Arautegia

Inprimatu

59/2022 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasun hauek okupatzea: Zerainen, GI-3520 errepidea 2300 eta 2680 KP-en artean zabaltzeko eta hobetzeko proiektuaren proiektu berrikusia (2-EM-27/2020-RP) burutzeko beharrezko ondasunak eta eskubideak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2231
  • Xedapen-zk.: 59
  • Xedapen-data: 2022/05/10
  • Argitaratze-data: 2022/05/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gipuzkoako Foru Aldundiak, «GI-3520 errepidea 2300 eta 2680 KP-en artean zabaltzeko eta hobetzeko proiektuaren proiektu berrikusia (2-EM-27/2020-RP)» delakoaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

Bide Azpiegituretako Departamentuko foru diputatuak 2021eko azaroaren 24an emandako Foru Aginduaren bidez, honako hau ebatzi zen: nahitaezko desjabetze-espedientea hastea eta ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, prentsan eta 2021eko abenduaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (235. zk.). Geroago, 2022ko urtarrilaren 25ean egindako bilkuran, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari proiektuak ukitzen dituen eskubideak eta ondasunak okupatzeko urgentziaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luzaezintzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

GI-3520 «Segura-Legazpi (Motxorro), Zerainen barrena» errepideko 2300 eta 2680 KPen arteko zatiak trazatu bihurgunetsua du eta galtzadaren zabalerak ez ditu 4,00 metroak gainditzen luzeraren zati handi batean. Horrek zailtasunak sortzen ditu ibilgailuen zirkulaziorako. Gainera, 2,635 KPan bidepeko erreten-estolda bat dago, drainatze-obra gisa balio duena. Horrek are eta gehiago murrizten du galtzada, eta bertan zabalera erabilgarria 3,50 m-koa baino ez da.

Baldintza geometriko horiek ez dira egokiak. Tarte estua da, trazaduraren homogeneotasuna hausten duena, 5,50 metroko zabalera baitu aurreko eta atzeko aldeetan.

Proiektuak jasotzen dituen lanak gauzatzeak tarte horren segurtasun-baldintzak nabarmen hobetzea ahalbidetuko du.

Aurrez aurreko istripuak izateko arriskua murriztuko du. Gaur egun, bereziki aipatzeko arriskua egoten da eskola-autobusa edo inguruko baserrietako esnea biltzeko eta pentsua hornitzeko kamioiak zirkulatzen ari direnean. Aldi berean, eta ez du garrantzi txikiagorik, oinezkoak galtzadaren ertzetik ibiltzeko aukera emango du. Hori gaur egun ez da batere segurua, galtzadaren estutasuna dela eta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde-antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari dagokio horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposaturik, Gobernu Kontseiluak, 2022ko maiatzaren 10eko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aurretiaz berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko maiatzaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik