Arautegia

Inprimatu

494/2024 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 111
  • Xedapen-zk.: 494
  • Xedapen-data: 2024/12/23
  • Argitaratze-data: 2025/01/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak

Testu legala

Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena eta 18/2024 Dekretua aldatzeko 36/2024 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen egitura berrantolatu da, eta, bestetik, Administrazioko sailen artean eskumenak berriro esleitu dira; eta hori guztiori legegintzaldi honetan gobernu-programa osatzen duten konpromisoak betetzeko orduan ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko xedez egin da.

18/2024 Dekretuaren 17.1 artikuluak eta 36/2024 Dekretuaren 1.8 apartatuak egiteko eta jardun-arlo hauek esleitzen dizkio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari:

  1. Autonomia Estatututik goi-mailako hezkuntzari dagokionez eratorritako ahalmenak.

  2. Zientzia-politika.

  3. Ikerketa teorikoa eta aplikatua bultzatu eta koordinatzea.

    c bis) Oinarri zientifikoko ekintzailetza.

  4. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana bultzatu eta koordinatzea.

  5. Berrikuntza-funtsa kudeatzea.

  6. Ikerketa kooperatiboko zentroak.

  7. Bikaintasunezko ikerketako EAEko zentroak.

  8. Berrikuntza, enpresen sektoreko berrikuntza izan ezik, 10.1.b) artikuluan aipatua.

  9. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.

  10. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

    Egiteko horiek betetzeko, saila bi sailburuordetzatan egituratuko da. Halaber, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari sektore publikoko zenbait entitate atxikitzen zaizkio, horiek lanabes funtsezkoak baitira lehenago aipatutako egitekoen eta jardun-arloen eremuan sailak bultzatu beharreko politikak garatzeko.

    Ondorioz, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 17. artikuluan eta 18/2024 Dekretua aldatzeko 36/2024 Dekretuan zehaztutako egitekoak eta jardun-arloak dagozkio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari; eta egiteko eta jardun-arlo horiek sailburuaren zuzendaritzapean gauzatuko ditu.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak, bere eskumenak baliatzeko, honako organo hauek izango ditu:

  1. Organo zentralak:

    1. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua.

    1. Kabinete Zuzendaritza.

    2. Zerbitzu Zuzendaritza.

    1. Unibertsitate Politikako Sailburuordetza.

    1. Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren Zuzendaritza.

    2. Unibertsitate Komunitatea Artatzeko eta Zaintzeko Zuzendaritza.

    3. Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza.

    1. Zientzia Politikako Zuzendaritza.

    2. Berrikuntza Zuzendaritza.

  2. Sektore publikoko entitateak:

    Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari atxikita geratzen dira sektore publikoko entitate hauek:

    1. Administrazio instituzionala:

    1. Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia zuzenbide pribatuko ente publikoa.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko beste entitate batzuk:

    1. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatua.

  3. Kide anitzeko organoak eta beste organismo batzuk:

    Honako hauek ere Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari atxikita daude, aurreikusita dagoenaren arabera:

    1. Euskadiko Unibertsitate Kontseilua (azaroaren 20ko 204/2007 Dekretuaren bidez arautua).

    2. Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Aholku Batzordea (abuztuaren 21eko 161/2012 Dekretuaren bidez sortua eta arautua).

    3. Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua (azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuaren bidez arautua eta maiatzaren 23ko 108/2006 Dekretuaren bidez aldatua).

    4. Ikerketarako Euskal Kontseilua (azaroaren 13ko 191/2007 Dekretuaren bidez arautua eta urtarrilaren 18ko 2/2011 Dekretuaren bidez aldatua).

    5. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua (apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren bidez arautua eta otsailaren 9ko 58/2021 Dekretuaren bidez aldatua).

Zuzendaritza-kontseilu bat izango da, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua presidente duela, titularrari lagunduko diona sailaren politika ikuskatzen eta jarraitzen, bai eta esleitzen zaizkion eginkizun eta jardueren plangintza orokorra egiten ere. Ez da administrazio-organotzat hartuko.

Sailburuaren zuzendaritzapean, honako hauek osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua: sailburuordeek, Zerbitzuen zuzendariak eta Kabineteko zuzendariak, zeinak Kontseiluko idazkari jardungo baitu. Horietaz gain, sailburuak izendatutako beste pertsona batzuek ere parte hartu ahalko dute Zuzendaritza Kontseiluan.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluek ezarritako eskumenak baliatzea, bai eta sailaren berezko egitekoen eta jardun-arloen eremuan indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkionak ere, lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuarekin eta dekretu hori aldatzeko uztailaren 30eko 36/2024 Dekretuarekin bat etorriz, non ez dauden beste organo bati esleituta.

Sailaren organo gorena denez, saileko organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan sailaren jardun-arloan esleituta dauden dirulaguntza izendunak emango ditu.

Halaber, hauek ere sailburuaren ardura dira:

  1. Izendapen askeko lanpostuak betetzea aurretik deialdi publikoa eginez, eta behin-behineko langileak izendatzea.

  2. Saileko organoen artean sortzen diren eskudantzia-gatazkak ebaztea, eta beste sail eta organismo batzuekiko eskumen-arazoak planteatzea.

  3. Sailaren organismo edo agintarien ebazpenen aurka aurkeztutako errekurtsoak ebaztea, non eta beste organo baten eskumena ez diren.

  4. Sailaren kontratazio-organo gisa jardutea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 5.000.000 eurotik gorakoa duten kontratuetan.

  5. Era berean, eta baldintza beretan, bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak egiteko eskumena dagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazio-araubidean aurreikusitakoari jarraituz.

  6. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak onartzea, Gobernu Kontseiluak onartu behar dituenak izan ezik.

  7. Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete Zuzendaritzak emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.

  8. Sailburuordetzek, Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinete Zuzendaritzak emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.

