Arautegia

Inprimatu

37/2025 DEKRETUA, otsailaren 11koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onartzen duen Dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 838
  • Xedapen-zk.: 37
  • Xedapen-data: 2025/02/11
  • Argitaratze-data: 2025/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua aldatzea apirilaren 4ko 58/2023 Dekretuaren bidez onartu zen erregelamendu hori, hain zuzen funtzionario sartu berrien eta barne-sustapenaren bidez kategoria berrietara sartzen direnen atxikipen-araubidea Ertzaintzaren antolaketa-beharretara egokitzeko.

Ertzaintzako lanpostuak betetzeko araubidea Euskal Autonomia Erkidegoak Ertzaintzaren araubidean duen eskumen-esparruaren babespean dago, bat etorriz Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 17. artikuluan eta Espainiako Konstituzioaren 149.1.29 artikuluan xedatutakoarekin. Xedapen horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren estatutu-araubidea arautzeko ahalmena ematen diete euskal erakundeei.

Eskumen-esparru hori garatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 102. artikuluan funtzionario sartu berriak eta barne-sustapenekoak lanpostuei atxikitzeko sistema arautzen da, eta ez du baztertzen behin-behineko atxikipenerako aukera. Hala ere, lanpostuak betetzeko egungo erregelamenduaren 10. artikuluak behin betiko atxikipenerako aukera baino ez du ematen, eta horrek zailago egin du giza baliabideak eraginkortasunez kudeatzea eta Ertzaintzan dauden lanpostu hutsak azkar betetzea.

Beharrezkoa da berriz txertatzea behin-behineko atxikipena; izan ere, antolamendu-malgutasun handiagoarekin jokatzea ahalbidetzen du, aukera ematen baitu lanpostuak aldi baterako okupatzeko lanpostu horiek betetzeko behin betiko prozedurak garatzen diren bitartean. Arau-egokitzapen hori funtsezkoa da Ertzaintzaren kidegoak zerbitzuan dauden kideen kopuru egokia mantentzen duela bermatzeko, xedea izanik segurtasun publikoaren behar operatiboei erantzun arin eta eraginkorra ematea.

Azaldutakoa aintzat hartuta, eta langileen kudeaketa egokia eta Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako lanpostu hutsak behar bezala beteko direla bermatze aldera, aldatu egiten da apirilaren 4ko 58/2023 Dekretua, behin-behineko atxikipenerako aukera berrezartzearren eta abian diren hautaketa-prozeduretan modalitate hori ezartzeko beharrezkoak diren xedapenak txertatzearren.

Horrenbestez, Segurtasuneko sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 2025eko otsailaren 11n egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Aldatu egiten da 10. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:

  1. Euskadiko udaltzaingoen eremuan, txanda irekiaren edo barne-sustapenaren bidez sartu berri diren funtzionarioak hutsik dauden lanpostuetara atxikiko dira behin betiko, eta hautaketa-prozesuko behin betiko sailkapen-ordenari jarraituko zaio.

  2. Ertzaintzaren eremuan, dagokion deialdiaren oinarrietan berariaz hala aurreikusten denean, txanda irekiaren edo barne-sustapenaren bidez sartu berri diren funtzionarioak hutsik dauden lanpostuetara atxikiko dira behin betiko, eta hautaketa-prozesuko behin betiko sailkapen-ordenari jarraituko zaio.

  1. apartatua eransten zaio 28. artikuluari; aurrerantzean honela egongo da idatzita:

    1. Segurtasunaren arloko eskumena duen sailaren egitura organiko eta funtzionalaren arabera eskumena duen organoak edo dagokion toki-erakundeko organo eskudunak behin-behinean atxikiko dituzte beren administrazioko funtzionarioak, baldin eta haien eskalan eta kategorian lanpostu hutsen bat badago eta lanpostu hori betetzeko baldintzak betetzen badituzte, egoera hauetakoren batean daudenean:

      1. Lanpostu-zerrendatik lanpostua kentzea.

      2. Uko egitea, organo eskudunak onartu badu, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 103.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

      3. Gehieneko iraunaldia betetzea.

      4. Lehiaketaz edo izendapen askez lortutako lanpostutik mugiaraztea edo lanpostutik kentzea, hurrenez hurren.

    2. Zerbitzu aktibora itzultzen diren funtzionarioak ere behin-behinean atxiki daitezke, lanpostua gorde gabe, erregelamendu honen 33. artikuluan xedatutakoaren arabera.

    3. Lanpostua ezabatuz gero, destino berrietarako behin-behineko atxikipena honela egingo da:

      1. Ezabatutako lanpostua behin-behinean betetzen ari diren funtzionarioak beren kategoriako beste lanpostu huts bati atxikiko zaizkio behin-behinean, baldin eta lanpostu hori betetzeko baldintzak betetzen badituzte.

      2. Kendutako lanpostua behin betiko atxikipenean betetzen ari diren funtzionarioen kasuan, bere kategoriako beste lanpostu huts bati atxikiko zaio behin-behinean, betiere lanpostu hori betetzeko beharrezko baldintzak betetzen baditu.

        Lanpostu bateko dotazio jakin batzuk kentzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, aipatzen diren ordenan: antzinatasun gutxien lanpostuan edo, bestela, puntuazio gutxien eskuratu izana ezabatutako lanpostua hornitzeko prozeduran lortutako lehentasun-ordenan.

      3. Ezabatutako lanpostua zerbitzu-eginkizunetan betetzen ari diren funtzionarioak, jatorrizko lanpostua gordeta badute, jatorrizko lanpostura bideratuko dira.

    4. Gehieneko iraunaldia betez gero edo lanpostutik mugiaraziz gero edo lanpostu bat utziz gero, destino berrietarako behin-behineko atxikipena honela egingo da:

      Udalerri berean bere kategorian dauden lanpostu hutsetako bati behin-behinean atxikitzen ahaleginduko da. Halakorik ezean, kidegoan dauden kategoriako lanpostu hutsen bati atxikiko zaio, betiere zerbitzuaren beharrek ahalbidetzen badute, funtzionarioek adierazitako lehentasunen arabera, kategorian antzinatasun gehiena izanik, edo, baldintza berdinetan, dagokion kategorian sartzeko hautaketa-prozesuko lehentasun-ordenan puntuazio altuena izanik.

      1. apartatuan zerrendatutako behin-behinean atxikita dauden funtzionarioek, b) letran aipatutakoak izan ezik, lehentasun-eskubidea izango dute, eskaintzen den lehen lehiaketan eta behin bakarrik, herri berean dauden eta kategoria berekoak diren lanpostu hutsak betetzeko, Ertzaintzan, eta lanpostu-mailako osagarri berdina edo txikiagoa duten lanpostu hutsak betetzeko, Udaltzaingoko kidegoetan, amortizatutako edo aurretik betetako lanpostuaren aldean. Lehiaketako merezimenduen balorazioan puntuazio altuena izateak erabakiko du lehentasuna nork duen lehentasun-eskubidea baliatzerakoan.

    1. Behin-behineko atxikipenean dauden funtzionarioek nahitaez parte hartu beharko dute beren kategoriako lanpostuak betetzeko deitzen diren lehiaketetan, eta bete ditzaketen lanpostu huts guztiak eskatu beharko dituzte. Hala egin ezean, nahitaez atxikiko zaizkie horietako edozeini.

    2. Lanpostu bat behin-behinean betetzen duten bitartean, funtzionarioek lanpostu horri esleitutako ordainsari osagarriak jasoko dituzte, eta, nolanahi ere, Ertzaintzan duten kategoriari dagokion lanpostu-mailako osagarria eta, Udaltzaingoko kidegoetan, finkatuta duten lanpostuaren sailkapen-mailari dagokiona.

      Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, behin-behineko atxikipenaren arrazoia lehen betetako lanpostua ezabatzea bada eta lanpostu berriari esleitutako ordainsariak amortizatuarenak baino txikiagoak badira, funtzionarioak aldi baterako osagarria jasoko du diferentziagatik. Osagarri hori jasotzen jarraituko du interesdunak parte hartzen duen edo parte hartu ahal izan duen lehen lehiaketa ebatzi arte.

    3. Gehieneko iraunaldia betetzeagatik lanpostu baterako atxikipena uzten bada, eta aldi horretan lanpostu horietan zerbitzu efektiboa eman bada, langileak osagarri pertsonal bat jasoko du, kendutako lanpostuaren berariazko osagarri bereziaren eta behin-behineko nahiz behin betiko atxikipenean lortutako lanpostuari dagokionaren arteko aldeagatik.

    4. Segurtasun Saileko organo eskudunak esleituko ditu ertzain berrien eta barne-sustapenaren bidez kategoria berri batean sartzen direnen lehen destinoak, behin-behineko atxikipenaren bidez; betiere, polizia-zerbitzuaren funtzionamendu hobea bermatzeko eta interes horien haztapena dagokion deialdian jasota.

      Atxikipen hori hautaketa-prozesuaren behin betiko sailkapen-hurrenkerari eta sailkatuen lehentasunei jarraituz egingo da. Hori hala izanik ere, kontuan hartu beharko da kasuan kasuko deialdiaren oinarrietan xedatutakoa.

Aldatu egiten da lehenengo xedapen iragankorra, eta honela geratzen da idatzita:

Lehen xedapen iragankorra. Dekretu honen aurreikuspenak berau indarrean jartzen den unean abian diren sartzeko eta barne-sustapeneko prozedura guztiei aplikatuko zaizkie, eta prozedura horietatik eratorritako esleipen guztiak behin-behineko atxikipenaren bidez egingo dira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko otsailaren 11n.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.