko proiektu estrategikoa eta ikastetxeko plan exekutiboa diseinatzean jorratu behar diren gaiak ere ezartzen ditu.

    4. kapituluak lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoen eta pribatu itunduen gobernu-organoak ezartzen ditu. Partaidetza- eta koordinazio-organoak ere definitzen ditu. Gainera, lanbide-heziketako ikastetxe publiko integratuetako pertsona bakarreko gobernu-organoak izendatzeko eta kargutik kentzeko prozedura zehazten du. Lanbide-heziketako ikastetxe publiko integratuetako zuzendaritzaren, ikasketa-burutzen, idazkaritzaren eta administrazioaren eginkizunak ere ezartzen ditu. Halaber, Kontseilu Sozialaren definizioa eta hari esleitutako eginkizunak jorratzen ditu, bai eta haren osaera ere, bai lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoen kasuan, bai lanbide-heziketako ikastetxe integratu pribatu itunduen kasuan.

    1. kapituluan ezartzen dira, era berean, lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoetako koordinazio-batzorde teknikoaren osaera eta arduradunen eginkizunak; lanbide-heziketako ikastetxe integratuetako irakasleen klaustroari esleitutako eginkizunak, lanbide-heziketako ikastetxe integratuetako ezagutza-arloak zeintzuk osatzen duten; eraldaketa digitaleko taldearen eraketa eta helburua, eta haren arduradunari esleitutako eginkizunak; lanbide-informazio eta -orientazio sailaren printzipioak, eginkizunak eta osaera, eta ikaskuntzarako eta talentua garatzeko taldearen eraketa eta taldearen arduradunari esleitutako eginkizunak.

    2. kapituluak lanbide-heziketako ikastetxe integratuetako egitura espezifiko berriak jorratzen ditu, eta lanbide-heziketako ikastetxe integratuetan halakoak ezartzeko eta funtzionatzeko baimena emateko eskumenak nork dituen ezartzen.

    3. kapituluak lanbide-heziketako ikastetxe integratuetako irakasleei buruzko gaia jorratzen du, eta honako hauek ezartzen ditu: irakaskuntzan jarduteko baldintzak, lanbide-informazioko eta -orientazioko eginkizunak, eta lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzako beste bide ez-formal batzuen bidez eskuratutako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduran duten partaidetza.

    4. kapituluak adierazten du Urrutiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua ikaskuntza birtualen eta digitalizatuen lanbide-heziketako ikastetxe integratua dela, eta ikastetxe horren berariazko helburuak eta eginkizunak ezartzen ditu, eta ikastetxe horretako irakasleak eta langileak aipatzen.

      Azkenik, VIII. kapituluak zuzendaritza-eginkizunari buruzko prestakuntza, ebaluazio eta aitortzari buruzko gaiak garatzen ditu, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren gaineko eskumena duen sailaren titulartasuneko lanbide-heziketako ikastetxe publiko integratuetan. Honako hauek jorratzen ditu: zuzendaritza-eginkizuna betetzeko prestakuntza-programak, etengabeko prestakuntza-programak, lanbide-heziketako ikastetxe integratuetako zuzendaritzaren, kudeaketaren, antolaketaren eta lidergoaren arloetako ezagutzak eguneratzeko

    5. kapituluan, zuzendarien eta zuzendaritza-taldeko gainerako kideen zuzendaritza-eginkizunaren ebaluatu eta aitortzeko gaia ere garatzen da, bai eta lanbide-heziketako ikastetxe integratuetako zuzendaritzek zuzendaritza-eginkizuna betetzeko eskura duten laguntza-neurriak ere. Era berean, zuzendari-kargua betetzeari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko bete beharreko baldintzak ezartzen ditu, bai eta osagarriaren zenbatekoak ere, kargu hori bete den aldien arabera.

      Ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluari entzun ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko maiatzaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuak arautzea, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen esparruan.

  1. Dekretu honetan ezarritako baldintzak beteta, honakoak dira Lanbide-heziketako ikastetxe integratuak: prestakuntza- eta ikaskuntza-eskaintza guztiak ematen dituztenak, berrikuntza- eta ekintzailetza-eremuak barne, lanbide-heziketako eredu konbinatuari buruzkoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 5. artikuluan ezarritakoak, lege horren 6., 7., 8. eta 9. artikuluetan eta Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren VIII. tituluan zehaztutakoak.

  2. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek beren prestakuntza-ekintzetan sartuko dituzte hasierako lanbide-heziketari dagozkion irakaskuntzak, langileak laneratzeko eta birlaneratzeko ekintzak eta landunei zuzendutako etengabeko prestakuntzako ekintzak.

  3. Baimenduta dituzten lanbide-familia edo -arloen berezko prestakuntza-eskaintzez gain, lanbide-heziketako ikastetxe integratuek lanbide-informazioko eta -orientazioko zerbitzuak izango dituzte, bai eta lan-esperientziaren eta bestelako ikaskuntza ez-formalen bidez eskuratutako konpetentziak aitortzeko eta ebaluatzeko bitarteko bat ere, ekainaren 28ko 4/2018 Legean, martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan eta azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuan ezarritako esparruan (dekretu horrek ezarri zituen lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzarako bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura eta antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoan).

  1. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan eta ekainaren 28ko 4/2018 Legean aurreikusitako prestakuntza- eta ikaskuntza-eskaintzak egingo dituzte.

  2. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek Lanbide-heziketa antolatu eta integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 28. artikuluan ezarritako bost graduetan eskainiko dituzte lanbide-heziketako ikasketak:

    1. A gradua: konpetentzia profesionalen egiaztagiri partziala.

    2. B gradua: konpetentzia-ziurtagiria.

    3. C gradua: ziurtagiri profesionala.

    4. D gradua: heziketa-zikloa.

    5. E gradua: espezializazio-ikastaroa.

  3. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 6.2.c) artikuluan ezarritako prestakuntza-ibilbide integratuak emango dituzte, bai eta lege horren 7., 8. eta 9. artikuluetan ezarritako ikaskuntzak eta 6.4 artikuluan ezarritako lanbide-espezializazioko programak ere.

  4. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek ezingo dute lanbide-heziketakoak ez diren hezkuntza-mailetako ikaskuntzarik eman.

  1. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuak honela sailka daitezke:

    1. Titulartasunaren arabera:

      1. Publikoak

      2. Itunpeko pribatuak.

    2. Antolaketa-egituraren arabera:

      1. Lanbide-heziketako 5.0 ikastetxe integratu adimendunak.

      2. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuak.

    3. Prestakuntza-egituraren arabera:

      1. Berrikuntza sozialeko lanbide-heziketako ikastetxe integratuak.

      2. Produkzio-sektore bateko berariazko lanbide-heziketako ikastetxe integratuak.

      3. Sektore anitzetako lanbide-heziketako ikastetxe integratuak.

    4. Prestakuntza-eskaintzaren modalitatearen arabera:

      1. Modalitate presentzialean eskainitako lanbide-heziketako ikastetxe integratuak.

      2. Modalitate birtualean eskainitako lanbide-heziketako ikastetxe integratua.

  2. Lanbide-heziketako ikastetxe publiko integratuak dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa titular duten ikastetxeak.

  3. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu pribatu itunduak dira pertsona fisiko edo juridiko pribatu bat titular dutenak. Ikastetxe horiek hezkuntzaren gaineko eskumena duen sailaren mendeko lanbide-heziketako ikastetxe integratu publiko bati atxikiko zaizkio.

  4. Dekretu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, lanbide-heziketako ikastetxe integratu pribatuak itundutzat hartuko dira, baldin eta lanbide-heziketako irakaskuntzak funts publikoen bidez mantentzen badira, eta itun-araubidean sartzen badira.

  5. Lanbide-hezkuntzako 5.0ko ikastetxe integratu adimendunak lanbide-heziketa berri adimendun eta jasangarria izango den horren euskarri eta traktore izango dira, hezkuntza-sistemako lanbide heziketako eskumena duen sailburuordetzak ezarritakoaren arabera. Lehentasunezko zazpi printzipio izango dituzte:

    1. Ikaskuntza-eredu aurreratua, errendimendu handiko prestakuntzan oinarritua.

    2. Berrikuntza estrategikoaren garapena.

    3. Adimen aplikaturanzko eraldaketa.

    4. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako garapen jasangarriko helburuekiko konpromisoa.

    5. Kultura ekintzailea eta enpresen sorrera sustatzea.

    6. Nazioartekotzea bultzatzea.

    7. Espezializazio adimenduneko estrategian oinarritutako ikastetxeen lankidetza-sareetan buru izatea.

  6. Lanbide-heziketako 5.0 ikastetxe integratu adimendunek gainerako ikastetxe integratuek ez bezalako kudeaketa- eta antolaketa-eredua izango dute, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren eskumena duen sailburuordetzak ezarritakoa. Era berean, zentro horietan sartuko dira estrategia-arloak, aplikatutako ikerketa- eta berrikuntza-arloak, arlo operatiboak, zeharkako ezagutza-arloak eta eraldaketa digitaleko taldeak.

  7. Lanbide-heziketako 5.0 ikastetxe integratu adimendunek badute gehitzerik adimen artifiziala, teknologia eta espazio adimendunak, murgiltze-espazio digitalak, espazio digital interaktiboak, datuen analisia eta kudeaketa (BigData), zibersegurtasun-espazioak eta etorkizuneko beste teknologia batzuk.

  8. Lanbide-heziketako 5.0 ikastetxe integratu adimendunek eskaintza digitalean murgiltzeko modalitatea eduki dezakete, baimenduta dituzten graduetan.

  9. Ikastetxe integratu publikoak eta pribatu itunpekoak lanbide-heziketako 5.0 ikastetxe integratu adimendunak izan daitezke. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzak zehaztuko du zer ikastetxe bihurtuko diren ikastetxe integratu, arestian deskribatutako printzipioen garapenean oinarrituta.

  10. Berrikuntza sozialeko lanbide-heziketako ikastetxe integratuak lanbide-heziketa inklusiboaren euskarri izango dira eta horren eragile izango dira, eta ikaskuntza-ibilbide mota desberdinak ezarriko dituzte kolektibo espezifikoentzat.

  11. Produkzio-sektore bateko lanbide-heziketako ikastetxe integratu espezifikoak familia profesional jakin batean lanbide-heziketaren euskarri eta eragile izango dira; eta ez zaie eskatuko hiru familia profesional edo gehiagotako zikloak eskaintzea LHko ikastetxe integratu izateko. Ikastetxe horiek, zer familia profesionaletako lanbide heziketako ikastetxe integratu espezifiko diren, familia horretako gradu bateko edo gehiagotako maila ezberdinetan sartutako ikasketak eskainiko dituzte.

  12. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu espezifikoek, beren lanpostuen eta irakasle ez diren langileen zerrendaren barruan, badute pertsona espezifikoak eta espezialistak edukitzerik. Pertsona horiek gaur-gaurkoz ez daude hezkuntza-sistemaren barruan, baina dituzten ezaugarri bereziak direla-eta, ezinbestekoak dira haien premiei erantzuteko.

  13. Sektore anitzetako lanbide-heziketako ikastetxe integratuak hainbat lanbide-sektore eta -familiatako gradu bateko edo gradu bat baino gehiagotako prestakuntza eskaintzen duten ikastetxeak dira.

  14. Modalitate presentzialeko lanbide-heziketako ikastetxe integratuek, Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 68. artikuluan ezarritakoa oinarri hartuta, badute modalitate birtualeko gradu bakoitzari dagozkion prestakuntzak ere eskaintzerik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren eskumena duen sailburuordetzaren baimenarekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuek helburu hauek izango dituzte:

  1. Oro har, Konpetentzia Profesionalen Estandarren Katalogo Nazionalari eta Lanbide Kualifikazio eta Espezializazioen Euskal Esparruari buruzkoak diren titulu eta ziurtagiri ofizialak kualifikatu, birkalifikatu eta egiaztatzea.

  2. Ikerketa eta berrikuntza aplikatuko ekintza eta proiektuak sustatu eta garatzea, eta garatutako esperientzien edukia eta balorazioa lanbide-heziketako gainerako ikastetxeei helaraztea.

  3. Lanbide-heziketatik enpresen balio-katera ekarpen zehatzak egin daitezen ahalegina egitea, haien produkzio-prozesuak eta fabrikatzen dituzten produktuak optimizatzeko eta hobetzeko helburuarekin, lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresen (batez ere enpresa txiki eta ertainen) arteko proiektuetan lankidetzan arituz, eta ikastetxeetan ezagutza eskuratzeko bultzada bat ematea.

  4. Hainbat ingurune estrategiko espezializatu ezartzea, ingurune horiek lagundu egingo baitute lanbide-heziketako ikastetxeek eta enpresek bat egitea eta lankidetzan jardutea (berrikuntza aplikatuaren eta garapen esperimentalaren arloan, hainbat produkzio-sektoretan, batez ere sektore aurreratuetan), enpresa txiki eta ertainei lehentasuna emanez.

  5. Gorabidean diren sektoreen espezializazio-arloak sustatzea, baldin eta interesekoak badira euskal produkzio-sarearentzat, berrikuntza aplikatuko proiektuen bidez.

  6. Lanbide-heziketa ikasten ari diren pertsonen ekintzailetza eta ekimen pertsonalaren zentzua sustatzea, bai eta beren lanbidearekin lotutako enpresa-proiektu berriei (banakako zein kolektiboei) ekiteko gaitasuna ere, lehentasunez industria-inguruneetan eta estrategikotzat jotzen diren beste sektore batzuetan, enpresak sortzen laguntzeko.

  7. Ekintzailetzaren eremuan irakasleen gaitasunak eta konpetentziak hobetzea, eta, horretarako, horien kultura ekintzailea sustatuko duten ekintzak garatzea.

  8. Lanbide-informazioa eta -orientazioa ematea, ikasleek lanbide-heziketan dituzten aukera eta beharren inguruan erabakirik egokienak har ditzaten, generoak baldintzatu gabe, eta betiere beren intereseko inguru produktiboa kontuan hartuta.

  9. Lan-esperientziaz edo prestakuntzako bide ez formalen bitartez eskuratutako konpetentziak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren fase guztiak egitea.

  10. Lanbide-heziketa dualaren eredua ezartzea.

  11. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzea, alderdi guztietan: prestakuntza, antolamendua eta lana.

  12. Pertsonen mugigarritasuna sustatzea esparru europarrean.

  1. Lanbide-heziketako eredu jakin baten alde egitea: bitarteko eta errekurtso naturalen kudeaketa jasangarria ekintza eta enplegu berriak bultzatzeko aukera bihurtzen duena, eta produkzio-eredua aldatzea eta horren erreferente berriak eratzea bultzatzen duena, une bakoitzean ezarritako garapen jasangarriko helburuen ildotik.

  2. Sozialki jasangarria den hazkuntza-eredu bat osatzen laguntzea, aukera-berdintasunaren eta gizarte-kohesioaren sustatzaile eta bermatzaile gisa.

  3. Laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan prebentzioaren kultura garatzea eta gizartean sendotzea.

  4. Euskararen erabilera bultzatzea lanbide-heziketako eremu guztietan.

  5. Eleaniztasuna indartzea lanbide-heziketako ikaskuntza guztietan.

  1. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek, titularra edozein dela ere, honako eginkizun hauek izango dituzte:

    1. Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan ezarritako graduetatik baimenduta dituzten prestakuntza-eskaintzak ematea, eta eman ere, EAEko produkzio-sektoreen eskariaren eta enplegagarritasunerako eskatutako beharrizanen arabera ematea, prestakuntza-ibilbide integratuen arabera, eta eskaintza-modalitateen (osoa edo modularra) eta prestakuntza-modalitateen arabera (presentziala, erdipresentziala, birtuala edo mistoa).

    2. Prestakuntza-jarduera ez-formalak egitea, produkzio-sistemaren errekerimenduetara egokituta; hauek ere, aurrekoekin batera, Lanbide Kualifikazio eta Espezializazioen Euskal Esparruan sartuta daudenez. Indarrean den araudian zehazten denaren arabera egiaztatuko dira ekintza horiek, eta araudi horri jarraikiz dagozkien balio eta ondorioak izango dituzte.

    3. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren eskumena duen sailburuordetzak ezarritako espezializazio-programak ematea, produkzio-ingurunearen eskariei erantzuteko, pertsonen enplegagarritasuna eta enpresen lehiakortasuna hobetze aldera. EAEko lanbide-espezializazioko programei dagokien prestakuntza behar bezala egiaztatuko du hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak, prestakuntza horren edukiari eta iraupenari buruzko ziurtagiri zehatz baten bidez. Ziurtagiriak berariazko erregistro batean sartuko dira, eta erregistro horretan lanbide-profila, izena eta konpetentzia orokorra, eta lotutako prestakuntza eta ikaskuntza-emaitzak ere jasoko dira.

    4. Jendearen kualifikazio eta birkualifikazioko beharrizan zehatzei erantzuteko bestelako prestakuntza-eskaintza batzuk ematea.

    5. Lanbide-heziketatik ekarpen zehatzak egitea enpresari edo erakundeen balio-kateari, beren produktuak nahiz produkzio-prozesuak garatu, optimizatu eta hobetzeko aldera, berrikuntza aplikatuko proiektuen bidez, hain zuzen, lankidetzan jarriz lanbide-heziketako ikastetxeak eta enpresak (bereziki, ETE eta mikroETEn). Hori guzti hori, gorabidean dauden arlo berrietan eta teknologia eta prozesu aurreratuetan, lanbide-heziketako ikastetxe integratuetan eta horietan parte hartzen duten pertsonengan ezagutza sortu eta areagotzeko asmoz.

    6. Lanbide-heziketako ikastetxeen eta enpresa edo organismo parekatuen artean etengabeko lotura sustatzea, erantzun malguak eta errazak eskaintzea, eta lankidetza-sareak sortzea.

    7. Ikerketa aplikatua garatzea, irakasle ikertzailearen figura sustatuz, irakasleen gaitasunak eta konpetentziak hobetzeari arreta berezia jarriz eta kolektibo horretan kultura ekintzailearen oinarriak sustatzen dituzten ekintzak garatuz.

    8. Ikerketa eta berrikuntza pedagogikoa sustatzea, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzak ezarritako ikaskuntza-metodologia aktiboen bidez, eta informazio eta orientazio profesionala bultzatzea eta lan-esperientziaren edo ikaskuntza informalen bidez eskuratutako konpetentzien egiaztapena indartzea.

    9. Berrikuntza aplikatuko eremuak sustatzea, lanbide-heziketaren arloan ekimena eta ekintza berritzaileak sustatzera bideratzeko.

    10. Sektore, eskualde eta tokiko produkzio-sistemarekiko loturak taxutzea.

    11. Ikaskuntza-metodologia berritzaileetan oinarritutako ereduak ezartzea, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren eskumena duen sailburuordetzak finkatutakoak.

    12. Ikastetxeko ikasleekin ekintzailetza-proiektuak eta enpresak sortzeko proiektuak garatzea.

    1. Ikasleengan konpetentzia berriak sustatzea, sormenezkoak zein kontzeptuzkoak, ekintzailetzaren kultura sustatzera orientatuak eta jarduera erreal baten arabera finkatutako esperientzia praktikoetan oinarrituta antolatuak.

    2. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzak ezarritako informazio eta orientazio profesionaleko sarean parte hartzea.

    3. Erabiltzaileei informazioa eta orientazioa ematea, banaka zein taldeka, prestakuntza-ibilbideetan eta lanbide-ibilbideetan sartzeko aukerak, mugikortasuna eta aurrerapena errazteko.

    4. Enpleguaren eboluzioaren analisian eta inguruko produkzio-sisteman sortzen diren aldaketa teknologiko eta antolamendu-mailakoetan laguntzea, baita aldaketa horietatik eratorritako kualifikazio- eta prestakuntza-premiak identifikatzen ere.

    5. Titulartasun publikoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuen kasuan, urrutiko lanbide-heziketako ikastetxe integratuaren ikastetxe kolaboratzaile izanez parte hartzea lanbide-heziketaren modalitate birtuala garatzen.

    6. Lanbide-heziketako irakasleen prestakuntza ematen laguntzea.

    7. Lanbide-heziketako beste ikastetxe batzuei informazioa eta aholkua ematea, eta horien arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzea.

    8. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzako aholkularitza-organismo teknikoekin, lanbideen nahiz lanen behatokiekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzea, enpleguaren bilakaera eta inguruko produkzio-sistemetan izaten diren aldaketa teknologikoak eta antolakuntza-mailakoak aztertzen.

    9. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak zehazten dituen antzeko beste eginkizun batzuk.

  2. Horrez gain, lanbide-heziketako ikastetxe integratu pribatu itunpekoek honako eginkizun hauek egingo dituzte, betiere, administrazioaren baimena baldin badute:

    1. Urrutiko lanbide-heziketako ikastetxe integratuaren ikastetxe kolaboratzaile moduan parte hartzea lanbide-heziketako modalitate birtuala garatzen.

    2. Parte hartzea jendeak lan-esperientzia bidez edo prestakuntza-bide ez formalak medio lortutako gaitasunak ebaluatzeko, aitortzeko eta egiaztatzeko prozeduretan, aplikatu beharreko araudian ezarritakoa betez.

  3. Eginkizun horiek betetzeko, lanbide-heziketako ikastetxe integratuek akordioak egin ditzakete ikastetxeen kalitatea eta eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetzen lagunduko duten enpresa, instituzio eta gainerako organismo eta entitateekin. Ikastetxe publikoen kasuan, akordio bat taxutu dezakete, kontuan hartuta eskumenen arloko arauak eta aplika daitezkeen prozedurak.

  1. Honako baldintza hauek bete behar dituzte lanbide-heziketako ikastetxe integratuek:

    1. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak betetzen dituzten instalazioak izango dituzte.

    2. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek behar adina irakasle, prestatzaile eta aditu profesional izango dituzte, esleituta dituzten eginkizunak garatzeko prestakuntza-programetatik sortutako premiei erantzuteko. Ondore horietarako, Dekretu honen 40., 41. eta 42. artikuluetan ezarritakoa beteko da. Era berean, ikastetxe integratuaren funtzionamendu arrunterako beharrezkoak diren zereginak egiteko behar diren administrazioko eta zerbitzuetako langileak izango dituzte.

    3. ISO kudeaketa aurreratuko sistema bat edo hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailburuordetzak aitortutako beste sistemaren bat izatea. Sistema horrek zorrotz ziurtatu beharko du helburuak lortuko direla eta dekretu honetan ezarritako xede eta eginkizunak beteko direla.

    4. Ikastetxe baten eraldatze, fusio edo banatze batetik datozen lanbide-heziketako ikastetxe integratuen kasuan, azken 3 urteetan ibilbide aitortua eta nabarmena izatea honako jarduera hauetan guztietan parte hartzen: berrikuntza teknologikoa edo didaktikoa, inguruko produkzio-sistemarekin berrikuntzaren arloko loturak ezartzea, kultura ekintzailea eta enpresa-sorkuntzakoa bultzatzea, produkzio-prozesuak hobetzea eta garatzea, eta lanbide-heziketako azpisistemekin lotutako eskaintzak garatzea.

    5. Aurreko apartatuan sartzen ez den lanbide-heziketako ikastetxe integratu berri bat sortuz gero, lehentasunezko ingurune batean kokatuta egon beharko du, erreferentziazko produkzio-ehun batekin, eta ekainaren 28ko 4/2018 Legean eta martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan ezarritako lanbide-heziketako eskaintzak izan beharko ditu, produkzio-sare horrekin lotutakoak eta hiru lanbide-familia edo gehiagori dagozkienak. Salbuespen izango dira produkzio-sektore bateko lanbide-heziketako ikastetxe integratu espezifikoak, haietan nahikoa izango baita dagokien familia profesionaleko lanbide-heziketako eskaintza izatea.

  2. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak, ikastetxeko gainerako instalazioetatik aparte egon arren, gune eta instalazio berezi batzuk erabiltzeko baimena eman dezake, eta, hala badagokio, baita lanbideekin bereziki lotutako ekipamendu eta instalazioak erabiltzeko ere, baldin eta prestakuntza emateko eta konpetentzia profesionalak ebaluatzeko beharrezkoak badira. Baimena hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzaren titularrak emango du.

  3. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak lanbide-heziketako ikastetxe integratuen sare bat sortuko du, eta zenbat ikastetxek osatuko duten zehaztuko du, sail horrek gizartearen eta EAEko produkzio-sektoreen beharrizanei erantzuteko ezarritako plangintzan oinarrituta.

  1. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuak sortu berriak edo lehendik dagoen ikastetxe baten eraldatze, fusio edo banaketa baten ondorioz sortuak izan daitezke.

  2. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoak Gobernu Kontseiluak onartutako dekretu bidez sortu, eraldatu eta ezabatuko dira, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailaren ekimenez.

  3. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak, sailburuaren agindu bidez eta itunpeko ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, lanbide-heziketako ikastetxe integratu pribatu itunduak baimentzerik izango du, dekretu honetan eta aplikatzekoak diren arauetan ezarritako baldintzen arabera. Baimena emateko espedientearen izapideak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailean aurkeztuko dira.

  4. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu pribatuen baimena errebokatzeko arrazoia izango da dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren baldintzak ez betetzea edo 5. eta 6. artikuluetan (hurrenez hurren) aipatzen diren xedeak eta eginkizunak urratzea. Alabaina, baimenduta dituzten familia profesionalei dagozkien profesionaltasun-ziurtagiriak eta lanbide-heziketako tituluak lortzera bideratutako heziketa-eskaintza guzti-guztiak (Konpetentzia Profesionalen Estandarren Katalogo Nazionalean jasotakoa) emateko baldintza ez betetzea ez da izango baimena errebokatzeko arrazoi, baldin matrikula-faltaren ondoriozkoa bada eta segidako bi ikasturtez baino gehiago luzatzen ez bada.

Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publiko zein pribatuek inskribatuta egon behar dute, batetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak duen ikastetxeen erregistroan, eta, bestetik, enpleguaren arloan eskumena duen sailak duen ikastetxe egiaztatuen erregistroan. Ikastetxe bakoitzak bere IFK propioa izango du, eta erregistroek inskribatzean emandako kodeak.

  1. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoek autonomia izango dute antolaketarako, pedagogiarako eta ekonomia-arloa nahiz langileak kudeatzeko, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legearen 34.1 artikuluan zehaztutakoaren arabera.

  2. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoek, beren autonomiaren esparruan, lankidetza-akordioak gara ditzakete, aukeran, enpresa, erakunde eta entitateekin, eskuragarri dauden azpiegiturak eta baliabideak hobeto aprobetxatzeko, edo horietarako aurreikusitako helburuak lortzen laguntzen duten beste ekintza batzuk, Bizialdi Osoko ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legearen 34.3 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera. Kasu horretan, akordio edo hitzarmen bat egitekotan, kontuan izango dira eskumenen arloko arauak eta aplika daitezkeen prozedurak.

  3. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publiko eta pribatuek autonomia pedagogikoa baliatuko dute dagokion araudian ezarritako curriculum-esparrutik abiatuta, eta oro har ezarritako helburuak, edukiak, metodo pedagogikoak eta ebaluazio-irizpideak zehaztuko dituzte, ikasleen ezaugarrien eta inguruko produkzio-sektoreak dituen kualifikazio-beharren arabera.

  4. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu pribatuak kudeatzea haien titularrei dagokie, eta murrizketa bakarra izango dute: indarrean dagoen araudia aplikatzearen ondoriozkoa.

  5. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailaren mendeko lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoen kudeaketa ekonomiko finantzarioa uztailaren 28ko 196/1998 Dekretuan edo hura ordezkatzen duen arauan ezarritakoaren araberakoa izango da (196/1998 Dekretua, Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeen ekonomia-finantzazko kudeaketaren erregimena arautzen duena).

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez, lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoen zuzendaritzak bere ikastetxeetan hutsik dauden lanpostuen profil profesionalak eta berariazko eskakizunak proposatzerik badu, lanpostu horiek betetzeko beharrezkoak diren berezitasunak kontuan hartuta. Halaber, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak ikastetxeen lanpostuen zerrendan adierazi dezake lanpostu bereziak direla, eta horiek merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez beteko dira.

  1. Ikastetxearen proiektu estrategikoak honako hauek jaso beharko ditu, gutxienez:

    1. Inguruko arlo sozioekonomikoaren eta lan-arloaren deskribapena.

    2. Indarreko Lanbide Heziketako Euskal Planarekin bat datozen helburuak eta jarduerak.

    3. Ekintzak ebaluatzeko adierazleak eta mekanismoak.

    4. Antolamendu-sistema eta kudeaketa-prozedurak.

    5. Eskaintzen diren zerbitzu osagarriak, eta ikastetxearen eginkizunak aurrera eramateko garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk.

    6. Konpetentziak ebaluatzeko, aitortzeko eta egiaztatzeko prozedurak, hala dagokionean.

    7. Prestakuntza-zikloaren eta gainerako prestakuntza-ekintzen curriculum-proiektuak.

    8. Curriculum-proiektuekin bat datozen programazio didaktikoak.

    9. Euskarazko zikloen eskaintza sustatuko duen hizkuntza-proiektu bat, A ereduan matrikulatutako ikasleek euskarazko konpetentziak egiaztatzeko aukera izan dezaten jarduera-ildoak ezarriko dituena, eta ingelesarekin eleaniztasuna sustatzen duena, lanbide-heziketaren nazioartekotzea errazteko erreferentzia gisa.

    10. Nazioartekotzeko proiektua.

    11. Aniztasunari erantzuteko eta inklusiorako plan bat, hasierako lanbide-heziketa eta, oro har, lanbide-heziketako kolektibo askori irekitzeko modukoa, besteak beste, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan bolada zaila izan arren, aukera hau prestakuntzan aurrera egiteko baliatu nahi dutenei, dibertsitate funtzionala duten pertsonei edo migratzaileei. Hori guztia egiteko, proposamenak egingo dira kolektibo ezberdinen beharrei erantzuteko ibilbideak diseinatzeko eta curriculum-garapenak kolektiboen ezaugarrietara egokitzeko.

    12. Lanbide-orientazio eta -informazioko eta tutoretza-jarduerako plana.

    1. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko jarduera-ildoak eta ikastetxeko ekipoen prebentziorako mantentze-plana.

  2. Ikastetxearen proiektu estrategikoak garapen jasangarriko plan bat ere jasoko du. Plan horretan, gutxienez, energia-eraginkortasuneko eta energia berriztagarrien produkzioko eta erabilerako ekintzak sartuko dira; halaber, kontratazio publiko berdeko irizpideak sartuko dira bere jardun-eremuetan, energia eraginkortasunez aurrezten eta kontsumoak murrizten lagunduko dutenak, eta, hala badagokio, helburu horiek eraikinen birgaitzean eta ekipo eta instalazioen hobekuntzan ere betetzen direla zainduko da. Era berean, ekonomia zirkularrerako ekintzak proposatuko ditu.

  3. Ikastetxearen proiektu estrategikoa Kontseilu Sozialak onartuko du, eta ikastetxean gordeko da, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailaren esku; halaber, ikastetxe pribatu itunduetan gordetzen dena ere haren eskura egongo da.

  4. Ikastetxeko plan exekutiboak ikasturte bakoitzerako lehentasunerako jarduera-ildoak jasoko ditu, ikastetxearen proiektu estrategikoa abiapuntu hartuta. Ikastetxe integratuko zuzendaritza-taldeak txosten bat egingo du urtero, plan exekutiboaren emaitza eta hobekuntza-proposamenak azaltzeko.

  1. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak baimenduko ditu Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeko martxoaren 31ko 3/2022 Legearen II. tituluaren II. kapituluan ezarritako lanbide-heziketako sistemako eskaintzak eta prestakuntza-graduak.

  2. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek dirulaguntzak eta beste laguntza batzuk jaso ditzakete (hezkuntza-itunen araubidekoak barne), ematen dituzten zerbitzuak eta prestakuntza-ekintzak finantzatzeko.

  3. Ez da onartuko dirulaguntza, itun edo hitzarmenen pilaketarik prestakuntza-ekintza edo zerbitzu bera finantzatzeko, baldin eta gainfinantzaketa sortzen bada edo finantzaketa publikoa lortzeko dirulaguntzen lerroetan ezarritako mugak gainditzen badira. Nolanahi ere, funts publikoen bidez jarduerak garatzen dituzten ikastetxeak behartuta daude administrazio publikoen aurrekontu eta dirulaguntzak arautzen dituzten xedapenen ondoriozko betebeharrak betetzera.

  4. Europako Gizarte Funtsak finantzatzen lagundutako ekintzen kasuan, ikastetxeek laguntza horien kontrola arautzen duen Europar Batasuneko araudia aplikatu beharko dute, baita publizitateari lotutakoa ere.

  1. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoek eta pribatu itunduek, gutxienez, kide bakarreko gobernu-organo hauek izango dituzte: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailaren mendeko ikastetxe publikoek administratzaile bat ere izango dute. Gobernu-organo horiek ikastetxearen zuzendaritza-taldea osatuko dute.

  2. Ikastetxe publikoek zuzendaritza-zereginei eskaini behar dieten ordu-kopurua hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak ezarriko du, haren tamainaren eta konplexutasunaren arabera.

  3. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak erregelamendu bidez ezar ditzake kide bakarreko beste gobernu-organo batzuk, ikastetxe integratu publikoetarako.

Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoek eta pribatu itunduek kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango dituzte:

  1. Kontseilu Soziala.

  2. Irakasleen klaustroa.

  1. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzako organo eskudunak zehaztuko ditu koordinazio-organoen kopurua eta izen espezifikoa. Besteak beste, hauek sartuko dira:

    1. Koordinazioko batzorde teknikoa.

    2. Sailak.

    3. Ezagutza-arloak.

    4. Eraldaketa digitaleko taldea.

    5. Lanbide-informazio eta -orientazioko saila.

    6. Ikaskuntzarako eta talentua garatzeko taldea.

  2. Koordinazio-organo horiek ez dute berariazko zuzkidurarik izango, eta, hortaz, ikastetxearen plangintzan esleitutako baliabideetan oinarrituta egin beharko dira (ikastetxe integratua dela kontuan hartuta).

  1. Ikastetxe integratu publikoetako zuzendari lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez beteko da, merezimendu-, gaitasun- eta publizitate-printzipioak aplikatuta eta ikastetxeko kide anitzeko partaidetza-organoei kontsulta egin ondoren, indarrean dagoen legeriari men eginez.

  2. Ikastetxe integratu publikoen kasuan, zuzendaria abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuaren 15.2 artikuluan adierazten diren irakasle funtzionarioen artetik hautatuko da (1558/2005 Errege Dekretua, lanbide-heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituena). Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailaren mendeko ikastetxeetan, ikastetxe horien mendekoak diren eta irakasle funtzionarioen eginkizun edo lanpostu berberak betetzen dituzten lan-kontratuko irakasle finkoak ere izenda daitezke, baldin eta lan-kontratuko irakasleek osatzen badute, gutxienez, ikastetxe horietako irakasle guztien ehuneko berrogeita hamarra, edo, baldintza hori bete ezean, lan-kontratuko irakasle bat bada hautagai bakarra.

  3. Ikastetxeko zuzendaritza-taldeko gainerako kideen izendapena eta kargu-uztea zuzendariak proposatuta egingo da, ikastetxe horretako kide anitzeko partaidetza-organoei kontsulta egin ondoren, ikastetxeko irakasleen artetik.

  4. Lanbide-heziketako ikastetxe publiko integratuen zuzendaria eta zuzendaritza-taldeko gainerako kideak izendatzeko edo kargutik kentzeko eskumena hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailburuordeak izango du, eta gizonen eta emakumeen presentzia orekatua bultzatuko du. Izendapen hori, gehienez ere, lau urterako izango da, baina posible izango da izendapena berritzea, prozedura bera erabilita.

  5. Zuzendaria kargutik kentzen bada, zuzendaritza-taldeko gainerako kideak ere kargutik kenduko dira.

  6. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoetako kide bakarreko gobernu-organoak kargutik kenduko dira honako egoera hauetakoren bat gertatzen bada:

    1. Izendapen-epea amaitzea, edo, hala badagokio, epe horren luzapena amaitzea.

    2. Lanbide-heziketako ikastetxe integratua lanbide-heziketako ikastetxe ez-integratu edo lanbide-heziketa arautzen duen indarreko araudian aurreikusitako beste mota bateko ikastetxe bihurtzea.

    3. Uko egiteko idazki arrazoitua aurkeztu eta hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzaren titularrak onartzea.

    4. Gerora sortutako ezintasun fisiko edo psikikoa.

    5. Erretiroa.

    6. hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzaren titularrak, bere ekimenez, izendapena errebokatzea, arrazoituta, karguaren berezko eginkizunen ez-betetze astun batengatik.

  7. Hezkuntza-sistemako Lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak beharrezkotzat jotzen dituen salbuespenezko egoeretan, zuzendariak aukeran izango du zuzendaritza-taldeko kideak zerbitzu-eginkizunetan izendatzeko proposamen arrazoitua egitea. Irakasleen kudeaketaren arloan eskumena duen zuzendaritzak, horrelakoetan, izendapenak dirauen bitartean ikastetxe horretan zerbitzu-eginkizuna emateko ebazpena onartzerik izango du, hezkuntzako ikuskaritzak aldeko txostena eman ondoren.

Lanbide-heziketako ikastetxe integratu pribatu itunduetan, zuzendari-kargua nahiz ikastetxeko zuzendaritza osatzen duten kide bakarreko gainerako organoenak hornitzeko, indarrean dagoen araudiak horrelako ikastetxeetarako ezartzen duena bete beharko da.

Ikastetxearen zuzendariak honako eginkizun hauek beteko ditu:

  1. Ikastetxearen jarduerak zuzentzea eta koordinatzea, eta ikastetxearen ordezkari izatea.

  2. Ikastetxearen barruan, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketan arloko eskumena duen saila ordezkatzea eta hari helaraztea hezkuntza-komunitatearen planteamenduak, nahiak eta beharrak.

  3. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailburuordeari kide bakarreko gobernu-organoen izendapena proposatzea, eta, hala badagokio, kargugabetzea ere proposatzea, betiere, aurrez ikastetxeko kide anitzeko organoei kontsulta eginda.

  4. Ikastetxearen proiektu estrategikoa zuzentzea eta koordinatzea, horren betetze-maila ebaluatzea, eta hobekuntza-planak sustatzea.

  5. Ikastetxeari atxikitako langileen pertsonalburu izatea, eta giza baliabideen politika definitu eta aplikatzea, 21.b artikuluan jasotako salbuespena salbuespen.

  6. Ikastetxeko bizikidetza erraztea, gatazkak konpontzeko bitartekotza bermatzea, eta ikasleei dagozkien neurriak ezartzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.

  7. Ikastetxe eta inguruaren arteko harremana errazten duten erakundeekin, instituzioekin eta familiekin lankidetzan aritzeari hauspoa ematea. Horrela, ikaskuntza erraztuko duen eskola-giroa sustatuko da, baita ikasleei balio, ezagutza eta konpetentzietan oinarritutako prestakuntza oso bat lortzen lagunduko dien jarduerak garatzea ere.

  8. Enpresekin eta, oro har, eragile publiko zein pribatuekin sinatuko diren lankidetza-hitzarmenak bultzatzea eta erraztea, betiere, aurrez ikastetxeko kide anitzeko partaidetza-organoek onarpena emanda. Hitzarmen horien helburua izango da prestakuntza integratua ematea ikasleei, eta prestakuntza hori behar bezala burutzen dela zaintzea.

  9. Ikastetxearen barne-ebaluazioak bultzatzea, eta kanpo-ebaluazioetan laguntzea.

  10. Ekintza akademikoetarako deia egitea eta horien buru izatea.

  11. Kide anitzeko partaidetza-organoak zuzentzea, eta organo horiek euren eskumenez baliatzerakoan hartzen dituzten erabakiak betetzen direla zaintzea.

  12. Obra, zerbitzu eta horniduren kontratazioak egitea, kontratatzeko eskumena ikastetxeari esleitu zaion kasuetan.

  1. Aurrekontua lantzea eta gauzatzea (sarrera eta gastuak baimenduz), ordainketak agindu eta ikastetxearen ziurtagiri eta dokumentu ofizialak balioestea, aplikatu beharreko araudiak ezartzen duenaren arabera.

  2. Ikastetxearen kudeaketa ekonomikoa justifikatzea, gainetik duen sailaren aurrean.

  3. Hala badagokio, prestakuntza-ekintzak, eskainitako zerbitzuak edo programatutako jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak kontratatzea, betiere, indarrean dauden prozedura eta arauen arabera, eta eskumena duen administrazioak ezarritako mugen barruan.

  4. Ikastetxearen proiektu estrategikoan jasotzen diren zerbitzuak ematen dituzten langileentzako prestakuntza-ekintzak bultzatzea.

  5. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak agintzen dizkion guztiak, beste arau batzuen bidez egozten zaizkionak, eta ikastetxearen antolaketa- eta funtzionamendu-araudiak esleitzen dizkionak, dagozkien arau-eginkizunen esparruan.

Ikasketaburuaren eginkizunak honako hauek izango dira, besteak beste:

  1. Ikastetxearen proiektu estrategikoan jasotako hezkuntza-helburuak betetzeaz arduratzea.

  2. Ikastetxearen prestakuntza-plana idaztea.

  3. Ikastetxeak egiten dituen jarduerak koordinatzea: jarduera akademikoak, informazio eta orientaziokoak, konpetentzia profesionalak ebaluatzekoak, eta irakaskuntzaren prestakuntzarekin, berrikuntzarekin, ikerketarekin eta sustapenarekin lotutako gainerako jarduerak.

  4. Ikastetxearen ordutegi orokorra egitea, eta betetzen dela egiaztatzea.

  5. Sailetako burutzen jarduerak koordinatzea.

  6. Ekintza akademikoak antolatzea.

  7. Zuzendaria ordezkatzea, hura ez badago eta ikastetxeak zuzendariorderik ez badauka.

  8. Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun, beste araudi batzuen bidez egozten zaizkionak, eta ikastetxearen antolaketa- eta funtzionamendu-araudiak esleitzen dizkionak, dagozkien arau-eginkizunen esparruan.

Ikastetxeko idazkariak honako eginkizun hauek beteko ditu:

  1. Ikastetxearen partaidetza-organoen idazkari-lanak egitea: aktak egitea eta lortutako akordioen fede ematea, betiere, ikastetxeko zuzendaritzak oniritzia emanda.

  2. Ikastetxeko berezko dokumentazio guztia zaintzea.

  3. Agintariek edo ikastetxearen erabiltzaileek eskatutako ziurtagiriak egitea.

  4. Zuzendaritzak agindu dion beste edozein eginkizun, beste araudi batzuen bidez egozten zaizkionak, eta ikastetxearen antolaketa- eta funtzionamendu-araudiak esleitzen dizkionak, dagozkien arau-eginkizunen esparruan.

Ikastetxeko administrazioaren titularraren eginkizunak honako hauek izango dira:

  1. Ikastetxearen administrazio-araubidea antolatzea, ikastetxeko zuzendaritzak ezarritako jarraibideen arabera.

  2. Ikastetxeko administrazio- eta zerbitzu-langileen pertsonalburu izatea.

  3. Ikastetxeko zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea ikastetxearen aurrekontua lantzerakoan eta gauzatzerakoan.

  4. Ekipamenduak erostea, zerbitzuak kontratatzea edo beste batzuk lizitatzeko beharrezko dokumentazioaren prestaketa koordinatzea, baldin eta lizitazio hori beharrezkoa bada.

  5. Zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun, beste araudi batzuen bidez egozten zaizkionak, eta ikastetxearen antolaketa- eta funtzionamendu-araudiak esleitzen dizkionak, dagozkien arau-eginkizunen esparruan.

  1. Kontseilu Soziala da gizarteak lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoetan duen partaidetza-organoa, baita lanbide-heziketako ikastetxe integratu pribatu itunduena ere.

  2. Lanbide Heziketako ikastetxe integratu publikoen kasuan, Kontseilu Soziala ikastetxearen tamainaren araberako kide kopuru jakin batek osatuko du, emakumeen eta gizonen presentziaren orekaren printzipioa betetzen saiatuta:

    1. 600 ikasle baino gutxiagoko ikastetxeetan: 6 kide.

    2. 600 ikasle edo gehiagoko ikastetxeetan: 12 kide.

  3. Kontseilu Sozialaren osaera honako hau izango da:

    1. Administrazioaren ordezkari izango diren kideak. Kide horietako bat hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailaren ordezkari izango da eta beste bat ikastetxea mendean duen sailaren ordezkari, eta gutxienez Kontseilu Sozialaren herena osatuko dute. Kideetako bat ikastetxeko zuzendaria izango da, eta bera izango da Kontseilu Sozialaren buru.