  9. Agintaritza eskuduna den aldetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak behar bezala funtzionatzen duela gainbegiratzea eta baimen-irizpideak betetzen direla zaintzea. Hori guztia, Europar Batasunak horretarako ezartzen dituen prozeduren arabera.

  10. Saileko 5.000.000 eurotik gorako gastuak baimentzea, hargatik eragotzi gabe Gobernu Kontseiluaren eskumenak.

  11. Komunikazio-estrategia zehaztu eta zuzentzea, sailaren eskumen-eremuko jarduerak, erabakiak eta politikak aiseago zabal daitezen.

  12. Euskal gizartearen kultura zientifikoa bultzatzeko estrategia eta STEAM Euskadi estrategia zehaztu eta zuzentzea; horretarako, zientziaren eta ikerketa zientifiko eta teknologikoaren arloko sentsibilizazio-, dibulgazio- eta prestakuntza-programak prestatuko ditu, bai eta zientziaren eta ikerketa zientifiko eta teknologikoaren arloko sentsibilizazio-, dibulgazio- eta prestakuntza-planak landuko ere euskal gizarteari begira.

  1. Atzerriko goi-mailako hezkuntza-sistemen esparruan lortutako tituluen homologazioa eta baliokidetasun-adierazpena baimentzea.

  2. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 21. artikulutik eratortzen diren gora jotzeko errekurtsoak ebazteko organo gisa jardutea.

    Sailburuari dagokio, halaber, sailaren berezko arloetan hitzarmenetarako eta akordioetarako baimena ematea eta horiek sinatzea, baldin eta horretarako Gobernu Kontseiluaren aldez aurretiko baimena behar ez bada, eta, betiere, hitzarmen eta akordio horiek beste organo batzuei berariaz esleitzen ez bazaizkio. Horrez gain, sailburuari dagokio ondare-erantzukizuneko espedienteak ebaztea.

Organikoki sailburuaren mende, Kabinete Zuzendaritzari honako hauek dagozkio, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain:

  1. Sailburuaren lan-programa planifikatzea eta haren segimendua egitea, eta sailaren arlo desberdinekin hura koordinatzea.

  2. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa izatea ere.

  3. Sailaren kanpo-jardueren eta ekitaldi publikoen protokoloa eta antolaketa koordinatzea, bai eta sailak sustatutako kongresu, mintegi, jardunaldi eta konferentziena ere.

  4. Solaskide izatea sailak Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta EAEko eta Estatuko gainerako organismo eta erakundeekin izaten dituen harremanetan, koordinaturik eta hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako beste organo eta sail batzuen eskumenak.

  5. Sailaren eskumeneko gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko. Horren haritik, saileko organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunaren bitartez.

  6. Sailak beste administrazio publiko batzuekin izan behar dituen jardunak koordinatzea eta bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunaren bidez.

  7. Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea, eta sailaren jardun-arloen inguruko kexak eta iradokizunak jasotzea.

  8. Dokumentazio-zerbitzuak eta dokumentu-baseak kudeatzea, eta sailak egin beharreko argitalpenen gaineko jarraipena eta koordinazioa egitea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren gainean eskumena duen sailak dauzkan eskumenak.

  9. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa irispidean izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak, sektore publikoko informazioaren berrerabilera, eta sailaren datu publikoak modu irekian eskaintzeko lana koordinatu eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasunaren eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen politikarekiko koherentziaz.

  1. Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari:

    1. Sailburuari sailaren estrategien eta funtzionamenduaren ikuspegi osoa ematea, eta, ikuspuntu orokor batetik, baliabideak esleitzeko eta programak ebaluatzeko erabaki-esparrua prestatzea.

    2. Sailari aholkularitza juridikoa ematea, betiere gainerako zuzendaritzekin koordinatuta, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan eta 5.3 artikuluan xedatutakoaren arabera. Egiteko horrek honako hauek barne hartzen ditu: a) sailari eragiten dioten gaiei buruzko araudia, aurretiazko azterlan tekniko-juridikoak eta txosten juridikoak zuzendu eta egitea; b) dokumentazio-zerbitzuak eta izaera juridikoko dokumentu-baseak kudeatzea; c) nahitaezko txosten juridikoak igortzea, beste organoei esleitu zaizkienak salbu, eta d) Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko solaskide izatea eta Koordinazio Juridikoaren Batzordean saila ordezkatzea. Hala badagokio, lankidetza eta babesa emango die aholkularitza-organoei eta sailera atxikitako gainerako entitateei.

    3. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Auzibide Zuzendaritzarekin harremanetan egotea, sailak parte hartzen duen gaietan, eta, hala badagokio, gai horien gaineko ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.

    4. Gobernu Kontseiluari edo haren organo eskuordetuei aurkeztu behar zaizkien espediente eta gaiak izapidetu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak izapidetu eta kontrolatzea ere.

    5. Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, sailburuordetzen eta zuzendaritzen lan-sistemak eta -metodoak koordinatzea, eta sailak Jaurlaritzako beste sailekin dituen administrazio-harremanak koordinatzea.

    6. Kontratazio-espedienteak eta bitarteko propio pertsonifikatuei eta zerbitzu teknikoei egin beharreko mandatuak izapidetzea.

    7. Sailaren eskumeneko arloetan, ekonomiari buruzko azterlan eta memoriak programatzea, koordinatzea, eta, hala badagokio, egitea.

    8. Sailburuari laguntza teknikoa ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak behar bezala funtzionatzen duela gainbegira dezan eta baimen-irizpideak betetzen direla zain dezan, sailburua baita horretarako agintaritza eskuduna.

    9. Sailari dagozkion laguntzak eta dirulaguntzak behar bezala ematen direla bermatzeko behar diren ekintza guztiak proposatzea eta kudeatzea, dirulaguntzen programekin bat etorriz eta saileko zuzendaritzekin lankidetzan arituz.

    10. Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak kudeatzea ere.

    11. Sailaren jarduna dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hasi eta instruitzea, eragindako zuzendaritzekin batera, eta zuzendaritza horiekin lankidetzan aritzea administrazio-errekurtsoak ebazteko lanetan.

    12. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 10. artikuluan eta indarrean dauden gainerako arauek esleitzen dizkioten eskumenak erabiltzea; saila ordezkatzea Gobernantza Publikoaren Sailarteko Batzordean, eta, orobat, langileen prestakuntzarako eta hobekuntzarako planak lantzea, betiere, Enplegu Publikoko Zuzendaritzari eta IVAP Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari dagozkien eskumenak eragotzi gabe.

    1. Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, plan estrategikoa, jarduera-planak eta plangintzaldian zehar haiek eguneratu eta aldatzeko jarduerak proposatu eta onartzea.

    2. Euskara-atalaren bitartez, sailean euskararen erabileraren normalizazioa eta langileen euskalduntze-prozesua sustatzea. Aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak zehaztuko ditu euskara-atalak, eta horien jarraipena egingo du, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren irizpideei jarraikiz. Atal horrek, halaber, eta sailari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko indarrean dagoen Planaren jarraipena eta ebaluazioak egingo ditu, bai eta Urteko Kudeaketa Planarenak ere, eta, gainera, VI. Normalizazio Planaren helburuak zehaztuko ditu.

    1. Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailaren plantillak eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea arrazionalizazio-irizpideak erabiliz.

    2. Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari gai horretan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamenduak administratu eta kontserbatzea.

    3. Proposamenak egitea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketaz, arrazionalizazioaz, aplikazio informatikoez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.

    4. Erregistro Orokorra, Artxibategia, Liburutegia eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.

    5. Sailaren jarduketak sustatzea eta Eusko Jaurlaritzaren esparru orokorreko proiektuak koordinatzea sailean, gai hauetan: kalitatea, etengabeko hobekuntza, herritarrentzako arreta, administrazio elektronikoa eta zerbitzu digitalak, datuen eta informazioaren gobernantza, berrikuntza, gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta gobernu ona.

    6. Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek egoki funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. mailak), eta Zuzenean Herritarren Arreta Zerbitzuarekin izan beharreko harremanak egokiro antolatzea, sailaren eskumeneko arloetan solaskide operatiboak daudela bermatuz.

    7. Informazio-, estatistika-, azterketa- eta analisi-sistemen arloan, kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea.

    8. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak bultzatzea, eta saileko sailburuordetza eta zuzendaritzekin eta hari atxikitako entitateekin lankidetzan jardutea eta koordinatzea aurretik aipatutako neurriak inplementatzeko, segimendua egiteko eta ebaluatzeko.

    9. Sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoak koordinatzea eta bide presentzial edo birtualak sustatzea, herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.

    10. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskudantziak betetzea.

    11. Bere jardun-arloaren barneko espedienteen gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada. Halaber, 5.000.000 euroko mugara bitarteko transferentzia-gastuak baimentzea.

  2. Zerbitzuen zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 5.000.000 eurokoa edo hortik beherakoa duten kontratuetan hargatik eragotzi gabe sailaren zuzendaritzek kontratu txikiak egiteko duten ahalmena, eta eskumena izango du, halaber, baldintza berberetan, bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren Araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren IV. tituluan aurreikusitakoaren arabera.

  3. Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio sailaren berariazko estatistika-organoa.

  4. Zerbitzuen zuzendariari dagokio sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzea, haren segimendua koordinatzea, gastuak xedatzeko eta obligazioak hartzeko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Orobat, sailari atxikita dauden organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sektore publikoko gainerako entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatzea dagokio, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaintzea.

Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuordea izango da, eta hierarkian sailburuaren mendeko zuzena izango da. Sailburuordetzan garatutako jarduerei eta sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzei eta gainerako administrazio-organo eta -unitateei dagokienez, egiteko hauek dagozkie Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko sailburuordeei:

  1. Jardun-politikak prestatu eta sailburuari proposatzea.

  2. Sailburuari laguntzea, eman zaizkien egitekoen eremuan.

  3. Sailburuordetzaren jarduerak programatzea, haien eragin soziala aztertzea, eta behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea zuzendaritzen helburuetan.

  4. Sailburuordetzako administrazio-unitateek ongi funtzionatzeko beharrezkoak diren jarraibide eta zirkularrak ematea.

  5. Ezarritako jardun-politikaren araberako xedapen-proiektuak proposatzea.

  6. Helburuen eta jardun-planen kudeaketa ikuskatzea.

  7. Bere eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanak bideratzea, eta, halaber, eremu material horri lotuta eratuta dauden sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanak bideratzea, betiere egiteko hori beste organo batzuei esleituta ez badago.

  8. Bere gain hartzea sailburuordetzako hizkuntza-normalizazioaren ardura, eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.

  9. Bere sailburuordetzan eta bere eskumeneko eremuetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.

  10. Errekurtsoak ebaztea, indarrean dagoen araudian agindutako kasuetan.

  11. Hierarkian sailburuordetzen mende dauden zuzendaritzek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 21. artikulua dela-eta kudeatzen dituzten prozesuak ebazteko organo gisa jardutea.

  12. Mendeko organoen jarduera ikuskatu eta zaintzea.

  1. Eskumenak mendeko organoei eskuordetzan ematea, organo horien arteko gatazkak ebaztea, eta goragokoak eskumenak bereganatzea, indarrean dauden arauetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Zuzendari bat izango da saileko zuzendaritza bakoitzeko burua, zeina zuzenean eta hierarkian dagokion sailburuordearen mende izango baita, salbu eta sailburuaren Zerbitzu Zuzendaritzaren eta Kabinete Zuzendaritzaren kasuan. Egiteko hauek izango dituzte Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko zuzendariek:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea.

