Arautegia

Inprimatu

46/2022 DEKRETUA, apirilaren 12koa, zeinaren bidez kredituak gaitzen baitira 3211 - Enplegua programan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2022ko ekitaldiko aurrekontuko 9311 - Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak programan diru-sarrerak izateagatik, 1.214.607,00 euroko zenbatekoarekin.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 1854
  • Xedapen-zk.: 46
  • Xedapen-data: 2022/04/12
  • Argitaratze-data: 2022/05/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian 1.214.607,00 euro sartu dira, Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsetik (GEEFtik) datozenak, lan-merkatuko neurri aktiboetarako, 2 Euskal Autonomia Erkidegoko NUTS 2 eskualdeko NACE Rev-eko 25. dibisioan (Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak izan ezik) sailkatutako sektore ekonomikoan gertatu diren langileen kaleratzeak direla eta.

Horregatik, dekretu honen bidez, diru-sarrera horiek gaitzen dira, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin.

Horren ondorioz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2022ko apirilaren 12an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko apirilaren 12an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik