Arautegia

Inprimatu

66/2023 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Langile Autonomoen Elkarte Profesionalen Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 2083
  • Xedapen-zk.: 66
  • Xedapen-data: 2023/04/25
  • Argitaratze-data: 2023/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2021eko uztailaren 29an, EAEko langile autonomoen elkarte profesionalen erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 181/2021 Dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Harrezkero, indarrean dago dekretu hori, berorren azken xedapenak ezarritakoari jarraituz.

181/2021 Dekretuak indarrik gabe utzi zuen aurretik zegoen araudia, hau da, Euskadiko Lan Autonomoko Elkarteen Erregistro Berezia eratu eta arautzen duen abenduaren 9ko 207/2008 Dekretua, lehen artikulua izan ezik, zeina erregistroa sortzeari buruzkoa baita.

Arau indargabetzailearen xedea da beste erregulazio bat ematea erregistroen antolaketa eta funtzionamenduari; hain zuzen ere, indargabetutakoa baino erregulazio zabalagoa, pertsona juridikoen erregistro-eragiketen arauketa homogeneora egokituta egongo dena, beste eremu batzuetan gertatu den bezala.

Bitarteko elektronikoen erabilerari dagokionez, erregistro-prozedura erabat elektronikoa arautzen du lehenengo xedapen gehigarriaren bidez. Zehazki xedatzen du ezen inskribatzeko eskatzen diren dokumentu elektronikoek sinadura elektroniko kualifikatua eduki behar dutela, horrela baitago ezarrita 910/2014 (EB) Erregelamenduan eta azaroaren 11ko 6/2020 Legean (Konfiantzazko zerbitzu elektronikoen zenbait alderdi arautzeko Legea).

Hala ere, zuzendaritza-organo hori bere mendekoak diren beste erregistro-prozedura batzuk prestatzen ari da, eta horietan sinadura kualifikatua edo aurreratua erabiltzea eskatuko du. Horiek horrela, eta prozedura horiekin koherenteak izateko, nahitaezkoa da 181/2021 Dekretua bide beretik aldatzea, sinadura kualifikatuaz gain, sinadura aurreratuaren bidez izenpetutako dokumentuak ere erregistroan inskribatu ahal izan daitezen.

Horrenbestez, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko apirilaren 25ean egindako bilkuran proposamena eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

  1. Inskribatu behar diren dokumentuak euskarri elektronikoan aurkeztuko dira, horretarako prestatutako aplikazioaren bidez. Inskribatzeko eskatzen diren dokumentu elektronikoek sinadura elektroniko aurreratua edo kualifikatua eduki behar dute, horrela ezartzen baita 910/2014 (EB) Erregelamenduan eta azaroaren 11ko 6/2020 Legean (Konfiantzazko zerbitzu elektronikoen zenbait alderdi arautzeko Legea).

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko apirilaren 25ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.