  2. Garatu beharreko jarduerak bultzatzea, zuzentzea, koordinatzea eta kontrolatzea.

  3. Beren eskumeneko arloetan egin beharreko ekintzen planak edo programak proposatzea organo nagusiei.

  4. Beren eskumeneko arloetan, laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak proposatu, zehaztu eta kudeatzea, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 21. artikuluarekin zerikusia duten prozesuetan organo kudeatzaile gisa jardutea, manu horren 3. eta 4. apartatuetan jasota dauden betebeharrak betez.

  5. Beren jardun-arloko kontratu txikiak egitea, gastua baimendu eta onartzea eta halako kontratuak behar bezala gauzatzen direla kontrolatzea, hargatik eragotzi gabe dekretu honetan kontratu horiei buruz egiten diren aipamenak.

  6. Indarrean dagoen Euskara Normalizatzeko Planeko helburuak definitzea eurei dagokien alorrean, eta horiek lortzeko ekimenak garatu eta ebaluatzea, zuzendaritzako zerbitzuburuekin batera euskararen kudeaketa integratua eginez; hori guztia, Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean.

  7. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

  1. Saileko sailburuordetzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Unibertsitate Politikako Sailburuordetzari:

    1. Sailaren unibertsitate-politika diseinatzea, arloko eragileekin batera.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-arlokoak diren ikasketa arautu guztiak harmonizatzeko eta gizartearen beharrizanetara egokitzeko tresnak artikulatzea, unibertsitate-politikan ezarri dituen helburuak lortzeko.

    3. Euskal unibertsitate-sistemaren garapen integrala koordinatzea, sistema horren kalitatea sustatu eta bermatzea, eta Unibertsitate Sistemaren Plana eta programa-kontratuak diseinatu eta onartzeko lanak bultzatzea eta horiek guztiak eguneratzea, Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetzarekin koordinaturik.

    4. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko langileen euskalduntzea bultzatzea eta horretarako laguntza ematea.

    5. Unibertsitatearen jarduera akademikoetan, irakaskuntza eta zientzia garatzeko beste hizkuntza batzuk jakitea eta erabiltzea sustatzea.

    6. Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziarekin lankidetzan aritzea, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion egitekoak gauzatzeko, eta hari sostengua ematea Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko ente publiko gisa dagozkion alderdi guztietan.

    7. Unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetza sustatu eta bultzatzea prestakuntzaren eta ikerketa eta berrikuntza aplikatuaren esparruan, Hezkuntza Sailarekin elkarlanean arituz.

    8. Unibertsitatea + Enpresa Euskal Estrategia lantzea eta sustatzea, eta, horretarako, unibertsitate-prestakuntza duala eta unibertsitateei esleitutako etengabeko prestakuntza bultzatzea.

    9. Unibertsitatea + Euskadi Basque Country Estrategia lantzea eta sustatzea, eta, horretarako, Euskal Unibertsitate Sistemaren nazioartekotzea bultzatzea.

    10. Euskadiko goi-mailako arte-ikastetxeei zuzendutako goi-mailako hezkuntzaren politika zehaztu eta sustatzea, Hezkuntza Sailarekin elkarlanean arituz.

    11. Digitalizazio-politika eta adimen artifiziala ezartzekoa zehaztu eta gidatzea unibertsitatearen arloan.

    12. Unibertsitate-arloko harremanak koordinatzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste autonomia-erkidegoen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artean.

  2. Unibertsitate Politikako Sailburuordetzaren mende daude Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren Zuzendaritza eta Unibertsitate Komunitatea Artatzeko eta Zaintzeko Zuzendaritza.

  1. Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren Zuzendaritzari:

    1. Proposamenak egitea honako hauek sortu, aldatu eta kentzeko: fakultateak, eskola tekniko edo politeknikoak, unibertsitate-eskolak, unibertsitate-eskola politeknikoak, ikerketako unibertsitate-institutuak, edo ikasketa ez-presentzialak edo urrutiko ikasketak ematen dituzten beste ikastetxe edo entitate batzuk.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeko edo kentzeko baimenak planteatzea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateen, Zentroen eta Unibertsitate Irakaskuntzen Erregistroa garatzea eta kudeatzea.

    4. Atzerriko unibertsitateetako hezkuntza-sistemen arabera irakasten duten ikastetxeen espedienteak aztertzea, baimenak eman ahal izateko, eta aplikatzekoa den ordenamendu juridikotik datorren beste edozein ahalmen.

    5. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegirako Fundazio Pribatuarekiko harremanak eta lankidetza koordinatzea.

    6. Ikastetxeak unibertsitate publikoari edo pribatuari atxikitzeko edo atxikipen hori kentzeko proposamenak aztertzea, hartarako onarpena eman ahal izateko.

    7. Zaintzea, eskumeneko ikuskaritzaren bidez, unibertsitateek betetzen dutela bai Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean ezarritakoa eta bai aplikatzekoa den gainerako ordenamendu juridikoan ezarritakoa.

    8. Unibertsitate Sistemaren Plana behar bezala gauzatzeko eta ebaluatzeko behar diren tresnak diseinatu eta kudeatzea, eta planaren idazkaritza teknikoari dagozkion egitekoak betetzea.

    9. Unibertsitate-legeriari buruzko aldaketak proposatzea, lege-aurreikuspenak egokitzeko edo aldatzeko.

    10. Unibertsitateekin programa-kontratuak hitzartzeko proposamenak egitea; kontratuok izaera administratiboa izango dute, eta dirulaguntzak emateko izango dira.

    11. Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateen eta inguruko eta atzerriko unibertsitateen arteko trukaketa eta mugikortasuna bultzatzea; atzerriko unibertsitateei dagokienez, indartu egingo dira Iberoamerikako unibertsitateekiko aliantzak.

    12. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren arteko harremanak koordinatzea, baita unibertsitate pribatuetan aipaturiko kontseiluaren baliokide diren organoekiko harremanak koordinatzea ere.

    1. Atzerriko goi-mailako hezkuntza-sistemen esparruan lortutako tituluen homologazioa eta baliokidetasun-adierazpena kudeatu eta proposatzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako unibertsitate publikoei dagokienez:

    1. Unibertsitate publiko bat sortzeko edo kentzeko behar den lege-proiektua egitea, eta proposamena Eusko Jaurlaritzari helaraztea.