    2. Hezkuntza-komunitatearen ordezkari izango diren kideak. Irakasleek, administrazioko eta zerbitzuetako langileek eta adin nagusiko ikasleek aukeratuko dituzte, eta gutxienez Kontseilu Sozialaren herena izango dira.

    3. Gizarte-eragileen ordezkarien kopuru paritario bat: ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteen eta sindikalen artetik Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza-maila handiena dutenek osatua. Ordezkaritza hori ezin izango da izan Kontseiluko kide guztien herena baino txikiagoa Antolakunde horietako batek ordezkaririk izendatzen ez badu, ordezkaritzari uko egiten badio edo behin eta berriz Kontseilu Sozialaren bileretara huts egiten badu (behin eta berriz huts egitetzat hartuko da 3 bileratara ez joatea), plaza huts hori hurrengo ordezkaritza-maila handiena duen antolakundeko pertsona batek beteko du, ordezkaritza handiena duten antolakundeen artetik.

    4. Ikastetxearen idazkariak egingo ditu Kontseilu Sozialeko idazkari-lanak, hitzarekin baina botorik gabe.

  4. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu pribatu itunduen kasuan, 2. apartatuan adierazi bezala osatuko da Kontseilu Soziala, 2.a apartatuan adierazten diren pertsonen kasuan izan ezik, ikastetxearen titularraren ordezkariak izango baitira. Gutxienez Kontseilu Sozialaren herena osatuko dute, eta, eta horietako bat ikastetxearen zuzendaria izango da, eta berau izango da Kontseiluaren buru.

  5. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoen eta pribatu itunduen Kontseilu Sozialaren eginkizunak hauek izango dira:

    1. Ikastetxearen proiektu estrategikoa lantzeko jarraibideak ezartzea eta proiektua onartzea.

    2. Urteko aurrekontua eta balantzea onartzea.

    3. Ikastetxearen proiektu estrategikoaren gauzatzeari segimendua egitea, baita ikastetxearen jarduerei ere, eta zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia bermatzea.

    4. Ikastetxearen zuzendaria izendatu aurretik, txosten ez-loteslea egitea.

    5. Ikastetxeko zuzendaritzak ikastetxe integratuaren helburu eta eginkizunei erantzuteko beharrezkoak diren zerbitzuak kontratatzeari buruzko proposamena onartzea.

    6. Enpresa, erakunde eta entitateekin lankidetzan aritzea bultzatzea, ikastetxearen proiektu estrategikoaren garapena errazteko.

    7. Ikastetxearen titularrak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

  1. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoetako eta lanbide-heziketako ikastetxe integratu pribatu itunduetako irakasleen partaidetza-organoa da klaustroa.

  2. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoetako eta pribatu itunduetako klaustroak eginkizun hauek izango ditu:

    1. Zuzendaritza-taldeari eta Kontseilu Sozialari proposamenak egitea, ikastetxearen proiektu estrategikoa lantzeko.

    2. Eskola-egutegia, curriculum-proiektuak eta horien programazio didaktikoak onartzea.

    3. Ikasleak ebaluatzeko irizpideak ezagutzea.

    4. Berrikuntza eta kudeaketa aurreratuaren eremuan ekimenak sustatzea.

    5. Lanbide-heziketako ikastetxe bateratuko irakasleen prestakuntza sustatzea.

    6. Ikastetxearen zuzendaria izendatu aurretik, txosten ez-loteslea egitea.

    7. Ikastetxearen titularrak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

  1. Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoetako koordinazio-batzorde teknikoa, oro har, zuzendaritza-taldeak eta ikastetxeko departamenduetako edo ezagutza-arloetako buruek osatuko dute.

  2. Dekretu honen V. kapituluan aipatzen den berrikuntza estrategikoa eta adimen aplikatua garatzeko egitura espezifikoak ezartzeko baimena duten ikastetxeen kasuan, egitura horien titularrak ere batzordeko kide izango dira, ikastetxeko sailetako edo ezagutza-arloetako burutzekin batera.

  3. Batzorde honetara klaustroko edozein kide joan daiteke (hitza izango du, baina botorik ez), ikastetxeko zuzendariak, edo zuzendari exekutiboak, horretarako deia egiten badio, eta, betiere, eztabaidatuko diren gaiek hala eskatzen badute.

  4. Koordinazio batzorde teknikoak eginkizun hauek izango ditu:

    1. Ikastetxearen urteko plangintza estrategikoa eta haren aldaketak eta memoria egiteko eta aplikatzeko proposamenak egitea.

    2. Curriculum-proiektuen, programazio didaktikoen eta tutoretza-jarduerako plana lantzeko, horien segimendua egiteko eta horiek ebaluatzeko jarraibide nagusiak ezartzea.

    3. Klaustroko kideak prestatzeko eta eguneratzeko jarduerak onartzea.

    4. Ikastetxeak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoa den ekipamendua eta materiala erosteko onarpena ematea.

    5. Ikastetxearen jardueren barne- eta kanpo-ebaluazioa sustatzea eta horretan laguntzea, eta, ebaluazio horien emaitzak ikusita, hobekuntza-planak bultzatzea.

    6. Ikastetxearen zuzendaritzak esleitzen dion beste edozein eginkizun, dagozkion arau-eginkizunen esparruan.

  1. Sailak ikastetxeak eskaintzen dituen zerbitzuak koordinatzeko organoak dira.

  2. Sailak hierarkikoki ikastetxearen zuzendaritzaren mende egongo dira, ikastetxearen barruan beren jardun-eremuarekin lotutako eginkizunak betetzen dituzten profesionalek osatuko dituzte, eta buru bat izango dute. Ikastetxeko zuzendaritzak izendatuko du saileko burua, saila osatzen duten kideei entzun ondoren.

  3. Saileko buruaren eginkizunak, besteak beste, hauek izango dira:

    1. Saileko kideek dela elkarren artean dela gainerako saileko burutzekin batera egiten dituzten jarduerak koordinatzea.

    2. Sailari esleitutako baliabideak kudeatzea.

    3. Sailak egindako jarduerak ikastetxearen proiektu estrategikoan aurreikusitakoari erantzuten dioten ala ez berrikustea.

    4. Sailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren material eta ekipamenduen hornidura aurreikustea.

    5. Bere jardute-eremuan, ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak proposatzea eta garatzea.

    6. Saileko profesionalentzako prestakuntza-programak proposatzea.

    7. Lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez formalen bitartez lortutako konpetentzia profesionalak aitortzeko sisteman laguntzea.

    8. Ikastetxeko lanbide-informazio eta -orientazioko zerbitzuekin eta enpresekin harremanak izateko zerbitzuekin lankidetzan aritzea.

  4. Sail bakoitzaren eginkizunak ikastetxearen proiektu estrategikoan definituko dira.

  1. Ezagutza-arloak ikastetxeko sail ezberdinetako irakasleek osatzen dituzte, eta hainbat diziplinatako proiektuak garatzen dituzte elkarrekin, produkzio-sektoreen bilakaerari eta prestakuntza-premiei erantzuteko moduan izateko.

  2. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek, beren autonomia-eremuan, badute unean-unean beharrezko jotzen dituzten ezagutza-arloak eratzerik.

  3. Ikastetxe integratuaren zuzendariak izendatuko du eratutako jakintza-arlo bakoitza koordinatzeko arduraduna.

  1. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuek eraldaketa digitaleko talde bat izan beharko dute. Lanbide-heziketako 5.0 ikastetxe integratu adimendunen kasuan, talde hori euskal hezkuntza-sistemaren Eraldaketa Digitaleko Planean lanbide-heziketari dagokionez ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren figurek osatuko dute. Figura horiek hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzaren titularrak ikasturtearen antolamenduari buruz emandako ebazpenean definituko dira.

  2. Eraldaketa digitaleko taldea hierarkikoki ikastetxeko zuzendaritzaren menpe egongo da, eta eraldaketa digitalaren sustatzaileak koordinatuko du. Arduradun hori lanbide-heziketako ikastetxe integratuko zuzendariak izendatuko du, baldin eta figura horiek ezartzeko baimena badauka.

Lanbide-heziketako ikastetxe integratuetako lanbide-informazio eta -orientazioko sailak Euskadiko lanbide-heziketako lanbide-informazio eta -orientazioaren ereduak ezartzen dituen zuzentarauak izango ditu erreferentzia moduan, eta pertsona, enpresa, organismo eta erakundeei emango die zerbitzua, bakoitzari berean, lanbide-heziketako eskaintzen edo sistema horri lotutako konpetentzien egiaztapenaren esparruan. Gainera, zerbitzu hori garatzekoan planteamendua izango da babesa eta laguntza integrala ematea ikaskuntzarako, bizialdi osoko prestakuntzarako eta pertsona batek edo kolektibo batek lortutako konpetentziak berez behar direnetara doitzeko, eta pertsonei informazioa, aholkularitza eta laguntza ere emango zaie. Une oro, informazioa emateaz eta prestakuntza-ibilbide egokiak ezartzeaz arduratuko da, orientazioa jasotzen dutenek behar dituzten konpetentzia profesionalak benetan eskura ditzaten.

  1. Lanbide-informazio eta -orientazioko sailaren eginkizunak eta printzipioak.

    Lanbide-informazio eta -orientazioko sailak lanbide-heziketako ikastetxe integratuetan garatu beharreko printzipioak eta eginkizunak, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legearen 41. eta 42. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta lanbide-heziketako ikastetxe integratuen testuingurura egokituta, honako hauek dira:

    1. Lanbide-heziketako ikastetxe integratuetako lanbide-informazioko eta -orientazioko zerbitzuen printzipioak:

      1. Zerbitzu hauen hartzaileak beren ikasketetan, prestakuntzan, eta lehen lana aurkitzean, lanbidean aurrera egitean edo gizartean zein bide hartu nahi duten erabakitzean protagonista direla sustatzea.

      2. Herritarrari banan-banan egingo diote kasu, bakoitzaren beharren arabera, generoari begiratu gabe, zurruntasunik gabe eta erabiltzaileen beharrei eta interesei erantzuteko gogoz, ekartzen duten informazio pertsonala beste inori edo inon erakutsi gabe.

      3. Informazioko eta orientazioko beste zerbitzu batzuekiko koordinazioa eta lankidetza lagunduko dituzte, batez ere Lanbideko orientazio-zerbitzuekin, zerbitzuaren hartzaileen egoera eta beharrak kontuan harturik, eta betiere lanbide-heziketako lanbide-informazio eta -orientazioko plana jarraituz.

    2. Lanbide-informazioko eta -orientazioko sailaren eginkizunak:

      1. Pertsonen garapen pertsonal eta profesionala, edozein dela ere haien adina, sexua, jatorria, egoera pertsonala, lan-egoera, maila sozioekonomiko edo kulturala, gaitasunak eta hezkuntza-premia bereziak.

      2. Informazioa eskaintzea, proaktiboki, pertsonei, enpresei eta antolakundeei, konpetentzia profesionalak egiaztatzearen abantailei eta kualifikazio eta birkualifikazio iraunkorrei buruz.

      3. Informazioa eta aholkularitza indibidualizatua ematea dagokion profilera eta enplegu-aukeretara egokituta dauden prestakuntza-eskaintzei buruz, hain zuzen, kualifikazioa eta birkualifikazioa dakarten lanbide-heziketako eskaintzei buruz, motibaziotik eta norberaren helburuak argi identifikatzetik abiatuta.

      4. Azaltzea lanbide bakoitzaren profilek zer-nolako ezaugarriak dituzten, lan-merkatuak zein joera duen, lana lortzeko zein aukera ematen dituen eta zer-nolako prestakuntza-aukerak dauden dena delako lanbideari lotuta, era horretara errazteko lanean hastea eta berriro sartzea, enpleguan hobetzea eta beste lan bat aurkitzea.

      5. Erabakiak hartzeko, ikaskuntza eta aukera profesional berriak eskuratzeko lanbide- eta prestakuntza-ibilbideak ezartzeko eta etengabe aldatzen ari den testuinguruan gizartean eta lan-bizitzan parte-hartze aktiboa izateko oinarrizko trebetasunak eta konpetentziak eskuratzeko bideak erakustea.

      6. Neska gazteen espektatibak STEM familia profesionaletara eta mutil gazteen espektatibak familia profesional feminizatuetara zabaltzea.

      7. Konpetentzia profesionalak egiaztatzeko prozesuetan laguntzea.

      8. Lanbide-heziketako sistemak enpresa eta entitateen garapenerako eskainitako aukerak hedatzea.

      9. Enpresei eta entitateei neurrirako proposamenak egin eta informazioa ematea, konpetentzia profesionalak egiaztatu eta langileen etengabeko prestakuntza hobetzeko, lantokian edo bertatik kanpo, beren enpresa-lehiakortasunerako balio-elementu gisa.

      10. Tokiko eta eskualdeko ekonomiei laguntzea, langileak hain aldakorrak diren eskari ekonomikoen eta produkzio-egoeren arabera egokituz eta garatuz, landa-inguruneetan eta gainbehera demografikoan dauden guneetan arreta berezia jarrita.

      11. Bizialdi osoko ikaskuntzari buruzko informazioa antolatzen, eguneratzen eta ebaluatzen parte hartzea, gainean egonez informazio hori egokia izateko, edukiz, argitasunez eta irisgarritasunez, jasotzaile diren denei, era askotakoak izango dira-eta.

      12. Ikastetxeko sail espezifikoen arduradunekin, tutoreekin eta ikastetxeko zein inguruko beste profesional batzuekin elkarlanean eta koordinaturik jardutea, programetan lanbide-orientazioari buruzko informazioak eta prozedurak jaso ditzaten.

      13. Bete behar duten eginkizunarekin zerikusia daukaten beste entitate eta zerbitzu batzuetako profesionalekin koordinatzea, batez ere beren herri, eskualde eta arloetan.

      14. Lanbide-informazio eta -orientazioko plana eta tutoretza-jarduerako plana planifikatzea, garatzea, haren jarraipena egitea eta ebaluatzea, ikastetxeko ikasketaburuarekin eta zuzendaritza operatiboarekin lankidetzan.

  2. Lanbide-informazioko eta -orientazioko sailaren osaera.

    Lanbide-informazio eta -orientazioko saila hierarkikoki ikastetxeko zuzendaritzaren mende dago. Ikastetxeko zuzendariak izendatuko du saileko burua, saila osatzen duten kide guztiei entzun ondoren. Saileko buru hori ikastetxeko koordinazio batzorde teknikoaren kide izango da. Era berean, pertsona hori arduratuko da lanbide-informazio eta orientazioko eta tutoretza-jarduerako plana planifikatu, garatu, jarraipena egin eta ebaluatzeaz, lanbide-heziketako ikastetxe integratuko sail hori osatzen duten gainerako kideekin lankidetzan.

    Lanbide-informazio eta -orientazio saila honako figura edo pertsona hauek osatuko dute:

    1. Ikastetxeko lanbide-prestakuntza eta -orientazio saileko irakasle bat.

    2. Ikastetxeko ikaskuntza- eta talentu-garapeneko taldearen arduraduna.

    3. Jardunean edo langabezian dauden langileentzako prestakuntzaren arduraduna.

    4. Ikastetxeko orientatzaile psikopedagogikoa (halakorik badago).

    5. Lan-esperientziaren edo beste ikasketa ez-formal batzuen bidez eskuratutako konpetentziak egiaztatzeko prozesuaren arduraduna.

    6. Ikastetxeko sail espezifiko bakoitzeko pertsona bat.

    7. Ikastetxearen kokaleku den eskualdeko ikaskuntzako bitartekaria.

  1. Ikaskuntzarako eta talentua garatzeko taldea ikastetxeko sail desberdinetako irakasleek osatuko dute. Haren helburua da hezkuntza-sistemako lanbide heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzak ezarritako estrategia gauzatu eta aurrera egitea, errendimendu altuko ikaskuntzen eremuan, eta ikastetxeko ikasleen artean lidergo humanista garatu eta balioak sustatzea.

  2. Ikaskuntzarako eta talentua garatzeko taldea hierarkikoki ikastetxeko zuzendaritzaren mende egongo da, eta Ikaskuntzarako eta talentua garatzeko arduradunak koordinatuko du. Arduradun hori lanbide-heziketako ikastetxe integratuko zuzendariak izendatuko du.

  3. Talde horren arduradunak eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:

    1. Metodologia aktiboetan oinarrituta errendimendu handiko ikaskuntza-ereduak ezartzeko proiektua diseinatu eta garatzea.

    2. Errendimendu handiko ikaskuntza-eredua sustatu, ebaluatu eta hobetzea, ikasleen talentua garatzeko tresna nagusi gisa.

    3. Errendimendu handiko ikaskuntzarekin lotutako ekintzak koordinatzea ikastetxeko ezagutza-arlo eta talde desberdinekin: ordutegien eta egutegien banaketa, ikaskuntza-taldeen osaera, prestakuntza-planak, ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak, bai eta errendimendu altuko ikaskuntzarekin lotutako beharrezko ekintzekin zerikusia duten beste elementu batzuk ere.

    4. Irakaskuntza-taldeei laguntzea errendimendu handiko ikaskuntza-ereduak ezarri eta garatzen.

    5. Errendimendu handiko ikaskuntzarako espazio eta ekipamenduak egokitzeko beharren azterketa eta garapena koordinatzea.

    6. Aktiboki lankidetzan aritzea lanbide-heziketako ikastetxe integratuen sarearekin eta lanbide-heziketako sailburuordetzako aholkularitza-organismo teknikoekin.

    7. Errendimendu altuko ikaskuntza-ereduak eraldatu eta hedatzen parte hartzea.

    8. Giza balioak eta lidergo humanistaren garapena sustatzea, lanbide-heziketako ikastetxe integratuan.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen 32.3 artikuluaren arabera, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak baimena eman dezake, lanbide-heziketako ikastetxe integratuetan, antolakunde adimendun moduan funtzionatzen lagunduko duten egitura espezifikoak edukitzeko.

  2. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzaren titularrak, eredu konbinatuan sartutako arloetan (hainbat gradutako prestakuntza, berrikuntza, estrategia, ekintzailetza, nazioartekotzea, besteak beste) izandako jarduera, garapena eta lortutako emaitzak kontuan hartuta, ikasturte bakoitza hasi baino lehen, erabakiko du lanbide-heziketako zer ikastetxe integratuk izango duten egitura espezifiko horiek ezartzerik.

Hurrengo artikuluetan ezartzen diren jarraibide orokorren esparruan, ikastetxeek autonomia dute egitura horien funtzionamendua beren egoerara eta beharretara egokitzeko, eta hartara, eskuragarri dauden baliabideen kudeaketan eraginkortasun handiena lortzeko.

  1. Kapitulu honetan araututako egitura espezifikoak hauek dira:

    1. Zuzendaritza exekutiboa.

    2. Estrategia-arloko zuzendaritza.

    3. Berrikuntza-arloko zuzendaritza.

    4. Arlo operatiboko zuzendaritza.

    5. Aldaketaren bultzatzailea.

    6. Kudeaketa aurreratuko sistemaren arduraduna.

  2. Zuzendari exekutiboak eta, halakorik bada, zuzendariondokoak, bai eta estrategia-arloko, berrikuntza-arloko eta arlo operatiboko zuzendariek ikastetxeko zuzendaritza-taldearen parte izango dira, eta horrenbestez, ordainsari-osagarri espezifiko bat jasotzeko eskubidea izango dute, dekretu honetan 51.2 artikuluan ezarri bezala.

  1. Zuzendaritza exekutiboa kide bakarreko organo hauek osatuko dute:

    1. Ikastetxeko zuzendaria.

    2. Ikasketaburua.

    3. Idazkaria.

    4. Ikastetxearen administratzailea.

  2. Ikastetxeko zuzendaritza exekutiboak bere gain hartuko du ikastetxearen kudeaketa orokorra, antolakunde adimendun gisa funtziona dezan; eta bereziki, dekretu honen 18. artikuluan ezarrita daudenei honako eginkizun hauek batuko zaizkio:

    1. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailburuordetzari proposatzea estrategiaren arloko, berrikuntzaren arloko eta arlo operatiboko zuzendarien eta aldaketaren bultzatzailearen izendapena eta kargu-gabetzea.

    2. Egitura espezifikoen koordinazio orokorra bermatzea, etengabeko elkarrizketa ezarriz taldeetako zuzendariekin eta aldaketaren sustatzailearekin, informazioa jasoz burutzen ari diren jardueren bilakaerari buruz eta jarraibide orokorrak emanez ezarritako helburuak betetzen direla bermatzeko.

    3. Ikastetxeko ildo estrategikoak onartzea, estrategiaren taldeko zuzendariak aurkeztutako proposamenak kontuan hartuta.

    4. Ikastetxean garatuko diren berrikuntza-proiektuak onartzea, berrikuntzaren taldearen zuzendariak aurkeztutako proposamenak kontuan hartuta.

    5. Ikastetxean garatutako proiektuen ebaluazio-txostenak onartzea.

    6. Informazio eta ezagutza esanguratsua ikastetxeko langileekin partekatzeko hedapen-sistema ikuskatzea.

Arloko zuzendaritza bakoitzaren buru, zuzendari bat dago. Haren ardura da:

  1. Kideak koordinatzea.

  2. Bere arloan garatu beharreko lanen aurrerapenen jarraipena egitea.

  3. Bete beharreko zereginak banatzea.

  4. Zuzendaritza exekutiboarekin solasean aritzea.

  5. Bere taldeak duen informazio eta ezagutza esanguratsua ikastetxean partekatu daitekeela zaintzea.

  1. Estrategiaren arloak ikastetxeak garatu beharreko etorkizuneko ildo estrategikoak identifikatu, prestatu eta proposatzen ditu. Ildo horiek ikastetxean eman den edo emango den prestakuntzari buruzkoak izan daitezke, bai eta, haren bitartekoak eta gaitasunak kontuan hartuta, ikasleen ikaskuntza eta beren ingurunea hobetzeko berrikuntzei buruzkoak ere; zehazki, pertsonen enplegagarritasuna eta enpresen (batez ere, ETEen eta mikroETEen) lehiakortasuna hobetzekoak.

  2. Taldeak bilakaera, erreferente, joera eta prospektibari buruzko informazio eta ezagutza globala nahiz ikastetxeko ingurune hurbilari buruzkoa eskuratzeko aukera handiak ditu, bereziki ikasleen eta eskualdeko enpresa-sarearen egoerari eta beharrei dagokienez.

  3. Eskuratutako informazio eta ezagutza horretan oinarrituta, taldeak ondorioak atera, eta ildo estrategikoen proposamenean txertatzen ditu.

  1. Berrikuntza-arloak ikastetxeko ildo estrategikoak babestu, behar diren aldaketak aztertu eta alternatiba desberdinak proposatuko dituzten proiektu berritzaileak diseinatu eta egingo ditu, eta, aldi berean, ingurune estrategiko espezializatuei ere erantzuna emango die. Berrikuntza-arloko zuzendaritzak estrategia-arloko zuzendaritzak lehenetsitako proiektuetan lortutako emaitzak aztertu eta baloratuko ditu.

  2. Berrikuntza-taldeak, proiektuak egiten dituzten beste taldeekin batera, lan egingo du proiektu bakoitzean argi eta garbi zehaztu dadin zer helburu berritzaile lortu nahi den, zer bitarteko esleitu behar diren, proiektua gauzatzeko etapak eta kronograma, eta zein den lortu nahi den azken emaitza.

Arlo operatiboak zuzendaritza exekutiboak onartutako ildo estrategikoak eta proiektuak garatzea sustatuko du. Horretarako, proiektu indibidualizatu bakoitzera sartzen dira zeregin horiek garatzeko egokienak diren taldekideak, bai beharrezko gaitasuna dutelako, bai gaitasun hori eskuratzeko baldintza hobeak dituztelako.

  1. Aldaketaren bultzatzaileak martxan jarritako eraldaketak sustatu eta dinamizatuko ditu, eta taldeak osatzen dituzten kideen arteko inplikazioa eta konfiantza sortu eta mantentzen du, beharrezkoak diren eraldaketak lortzen laguntzeko; halaber, ezarri beharreko ekimen desberdinei buruzko informazio zuzena jasotzen du, eta aurrerapena geldiarazten duten egoeren aurrean, jardun egiten du. Ondorio horietarako, pertsonei entzun, oztopoak gainditzera animatu, eta, beharrezkoa denean, bitartekari lana egingo du, aurrera egitea zailtzen duten arazoei irtenbideak bilatzen laguntzeko.

  2. Aldaketaren bultzatzailea zuzendaritza exekutiboaren mende egongo da zuzenean, eta autonomia handiz egingo du bere lana, ikastetxeko ekimen guztiekiko interesa agertuko du, eta zuzeneko solaskidea izango da proiektu-taldeak osatzen dituzten pertsona guztiekin.

  1. Kudeaketa aurreraturako sistemaren arduradunak lanbide-heziketako ikastetxean aurreikusitako jardueretan ikastetxean ezarritako hobekuntza-prozedurak eta -prozesuak bete daitezen sustatuko du.

  2. Kudeaketa aurreraturako sistemaren arduraduna zuzenean arlo operatiboko zuzendaritzaren mende egongo da.

Lanbide-heziketako ikastetxe integratuetako irakasle izateko, beharrezkoa izango da titulazioari dagozkion baldintza orokorrez gain, indarreko araudietan horretarako ezartzen diren baldintzak betetzea.

Lanbide-heziketako ikastetxe integratu publikoetan, lanbide-informazio eta -orientazioko lanak egin ditzakete, bai irakaskuntza-taldeetako irakasleek, bai Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren mendeko langileek, betiere, daukaten titulazio eta prestakuntza espezifikoaren arabera, eta erregelamendu bidez ezarritako moduan.

Laneko esperientziaren edo prestakuntzako beste bide ez-formal batzuen bidez eskuratutako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko prozeduran parte hartzen duten langileen eginkizunek eta baldintzek bat etorri beharko dute indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legearen hirugarren xedapen gehigarriak Urrutiko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua (ULHIB) sortu zuen du, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan urrutiko lanbide-heziketaz arduratuko den ikastetxe izateko. Urrutiko Lanbide Heziketako ikastetxe integratua ikaskuntza birtual eta digitalizatuen lanbide heziketako ikastetxe integratua da.

Urrutiko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak, dekretu honetan lanbide-heziketako ikastetxe integratu guztientzat aurreikusitako helburuez gain, ingurune birtual eta digitalizatuen bidez ikaskuntzari aplika dakizkiokeen teknologiei buruzko ikerketan laguntzea du helburu.

Urrutiko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak, ikaskuntza birtual eta digitalizatuen lanbide-heziketako ikastetxe integratu den aldetik, dekretu honen 6. artikuluan ezarritako eginkizunez gain, honako hauek ere izango ditu:

  1. Urrutiko lanbide-heziketarako sarbidea ziurtatzeko neurriak aztertzea eta proposatzea.

  2. Ingurune birtual eta digitalizatuetan oinarritutako ikaskuntza-metodologia berriak ikertu, diseinatu eta ezartzen laguntzea, urrutiko prestakuntza eta ikaskuntza ahalbidetzeko.

  3. Estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuekin kolaboratzea, hezkuntza-arloan zein lan-arloan, lanbide-heziketaren urrutiko ikaskuntzarako prestakuntza-materiala ikertzeko, prestatzeko eta zabaltzea proposatzeko.

  4. Bitarteko telematikoen bidezko urrutiko prestakuntza eta ikaskuntza taxutzen duten sistema eta tresna informatikoak kudeatzea, bai eta heziketa-zikloak bai eta profesionaltasun-ziurtagiriak emateko behar diren baliabide eta material didaktikoak prestatzea, edizioaren aldetik kudeatzea, produzitzea eta banatzea ere.

  5. Urrutiko modalitatean edo modalitate erdipresentzialean eman daitezkeen irakaskuntzak eta prestakuntza-eskaintzak aztertzea eta proposatzea, dauden beharrizanen eta eskaintzaren arabera.

  6. Prestakuntza-eskaintza ematea urrutiko modalitatean edo modalitate erdipresentzialean, baimenduta dauzkaten lan-familia edo -arloetako lanbide-heziketako tituluak edo profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko, eta gauza bera egitea pertsonen nahiz produkzio-sarearen premiei erantzuten dieten gainerako prestakuntza-eskaintzekin.

  7. Urrutiko lanbide-heziketaren kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren prozesuak eta adierazleak identifikatzea eta ezartzea.

  8. Irakasleen prestakuntzan laguntzea, ikaskuntza birtual eta digitalizatuen sistemei dagokienez.

  9. Urrutiko lanbide-heziketari buruzko informazioa eta aholkua ematea beste ikastetxe batzuei, eta horien arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzea.

  1. Urrutiko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuan (hots, kaskuntza birtual eta digitalizatuen lanbide-heziketako ikastetxe integratuan) irakasle aritzeko, dekretu honen 40. artikuluan ezarritakoa betetzeaz gain, beharrezkoa izango da teleprestakuntzako plataformen administrazioaren eta tutoretzaren gaineko prestakuntza-ikastaro bat gainditzea, 60 ordukoa, Eusko Jaurlaritzako hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak homologatua.

  2. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian urtero argitaratzen den lanpostu-zerrendako langileek indarrean dagoen araudian ezarritakoa bete beharko dute.

  3. Lanpostuen zerrendan jasotako lanpostuak betetzeko (zerrenda urtero argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian) lekualdatze-lehiaketaren prozedura erabiliko da. Deialdia hezkuntzaren arloan eskumena duen sailak egingo du lehiaketa, urtero ezarriko diren baldintzen arabera.

Urrutiko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuan, lanbide-arloko informazio eta orientazioko lanak egin ditzakete, bai irakaskuntza-taldeetako irakasleek, bai Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren mendeko langileek, betiere, daukaten titulazio eta prestakuntza espezifikoaren arabera, eta erregelamendu bidez ezarritako moduan.

Urrutiko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuan, laneko esperientziaren edo prestakuntzako beste bide ez-formal batzuen bidez eskuratutako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko prozeduran parte hartzen duten langileen eginkizunek eta baldintzek bat etorri beharko dute indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin.

  1. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailburuordetzak prestakuntza-programak eskainiko ditu zuzendaritza-eginkizuna betetzeko, eta, programa horietan, arlo teknologikoan eguneratzeko moduluak, kudeaketa aurreratuko ereduak eta lidergoa sartuko dira. Prestakuntza hori zuzendaritza-taldeko kide guztiei zuzenduta dago, eta ahaleginak egingo dira denek har dezaten parte prestakuntza-programetan.

  2. Zuzendaritza-konpetentzien gaineko prestakuntza emateko eta eguneratzeko programek iraupen aldakorreko egitura izango dute.

  3. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailburuordetzak zehaztuko du prestakuntza nola garatuko den, aurrez aurre ala urrutitik.

  4. Prestakuntza-programak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailburuordetzak diseinatu, antolatu eta ikuskatuko ditu.

  5. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailburuordetzak egindako prestakuntzen egiaztagiria igorriko du, dekretu honetan aurreikusitako ondoreetarako.

  6. Zuzendaritza-eginkizunaren etengabeko prestakuntzako jardueretan parte hartzea baloratu egingo da zuzendaritza-taldeetako kideen irakaskuntza-karreran.

  7. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak zuzendaritza-taldeetako kideek bere prestakuntza eguneratzeko master edo beste programa batzuetan parte har dezaten sustatuko eta erraztuko du.

  1. Zuzendaritza-eginkizuna lanbide-heziketako ikastetxe integratuen funtzionamendua hobetzeko eta aldaketa kudeatzeko eragin handiena duten faktoreetako bat da; horrela, eginkizun hori ebaluatzeak aukera ematen du ikastetxeen eraginkortasuna bultzatzeko eta etengabe hobetzen laguntzeko.

  2. Hezkuntza Ikuskaritzari dagokio zuzendaritza-eginkizuna ebaluatzea; hortaz, haren papera erabakigarria izango da garatzen den prozesu osoan. Horri esker segurtatzen da prozesu horretan parte hartzen duten guztien eskubideak bermatzen direla eta betebeharrak betetzen dituztela, hezkuntza-sistema hobetzen dela eta lanbide-heziketa kalitatezkoa eta ekitatezkoa dela.

  3. Dekretu honen 16. artikuluan ezarritakoa aplikatuz izendatutako zuzendarien eta zuzendaritza-taldeko gainerako kideek karguan nola jardun duten ikusteko azken ebaluazioa egingo da, baldin eta 4 urteko agintaldia amaitu badute. Agintaldian zehar zuzendari berri bat eta haren taldea izendatzen badira, eta zuzendariak aurreko zuzendaritzaren proiektua bere gain hartzen badu, zuzendaritza-taldeko kide berrien kargu-betetzearen azken ebaluazioa egingo da, eta, positiboa bada, eginkizunak bete dituzten denbora aitortuko zaio.

  4. Zuzendaritza-eginkizunaren ebaluazioa etengabekoa izango da, eta agintaldi osoan zehar egingo da, Hezkuntza Ikuskaritzak planifikatutako jarduketa sistematikoen bitartez. Helburua izango da zuzendaritza-taldearen jarduna gainbegiratzea, aholkularitza ematea eta ebaluazioa egitea. Azken finean, ebaluazio horren xedea zuzendaritza-lana hobetzea da, hobetzeko jarraibide zehatz eta bideragarriak emanez.

  5. Azken ebaluazioaren helburua da:

    1. Ikastetxearen proiektu estrategikoaren garapen-maila eta emaitza egiaztatzea.

    2. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailburuordeak izendatutako zuzendarien agintaldia berritzea, hala egokitzen denean, indarrean dagoen araudian ezarritako izendapen libreko prozeduraren bidez.

    3. Dekretu honen 51. artikuluan jasotako aitortza pertsonala eta profesionala.

  6. Ebaluazio-prozedura hori hezkuntza-sistemako lanbide-heziketan eskumena duen sailburuordearen ebazpen baten bidez amaituko da. Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete hezkuntza-agintaritza eskudunaren aurrean, indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera.

  1. Zuzendariaren eta kide bakarreko gainerako organoen jardunaren ebaluazio positiboa irakaskuntzako merezimendu profesional bat da, eta kontuan hartuko da prozesu hauetan:

    1. Irakaskuntzako funtzio publikoan edo hezkuntza-administrazioan lanpostuak betetzeko.

    2. Beste irakaskuntza-kidego batera sartzeko.

  2. Zuzendaritza-taldeko kide guztiei eta egitura espezifikoak dituzten ikastetxe integratuetako arloko zuzendariei dagokion lanpostuaren edo irakaskuntza-eginkizunaren araberako berariazko osagarri bat ordainduko zaie, jardun horren ordainetan, Eusko Jaurlaritzaren barruan lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak zehaztutako zenbatekoen arabera, besteak beste, ikastetxearen dimentsio-irizpidea kontuan hartuta.

  3. Ikastetxeko zuzendariaren zuzendaritza-eginkizunaren azken ebaluazioa positiboa bada, zuzendari-kargua gauzatzeari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatuko da, dekretu honen 53. artikuluan arautzen den moduan.

  4. Posible izango da zuzendaritza-karguek ikastetxean nahitaez egon beharreko egutegia eta ordutegia malgutzea, karguari dagozkion lanak egiteko ikastetxeko ohiko ordutegitik eta egutegitik kanpoko jardueretan emandako denbora konpentsatzeko. Dena dela, egutegia eta ordutegia malgutzeko aukera horrek ikastetxeko plan exekutiboan sartuta egon behar du, eta ziurtatu beharko da irakaskuntza-jardueraren ordutegian beti egongo dela zuzendaritza-taldearen ordezkariren bat, aplikatu beharreko araudiak ezarri bezala.

  5. Ondoz ondoko bigarren agintaldia amaitzean edo osteko ondoz ondoko agintaldi bat edo gehiago amaitzean ebaluazio positiboa lortzen duen lanbide-heziketako ikastetxe integratuko zuzendariari, irakaskuntza-kargarik gabeko urtebeteko baimen ordaindua emango zaio, betiere, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailak zehazten dituen helburuarekin eta baldintzetan, hobekuntza profesionalerako ikasketak edo zuzendaritza-talde hasiberrientzako tutoretza-lanak egiteko. Baimen hori, edonola ere, ondoz ondoko bigarren agintaldia amaitu eta hurrengo ikasturtean erabiliko da.

  6. Behin betiko destinoa lanean diharduen lanbide-heziketako ikastetxe integratuan bertan duen zuzendariak, beste ikastetxe batera joan nahi badu ondoz ondoko bigarren agintaldia edo ondorengo ondoz ondoko agintaldia edo agintaldiak amaitzean ebaluazio positiboa jaso ondoren, lehentasuna izango du, Euskal Autonomia Erkidegoan eta behin bakarrik, ikastetxe publiko batean destino berria aukeratzeko Eusko Jaurlaritzak egindako deialdiko lehenengo bi lehiaketetan, libre dauden lanpostu hutsen arabera.

  7. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak sariak eta aipamen espezifikoak sortzea sustatuko du, bai eta bikaintasun-jarduna lortu duten zuzendaritza-taldeentzako kalitate-ekintzen hedapena ere, erregelamendu bidez zehaztutako prozeduraren arabera.

  8. Hezkuntzako ikuskaritza-kidegora sartzeko deialdietan, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak plazen hamarren bat gordeko du merezimendu-lehiaketa bidez hornitzeko, eta, betebehar orokorrak betetzeaz aparte, lanbide-heziketako ikastetxe integratuetan gutxienez hiru agintaldi osotan zuzendari-kargua ebaluazio positiboarekin bete duten irakasleei eskainiko zaizkie. Halaber, gainerako zuzendaritza-karguen kasuan ere, agintaldia amaitutakoan ebaluazio positiboa lortzea modu berezian baloratuko da Hezkuntzako Ikuskaritzara sartzeko lanpostuak betetzerakoan.

Lanbide-heziketako ikastetxe integratuetan zuzendaritza-jarduna errazteko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak neurri hauek bultzatuko ditu:

  1. Zuzendaritzaren arduradunek beren zereginaren garrantziarekin bat datozen tratu, begirune eta errespetua jasotzen dutela ziurtatzea.

  2. Zeregin administratibo eta pedagogikoak orekatzeko helburuarekin, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailak ikastetxeetako zuzendaritzei laguntza emango die ikastetxearen kudeaketaren erantzukizun instituzionala bateratzeko, hala nola antolaketa, administrazio-kudeaketa, baliabideen kudeaketa eta lidergo eta dinamizazio pedagogikoa, administrazio-zereginetarako baliabide material eta pertsonalak emanda.

  3. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailaren kontsulta- eta aholku-kontseiluetan eta -organoetan eta indarrean dagoen araudian aurreikusitako batzordeetan parte har dezaten sustatzea.

  4. Ikastetxeei irakasle-kreditu espezifiko bat esleitzea zuzendaritza-eginkizuna betetzeko, Eusko Jaurlaritzak ikastetxearen dimentsio-irizpidean oinarrituta zehaztutako zenbatekoen arabera.

  5. Lau urterako hautatutako zuzendaritzak indartzea, beren zuzendaritza-proiektuak garatzeko berariazko irakasle-kredita emanaz, Eusko Jaurlaritzak zehaztutako zenbatekoen arabera, eta egokia bada, handitzea, talde horiek beste hasiberri batzuei mentoretza-lanak egiteko eta ikastetxe berean zuzendaritza-talde egonkorren artean trantsizioak egiteko.

  1. Ikastetxe bateko zuzendari-karguan jarduteari dagokion berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko, honako baldintza hauek bete behar dituzte interesdunek:

    1. Dagokion eskaera aurkeztea, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen saileko langileen kudeaketaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren ebazpenean ezarritako moduan eta epeetan.

    2. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eskumena duen sailaren mendeko lanbide-heziketako ikastetxe integratu publiko bateko zuzendari izendatua izatea, eta eginkizun horretan gutxienez 4 urtez jardundakoa izatea, dekretu honetan ezarri bezala.

    3. Izendapenaren ondoren gutxienez 4 urtez jardundakoa izatea zuzendari-karguan.

    4. Zuzendari-kargua betetzeko jardunaren azken ebaluazioa positiboa izatea dagokion aldian edo aldietan.

    5. Izendapenaren agintaldia edo agintaldiak amaitu izana.

    6. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailaren mendeko unibertsitate eztako ikastetxeren batean zerbitzu aktiboan egotea.

  2. Artikulu honen 3. apartatuan zehaztutako bateraezintasuna eragotzi gabe, finkatutako osagarria kobratzeko eskubidea sortzen da zuzendari-jarduna amaitu eta hurrengo egunetik aurrera, eta ordaindu, interesduna hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailaren mendeko unibertsitate eztako ikastetxeren batean jardunean dagoen bitartean ordainduko da.

  3. Artikulu honek arautzen duen osagarria jasotzen bada, ezingo dira jaso bestelako zuzendaritza-karguak betetzeagatik ematen diren ordainsari-osagarriak. Jasotzeko eskubidea duten osagarrien artetik zenbateko handiena duen osagarria ordainduko zaie bateraezintasun hori duten pertsonei.

  4. Osagarri finkatuaren zenbatekoa honako hau izango da:

    1. 1 aldia (zuzendari-eginkizunak 4 urtez betetzea), % 20.

    2. 2 aldia (zuzendari-eginkizunak 8 urtez betetzea), % 30.

    3. 3 aldia (zuzendari-eginkizunak 12 urtez betetzea), % 10.

    4. 4 aldia (zuzendari-eginkizunak 16 urtez betetzea), % 10.

      Zenbatekoa zehazteko, finkapenaren unean finkatuta dagoen ikastetxean zuzendaritza-kargua betetzeagatik dagokion osagai berezia hartuko da erreferentziatzat, burututako aldien arabera. Urtero ezartzen diren ordainsari-igoera orokorrekin handituko da.

  5. Zuzendari-karguaren bi aldi edo gehiago aintzat hartzen diren aldiari dagokion osagarriaren zati bat finkatzeko eskubidea duten pertsonek aldi horietako bakoitzari dagozkion zenbatekoen baturaren adinako osagarri finkatua jasoko dute, eta ez da eskatuko kontuan hartutako urteak elkarren segidakoak izatea.

  6. Osagarri hori ez da izango, inola ere, aldi finkatuetan jardundako erreferentziazko ikastetxeetan zuzendari-karguaren ordainsari gisa ezarritako berariazko ordainsari-osagarriaren % 70 baino handiagoa.

  7. Ikastetxeak bat egin, integratu, zatitu edo eraldatzeko prozesu baten ondorioz ikastetxea desagertu delako lau urteko aldia amaitu aurretik kargua galtzen duten zuzendariek (artikulu honen 1. apartatuan ezartzen diren baldintzak betez gero) artikulu honetan aipatzen den osagarriaren zati osoa finkatzerik izango dute, baldin eta segituan berriro zuzendari izendatzen badituzte ikastetxeak bat egin, integratu edo eraldatzearen ondorioz sortzen den ikastetxe berrian, edo zatitzetik ateratzen den ikastetxeetako batean, eta izendatu ere hasiera batean izendatutako karguaren lau urteko aldia amaitu arte.

  8. Aurreko apartatuko egoeraren bat gertatuz gero, interesduna ikastetxe berriko zuzendari izendatu ez arren, ordainsari-osagarriaren ehuneko bat finkatzerik izango du. Ehuneko hori bat egindako, integratutako, zatitutako edo eraldatutako ikastetxeko zuzendari-kargua bete duen denborarekiko proportzionala izango da, horretarako finkapen-aldiak kontuan hartuta. Edonola ere, ezinbestekoa izango da karguan emandako denboraren balorazio positiboa lortzea.

  9. Eskabideak aurkezteko eta ebazteko prozedura dagokion deialdiaren bidez ezarriko da, zeina hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen saileko langileen kudeaketaren arloko zuzendaritza eskudunaren ebazpen baten bidez egingo baita.

Hezkuntzaren gaineko eskumena duen sailaren mendeko titulartasun publikoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuen kasuan, baldin eta bigarren hezkuntzako institutu baten eraldatze edo banatze batetik eratu badira, ukitutako langileek beste ikastetxe batean txertatzea erabaki lezakete, beren jatorrizko ikastetxean eskuratutako eskubideak kaltetu gabe, edo, bestela, ezabatutako egoerara pasa daitezke, egoera horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin. Administrazioko eta zerbitzuetako langileak, bestalde, ikastetxe berriko lanpostuetan sartuko dira.

Dekretu hau indarrean sartzen denean, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako ikastetxe integratuetako kide bakarreko gobernu-organoek, indarrean dagoen izendapena badute, karguak betetzen jarraituko dute izendapenaren indarraldia amaitu arte, eta dekretu honetan ezarritakoa aplikatuko zaie.

Indargabetuta geratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretua, baita dekretu honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko zein beheragoko beste edozein xedapen ere.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Xedapen honetan arautzen ez denerako, prestakuntza-eskaintza bakoitza arautzen duten xedapenak aplikatuko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen sailaren titularrari baimena ematen zaio dekretu hau aplikatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko maiatzaren 27an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.