    2. Unibertsitate publikoen jarduerak hasteko baimena ematea, indarrean dagoen legerian eta sortzeko legean aurreikusitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu eta gero.

    3. Unibertsitatearen finantzaketari buruzko proposamena egitea, unibertsitateari entzun eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluak txostena egin ondoren.

    4. Inbertsio eta azpiegituretarako urte anitzeko programa egin, onartu eta ikuskatzea.

    5. Egitura teknikoaren sorrera sustatzea, hitzarmen, akordio edo itun kolektiboen negoziazioan alderdi publikoaren ordezkaritza bere gain har dezan eta horien jarraipena egin dezan.

    6. Eusko Jaurlaritzari proposatzea ezar ditzala Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile funtzionario eta kontratudunen ordainsari osagarrien mugak, betiere efikazia- eta efizientzia-irizpideen arabera.

    7. Euskal unibertsitate publikoko ikaspostu berrien eskaintza onartzea.

    8. Unibertsitateko prezio publikoak finkatzeko araudia egitea; prezio publiko horiek zerbitzu akademikoei eta legez ezartzen diren beste eskubide batzuei dagozkie.

    9. Azterketa egitea euskal unibertsitate-sistemaren eremuan ondasunak jabari publikotik desafektatzeko eta, hala egokituz gero, horietaz xedatzeko.

    10. Kostuen ebaluazioa egitea, nola irakasle eta ikertzaileei dagokienez hala administrazio eta zerbitzuetako langileei dagokienez, eta lanpostu eta kontratuen aurreikuspena egitea, hartarako baimenak eman ahal izateko.

    11. Aztertzea, baimendu ahal izateko, kapital-eragiketetatik gastu arruntetarako eragiketetara egin beharreko kreditu-transferentziak, baita zorpetzeko eta bermeak eskatzeko eragiketak ere.

    12. Unibertsitate-informazioaren sistema integratuari dagokion alderdi oro koordinatzea, euskal unibertsitate-sistema osatzen duten unibertsitateekin batera.

    1. Kontabilitate analitikoaren erabilera bultzatzea eta sustatzea, zuzendaritzaren mendeko erakunde guztietan.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako unibertsitate pribatuei eta, hala badagokio, Eliza katolikoaren unibertsitateei dagokienez:

    1. Halako unibertsitateak onartzeko lege-proiektua egitea, edo, hala badagokio, onarpen hori kentzekoa, eta nola bata hala bestea Eusko Jaurlaritzari proposatzea.

    2. Publikoak ez diren unibertsitateen onarpena sustatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek onarpen horretarako behar diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.

    3. Publikoak ez diren unibertsitateen jarduerak aztertzea eta horien gaineko txostena egitea, jarduera horiek Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 110.3 artikuluan jasotakoak badira.

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Unibertsitate Komunitatea Artatzeko eta Zaintzeko Zuzendaritzari:

  1. Unibertsitateko ikasleen aukera-berdintasuna bultzatzeko, beken, ikasketa-kredituen eta unibertsitate-laguntzen politika diseinatu eta kudeatzea, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluarekin batera.

  2. Ikertzea, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren esparruan, zer inguruabar pertsonal, familiar edo sozialek eragozten edo zailtzen dieten ikasleei aurrez aurreko irakaskuntza-saioetara joatea; atzemandako mugak gainditzeko neurriak proposatzea.

  3. Desgaitasuna duten pertsonek unibertsitate-ikasketak egiteko edo, hala badagokio, irakasle, ikertzaile edo administrazio eta zerbitzuetako langile gisa jarduera akademiko eta profesionalak egiteko duten eskubidea eraginkortasunez betetzen dela zaintzea.

  4. Unibertsitate-komunitateko kideek eskubideak eta aukerak baliatzeari dagokionez, generoagatiko edo sexu-aukeragatiko desberdinkeriarik dagoen identifikatzea.

  5. Ikasleen generoa edo sexu-aukera dela-eta unibertsitate-ikasketa jakin batzuk egitea oztopa dezaketen trabak kentzeko neurriak proposatzea.

  6. Karrera akademikoan edo ikerketa-karreran hasteko edo gora egiteko baldintzak aztertzea, irakasle eta ikertzaileen generoa eta sexu-aukera kontuan izanik, eta, hala badagokio, desberdinkeriak neutralizatzeko edo ezabatzeko politika espezifikoak diseinatu eta sustatzea.

  7. Unibertsitate-komunitateko kideek eskubideak eta aukerak baliatzeari dagokionez, beste edozein motatako desberdinkeriarik dagoen identifikatzea, eta, hala badagokio, horiek zuzentzeko behar diren neurriak proposatzea.

  8. Unibertsitate-komunitateko kideen eta ikertzaileen ongizate psikologikoa nolakoa den aztertzea, arreta berezia jarrita unibertsitate- eta ikerketa-ingurunearen berezko faktoreek sortzen duten eragin negatiboan.

  9. Aurreko f) letran aipatu diren faktoreen eragina neutralizatzeko beharrezkotzat jotzen diren neurriak proposatzea, eta, hala badagokio, eragin horiek ezabatzeko edo zuzentzeko neurriak proposatzea, kasuan kasuko arduradunek aplika ditzaten.

  10. Ikerketa-arloko jardunbide desegokien eragina prebenitzeko behar diren neurriak ebaluatzea eta, hala badagokio, hartzea, arreta berezia jarrita emaitzak argitaratzearekin zerikusia duten jardunbide desegokietan.

  11. Aztertzea zer eragin duten adimen artifizialean oinarritutako aplikazioek ikasleen ikaskuntza-jardueretan eta haien ebaluazioan, eta langile akademikoen ikerketa-praktikan, arreta berezia jarrita emaitzen argitalpenean, helburua baita halako aplikazioak zuzen erabiltzen laguntzea eta, hala badagokio, erabilera desegokiak sortzen dituen ondorioak zuzentzea.

  1. Saileko sailburuordetzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetzari:

    1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren eremuan sailarteko eta erakundearteko koordinazioa gidatzea, elkarlana dinamizatuz eta aliantzak ezarriz.

    2. Jaurlaritzako sailak koordinatzea, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana gara dezaten; planaren ezarpenaren ebaluazio- eta jarraipen-lanak zuzentzea, eta haietatik eratorritako sustapen- eta hobekuntza-neurriak zehaztea.

    3. Bere eskumenekoak diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen integrazioa eta elkarlana zuzentzea.

    4. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren helburu orokorrak lortzeko ekimen estrategikoak bultzatzea, baldin eta Jaurlaritzako sailek garatzen badituzte, edo sailek elkar harturik garatzen badituzte, hargatik eragotzi gabe sailek esleituta dituzten eskumenak.

    5. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren garapenarekin zerikusia duten jardueren gaineko sentsibilizazio-, dibulgazio- eta komunikazio-lanak eta gizarte-sustapenekoak gidatzea.

    6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren nazioartekotzea eta mugaz gaindiko eskualdearteko lankidetza sustatzea, Jaurlaritzako sailekin eta arlo horretan aktiboak diren beste erakunde batzuekin koordinatuta.

    7. Azpiegitura zientifiko eta teknologiko berezien ezarpena bultzatzea eta arlo horretako baliabide erabilgarrien optimizazioa sustatzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema hobetu dadin.

    8. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana garatzen lagundu dezaketen alderdiei buruzko azterlanak eta diagnosi-, prospekzio- eta analisi-txostenak egin daitezen sustatzea.

    9. Berrikuntza-funtsa kudeatzea eta egitura-programa berriak edo ekimen esperimentalak bultzatzea, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren helburuen alde egiteko.

    10. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko idazkari gisa jardutea.

    11. Zientziaren eta teknologiaren garapena bultzatzea interes orokorraren mesedetan, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailarekin eta Osasun Sailarekin batera jarduteko bideak ezarrita, hargatik eragotzi gabe sail horiei edo beste batzuei dagozkien eskumenak.

    12. Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan egiten dituzten jarduerak antolatu, planifikatu, sustatu eta koordinatzea.

    1. Jaurlaritzako sailek berrikuntzaren arloan egiten dituzten jarduerak antolatu, planifikatu, sustatu eta koordinatzea, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuei dagozkien eskumenak.

    2. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana egiteko lanak gidatzea, planaren garapena bultzatzea, eta harremanetarako organo izatea nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragileekin hala ikerketa-arloko erakundearteko topaketa-foroekin, betiere eginkizun hori beste organoren bati esleituta ez badago.

    1. Lankidetza bultzatzea eta sustatzea unibertsitate, ikerketa-zentro, enpresa, zentro teknologiko eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuen artean; horrela, ikerketa-arloko baliabideen erabilerari etekinik handiena ateratzeko, ezagutza zientifikoa gizartera transferitzeko eta ikerketarako baliabide pribatuak erakartzeko, hargatik eragotzi gabe Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailari arlo horretan esleitutako eskumena.

    2. Oinarri zientifikoko ekintzailetzaren aldeko politika gidatzea eta sustatzea.

    3. Ikertzaile-sarea sortu eta ikertzaileak erakarri, atxiki eta aberriratzeko politika zuzentzea, eta, bereziki, Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren jarduerak sustatu eta koordinatzea.

    4. Ikerketa- eta berrikuntza-politikako gidalerro nagusiak lantzea, lehentasunezko arloak ezartzea, helburu zientifiko, teknologiko eta berrikuntzakoak zehaztea, eta ikerketaren, berrikuntzaren eta azpiegitura zientifikoen arloko urte anitzeko planak egitea, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuei arlo horretan esleitutako eskumenak.

    5. Beharrezkoak diren tresnak diseinatzea, ikerketa- eta berrikuntza-planak zuzen gara eta ebalua daitezen, ikerketa-programa eta -proiektuen arloan, giza baliabideak hautatzeko eta prestatzeko arloan eta azpiegiturak sortzeko arloan, hargatik eragotzi beste sail batzuei arlo horietan esleitutako eskumenak.

    6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemari Europako ikerketa-sisteman sartzen lagunduko dioten neurriak eta ekintzak bultzatzea, hargatik eragotzi gabe teknologia eta berrikuntzaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuei dagozkien eskumenak.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoan, ikerketako eta berrikuntzako azpiegiturak hainbat eragileren artean sortzeko eta erabiltzeko neurriak eta ekintzak bultzatzea, eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitutako beste edozein egiteko betetzea.

    8. Digitalizazio-politika eta adimen artifiziala ezartzekoa zehaztu eta gidatzea, zientziaren eta berrikuntzaren arloan.

    9. Europako funtsak eta programa osagarriak direla-eta beste administrazio batzuekin izan beharreko harremanetarako organoa izatea, zientziaren eta berrikuntzaren eremuan.

    10. Zientziaren eta berrikuntzaren arloko harremanak koordinatzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste autonomia-erkidegoen artean, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren eta Europar Batasunaren artean.

  2. Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetzaren mende daude Zientzia Politikako Zuzendaritza eta Berrikuntza Zuzendaritza.

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Zientzia Politikako Zuzendaritzari:

  1. Proposamenak egitea eta gauzatzea, Eusko Jaurlaritzako sailekiko eta beste erakunde batzuekiko koordinazio zientifiko eta teknologikoa bideratuko duten tresnak sortu eta horien jarraipena egiteko.

  2. Irizpideak ezartzea, ikerketako eta berrikuntzako programak eta proiektuak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko, baita unibertsitate- eta zientzia-arloan azpiegiturak sortzeko programak ebaluatzeko, hautatzeko, gauzatzeko, kontrolatzeko eta horien jarraipena egiteko ere.

  3. Proposatzea Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak zer baliabide bideratuko dituen ikerketako eta berrikuntzako proiektu, programa eta azpiegituretarako, eta proiektu eta azpiegitura zientifikoei buruzko datu-banku edo erregistro bat sortzea, baliabideak efizientzia handiagoz kudeatu ahal izateko.

  4. Ikertzaileak hautatzeko eta prestatzeko programak egitea eta gauzatzea, eta, horretarako, ikertzaileen jarduna prestatzea eta ikuskatzea; halaber, ikertzaileak prestatzeko programetarako lankidetza eskaintzea, doktoretza-eskolei eta unibertsitateetan horien kideko diren organoei laguntza emanda.

  5. Unibertsitateekin zientzia- eta berrikuntza-arloko programa-kontratuak hitzartzeko proposamenak egitea; kontratuok izaera administratiboa izango dute, eta dirulaguntzak emateko izango dira. Halaber, kontratuotan jasotako aurreikuspenak kudeatzea, horien jarraipena egitea eta gainbegiratzea.

  6. Zientzia, Teknologia eta Ikerketa Planetik eratorritako programak eta jarduerak gainbegiratzea eta horien jarraipena egitea, eta hobekuntzak proposatzea.

  7. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren ondorioz zientzia-politikaren eta ikerketaren arloan sortutako programak kudeatzea, Jaurlaritzako beste sail batzuekin eta beste eragile ekonomiko eta sozial batzuekin batera.

  8. Ikerketa-programak proposatzea eta bultzatzea, sistemak eta zientzia-komunitateak aurre egin diezaieten berrikuntzaren erronkei eta Europako Ikerketa Esparruari.

  9. Lankidetza publiko-pribatua sustatzeko programak proposatzea eta bultzatzea, ezagutza transferitzeko eta ekintzailetza sustatzeko Ikerbasquen, oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroetan (BERC) eta ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ).

  10. Erakundearteko jarduerak gauzatzeko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egitea, zuzendaritzaren eskumeneko gaietan.

  11. Bere eginkizunak betetzean gauzatutako jardueren jarraipena egitea eta jarduera horiek kontrolatzea.

  12. Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioaren jarduerak bultzatu eta koordinatzea.

  1. Oinarrizko eta bikaintasunezko ikerketako zentroen (BERC) eta ikerketa kooperatiboko zentroen (IKZ) jarduera eta garapena bultzatzea, Euskadin punta-puntakoak diren ikerketa-taldeei eta -lerroei nazioarteko prestigio handiagoa emateko.

  2. Ikerkuntzako Euskadi Sarirako deialdia egitea urtean behin.

  1. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari dekretu hauen bidez ezarritako egitekoak garatzea: 109/2015 Dekretua, ekainaren 23koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzkoa zeinak, batetik, Euskadiko ikerkuntza zientifiko-teknologikoko entitateekiko elkarlana eta koordinazioa finkatu baitzituen, eta, bestetik, entitate horien ezaugarriak eta eginkizunak zehaztu, eta 2/2009 Dekretua, urtarrilaren 13koa, Transferentzien Batzorde Mistoaren 2008ko abenduaren 11ko Akordioa onesten duena; akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifikoko nahiz teknikoko eta berrikuntzako egitekoak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion, bat etorriz Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen berrogeita hamalaugarren xedapen gehigarriarekin.

  2. Ikerketa- eta berrikuntza-politikaren arloko neurriak bultzatzea; zehazki, hauetan jasota daudenak: Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoan, Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legean eta Transferentzien Batzorde Mistoaren 2008ko abenduaren 11ko Akordioa onesten duen urtarrilaren 13ko 2/2009 Dekretuan akordio horren arabera, ikerketa eta garapen zientifikoko nahiz teknologikoko eta berrikuntzako egitekoak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu zitzaizkion.

  3. Zientziaren eta teknologiaren garapena bultzatzea interes orokorraren mesedetan, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailarekin eta Osasun Sailarekin batera jarduteko bideak ezarrita, hargatik eragotzi gabe sail horiei dagozkien eskumenak.

  4. Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan egiten dituzten jarduerak antolatu, planifikatu, sustatu eta koordinatzea.

  5. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana egiteko lanetan parte hartzea, planaren garapena bultzatzea, eta harremanetarako organo izatea nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragileekin hala ikerketa- eta berrikuntza-arloko erakundearteko topaketa-foroekin, alde batera utzita enpresa-berrikuntzaren arloa.

  6. Ikerketaren, berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren politikako gidalerro nagusiak lantzea, lehentasunezko arloak ezartzea, helburu zientifiko eta teknologikoak zehaztea, eta ikerketaren, azpiegitura zientifikoen eta garapen teknologikoaren arloko urte anitzeko planak egitea, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuei arlo horretan esleitutako eskumena.

  7. Beharrezkoak diren tresnak diseinatzea, ikerketako eta garapen teknologikoko planak zuzen gara eta ebalua daitezen, ikerketa-programa eta -proiektuen arloan, giza baliabideak hautatzeko eta prestatzeko arloan eta azpiegiturak sortzeko arloan, hargatik eragotzi beste sail batzuei arlo horietan esleitutako eskumena.

  8. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemari Europako ikerketa-sisteman sartzen lagunduko dioten neurriak eta ekintzak bultzatzea, hargatik eragotzi gabe teknologia eta berrikuntzaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuei dagozkien eskumenak.

  9. Zientziaren Euskal Sistema nazioartekotzeko eta zabaltzeko jardueretan laguntzea, Jaurlaritzako sailekin eta arlo horretan aktiboak diren beste erakunde batzuekin koordinatuta.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoan, ikerketa-azpiegiturak hainbat eragileren artean sortzeko eta erabiltzeko neurriak eta ekintzak bultzatzea, eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitutako beste edozein egiteko betetzea.

Saileko zuzendaritzen egiteko orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Berrikuntza Zuzendaritzari:

  1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren helburu orokorretara bideratutako ekimen estrategikoak proposatu eta koordinatzea, eta horien jarraipena eta ebaluazioa egitea, Jaurlaritzako beste sail batzuek garatzen dituztenean.

  2. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren sentsibilizazio-, dibulgazio- eta komunikazio-jarduerak eta gizarte-sustapenekoak planifikatzea eta garatzea.

  3. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema nazioartekotzeko eta zabaltzeko jarduerak proposatu eta koordinatzea, Jaurlaritzako sailekin eta arlo horretan aktiboak diren beste erakunde batzuekin batera lan eginez.

  4. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Plana garatzen lagundu dezaketen alderdiei buruzko azterlanak eta diagnosi-, prospekzio- eta analisi-txostenak egin daitezen proposatzea eta lan horiek koordinatzea.

  5. Jaurlaritzako sailekin batera programak, jarduerak eta ekimenak egiturazkoak zein esperimentalak proposatzea eta adostea, Jaurlaritzaren berrikuntzaren arloko planetan zehazten diren ardatz estrategiko nagusien helburuak lortzen laguntzeko; orobat, berrikuntza-funtseko partiden xedea kudeatzea, plan horietako aurreikuspenen arabera.

  6. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen integrazioa eta desatxikipena kudeatzea, eta sarearen barruan lankidetza bultzatzea, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren eskumeneko eragileei dagokienez.

  7. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren ebaluazioa koordinatzea, planaren eguneraketak eta aldaketak kudeatzea eta plan berriak proposatzea.

  8. Europar Batasuneko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloko politikak prestatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta Europar Batasuneko erakundeekin arlo horri dagokionez izan beharreko harremanak bideratzea, hargatik eragotzi gabe beste sail batzuei dagozkien eskumenak.

  9. Sentsibilizazio-, dibulgazio- eta prestakuntza-planak landu eta garatzea berrikuntzaren arloan.

  10. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden eragileekiko harremanetarako organo izatea, bai eta erakundearteko topaketa-foroekiko harremanetarako organo ere.

  11. Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Planaren eremura zuzendutako Europako funtsak eta programa osagarriak kudeatzea.

  12. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko idazkariari laguntzeko egitekoak betetzea.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Ordezkapenen araubidea.

    Saileko sailburuordeen edo zuzendarien postuak hutsik egonez gero edo absente edo gaixorik badaude, haien eskumenak, egoera hori gertatu baino lehen eskuordetu ez badira, honela beteko dira, egoera horrek dirauen artean:

  1. Sailburuordetzei esleitutako eskumenak sailburuordetza horietako zuzendariek beteko dituzte, egiturako hurrenkeraren arabera.

  2. Zuzendaritzei esleitutako eskumenak dagokion sailburuordetzako zuzendariek beteko dituzte, egiturako hurrenkeraren arabera; hau da, egituran aurre-aurretik dagoenari egokituko zaio dena delako zuzendaria ordezkatzea, eta lehenengo zuzendaria sailburuordeak ordezkatuko du. Horiek ezin badute, hierarkikoki gain-gainetik dagoen hurrenak ordezkatuko ditu, hurrengo bi apartatuetan xedatzen diren kasuetan izan ezik.

  3. Kabinete Zuzendaritzari esleitutako eskumenak Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordeak beteko ditu.

  4. Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumenak Unibertsitate Politikako sailburuordeak beteko ditu.

  5. Aurreko arauak nahikoa ez direnetan, gainetik dagoen hurrengo administrazio-organoak izendatzen duenak beteko ditu administrazio-organoaren eskumenak.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Bitarteko propio pertsonifikatuei egindako mandatuak.

    Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko kontratazio-organoek eskumena izango dute, halaber, dekretu honen 4.d) artikuluan eta 8.e) artikuluan ezarritako baldintza berberetan, bitarteko propio pertsonifikatuei obrak egikaritzeko eta zerbitzuak emateko egindako mandatuak onartzeko, indarrean dagoen araudian aurreikusitako baldintzetan, bai eta gastua baimentzeko ere.

    LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Entitate eta organismo publikoetako gobernu-organoen eta kide anitzekoen egokitzapena.

    Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera 6 hilabeteko epean, egokitu egin beharko dira Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari atxiki zaizkion eta Hezkuntza Saila zenaren izenean eta hura ordezkatuz diharduten kideak dituzten gobernu-organoak eta kide anitzeko organoak, estatutu-arauetan eta erregelamendu bidezkoetan behar diren aldaketak eginda.

    BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren atxikipenaren eta arauaren egokitzapena.

    Dekretu hau indarrean jartzen denetik 3 hilabeteko epean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen apirilaren 8ko 49/2014 Dekretua eta hori aldatzen duen otsailaren 9ko 58/2021 Dekretua egokitzeko prozedura hasi beharko da, dekretu honetan ezarritakora moldatzeko.

    HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eta hari buruzko arauaren egokitzapena.

    Dekretu hau indarrean jartzen denetik 3 hilabeteko epean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretua egokitzeko prozedura hasi beharko da, dekretu honetan ezarritakora moldatzeko.

    LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Berariazko Estatistika Organoa.

    Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko berariazko estatistika-organoa sortzeko dekretua onartzen ez den bitartean, Hezkuntza Sailaren berariazko estatistika-organoa arituko da haren lekuan, zeina, berez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren berariazko estatistika-organo gisa sortu baitzuen martxoaren 31ko 74/2009 Dekretuak (Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 79/2017 Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriaren bidez aldatuak).

Dekretu hau onartzearekin eta artean indarrean jarraitzen badute bederen, indargabetuta geratuko dira Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretua, unibertsitate- eta ikerketa-arloei aplikatu beharrekoan, eta dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren bestelako erregelamenduzko xedapenak.

Dekretu hau onartzearekin eta artean indarrean jarraitzen badu bederen, indargabetuta geratuko da Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren bigarren xedapen iragankorra, goi-mailako arte-irakaskuntzei buruzkoa.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.